(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Antolaketa eta funtzionamendua

Hauteskunde-administrazioa hauteskunde batzordeek, hauteskunde mahaiek eta Hautesle Erroldaren Bulegoak osatzen dute.

Hauteskunde batzordeak honakoak dira: Hauteskunde Batzorde Zentrala, Madrilen egoitza duen organo iraunkorra, Probintziako Hauteskunde Batzordea eta Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak (Agoitz, Lizarra, Iruña, Tafalla eta Tutera).

Hauteskunde mahai bera erabiltzen da hauteskunde guztietarako: Europako Parlamenturako, Nafarroako Parlamenturako, udalerako eta, kasua denean, kontzejurako.

Administrazio Publikoek hauteskunde batzordeen esku jartzen dituzte haien eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta bitarteko materialak.

Gutun-azalak eta boto-paperak

Gutun-azalak eta boto-paperak kolore hauekin identifikatzen dira:

-Sepia kolorea: Parlamenturako hauteskundeak.

-Kolore zuria: Udaletarako hauteskundeak.

-Kolore berdea: Kontzejuetarako hauteskundeak.

-Kolore urdina: Europako Parlamenturako hauteskundeak.

Hautetsontziak

Hauteskunde mahai bakoitzak hautetsontzi bat du hauteskunde egunean eginen diren hauteskunde mota bakoitzerako; kasuan kasuko hautetsontzia boto-paperen kolore berekoa da.

Kontzeju bat baino gehiago dauden udalerrietako hauteskunde mahaietan, Parlamenturako eta udalerako hautetsontziez gain, kontzejuak adina hautetsontzi izanen dira. Kontzejuetako hautetsontziak dagokien kolorearekin (berdea) eta kontzeju bakoitzaren izenarekin identifikatzen dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa