(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Sozietateen gaineko Zergaren urteko aitorpena (S90 eta 220 ereduak)

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aitorpena honako epearen barruan aurkeztu behar da: zergaldia amaitzen denetik, bosgarren hilabeteko lehenengo egunean hasi eta zazpigarren hilabeteko hogeita bosgarren egun naturala arte.

Aurkezpena

Norentzat

Zerga Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik ordaintzen duten Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak eta ez-egoiliarrak (establezimendu iraunkorrak) edo, zerga Estatuko Administrazioari eta Foru Komunitateari ordaindu behar badiete, helbide fiskala Nafarroako lurraldean dutenak, baldin eta aurreko ekitaldian zehar erregimen komuneko lurraldean egindako eragiketen bolumena guztizkoaren % 75 baino txikiagoa bada.

 

Argibide gehiago

  • Aplikazio honekin (laguntzako programa) Sozietateen gaineko Zergaren deklarazioa prestatzen da, zergak Erregimen Orokorrean ordaindu (S90 eredua) zein Sozietate Taldeen Erregimen Berezian (220 eredua) ordaindu.
  • Zerga-obligazio hori betetzeko bidean, honakoak egin ditzakezu:
    • Erakundearen datu fiskalak eskuratu
    • Urteko kontuen gordailurako Merkataritza Erregistroan sortutako fitxategia laguntzako programan inportatu (Jarraibideak)
    • Aurreko urteko aitorpena laguntzako programarekin egin bazenuen, aitorpen hartako datuak oraingo aitorpenera eraman (Jarraibideak).

Nola tramitatu?

Internet bidez

Programa deskargatzeko

"Tramitatu" botoia sakatuta, aitorpena egiteko aukera ematen duen laguntzako programa deskarga daiteke. Horretarako, jarraitu honako urratsak:

Deskargatu modulu guztiak eta exekutatu adierazitako modulua. Programa dagoeneko instalatuta baldin badago, deskargatu beharreko moduluak "Eguneratzea"ri dagozkionak izango dira.

Behin instalatu ondoren, zure idazmahaian sortutako ikonotik sar zaitezke laguntzako programara. Segurtasunagatik, erabiltzailea eta pasahitza sortu behar dituzu, aurrerago sartu behar zarenerako.

Aurkezlearen eta subjektu pasiboaren hasierako datuak sartu ondoren, sar zaitez interesatzen zaizun eredura (S90 edo 220), sozietateen zergaren ereduen zerrendatik.

Eredua bete eta amaierako balidazioa egiten duzunean, bidal ezazu telematikoki, "Internet" aukera sakatuta

Bidalketa elektronikoa egiteko, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar duzu. Horiek erabiltzeko, beharrezkoa da zure ekipo informatikoan capicom osagaia (Explorer erabiltzen baduzu) edo Java 1.6 runtime-a eta Java plugina (Firefox erabiltzen baduzu) instalatuta edukitzea.

Behin bidaltzen duzunean, bidalitako aitorpenaren kopia eskura dezakezu, "Aitorpenen kontsulta" aukeraren bitartez

Bulegoetan

Tramitazioa Internet bidez egiten da.

Harremana

  • Gai honi buruzko kontsulta fiskalak egiteko, hona jo dezakezu:
    Zergadunaren arretarako telefono zenbakia: 948 505 152
    Helbide elektronikoa:hacienda.tributaria.navarra@cfnavarra.es
  • Informatikarekin lotutako arazoak konpontzeko::
    Telefono zenbakia: 948 013 555
    Helbide elektronikoa:soporte.tecnico.hacienda@navarra.es
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 17:30era (abuztuan eta irailean, 08:30etik 15:00etara).

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.