(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa

 (Testu bateratua. Jatorrizkoa 1990eko 36. NAOn argitaratua, uztailaren 13an. Aldaketak: 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa; 7/2010 Foru Legea, apirilaren 6koa; 15/2002 Foru Legea, maiatzaren 31koa, 11/2004 Foru Legea, urriaren 29koa, 27/2002 Foru Legea, urriaren 28koa, 1/2007 Foru Legea, otsailaren 14koa; 4/2011 Foru Legea, martxoaren 17koa; 4/2013 Foru Legea, otsailaren 25ekoa; 11/2013 Foru Legea, martxoaren 12koa; 7/2014 Foru Legea, apirilaren 14koa; 23/2014 Foru Legea, abenduaren 2koa)

Atarikoa

1928.eko otsailaren 3ko Nafarroako Udal Administrazioaren Arautegia, bere garaian, Foru Komunitateko administrazio lokalaren bizitzan garrantzi berebiziko arauteria izan zen, Nafarroako egituraketa lokal berezia, mendetan zehar gauzatua, 1839.eko urriaren 25eko Legearen eta 1841.eko abuztuaren 16ko Lege Hitzartuaren ondorioz sortutako planteamenduetara egokitzea ekarri zuena, eta baita 1924.eko martxoaren 8ko Udal Estatutua Nafarroan aplikatzeko Oinarrietan bildutako jarraipide eta orientabideetara haren administrazio eraentza lokala apailatzea ere, eta bidenabar, lehendik Nafarroako Administrazio lokala erregulatzen zituzten orotariko arau sakabanatuak legeria uniforme batean birbiltzea lortu zuen.

Arauzko testu horrek gobernatu izan du geroztik Foru Komunitateko bizitza lokala, bere iraupen eta aplikazio luze hori izan delarik haren gaitasuna hobekien frogatu duen argudioa.

Alabaina, azken garaiotan, gizarte espainiarrean orohar, eta nafarrean zehazkiago, gertatu izan diren aldakuntza sakonek beharrezko bihurtu dute hartan araututako gaiak behin eta berriro eguneratu beharra, eta esan daiteke gaur egun haren edukinaren zati haundi batek indar eta aplikaziorik ez duela, izan ere, foru xedapen berri batzuek iraungi bait dituzte, espreski edo isilbidez, hartan araututako alderdi asko. Xehetasunetan sartzeko asmorik gabe, horixe da entitate lokalen antolamendu eta funtzionamenduari buruzko arloaren kasua, Hamaikako, Hamabosteko eta Hogeiko Batzordei buruzko 1979.eko uztailaren 4eko Arauak, kontzeju irekiak eratzeari eta kontzeju Batzordeetako kideak hautatzeari buruzko urriaren 13ko 31/1983 Foru Legeak, eta Nafarroako Korporazio lokalek erabakiak hartzeari buruzko otsailaren 2ko 4/1984 Foru Legeak biziki erasana; edota funtzionariei orohar dagokien arloa, martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak arautua, eta udaletako osasun funtzionariei zehazki dagokiena, 1981.eko azaroaren 16ko Arauak eta azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legeak arautua; baita herrietako mendi eta lurren gaineko arloa ere, gaur egun Herrilurrei buruzko maiatzaren 28ko 6/1986 Foru Legeak arautua; Hazienda Lokalen gaineko arloa, 1981.eko ekainaren 2ko Arauak erregulatua; prozedura, inpugnazio eta baliabideen gaineko arloa, Nafarroako entitate lokalen iharduketen legezkotasunean eta haien interes orokorrean Nafarroako Gobernuak duen kontrola arautzeko apirilaren 17ko 2/1986 Foru Legean bildutakoa.

Nafarroako administrazio eraentza lokal berezia erregulatzen duen arautegiaren sakabanaketa eta zaharkitasuna aski lirateke berez Foru Komunitateko administrazio lokaleko alde anitzak bateratu, eguneratu eta osatzeko lege lanari ekin beharraren komenigarritasun eta egokitasuna bidezkotzeko. Baina badaude oraindik beste arrazoi gehiago, oraindik sakonagoak, erabaki hori indartzen dutenak.

1978.eko Espainiako Konstituziotik eratorritako antolamendu politiko berriak, haren 140 eta 142 artikuluetan nagusiki bilduriko entitate lokalen finantz autonomia eta nahikotasunaren suposamenduekin, eta Nafarroako Udalen autonomiaren gaineko Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 46.3 artikuluko deklarazioak, Foru Komunitate honetako Administrazio lokalaren arautegia lehen aipatu diren printzipio eta planteamenduetara egokitu beharra eskatzen dute. Egia da Nafarroako udal bizitza historian zehar entitate lokalen autonomian oinarritu izan dela, eta printzipio hori 1928.eko otsailaren 3ko Nafarroako Udal Administrazioari buruzko Arautegiaren idazketaren xede nagusi deklaratu zela, eta horrela dioela haren Aintzin solasak, baina aitortu beharra dago planteamendu hori errealitatean foru xedapen asko eta askok urteetan zehar Nafarroako entitate lokalen iharduketari jarritako oztopo sailek nahasi zutela, tradiziozko autonomia hura benetako planteamendu eraginkor batean baino deklarazio teoriko eta itxura hutsezko batean bilakatuz, eta horrenbestez beharrezko dela bizitza lokalaren barneko oldarra diren tradizio historiko eta konstituzio printzipioekin atxekiago dauden orientabideetara itzultzea.

Bestalde, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18.2 artikuluak Administrazio Lokalari buruzko Foru Lege bat aipatzen du, Foru Komunitateak onetsi behar duenetako bat bezala, eta azpimarratu behar da baita ere, Eraentza Lokaleko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriak jaso erazten duela Foru Lege horrek aginduko duela Nafarroan, arestian aipaturiko Lege Organikoaren 46. artikuluak haren Administrazio Lokalerako ezartzen duen eraentzaren aurka ez dagoen guzti hartan, eta horrenbestez bidezko da Nafarroaren berezko eskumenetatik kanpo dauden arloetan zuzenean aplikatzeko diren oinarrizko Lege haren manuak garatzea.

Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko Foru Legeak, aurretik esandakoaren ondorioz, Foru Komunitate honetako administrazio lokalaren eraentza arautzen du, haren berezitasun historikoak, eta konstituzio antolamendu berritik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikotik eta Eraentza Lokaleko Oinarriak arautzen dituen Legetik datozen planteamendu berriak uztartu asmoz, eta horretarako sartu egin dira berrikuntza batzuk, oinarrizko suposamendu horiek aldatu gabe, Entitate lokalek beren gain dituzten interes publikoen kudeaketarako banaketa, eraginkortasuna eta koordinazioaren printzipioak hobekiago betetzearren beharrezko jo direnak. Hori dela eta, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 46. artikuluarekin bat etorriz, Nafarroari dagozkion administrazio lokalaren gaineko arloak arautu dira, eta barnean zenbait alderdi ditu, hala nola herri ondasunei eta Nafarroako Entitate lokaletako iharduketen legeriaren kontrolari eta interes orokorrari buruzkoak, bere garaian onetsitako Foru Legeen bitartez arauketa berezi baten xede izan direnak, horietako azkena aipatu Lege Organikoan espreski agindutakoari konplimendua emanez; sartzen da bestalde Hazienda Lokalei buruzko arloa ere, eta horrexeri buruz Lege honek beranduago onesteko den, aipatu Lege Organikoaren 18.2 artikuluan Nafarroako eraentza lokaleko berezko arloa bezala duen Hazienda Lokalei buruzko Foru Lege batera jotzen du.

ATARIKO TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Nafarroako Foru Komunitateak bere Administrazio Lokala Foru Lege honetan xedatutakoaren arabera antolatu du, interes publikoak kudeatzeko banaketa, eraginkortasun eta koordinazio printzipioei jarraikiz, horrela hiritarron harenganako konfidantza lor dadin.

2. artikulua

Udalak dira Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde antolamenduko oinarrizko entitate lokalak.

3. artikulua

1. Udalez gain, honako hauek ere Nafarroako toki enteen izaera dute:

a) Administrazio-barrutiak.

b) Kontzejuak.

c) Nafarroako Errege Bardeako Komunitatea, Aezkoa Ibarreko Komunitatea, Erronkari Ibarreko Mankomunitatea, Zaraitzu Ibarreko Unibertsitatea, Aralarko Elkartea eta foru lege honek indarra hartzen duenean herri ondasunen jabe edo administratzaile diren gainerako korporazio tradizionalek.

d) Udalerri bat baino gehiago biltzen dituzten entitateak, Nafarroako Foru Komunitateak foru lege bidez sortuak, eta administrazio zerbitzuen batasunak.

e) Mankomunitateak.

f) Toki partzuergoak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak erregistro bat sortuko du, bertan, arautegi bidez erabakitzen diren datu guztiekin, Administrazio Lokal guztiek izena eman beharko dutelarik.

4. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalak, Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera Nafarroari dagozkion Administrazio Lokaleko gaietan, Lege honetan agindutakoaren arabera, baita Foru Komunitateak gai horien gainean emanen dituen xedapenen arabera, eta entitateek beraiek, beren barneantolatze eta erregulatze ahalmenak erabiliz emanen dituztenen arabera ere arautuko dira.

2. Gainerako gaietan, Estatuko beste entitate lokalentzat izaera orokorrez xedatutakoari jarraikiz arautuko dira. Halaber, arautegi hau aplikatuko da Nafarroak berari dagozkion gaietan zuzenbide arautzaile berezkorik ez duenean ere.

5. artikulua

Ekintza publikorako sektore ezberdinen arauemaile diren Foru Komunitateko legeek Nafarroako entitate lokalei zein eskumen dagozkien erabakiko dituzte. Eskumen horiek autonomia osoz erabiliko dituzte, Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 46.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

LEHEN TITULUA. NAFARROAKO ENTITATE LOKALEN ANTOLAMENDUA ETA ADMINISTRAZIOA

I. KAPITULUA. Udalak

1. saila. Xedapen Orokorrak

6. artikulua

1. Udala, Foru Komunitateko lurralde antolamenduaren oinarrizko entitate lokala da eta hiritarrek arazo publikotan parte hartzeko duten biderik funtsezkoena.

2. Udalaren elementuak dira lurraldea, biztanlegoa eta antolamendua.

7. artikulua

Udala nortasun juridiko eta gaitasun osoaren jabe da, bere kabuz, bere kargura dituen eginkizun publikoak burutu, bere titularpekoak diratekeen zerbitzu publikoak kudeatu, eta komunitateak bereak dituen interesen ordezkari izateko.

2. saila. Udal antolamendua

8. artikulua

1. Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei lotuko zaizkie.

2. Udalen gobernu eta administrazio-organoen eskurantzak legeria orokorrean ezarritakoari jarraikiz erabiliko dira, ezertan galarazi gabe toki araubideari buruzko foru legeriaren ondorio diren berezitasunak.

3. 5.000 biztanle baino gehiagoko udaletan eta gutxiagokoetan ere - baldin eta haien Erregelamendu Organikoak hala xedatzen badu edo osoko bilkurak hala erabakitzen badu-, honako eginkizun hauek izanen dituzten organoak izanen dira: osoko bilkuran erabaki beharrekoak diren gaiei buruzko azterlan eta txostenak egin edo kontsulta eskaintzea, eta alkatearen, gobernu batzordearen eta delegaturiko eginkizunak dauzkaten zinegotzien kudeaketaren jarraipena egitea. Hori guztia, osoko bilkurari dagozkion kontrol-eskumenak galarazi gabe. Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek organo horietan parte hartzeko eskubidea izanen dute, Estatuko legediak ezarritako bermeek babesturik.

9. artikulua

Baztango Udalerriak, hau da, Udalak, Ibarreko Batzar Nagusiak eta bertako herrietako batzarreek osaturik, bere tradiziozko antolamenduari eutsiko dio, eta guztiek parte hartuko dute udalerriaren gobernu eta administrazioan Ibarreko Ordenantza Orokorrek xedatzen dutenarekin bat etorriz, hauek indarrean dagoen lege esparruaren eta nafar foru Zuzenbidearen printzipioen arabera Batzar Nagusiak onetsitakoak baitira.

9. bis artikulua.

Iruñeko Udalari antolaketa arloan aplikatuko zaion araubidea izanen da Toki araubideko oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko X. tituluan ezarrita dagoena, foru lege honen ondoriozko berezitasunak erantsita.

3. saila. Biztanlegoa

10. artikulua.

1. Udaleko biztanleria udal erroldan inskribaturiko pertsona guztiek osatzen dute.

2. Nafarroako udaletan aplikatzekoak dira Estatuko gainerakoei biztanlego eta erroldatzearen gainean ematen zaizkien xedapen orokorrak.

4. saila. udal dermioa

11. artikulua

Udal dermioa, udaleko gobernu eta administrazio organoek beren eskumenak erabiltzeko duten lurralde esparrua da.

12. artikulua

1. Nafarroako udal dermioen zedarritze eta mugaketa Foru Lege honetan eta berau garatuko duten erregelamenduzko xedapenen arabera eginen da.

2. Nafarroako udalen artean dermioen mugaketari buruz sortzen diren auziak, Foru Komunitateko Administrazioak konponduko ditu, Geografi Institutu Nazionalaren txostena aurretik dela.

3. Dermioen mugaketari buruzko auzia Nafarroako eta beste Komunitate bateko udalen artean sortzen bada, nahitaezkoa izanen da Nafarroako Gobernuak eskuhartu eta txostena ematea.

5. saila. Udalen eraketa eta aldakuntza.

13. artikulua

1. Nafarroako udalak sortu eta ezabatu, baita beren dermioak aldatzeko ere, Foru Lege honetan eta berau garatuko duten erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

2. Aurreko zenbakian aipatu diren prozesu guztietan bilatu behar diren helburuak honako hauexek izanen dira:

a) Udal eskumeneko zerbitzuen eskeintza hobetzea.

b) Ukitutako entitate lokalen kudeaketa ahalmena haunditzea.

c) Udal dermioak errealitate fisiko, demografiko, urbanistiko eta kulturaletara egokitzea.

d) Arazo lokaletan hiritarren partaidetza erraztea eta zerbitzuak benetan eskein daitezen bermatzea.

3. Udalak sortu eta ezabatzeko prozesuek, baita dermioen aldaketek ere, inoiz ezin izanen dute hirigune jarrai bat udal dermio batean baino gehiagotan zatitzea ekarri.

14. artikulua

Udal berriak sortzeko, lurraldez biztanlegoa banatua duten guneetan bakarrik egin ahal izanen da, eta sortzen diren udalek udal eskumenak betetzeko behar diren baliabideen jabe direnean, eta lehendik eskeintzen ziren zerbitzuetan kalitatearen galerarik gertatzen ez denean soilik.

15. artikulua

1. Hona zein kasutan alda daitezkeen udal dermioak:

a) Bi edo udal gehiago bat egiteagatik.

b) Udal bat edo gehiago beste bati edo beste batzuei gehitzeagatik.

c) Udal bat edo batzuen lurraldearen zati bat banantzeagatik beste bati edo batzuei gehitzeko.

d) Udal bat edo batzuen lurraldearen zati bat banantzeagatik beste bat, berjabe izanen dena, eratzeko.

2. 1. zenbakiko a), b) eta c) atalek aipatzen dituzten aldaketak egiteko, beharrezkoa da dermio mugakideak izatea. Lerroalde horietan aipatutako teknikak espediente bakar batean konbinatzen ahalko dira.

3. Ezin da udal baten zati bat banandu, horrekin zati horrek aurreko artikuluan esandako beharkizunak galtzen baditu.

4. Udal dermio bat partzialki banantzeak lurraldearen zatiketa, baita ondasun, eskubide eta akzioena ere, hala nola zor eta kargena ere ekarriko du, banantzen den guneko biztanle kopuruaren eta aberastasun ezargarriaren arabera.

5. Udal dermioen aldaketak ez du inolaz ere Foru Komunitateko mugen aldaketarik ekarriko.

16. artikulua

1. Honako kasuotan elkartzen ahalko dira udalak:

a) Bakoitzak bere aldetik legeak galdaturiko gutxieneko zerbitzuak betetzeko diru baliabide nahikoak ez dituenean.

b) Garapen urbanistikoa dela eta beren hiri guneak elkarrekin nahasten direnean.

c) Diruz edo administrazioaren aldetik behar edo komenientzizko arrazoi nabarmenak gertatzen direnean.

2. Udal bat edo gehiago beste batekin edo batzuekin elkartzea, aurreko zenbakiko c) atalean aipatu den arrazoia gertatzen denean erabakitzen ahalko da.

3. Udal baten lurralde zati bat banantzea beste bati edo batzuei gehitzeko, 1. zenbakiko b) eta c) ataletan aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean burutzen ahalko da.

4. Udal baten edo gehiagoren lurralde zati bat banantzen ahalko da, beste udal burujabe bat eratzeko, interes publikoarentzako arrazoi iraunkorrik aski dagoenean.

Banaketa bidez ezin da udal berririk sortu, berriak 1.000 biztanle baino gehiago ez badu.

17. artikulua

Udal mugapeen aldakuntza, 15.1 artikuluan aipatutako kasuetan, ondoko hauen arabera eginen da betiere:

1. Honako hauek izan daitezke ekimenaren abiarazleak:

a) Herritarrak, udaleko edo udaletako azken hauteskunde errolda osatzen dutenen gehiengoak sinatutako eskaeraren bidez, edo, banaketaren kasuan, udal horren/horien zatiaren edo zatien gehiengoak sinaturik.

b) Interesaturik dagoen/dauden udala/udalak, osoko bilkuran korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo absolutuaren aldeko botoarekin hartutako erabakiaren bidez.

c) Nafarroako Gobernua.

2. Behin ekimena abiaraziz gero, Foru Komunitateko administrazioak jarraitu beharreko prozeduran honako tramite hauek bete beharko dira:

a) Jendaurrean egotea, bi hilabetez bederen.

b) Prozesuak ukitutako udal eta kontzeju guztien entzunaldia, denbora horretan berean.

c) Nafarroako Kontseiluaren irizpena. Hori eskatzearekin batera, Estatuko administrazioari jakinaraziko zaio.

3. Prozedura behin betiko ebaztea Nafarroako Gobernuari dagokio, zeinak igorri eginen baitio hura Estatuko administrazioari, horrela, entitate lokalen Erregistroan sartua izan dadin, eta Nafarroa nahiz Estatuko aldizkari ofizialetan argitara emanen da.

18. artikulua

Udal dermioak aldatzeko espedienteen behin betiko ebazpenak haietan emandako auzi guztiak bilduko ditu, baita, behar izanez gero, ukitutako kontzejuen egoera ere.

19. artikulua

Udal mugapeen aldakuntza-prozesuen ondorioz desagertzen diren udalek, prozesuaren ondoriozko udal berriaren barrenean gelditzen ahalko dira kontzeju gisa, baldin eta, hamabost biztanle baino gehiago izanda, gutxienez ere hiru familia-unitate osatzen badituzte.

20. artikulua

1. Nafarroako Gobernuak, Foru Lege honetako 13.2 artikuluan ezarritako helburuei begira, udalak bat egin eta erants daitezen bultzatuko du.

2. Horretarako honelako sustatze neurriak ezarriko ditu:

a) Laguntza ekonomiko eta teknikoak aurrera egiten duten bat egite eta eranste ekimenentzat, baita aldakuntzatik sortutako udalei ere.

b) Lehentasuna dirulaguntza arruntak, kapital finalistakoak ematerakoan.

c) Interes lokaleko obra eta zerbitzuetarako, Foru Komunitateko planen barrenean lehentasunaz sartzea, izaera orokorrez ezartzen diren baremoen arabera.

d) Udalek bat egin eta erants daitezen sustatzeko asmoz Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen bestelako edozein neurri.

6. saila. Izendapen eta herriburuen aldaketak

21. artikulua

1. Ezin da udal baten izenik aldatu, hartu nahi den berria lehendik dagoen beste baten berdina bada edo zerbitzu publikoen antolamenduan nahasketak sor baditzake.

2. Udalen izenetan euskara nola erabili, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean ezarritakoari lotuko zaio.

22. artikulua

Udalerrien izenak aldatzeko Udalek hartutako erabakia beharko da, aurretik, gutxienez hilabete bateko informazio publikoa egonda.

Udal erabakia Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, Nafarroako Gobernuak onespena eman diezaion, eta hau emandakotzat hartuko da hilabete baten barnean ebazpenik suertatzen ez bada.

23. artikulua

Udalen izen aldaketek ofizialtasun izaera lortuko dute, apirilaren 2ko, Eraentza Lokaleko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 14. artikuluak aipaturiko Erregistroan apuntatu eta Estatuko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitara eman ondoren bakarrik.

24. artikulua

1. Nafarroako udalek beren herriburuak aldatzen ahalko dituzte hurrengo arrazoi hauetan oinarrituz:

a) Kokatua zegoen tokitik jendeak aldegin izateagatik.

b) Komunikazioetarako erraztasun haundiagoagatik.

c) Aukeratutako herriaren izaera historikoagatik.

d) Biztanle kopuru gehiago izateagatik.

e) Garrantzi ekonomikoagatik edo dermioan bizi direnei aldaketak onura nabarmenak ekartzen dizkielako.

2. Herriburuaren aldaketarako Udalaren erabakia behar da, haren aldekoa, gutxienez hilabete batez jendaurrean egon eta espedientea instruitu ondoren.

25. artikulua

1. Udalen izenak eta herriburutzak aldatzeari buruzko udal erabakiak osoko bilkuran hartu beharko dira, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo absolutuaren aldeko botoarekin.

2. Udalerrietako herriburuaren aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman beharko dira.

3. Udalerrietako izen eta herriburu aldaketaren gaineko ebazpenak Estatuko Administrazioari igorriko zaizkio, Entitate Lokalen Erregistroan inskribatuak izan daitezen.

7. saila. Ikurren gainean

26. artikulua

1. Udalek bandera bana izaten ahalko dute.

2. Ezin izanen dira erabili, udaletako eta beste entitate lokaletako banderen hondo bezala, ez Espainiako bandera, ez Foru Komunitatekoa, ezta Komunitate Autonomo bakar batena ere.

3. Aurreko zenbakian ezarritakoa ez zaie aplikatuko Foru Lege hau indarrean sartu baino lehen dauden banderei.

27. artikulua.

Liburu, komunikazio eta gainerako agiri ofizialetan, korporazio lokalek armarria edo ikur bereizgarri bat erabiltzen ahalko dute, historia, tradizio gertaeretan edo geografian, baita korporazioak berak dituen ezaugarrietan edo haren izenean bertan ere oinarrituak.

28. artikulua

Bandera edo armarriak onetsi edo aldatzeko udalen izena aldatzeko prozeduraren antzekoa galdatuko da.

8. saila. Eskumenak

29. artikulua

Nafarroako udalek, legeria orokorrak Estatuko guztiei aitortzen dizkien eskumen, ahalmen eta eskubide berberak dituzte.

Halaber, Nafarroari dagozkion gaietan, Foru Komunitateko legeek ematen dizkieten eskumenen jabe izanen dira.

30. artikulua.

1. Udalak kontzejuen gainean uzten ahalko ditu, horiek delegazio hori onartzen badute, obrak edo haren eskumenekoak diren zerbitzuak, kontzeju horien berarizko interesak ukitzen dituztenean, horrela kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetu eta hiritarren partaidetza haundiagoa lortuko bada. Inoiz ere ez dira Kontzejuen eskuetan uztekoak izanen hirigintza eskumenak.

2. Era berean, kontzejuen eskutan utzitako gaietan eskudun izan daiteke udala, haiek horrela delegaturik.

3. Foru Lege honetako 3.c) Artikuluan aipatu diren tradiziozko Batasunen partaide diren udalek haien esku utz dezakete zerbitzuak eskeintzeko edo iharduerak burutzeko eskumenen erabilpena.

4. Delegazioen eraentza juridikoa, legeria orokorrak udalentzat ezarritako berbera izanen da.

31. artikulua

1. Edonola ere, Nafarroako Udalek, nork bere aldetik edo taldean, legeria orokorrak gutxienezkotzat ezartzen dituen zerbitzuak eman beharko dituzte. Biztanleek eskubidea izanen dute zerbitzu horiek ezarri eta emanak izan dakizkien.

2. Beren lurralde esparruaren barnean kontzejuak dituzten udalerrietan, aurreko zenbakian aipatutako zerbitzuak Udalen kontura izanen dira, zerbitzu horiek ez baldin badira Lege honetan holako kontzejuen esku utzitako gaiei buruzkoak.

3. Udalek Nafarroako Gobernuari eskatzen ahalko diote gutxieneko zerbitzuak emateko obligaziotik salbuets ditzan, legeria orokorrean esaten denaren arabera. Legeria orokor horretan ezarritakoaz gain, udalerrian kontzejuak dituenak, horiei zerbitzuak eskeintzeko obligaziotik salbuetsita izateko arrazoia izanen da kontzejuak zerbitzu horiek emateko, bere ondasunen probetxamendua dela eta, baliabide nahikoa edukitzea, horrelakoetan Kontzeju horiena izanen baita betebeharra.

4. Nafarroako Gobernuari dagokio zuzenean, artikulu honen bat zenbakian aipatzen diren gutxieneko zerbitzuak eskeintzeko salbuespena lortua duten udalei laguntza, lankidetza juridiko ekonomiko eta teknikoa ematea.

32. artikulua

1. Kontzeju irekiaren araubidean jardunen dute ehun biztanle baino gutxiagoko udalek.

2. Kontzeju irekiaren eraentzan funtzionatzen ahalko dute baita ere zenbait udalek, beroietan arrazoi geografikoak direla, udaleko interesen kudeaketa hobetzearren edo hala komenigarri egiten duten beste inguruabarrak sortzen badira, horretarako herritar gehiengoaren eskaera, udalbatzaren bi hereneko gehiengoaren aldeko erabakia eta Nafarroako Gobernuaren onespena beharko direlarik.

