(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Etxebizitza babestuen logelak, garajeak edo eranskinak alokatzeari buruzko jakinarazpena

Etxebizitza babestuen jabeei logela, garajea edo etxebizitzari lotutako eranskinen bat alokatzeko aukera ematen zaie.

Oharra: COVID-19a dela eta ezarritako alarma-egoera bukatu bitartean, bakarrik Nafarroako Gobernuaren erregistro elektronikoaren bidez egin ahalko dira tramiteak, “Tramitatu” botoia sakatuz.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Logelaren bat, garajea edo etxebizitzari lotutako eranskinen bat alokatu nahi duten etxebizitza babestuen jabeak, beti ere, jabeak ohiko etxebizitza iraunkor gisa erabiltzen jarraitzen badu.

Argibide gehiago

  • Ez da exijitzen diru-laguntzarik itzultzerik.
  • Errentariak ez du inolako eskakizun edo baldintzarik bete behar.
  • Gehienez ere, Nafarroako Gobernuak etxebizitza mota bakoitzerako ezarritako prezioan alokatu ahal izango dira. Honakoa izango litzateke logela bakoitzeko gehienezko prezioa: etxebizitza osoa (eranskinik gabe) alokatu ahal izango litzatekeen gehienezko prezioa zati logela kopurua (azalera kontuan izan gabe).
  • Kontratua Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Zerbitzuari aurkeztu behar zaio, baimendu dezan. 
  • Logelak alokatzeari buruzko informazio gehiago.
  • Garajeko plaza edo trastelekua alokatzeari buruzko informazio gehiago.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria, beteta.
  • Etxebizitzaren jabetzako eskrituraren fotokopia.
  • Formalizatu behar den alokairuko kontratuaren fotokopia

Nola tramitatu?

Internet bidez

Eskabidea egiteko

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña (Nafarroa)

Hurrengo urratsak

  • Nafarroako Gobernuak hiru hilabeteko epearen barruan erantzuten du
  • Administrazioaren isiltasuna positiboa da: epe horren barruan ez baduzu jakinarazpenik jasotzen, alokairua eraginkortzat jotzen da.

Harremana

 

Laguntzen eta Plangintzen Atala
Telefono zenbakia: 848 42 49 20
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Laguntzen eta Plangintzen Atala


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.