(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Kontrolerako eta jarraipenerako agiria (KJA)

Kontrolerako eta jarraipenerako agiria sortzeko eta betetzeko aukera ematen die hondakin arriskutsuen ekoizleei eta kudeatzaileei; agiri horren bitartez, hondakin arriskutsuen garraioaren datuak jakinarazten zaizkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Nafarroako Foru Komunitatean, hondakin arriskutsuen entregan eta harreran parte hartzen duten ekoizleak, ekoizle txikiak eta kudeatzaileak.

Nola tramitatu?

Internet bidez

  • "Tramitatu" aukeran aurkituko duzun inprimakia bete dezakezu.
  • Informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta itzazu Laguntza ataleko jarraibideak.

Inprimakia eskuratzeko

Internet bidez tramitatzeko:

1. Kontsulta ezazu Internet bidez ziurtagiri digitalaz edo NAN elektronikoaz tramitatzeko gida.

2. Sakatu "Tramitatu". Gehitu zure eskabideari behar bezala betetako edo eskaneatutako dokumentazioa.

Bulegoetan

Internet bidez bakarrik egin daiteke.

Araudia

Harremana

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua
Hondakinen Atala
Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)

Telefono zenbakia: 848 421 490 /848 420756
Helbide elektronikoa: residuos@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentua
Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorra


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.