3. Kontzeju irekiaren eraentzan, udalaren gobernua eta administrazioa Alkateari dagozkio, zeina hauteskundetarako legeriaren arabera eta hautesle guztiek osaturiko herritarren Batzarrearen bidez hautatua baita.

4. Bertan horretarako usadio, ohitura edo tradiziorik izan ez bada, ondoko arau hauetara moldatuko dira beren funtzionamenduan:

a) Alkateari dagokio udala ordezkatzea, eta orohar, udaletan alkateak dituen eskurantzak ere.

b) Alkateak Batzorde bat izendatzen ahalko du, gutxienez bik eta gehienez lau kidek osatutakoa, bere eginkizunetan lagunduko diotenak eta kanpoan edo gaixorik balego, izendapen ordenaren arabera, bere ordez arituko direnak. Batzorde hori ere, alkateak edo herritarren Batzarreak haren gain utzitako eskurantzen jabe izanen da.

c) Herritarren Batzarreari dagozkio udaletan korporazioaren osoko bilkurak bere gain dituen eskurantzak.

d) Ordezko gisa aplikatuko da herritarren Batzarrean, eraentza lokaleko legeriak udalaren osoko bilkurarentzat ezarrita duen funtzionamendu eraentza.

9. saila. Eraentza bereziak

33. artikulua

1. Artikulu honetan zehaztu den moduan, araubide bat ezartzen da 5.000 biztanletara iristen ez diren landa inguruneko udalentzat, zeinentzat administrazio barrutiak eratzen baitira, borondatezkoak.

2. Udalek Barrutiaren esku uzten ahalko dituzte iharduerak burutu eta zerbitzu publikoak eskeintzeko haien eskumen guztiak, eta Administrazio Barrutia eratuko dute, gutxienez partaide guztiek ondoko gai hauen gaineko eskumenen erabilpena, hari delegatu diotenean:

a) Hirigintz antolamendu, kudeaketa, exekuzio eta disziplina; etxebizitzen sustapen eta kudeaketa.

b) Elektraztatze eta argiteria publikoak.

c) Urak hartu, hornikuntza eta saneamendua egin.

d) Hiri hondakin solidoen bilketa eta tratamendua.

e) Hiri bideetako zoruak.

f) Ingurugiroaren babesa.

g) Pertsonal eta administrazio zerbitzuen kudeatze amankomuna.

3. Administrazio barrutia osatu nahi duten udalek, 46. artikuluan ezarritako zerbitzu administratiboetarako elkarteren bateko partaide ere badira, barrutiaren esparruak, gutxienez, elkartean sartutako udalenarekin bat eginen du.

4. Administrazio barrutiaren gobernu-organoan hura osatzen duten udaletako ordezkaritza adierazgarria izanen da, eta biltzarra ondoko arau hauei jarraikiz eratuko da:

a) Bertako partaide izanen dira udal elkartu bakoitzeko bi zinegotzi, zeinek boto ponderatua erabiliko baitute, ordezkatzen duten udalaren biztanleen kopuruaren arabera. Udalak kontzeju irekiaren araubidea badu, ordezkaritza herritarren biltzarreko bi kidek izanen dute.

b) Biltzarreko kideen artean biltzarburu bat hautatuko da, alkateak udaletan dituen eskurantza berberen jabe izanen dena biltzar horretan.

c) Administrazio barrutiaren biltzarraren funtzionamendua udaletan osoko bilkurentzat ezarrita dagoenari jarraituz arautuko da

5. Administrazio Barrutietako delegazio-erregimena izaera orokorrez ezarrita dagoena izanen da.

6. Administrazio Barrutietan sartutako udalek aurrekontuei buruz eta Barrutiaren kontuei dagokienean proposamenak egiteko ahalmena izanen dute. Halaber, Barrutiak sei hilabetetik behin, bere kudeaketaren balantzea emanen die haren barrenean sartutako Udalei. 7.

Horretarako honako sustapen neurri hauek hartuko dira:

a) Laguntza ekonomiko eta teknikoak Administrazio Barrutiak eratzeko ekimenei.

b) Lehentasuna dirulaguntza arrunta eta finalista izaerako kapitala esleitzerakoan.

c) Inbertsioak burutzeko prebisio berezi edo lehentasunezkoak, Foru Komunitateko Administrazioaren kargura.

d) Bestelako edozein sustapen neurri, Nafarroako Gobernuak Administrazio Barrutiak bultzatzeko asmoz ezarritakoa.

8. Administrazio Barrutiak eratu ahal izateko Udal interesatuen ekimena beharko da, korporazioa osatzen duten partaideen legezko kopuruaren gehiengo absolutuak hartutako erabakiaren bidez. Horren onespena Nafarroako Gobernuari dagokio, udal interesatuetan informazio publikoa egon ondoren eta Lurralde Mugapenerako Batzordearen txostena ere beharko delarik.

34. artikulua

Ekintza publikoaren sektore ezberdinak arautzen dituzten Foru Komunitateko legeek eraentza bereziak ezartzen ahalko dituzte, beren kokapen geografikoa, iharduera nagusia, ondare historiko-artistiko edo beste edozein berezitasunagatik beren antolamenduan edo finantziazio sisteman tratamendu ezberdinak izan ditzaten komenigarri den udaletan.

10. saila. Lurralde mugapenerako batzordea

35. artikulua

1. Lurralde Mugapenerako Batzordea azterlan, aholku, proposamen eta txosten emaile izateko organoa izanen da, udalen aldaketei buruz edo berorien batasunen eraketari buruzko iharduketetan aritzeko.

2. Lurralde Mugapenerako Batzordea, Administrazio Lokaleko Departamentuari atxikiko zaio, haren organo bat gehiago izateko.

3. Hauek izanen dira Batzordearen eginkizunak:

a) Derrigorrezko txostena ematea udalak eratu eta aldatzeko espediente guztietan.

b) Derrigorrezko txostena ematea Administrazio Barrutiak eta udalen Batasunak ezarri ahal izateko, 33. eta 46. artikuluetan ikusiak.

c) Bere ekimenez, edo Nafarroako Gobernuak edo Administrazio Lokaleko Departamentuak eskaturik, azterlan, txosten edo diktamenak burutzea, udal dermioak edo Administrazio Barrutiak eta udalen Batasunak berrikusi edo aldatu ahal izateko, eta orohar, udal edo kontzejuaren mapan edozein aldaketa egiteko.

d) Foru Lege bidez ematen zaion bestelako edozein.

36. artikulua

Lurralde Mugapenerako Batzordearen osaketa, antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez erabakiko da. Beti ere, haren partaide ondoko hauek izanen dira:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak.

b) Ente lokaletako ordezkariak, haien elkarte entitateek izendatuak.

c) Erakunde publiko edo pribatuetako ordezkariak, haien xede eta helburuak direla medio, Nafarroako lurralde antolamenduaren gainean zerikusi edo eragin bereziak dituztenak.

II. KAPITULUA.  Beste entitate lokalak

1. saila. Kontzejuak

37. artikulua

1. Kontzejuak, udalaren dermioaren barrenean kokaturiko entitate lokalak dira, harek baino biztanlego eta lurralde esparru gutxiago dutenak, ondasun eta nortasun juridikoaren jabe direlarik beren interesak kudeatu eta administratzeko, Foru Lege honetan ematen zaizkien eskumenen barrenean.

Kontzejuek, legeek ematen dizkieten eskumen esparruaren barrenean, eta horietatik sortzen diren mugekin, udalei onartutako ahalmen eta eskubideak izanen dituzte.

2. Kontzeju izateko, beharrezko izanen da 15 biztanle baino gehiago izatea, horiek kontzejuari dagokion udalaren erroldan sarturik egotea eta gutxienez ere hiru familia-unitate osatzea.

3. Kontzejuen izen aldaketak, udalentzat ezarritako arauei lotuko zaizkie.

38. artikulua

1. Kontzejuen gobernu eta administrazioa Kontzejuburu batek eta Batzarre edo kontzeju ireki batek eramanen du.

2. Kontzejuburua eta batzarretako kideak gehiengo bidez hautatuko dituzte kontzejuko egoiliarrek, zeinak kontzejuari dagokion udalaren hauteskundeetako erroldan egon beharko baitute, botoa emateko eskubidea dutela. Hautespen eguna, udal hauteskundeena bera izanen da.

Hautagai izateko eskubidea izanen dute botoa emateko eskubidea aitortua dutenek, aurreko idatz-zatian xedatutakoaren arabera

3. Kontzeju irekia eratuko da 16 biztanletik 50era bitarteko populazioa duten kontzejuetan.

Kontzeju irekia osatuko dute, kontzejuburua buru dela, kontzejuan egoiliar izanik, hauteskundeak egiteko unean dagokien udal erroldan herritar gisa inskribaturik daudenek. Kontzejuburuak kontzeju irekiko kide bat izendatuko du bera ordezka dezan, kanpora joan edo gaixotzen denean

4. Batzarrea, Presidentea buru dela, berak eta lau Batzarkidek osatuko dute.

Presidenteak, berak alde egin edo gaixotu eta zein Batzarkidek ordezkatuko duen hautatuko du.

