(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Aurreko hauteskundeetako emaitzak

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak, indarreko araubide konstituzionalaren babesean egindakoak, hiru multzotan sailkatu ditzakegu:

- 1979ko apirilaren 3ko hauteskundeak, urtarrilaren 26ko 121/1979ko Errege Dekretuak araututakoak, 70 parlamentari aukeratzeko egin zirenak. Hautesbarrutiak merindade historikoak izan ziren (salbuespenez, Iruña bi barrutitan banatu zen), eta haietako bakoitzean hautatu beharreko parlamentari kopurua bertako hautesle kopuruaren arabera ezarri zen: Lizarrako Merindadea, 10 parlamentari; Erriberriko Merindadea, 9; Iruña-hiria, 18; Iruña-gainerakoa, 13; Zangozako Merindadea, 9; eta Tuterako Merindadea, 11. Hauteskunde horien ondotik eratu zen Nafarroako Gobernua 7 kideren korporazio bat izan zen, hautesbarruti bakoitzean boto gehien jaso zituen alderdiko hautagaiek osatua (Tuterako Merindadearen kasuan, boto gehien jaso zituzten bi alderdietakoak).

- 1983, 1987, 1991, 1995, 1999, 2003 eta 2007ko hauteskundeen deialdiak, berriz, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoari jarraikiz egin ziren, eta haietan 50 parlamentari hautatu ziren Foru Komunitate osoa hartzen duen hautesbarruti bakarrean.

- 2011ko hauteskundeetan erabili zen aurrenekoz lehendakaria hautatzeko sistema berria, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 2010eko urriaren 27ko Erreformaren 29. eta 30. artikuluen bidez lehengoa berritu baitzen: aldaketaren ondorioz, desagertu zen boto gehien lortutako alderdiko hautagaia zuzenean lehendakari izendatzeko mekanismoa, eta, harrezkeroztik Parlamentuaren gehiengoa lortu behar da.

Parlamenturako hauteskunde guztietako emaitzak Open Datan ikus daitezke.

Horrez gain, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen emaitza guztiak kontsulta ditzakezu hauteskunde eta udalerriaren arabera, XLS formatuan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa