(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Hondakin arriskutsuen ekoizleen eta ekoizle txikien eta hondakin ez-arriskutsuen ekoizleen erregistroa

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

  • Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko industriak edo jarduerak, 4/2005 Legearen 2A edo 2B eranskinetan jasotako jarduerak izan ezik; jarduera horiek Ingurumeneko Baimen Bateratua behar dute.
  • Urtean 1.000 Tonatik gora hondakin ez-arriskutsu sortzen duten Nafarroako Foru Komunitateko industriak edo jarduerak, 4/2005 Legearen 2A edo 2B eranskinetan jasotako jarduerak izan ezik; jarduera horiek Ingurumeneko Baimen Bateratua behar dute.
  • Jarduera sailkatuaren lizentzia eskuratzeko izapidean zehar, enpresa hondakin ekoizle gisa erregistratzen bada, ez da beharrezkoa izango inskripzio hori egitea.
  • Hondakinak kudeatzeko enpresek ez dute erregistratu beharrik, 22/2011 Legearen 29.4 artikuluaren arabera (ikus "Araudia"). Hala ere, hondakin ekoizletzat joko dira, lege horretan araututako gainerako ondoreetarako.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

 

Lantegiari alta emateko, gainera, baita honakoak ere:

  • Tratamendua egingo duen kudeatzailearen onespen-agiriaren kopia soila edo, hala badagokio, enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, hondakinak baimendutako kudeatzaileari entregatzeko konpromisoa jasotzen duena.
  • Identifikazio fiskaleko txartelaren edo NAN agiriaren kopia soila.

Gainerako kasuetan (aldaketak edo bajak), honako agiriak ere erantsi behar dira:

  • Kudeatzailearen onespen-agiriak (hondakinen altetan bakarrik).
  • Txartel fiskalaren edo NAN agiriaren kopia soila (izen sozialaren edo IFZren aldaketak egiten direnean bakarrik).

Nola tramitatu?

Internet bidez

Erregistroa egiteko eskabidea

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

 

Ahal dela, honako helbidean entregatu:
Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentua.
Gonzalez Tablas kalea, 9
31005 Iruña (Nafarroa)

Araudia

  • 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzkoa. (NAO, 181. alea, 2011ko uztailaren 29koa)
  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. (EAO, 1992ko azaroaren 27koa; akatsen zuzenketak: EAO, 1992ko abenduaren 28koa; EAO, 1993ko urtarrilaren 27koa)

Harremana

  • Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua
    Hondakinen Atala
    Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)
    Telefono zenbakia:848 421 490 /848 420756
  • Helbide elektronikoak::residuos@navarra.esetaopr@ganasa.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentua
Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorra


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.