39. artikulua

1. Kontzejuen kudeaketa eta administrazio organoei dagokie ondoko arlo hauei buruzko eskumenen erabilpena:

a) Ondarearen administrazio eta mantenimendua, hala nola hura probetxatu eta erabiltzeko arautegia eta antolamendua.

b) Dermioko landa bideen mantenimendu eta zaintza, baita kontzejuaren interesekoak bakarrik diren erabilpen eta zerbitzu publikorako gainerako ondasunena ere.

c) Planeamenduari jarraikiz hirigintza lizentziak ematea, Udalaren aginduzko txosten loteslea aurretik dela.

d) Kale eta bide garbiketa.

e) Argiteria publikoa.

f) Hilerrien mantenimendu eta zaintza.

g) Kontzejuaren artxibategia.

h) Herriko jaiak.

2. Kontzejuko komunitatearen interesekoak baino ez diren lanen exekuzioa eta zerbitzuen eskeintza kontzejuak berak eramaten ahalko ditu aurrera, haren eta ez beste inoren kargura, udalak ez baditu burutzen edo eskeintzen.

3. Halaber, erabiltzen ahalko dituzte udalak edo Nafarroako Gobernuak haien esku utzitakoak.

40. artikulua

Kontzejuko administrazioaren gainean eta Foru Lege honek entitate lokal horiei aitortzen dizkien eskumenen erabilpenaren gainean, Presidentea, legeak alkateari ematen dizkion eskurantzen jabe izanen da.

41. artikulua.

1. Batzarreak, edo bestela kontzeju irekiak ondoko eskurantza hauek izanen ditu:

a) Presidentearen ekintzen kontrola eta fiskalizazioa.

b) Aurrekontu eta ordenantzak onestea, kontuak zentsuratzea eta maileguak onartzea, aurrekontu dotaziorik ez dagoen bitartean.

c) Ondarearen administrazio eta mantenimendua, eta herri ondasunen probetxamenduaren erregulazioa.

d) Ekintza judizial eta administratiboetan ihardutea.

e) Ondasunak nola erabili, mailegu eragiketak, nahitaez jabetzak kendu, eta legeak Udaletako Bilkura Osokoei ematen dizkien hainbat eskurantzei buruzko erabakiak hartzea.

2. Batzarre edo kontzeju irekiaren erabakiak, ondasunak nola erabili, mailegu eragiketak eta nahitaez jabetzak kentzeari buruzkoak, haren Udalak berretsi beharko ditu.

42. artikulua

1. Kontzeju berriak eratzen ahalko dira honako baldintzok batera suertatzen direnean:

a) Haien helburuak betetzeko behar adinako baliabideen jabe izatea.

b) Haiek eratzearekin udalaren zerbitzu orokorren eskeintzan kalitate galerarik ez ekartzea.

c) Kontzeju berria era dadin behartzen dituzten inguruabarrak suertatzea, geografia, historia, gizartea, ekonomia edo administrazio eitekoak.

2. Ezin izanen da kontzejurik eratu biztanlegoa 100dik goitikoa ez denean, non ez den eratzen lurralde aldaketen ondorioz udala desagertu egin delako.

43. artikulua

1. Kontzeju berrien eraketa ondoko arauoi egokituko zaie:

1.a. Entitatea edo Udala zein lurraldetan kokatu behar den, hango herritarrengandik etortzen ahalko da ekimena.

2.a. Herritarren ekimenak, beroien gehiengoak sinaturiko eskaera beharko du, Foru Komunitateko Administrazioari zuzendua.

3.a. Udal ekimenaren erabakiak bileran agertutako bi herenen aldeko botua beharko du, eta beti ere korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo absolutua.

4.a. Ekimen horri hasiera emanik, Foru  Komunitateko Administrazioaren prozedurak honako tramite hauek bete beharko ditu:

a) Jakinerazpen publikoa herritarrei hilabete batez gutxienez, ekimena Udaletik baldin badator.

b) Entzutea ematea Udalari, epe  berberean,  ekimena herritarrengandik baletor.

5.a. Prozedurak ez du aurrera eginen baldin eta kontzejua eratzeko oposiziorik balitz, herritarren gehiengoak idatziz hala adierazia, edo Udalarena, 3. arauak aipatzen duen gehiengoak hartutako erabakiaren bitartez.

6.a. Behin betiko ebazpena Nafarroako Gobernuari dagokio, Lurralde Mugapenerako Batzordearen txostena aurretik izanik, eta kontzeju berria eratzearen aldekoa bada, entitatearen mugapeko lurraldeen mugak zein diren eta dagokion ondarea bereizi beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen da, eta Estatuko Administrazioari jakin eraziko zaio, entitate lokalendako Erregistroan inskribatua izan dadin.

2. Kontzejuen aldaketa, beroiek eratzeko ezarrita dagoen antzeko prozedurari meneratua egonen da.

44. artikulua

1. Honela iraungiko dira kontzejuak:

a) Herritar egoiliarren gehiengoaren idatzizko eskaeraren bidez, udalaren entzunaldiaren ondoren.

b) Biztanleen kopurua hamaseira ez iristeagatik, edo, nahiz eta horretara iritsi, hiru famili unitate ez izateagatik.

c) Kontzejuaren gobernu organoak eskatuta, haren kideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengoak hartutako erabakiaren bidez

2. Nafarroako Gobernuari dagokio, Lurralde Mugapenerako Batzordearen txostena aurretik izanik, kontzejuen desagerpena dekretatzea. Desagerpenerako Foru Dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen da eta Estatuko Administrazioari igorriko zaio, entitate lokalendako Erregistroan inskribatua izan dadin.

2. saila. Tradiziozko batasunak

45. artikulua.

1. Foru lege honetako 3.1.c) artikuluan aipatzen diren toki entitateen antolamendu, funtzionamendu, eskumen eta diru baliabideak, arautuko dira legez ezarrita dituzten erregelamendu, ordenantza, hitzarmen, akordio, epai edo itunen bidez.

2. Beren eskumenekoak diren gaietan, udalei onartutako administrazio ahalmenen jabe izanen dira, ondoko berezitasun hauekin:

a) Zergen gaineko ahalmena, Nafarroako Hazienda Lokalak arautzen dituen Legerian zergak ezartzeko onartzen dizkienak izanen dira soilik, horien barne beti ere, zerbitzuak eman edo iharduerak burutu izateagatiko tasa edo prezio publikoak ezartzea eta kontribuzio bereziak jartzea sartuko direlarik.

b) Jabetza kentzeko ahalmena, okupazioaren premia duten ondasunak zein udaletakoak diren, hango udalak izanen du, edo Foru Komunitateak ondasunak udal bat baino gehiagotan badaude, zeinak Batasunak eskaturik eta honen onurarako erabiliko baitu ahalmen hori.

3. Tradiziozko batasunek, eskuordetuta, zerbitzuak emate edo jarduerak burutzearen gaineko udal eskumen guztiak bereganatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, administrazio barrutientzat 33. artikuluan ezarritakoari men eginen zaio, gobernu organoei buruzkoan izan ezik, horietarako beren erregelamendu, ordenantza, hitzarmen, akordio, epai edo itunetan ezarritakoak izanen baitira.

4. Berarizko xedapenik ezean, haien diru erregimena, aurrekontuak osatu, kontuak eman, kitapenak, inbentarioak eta balantzeak egiteari buruzkoan, udalentzat erabakitakoari lotu beharko zaio.

3. saila. Udal batasunak

46. artikulua

1. Nafarroako Foru Komunitateak udalak batzen dituzten entitateak sortu ahal izanen ditu, haien ezaugarriengatik zerbitzuak guztiei amankomunean eskeintzea komenigarri suertatzen denean.

2. Batasun horiek foru lege bidez sortuko dira, zerbitzu administratiboak emateko batasunen kasuan izan ezik, horiek foru dekretu bidez sortzen ahal baitira.

Sorrera horretan zehaztu beharko dira izena, burutza, nolako osaketa eta funtzionamendua duten haren gobernu organoek, zeinetan izanen baita batzen dituzten udalen ordezkapen adierazgarria, bai eta, horietaz gain, esleitzen zaizkion diru baliabideak eta aplikagarri zaizkion ahalmenak ere.

