(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Enplegu-erregulazioko espedienteen (EEE) berri ematea

 

Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) egin behar duen enpresak, langileen legezko ordezkariekin kontsultatzeko aldiaren irekieraren eta horren emaitzaren berri eman beharko dio lan-agintaritzari.

 

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aldez aurretik, enpresak langileei edo haien ordezkariei prozedura abiarazteko bere asmoaren berri eman beharko die, ondoren zehazten diren epeetan:

  • 15 egun lehenago, kaltetutako lantokietako ezeinetan ez badago langileen legezko ordezkaririk.
  • 7 egun lehenago, langileen legezko ordezkaririk baldin badago.

Langileen Estatutuaren 41.4 artikuluaren arabera, kontsulta-aldia gauzatzeko langileak ordezkatuko dituen batzordea eratu ahal izan dadin.

Aurkezpena

Norentzat

 

Lanlekua Foru Komunitateak duten enpresak.

 

Argibide gehiago

Ondoren zehazten diren modalitateetako enplegu-erregulazioko espedienteen (EEE) berri ematea:

1. Kaleratze kolektiboak: gutxienez, honakoengan eragina dutenak:

o  100 langile baino gutxiagoko enpresen kasuan, 10 langilerengan.

o  100 eta 300 langile artean dituzten enpresen kasuan, gutxienez, langileen % 10arengan eragina dutenak.

o  300 langile baino gutxiagoko enpresen kasuan, 30 langilerengan. 

o  Enpresako langile guztiengan eragina dutenak, bost langile baino gehiago direnean.

2. Lan-kontratuen etetea eta Lanaldi-laburtzeak (% 10 eta % 70 artean): plantillako eta kaltetutako langile kopurua edozein dela ere, baldin eta aldi baterako neurri hori enpresaren jardueraren koiunturazko egoera gainditzeko beharrezkoa bada.

Enpresaren erabakia arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako eta ekoizpeneko arrazoietan oinarritu behar da.

Halabeharrezko kasuan, administrazioaren baimena eskatuko da, frogabideak eta langileen ordezkariei egindako jakinarazpena aurkeztuz.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak

PROZEDURA ABIARAZTEN DELA JAKINARAZTEKO:

Eskudun lan-agintaritzari jakinarazpenaren lau ale aurkeztu beharko zaizkio, eredu ofizialaren 4. orrialdean adierazten den dokumentazioarekin batera (paperean edo CD batean); honako dokumentazioa, hain zuzen ere:

  • Arrazoiei buruzko azalpen-memoria.
  • Txosten teknikoa.
  • Urteko kontuak eta, hala badagokio, kontuen auditoretza egitetik salbuetsita egotearen adierazpena.
  • Langileak kanpoan birkokatzeko plana, kaleratze kolektiboak 50 langile baino gehiagorengan eragina duenean.
  • Langileen izenen zerrenda
  • .
  • Prozedurari ekitekoa asmoaren berri emateko, enpresak langileei edo haien ordezkariei helarazitako jakinarazpenaren kopia.
  • Negoziazio-batzordea eratzeko akta
  • Kontsulta-aldia abiarazten dela jakinarazteko, enpresariak langileei edo haien ordezkariei helarazitako jakinarazpenaren kopia.
  • Langileen Estatutuaren 64.5 artikuluak aipatzen duen txostenaren eskabidea.

 

PROZEDURA-AMAIERAREN JAKINARAZPENA

Kontsulta-aldiak 15 egun naturaleko gehienezko iraupena izango du, 50 langile baino gutxiagoko etendurako espedienteetarako, lanaldi-laburtzeetarako eta kaleratze kolektiboetarako; eta, 30 egun naturalekoa, 50 langile edo gehiagoko enpresetako kaleratze kolektiboen kasuan.

Behin aldi hori igaro ondoren, enpresak azken erabakiaren berri eman behar dio lan-agintaritzari, ondorengo agirien launa ale aurkeztearekin batera:

  • Kontsulta-aldiaren amaierako akta, emaitzarekin (adostasunaz / adostasunik gabe).
  • Kontsulta-aldian zehar egindako batzarren aktak.
  • Egutegia.
Hautazko agiriak
  • 2012ko otsailaren 12an tramitazioan zeuden edo, haien aplikazioari dagokionez, indarrean zeuden enplegu-erregulazioko espedienteen luzapenak eskatzeko, eskabideek eta aurkeztu beharreko dokumentazioak aurreko araudia bete beharko dute (Lan-merkatua Erreformatzeko Premiazko Neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen hamargarren xedapen iragankorra).
  • Laguntzarako neurri sozialak aplikatzea adosten denean edo enpresak hala egiten duenean, bete honako inprimakia.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Enplegu-erregulazioko espedienteen berri ematea

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Ahal dela, honako helbidean entregatu:

Lan Zuzendaritza eta Lan-arrikuen Prebentzioaren Erregistroa
Tomas Caballero Parkea 1, 1. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)

Agiriak aurkezteko beste leku batzuk.

Araudia

  • 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 24koa; 47. eta 51. artikuluak, (EAO, 75. alea, 1995eko martxoaren 29koa)
  • 1483/2012 Errege Dekretua, urriaren 29koa, (EAO, 261. alea, 2012ko urriaren 30ekoa) kaleratze kolektiboaren, kontratu-eteteen eta lanaldi-laburtzeen prozeduren Erregelamendua onartzen duena
  • Langileen Estatutua

Harremana

Lan Zuzendaritza eta Lan-arriskuen Prebentzioa
Lan-harremanetarako eta Lan-arriskuen Prebentziorako Alorra
Tomas Caballero Parkea 1, 1. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)

Telefono zenbakia: 848 42 35 72 
Faxa: 848 42 35 86

 


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.