Aurreko lerrokadak aipatzen dituen udal-elkarteetan burutza izanen duen udala aukeratzerakoan, funtzionaltasun irizpideei begiratuko zaie, hala nola zeinek duen biztanle kopururik handiena edo zein den elkartutako udalen arteko erdigunetik hurbilen dagoena

3. Nafarroako toki entitateen mapa eta antolamendua arautzen dituen foru legeak indarra hartu bitarte, alegia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua aldatzen duen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen lehen xedapen gehigarrian aipatzen denak, Nafarroako udalerriek, administrazio zerbitzuen batasunak euren borondatez sortu nahi badituzte, honako determinazio hauek aurreikusirik izan beharko dituzte estatutuetan:

a) Batasuneko kide diren udalerriek elkarren mugakide izan beharko dute, eta azpieskualde berekoak edo mugakide den beste batekoak, baina betiere Nafarroako Lurralde Estrategiako eskualde berekoak. Batasunaren bestelako edozein eraketa instituzionalek Nafarroako Gobernuaren berariazko baimena beharko du.

b) Batasunaren helburu soziala, hau da, administrazio zerbitzuak batera ematea, bere jardun esparruan dauden kontzejuetako behar administratiboetara ere zabalduko da, kasuan kasuko udalerriaren kargura, kontzejuek berariaz hala adierazten badute.

c) Udalerriek batasunari eskuordetutako eskudantziak erabiltzean, batasunak errespetatu egin beharko ditu betiere aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren arloan indarra duten legeak.

d) Administrazio zerbitzuen batasun berri bat eratzeko, nahitaez eskatuko da entitate berriak ukitutako udal guztietako osoko bilkurek gehiengo osoz onets dezatela batasun horretan sartzea.

Borondatezko batasun horien antolaketa eta funtzionamendua kasuan kasuko estatutuetan ezarritakoak zuzenduko ditu, eta, subsidiarioki, mankomunitateetarako ezarritako araubide orokorra aplikatuko zaie.

Baldin eta administrazio zerbitzuetarako batasun bat –3.1.d) artikuluan aipatzen direnetakoa– sortu gogo duten udal horiek legez edo borondatez sortutako batasun batean sartuta baldin badaude edo bertako kide badira, beharrezkoak diren tokiko funtzio publikoko lanpostuak finantzatu ahal izateko behintzat, batasun haren esparruak bat etorri beharko du, gutxienez, bertan sartutako udalenarekin, non eta Nafarroako Gobernuak beste zerbaitetarako baimena ematen ez duen, Nafarroako toki entitateen mapa eta antolamendua arautuko dituen foru legeak aurreikusitakoarekin bat.

Nolanahi dela ere, administrazio zerbitzuetarako batasun bat eratzen bada xede horretarako sortu edo eratuta dauden entitateetan sartutako udalerrien artean, entitate horiek desegin eginen dira eta, kasua bada, batasunean sartuko dira une horretan kargu horiek betetzen ari diren funtzionarioak.

Elkarte horien toki entitate izaerak bide ematen du beren gain har dezaten, beren estatutuetan ezarritako moduan betiere, borondatez erabakitzen diren udal eskudantzien erabilera.

4. saila. Mankomunitateak

47. artikulua

1. Nafarroako udalak elkar daitezke beren artean edo beste autonomia erkidego batzuetako udalekin, obrak elkarrekin egin eta haien eskumenekoak diren zerbitzu jakin batzuk emateko.

2. Mankomunitateek nortasun eta ahalmen juridikoaren jabe dira haien helburu berarizkoak betetzeko, eta beren Estatutuen bidez arautzen dira.

3. Mankomunitateen helburuaren barrenean ezin izanen dira elkartutako udalen eskumen guztiak sartu.

4. Udalei aitorturiko ahalmen eta eskubideak mankomunitateei ere aplikatuko zaizkie, beren Estatutuetan ezarritakoari jarraikiz. Estatutuetan aurreikusirik ez dauden gaietan, udalen ahalmen eta eskubide guztiak izanen ditu, betiere beharrezkoak badira bere helburua betetzeko, eta ahalmen horietako bakoitzari aplikatzekoa zaion legeriarekin bat; horrekin guztiarekin ere, Foru Komunitatearena izanen da desjabetzeko ahalmena, nahitaez okupatu beharreko ondasunak udal bat baino gehiagotan badaude; betiere mankomunitateak eskaturik eta haren onurarako erabiliko du ahalmen hori.

48. artikulua.

Mankomunitateen Estatutuek ondoko guzti hauek arautu beharko dituzte: entitatearen lurralde esparrua, hura osatzen duten udalak, izena, helburua eta eskumenak, gobernu organoak eta zein tokitan kokaturik dauden, gobernu organoetan elkarturiko entitateetako ordezkarien kopurua eta horiek hautatzeko modua, funtzionamendu arauak, diru baliabideak, iraunaldia, desegite arrazoiak, eta Mankomunitatearen funtzionamendurako behar liratekeen zera guztiak.

49. artikulua

Mankomunitateen eraketa prozedurari hasiera emateko beharrezko izanen da eraketa horren sustapenean interesatuak dauden Udaletako Osoko Bilkurek horretarako akordioa hartzea. Gehiengo soila beharko du akordio horrek.

50. artikulua

1. Estatutuen onespena ondoko arau hauei jarraikiz eginen da:

1. Udal sustatzaile guztietako zinegotziek, biltzarra osaturik, hasierako proiektua lantzea. Horretarako, eta aurretik beharko diren azterlanak burutzeko, batzorde bat osatzen ahalko da, eta mankomunitatean sartzen diren entitateetako bakoitzak bertan ordezkari bat izanen du gutxienez.

2. Proiektua hilabete batez udaletako idazkaritzetan jendaurrean jartzea, lehendik beren oholetan iragarkia jarrita, horrela herritarrek aztertu eta alegazio, kexa eta oharrak aurkeztu ahal diezazkioten.

3. Biltzarrak ematen du alegazio, kexa eta oharren gaineko ebazpena, eta Estatutuen proiektua behin betikoz lantzen da.

4. Foru Komunitateko administrazioaren txostena, biltzarrak onetsitako proiektuari buruz.

Beharrezkoa izanen da Nafarroako Foru Komunitateak aldez aurretik baimena ematea, baldin eta mankomunitateak eratu nahi badira Nafarroako Foru Komunitateko udalen eta beste autonomia erkidegoren bateko udalen artean.

5. Mankomunitatean sartzea erabakitzen duten toki entitateetako udalek osoko bilkuran Estatutuak onestea, gehiengo absolutuz hartutako erabakiaren bitartez, eta beren ordezkariak izendatzea haren organo nagusirako.

6. Estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea

2. Entitate lokal bakoitzak Estatutuen Proiektuari emandako onespena haien deliberamendura jarritako testu osoaren gainekoa izanen da, eta ezin izanen zaizkio aldaketarik planteatu.

Ez dira Mankomunitateko partaide izanen haren Estatutuak onesten ez dituzten entitateak.

3. Estatutuak aldatzeko eta Mankomunitatea deusezteko, horiek onartzeko jarri ziren erregelak bete beharko dira, 1. eta 2. erregeletan aurrikusitako iharduketak salbu, zeinak Mankomunitateko organo gorenak gauzatuko baititu, eta halaber 5. erregelak aipatzen duen behin betiko onespena, horretako, Mankomunitatea osatzen duten entitateetako bi herenaren aldeko botoa aski izanen baita.

51. artikulua

1. Mankomunitateetako gobernu organoek mankomunitatean partaide diren udalen ordezkapena izan beharko dute eta Estatutuek ematen ahal dizkien eskurantzen jabe izanen dira. Nolanahi ere den, entitatearen Batzorde Orokorrak, hau da, organo gorenak, udaletan Osoko Bilkurari dagozkion eskurantzak bere gain izanen ditu.

2. Mankomunitateen funtzionamendua haren  Estatutuetan erabakitakoari egokituko zaio. Dena den, udaletan gai batzuei buruzko erabakiak gehiengo koalifikatua behar dute, eta era berean Mankomunitateetan ere gehiengo berberaz hartu beharko dira erabaki horiek.

3. Mankomunitateen antolamendu ekonomikoa, aurrekontuen eratzeaz, kontuak emateaz, kitapenez, inbentarioez eta balantzeez denaz bezainbatean udalerriendako ezarritakora egokitu beharko da.

52. artikulua

1. Mankomunitate bat eratuz geroztik, beste udal batzuk ere atxiki dakizkioke, Estatutuetan xedatutakora makurtzen badira.

Beste autonomia erkidegoren bateko udalak sartzen diren mankomunitateei atxikitzeko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik Nafarroako Foru Komunitateak baimena ematea

2. Halaber, estatutu aurrikuspenei men eginik, Mankomunitatea osatzen duten entitate lokaletako edozein bereizten ahal da hartatik.

3. Estatutuek Komunitatean kide berriak sartzeaz edo osatzen dutenen kanporatzeaz aurrikusterik ez badute, iharduketa horiek Estatutuak aldatzeko jarri diren erregelak betetzea eskatuko dute.

53. artikulua

Nafarroako Gobernuak Mankomunitateen sorrera suspertuko du zerbitzuak arrazionaltasun gehiagoz eta merkeago emateko. Horren kariaz, 20. artikuluan udalerriak bategiteko ezartzen diren suspertze neurriak erabiliko ditu.

III. KAPITULUA. Nafarroako korporazio lokaletako kideak

54. artikulua

1. Legislazio orokorrak xedaturikoaren arabera zehaztuko dira Nafarroako udalen kide kopurua, hautatzeko prozedura, agintearen iraupena eta hautaezintasun nahiz bateraezintasunak.

2. Hauteskunde Eraentza Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak bere 178.2 b) artikuluan aipatzen duen bateraezintasuna gertatzen denean, ondoko arau hauek beteko dira:

a) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionariak, Alkatetza edo zinegotzi kargua, ordaindua eta prestaera osoz, izatera iristen direnak, "zerbitzu bereziak" egoerara pasa eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langilegoaren Estatutuko 24 artikuluak finkatu eraentzari atxekiko zaizkio.

Dedikazio osorik gabeko Alkatetza edo zinegotzi kargua eskuratzen duten funtzionariak "zerbitzu bereziak" egoerara pasako dira, eskubidea dutelarik lehen zeukaten lanpostua eta norakoa gordetzeko, karrera administratiborako, eta lanpostuen horniduran parte hartzeko, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langilegoaren Estatutuan finkatutakoaren arabera, eta jasoko dituzte, ez funtzionari izateagatik dagozkien ordainsariak, betetzen duten egiazko postuaren edo karguarenak baizik.

b) Alkatetza edo zinegotzi kargua eskuratzen duten lan kontratatuak nor bere konbenioan aurrikusitako egoerara pasako dira, edo, horren ordez, kasuaren arabera aurreko lerroaldean ezartzen denera.

55. artikulua

1. Kontzejuen gobernu eta administrazio organoetako kideen kopurua finkatzea eta horien hautaketa edo izendapena Foru Lege honek bere 38. artikuluan ezarritakoari lotuko zaizkio.

2. Legeria orokorrean zinegotziei buruz ezarritako hautaezintasuna eta bateraezintasuna aplikatuko zaizkie kontzejuetako Batzarkideei eta kontzeju irekietako kontzejuburuei.

56. artikulua

1. Nafarroako korporazio lokalek beren kideei karguan iharduteagatik ordainsari eta kaltesariak ordaintzeko aurrekontuetan konsignatzen ahal dituzten dirukopuruek ezin dute izaera orokorrez paratutako mugak gainditu.

2. Karguan aritzeagatik beren buruari zein ondasunei egin dakizkiekeen kalteak eta galerak direla karia, kide horiei korporazio lokalak berak emanen die dagokien indemnizazioa.

3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak parte hartuko du udaletako hautetsientzako ordainsari sistemaren finantzaketan, udalekiko lankidetza sistemen bidez.

57. artikulua

Foru Komunitateko legerian aurrikusten ez diren kasuetan Nafarroako korporazio lokaletako kideei Estatuko bertze korporazio lokaletako kideen estatutua erregulatzen duten arau orokorrak aplikatuko zaizkie.

II. TITULUA. ADMINISTRAZIOARTEKO HARREMANAK

I. KAPITULUA. Xedapen amankomunak

58. artikulua

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio eta entitate lokalen arteko harremanak ondoko printzipio hauetan oinarrituko dira, alegia, koordinazioan, elkarlanean, laguntzan, eta elkarri informazioa ematean, bakoitzak dituen eskumen eremuak errespetatzen direla.

59. artikulua

Entitate lokalek lankidetza eta elkarlan teknikak erabiliz beren arteko harremanak antolatu eta bultzatuko dituzte, horrela gestio eginkorragoa eta etekin hobea erdiesteko bide emanen die.

II. KAPITULUA. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio eta entitate lokalen arteko harremanak

1. saila. Xedapen orokorrak

60. artikulua

1. Foru Komunitateko Administrazioak ahalmena du entitate lokalen ihardueraren informazio zehatza eskatu eta erdiesteko, Nafarroari dagozkion gaiei buruz indarrean dagoen legeria zinez aplikatzen den egiaztatzeko, eskatu ere eska daitekeelarik espedienteak erakutsi eta informeak egin daitezen.

2. Halaber, entitate lokalek beraiei doazkien gaiei buruzko informazioa eskura ahalko dute, berek eskaturik edota beren interesen defendatzeko legez sor daitezen Federazio edo Elkarteen bidez.

3. Foru Komunitateko Administrazioak bidea erraztu behar die entitate lokaletako legezko ordezkariei zuzenean haiengan eragina duten obra eta zerbitzuen planifikatze, programatze eta kudeapen lanabesei buruzko informazioa eskura dezaten.

2. saila. Ekonomi lankidetza. Inbertsio planak

61. artikulua

1. Entitate lokalekiko ekonomi lankidetzaren lanabes gisa, Nafarroako Gobernuak, dagokion Foru Lege zilegitzailearen esparruan, Inbertsio Planak prestatuko ditu, helburu nagusitzat Foru Komunitateko barrutian nahitaez egin beharreko udal zerbitzuak beteko direla bermatzea izanen dutelarik.

Plan hau entitate interesatuek finantziatzen ahal dute, bai eta Nafarroako Gobernuaren ekarketek eta legez bidezko izanen diren bertze batzuek ere.

2. Planaren jarraibide nagusiak eta orobat programazio zein planifikazioaren ardatzak Nafar Gobernuak finkatuko ditu, Eraentza Lokalerako Foru Batzordeari entzun ondoan.

3. Nafarroako Gobernuak eta entitate lokalek, halaber, elkarrekin lan egin dezakete ekonomi alorrean, hala zerbitzu lokalak ematen nola ororen intereseko arazoetan, hitzarmenen bidez, partzuergoen bidez eta bertze edozein lanabesen bidez.

3. saila. Lankidetza juridiko, tekniko eta administratiboa

62. artikulua

Foru Komunitateko Administrazioak laguntza eta lankidetza juridiko, ekonomiko, administratibo eta teknikoen zerbitzu ematea bultzatuko du beharrezko deritzon lanabesen bitartez entitate lokalen gestio ahalmena indartzeko. Horren kariaz, helburu horiek beregana nahi ditzaten udalarteko elkarte formulak sustatuko dira bereziki.

63. artikulua

Foru Komunitatearen Administrazioaren eta entitate lokalen artean lankidetza hitzarmenak egiten ahal dira guztien onerako zerbitzuak egiteko eta obrak burutzeko.

4. saila. Eraentza lokalerako foru batzordea

64. artikulua

1. Eraentza Lokalerako Foru Batzordea da Foru Komunitateko Administrazioaren eta Administrazio Lokalen arteko lankidetzarako organo iraunkorra.

2. Batzorde hau deliberatzailea eta aholku emalea izanen da.

65. artikulua

1. Eraentza Lokalerako Foru Batzordea honela osatuko da: Batzordeburu, eraentza lokalaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko Kontseilaria, Foru Komunitateko Administrazioko zazpi ordezkari, Nafar Gobernuak izendatuak, eta entitate lokaletako kideen artean Elkarte edo Federazioek, Foru Komunitatean duten ezarreraren heinean, hautatutako zazpi ordezkari. Batzorde horrek, halaber, Idazkari bat izanen du, Batzordeburuak Batzordekideen artean izendatua.

2. Batzorde Iraunkorraren osakera arautegi bidez finkatuko da.

3 Egiten dituen bilkuretan eta alderdi direnek izendaturik teknikariek esku hartzen ahal dute, teknika zereginetan aritzeko.

66. artikulua

Batzordea hilean behin bederen bilduko da eta, nolanahi ere, Batzordeburuak, bere ekimenez edo entitate lokaletako ordezkarien gehiengoak eskaturik, deitzen duenean.

67. artikulua

Batzordeko organoek bi aldetako ordezkariak ados jarri ondoren hartuko dituzte erabakiak. Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak bere borondatea Batzordeburuaren bitartez adieraziko du eta entitate lokaletako ordezkaritza beren kideen gehiengo absolutoaren bitartez erdietsiko dute.

68. artikulua

Idazkariak eginen ditu bilkuren aktak, zeinetan jasoko baitira gai zerrendako gaiei buruz hartutako erabakiak, bai eta izaten diren desadostasunak ere.

69. artikulua

Eraentza Lokalerako Foru Batzordeak ondoko eginkizunak izanen ditu bere esku:

1. Foru Legearen aurreproiektuen eta Nafarroako Administrazio Lokala ukitzen duten gaiei buruzko bertze xedapenen berri ematea.

2. Batzordeburuak jartzen dizkion arazoen berri ematea.

3. Nafarroako Gobernuari Administrazio Lokalari buruzko proposamenak eta iradokizunak egitea, bereziki hauei buruzkoak:

a) Nafarroako Zergetan Hazienda Lokaletako partaidetzaren banatze bideak eta dotazioa.

b) Administrazio Lokalari Foru Komunitateko Administrazioak eman beharreko subentzioen, kreditoen eta transferentzien banaketa.

c) Entitate lokalei ukitzen dioten Nafarroako Aurrekontuen aurrikuspenak.

d) Entitate lokalen aldeko eskumenen esleipen eta eskurantza.

e) Nafarroako Gobernuaren eta entitate lokalen arteko koordinazio eta elkarlanerako erizpideak.

4. Legeek esleitutako bertze eginkizunak.

III. KAPITULUA. Administrazio Lokalen arteko harremanak

1. saila. Udalarteko lankidetza

70. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalek elkarren arteko lankidetza izan dezakete hitzarmen edo itunen bitartez zenbait lan elkarrekin burutzeko, bateratutako zerbitzuak egiteko edo ondasunak nahiz instalazioak elkarrekin erabiltzeko.

2. Aipatu hitzarmen edo akordio horietan jasoko dira sinatzaileen eskubide eta betebeharrak, eta orobat iraupenaz eta ezabatzeaz bidezko diren zehaztapenak, eta finkatuko dira iharduera bateratuak burutzeko eta planteia daitezkeen gorabeherei aterabidea emateko moduak.

2. saila. Entitate lokalen elkarte erakundeak

71. artikulua

1. Entitate lokalak Federaziotan edo Elkarteetan elkartzen ahal dira beren interesak defendatu eta sustatzeko.

2. Aipatu organizazioek legezko nortasun eta ahalmen osoa izanen dute beren helburuak lortzeko eta beren Estatutuen arabera ihardunen dute. Estatutu hauetan alderdi hauek kontutan izan beharko dira nahitaez:

a) Organizazioaren izena.

b) Haren helburuaren zehaztapena.

c) Elkartutako entitate lokalen ordezkari izanen diren gobernu erakundeak.

d) Iharduera erregimena eta erabakiak hartzeko sistema.

e) Kide berriak onartzeko eta kide izaera kentzeko prozedura.

f) Elkartutako entitate lokalen eskubideak, horien artean sartuko da nolanahi ere, elkartearen eginkizunetako partaidetza.

g) Baliabide ekonomikoak eta horien kudeaketa.

72. artikulua

1. Federazio edo Elkarteek, Foru Komunitatean duten garrantziaren heinean, Foru Komunitateko Administrazioan, eremu osorako sortu eta ordezkaritza lokala barne duten erakundeetan, entitate lokaletako ordezkariak izendatuko dituzte.

2. Federazio edo Elkarteak Nafarroako Aurrekontu Orokorretan finkatutako subentzio eta dirulaguntzen onuradun izanen dira.

III. TITULUA. NAFARROAKO ENTITATE LOKALEN FUNTZIONAMENDUA. HIRITARREN PARTAIDETZA ETA INFORMAZIOA

I. KAPITULUA. Nafarroako entitate lokalen funtzionamendua

1. saila. Xedapen orokorrak

73. artikulua

1. Nafarroako entitate lokaletako erakunde kolegiatuen funtzionamendua hau izanen da: ohizko bilkurak, aldez aurretik jarritako aldizkotasunez, eta ohiz kanpoko bilkurak, hauek premiazkoak ere izan daitezkeelarik.

2. Entitate lokalak onetsitako Arautegi organiko batek zehazten ahal du erakunde kolegiatuen bilkura eraentza.

74. artikulua

Korporazio lokalen bilkurak Udaletxean eginen dira edo entitate lokaleko egoitzan, edota bertzerik ezean eta hala beharturik horretarako prestatutako eraikinean.

75. artikulua

1. Korporaziokideak, ezin izanen dute bileratara huts egin halabeharrez ez bada, eta hala gertatutakoan Korporazioburuari jakinarazi beharko diote.

2. Toki korporazioetako buruek isuna jartzen ahal diete korporazioko kideei justifikaziorik gabe bileratara ez joateagatik edo dituzten betebeharrei behin eta berriz uko egiteagatik.

Isunak ez dira korporazioak bere erregelamendu organikoan finkatutako zenbatekoa baino handiagoak izaten ahal, ondotik ematen den eskalan jarritako mugen barrenean, eta toki entitateak xedapenik ematen ez duen bitartean honexek aginduko du:

_5.000 biztanle edo gutxiagoko toki entitateetan, 60 euro bitarte.

_5.001 biztanletik 10.000ra bitartekoetan, 90 euro bitarte.

_10.001 biztanletik 100.000ra bitartekoetan, 120 euro bitarte.

_100.000 biztanle baino gehiagokoetan, 150 euro bitarte

76. artikulua

1. Toki entitateetako hautetsiek entitate horietan dauden dokumentu eta artxibo guztiak eskuratu eta kontsultatu ahalko dituzte, haiek beren eginkizunak betetzeko hala behar badute."

2. Toki entitateek erregelamendu bidez arautzen ahalko dute eskubide horren erabilera. Eskaera arrazoiak azalduz ebatzi beharko du alkateak edo buruak edo tokiko gobernu batzarrak, toki entitateko erregistroan aurkeztu ondoko bost egun naturaleko epean. Korporazioko kideei informazioa ukatzen dionak erantzukizuna izanen du

2. saila. Udalen funtzionamendua

77. artikulua

1. Osoko bilkura arrunta gutxienez ere hilabetean behin eginen da 20.000 biztanle baino gehiagoko udaletan; bi hilabetean behin 5.001 eta 20.000 biztanle bitarteko udaletan, eta hiru hilabetean behin 5.000 biztanle baino gutxiagoko udaletan.

2. Ohiz kanpoko osoko bilkurak izanen dira:

a) Udalbatzako buruak erabakitzen duenean.

b) Udalbatzako kideen legezko kopuruaren laurdenak, gutxienez ere, eskatzen duenean. Zinegotzi bakoitzak ezin izanen du urtean horietako hiru baino gehiago egin daitezen eskatu.

c) Legezko xedapen batek agintzen duenean.

3. Arestiko zenbakiko b) idatz-zatiak aipatzen duen kasuan, bilkura eskatzen denetik egiten denera bitarte ezin dira hamabost egun baliodun baino gehiago igaro. Deialdian sartuko da ekimenaren egileek proposaturiko gai-zerrenda, eta buruak beste gai batzuk ere sar ditzake, bilkura eskatu dutenek onartzen badute.

Aipatutako zinegotzi-kopuruak eskatzen duen osoko bilkura egiten ez bada zehaztutako epean, hartarako deia automatikoki egina geldituko da epe hori bukatu eta bosgarren egun balioduneko hamabietarako. Korporazioko idazkariak horren berri emanen die korporazioko kide guztiei lehen adierazitako epea bukatu eta biharamunean. Burua edo legez haren ordezko izan behar duena ez badaude, osoko bilkura balio osoz eratuta egonen da foru lege honetako 79.1 artikuluan eskaturiko quoruma betetzen baldin bada; kasu horretan, bilkurako buru arituko da, bertaratuen artean, korporazioko kide zaharrena dena.

78. artikulua

1. Osoko Bilkuretarako deia Korporazioburuak eginen du, gutienik bilkura egiteko paratutako eguna baino bi lanegun lehenago, ohiz kanpoko premiazkoak salbu, hauekiko deia, izaera horrekin, Osoko Bilkurak baitetsi beharko baitu gehiengo soilaz.

Deialdian agertuko dira bilkura egiteko eguna, ordua eta tokia, bai eta hari dagokion gai zerrenda ere.

Gai zerrendan jasotako arazoen dokumentazio osoa, eztabaidaren, eta hala behar izanez geroz, bozketaren oinarri izanen dena, korporazioaren esku egonen da Idazkaritzan, deialdia egiten den egun beretik aintzina.

Aurreko atalean aipatzen diren espedienteak eta dokumentazioa ezinbertzez orrika eta zenbaturik joanen dira, eta funtzionariek nahiz perituek egin txostenik baldin bada tartean, hauek ere nahitaez egileen sinadura izanen dute.

3. Aparteko inguruabarrak metatzen direnean, Korporazioburuak deialdiaren deuseztapena dekretatzen ahal du, arrazoitua izanen dena, eta erabaki horren berri emanen zaie korporaziokideei ahal denik eta lasterren.

Aurreko lerroaldean xedatutakoaz goitibeheiti Korporazioburuak ez du inola ere lehendik deuseztatutako bilkura baten deialdi berria deuseztatzen ahal, ez eta aurreko artikuluaren 2 zk.dun b) eta c) ataletan xedatutakoak burututako deialdia ere.

4. 1 zk.an xedatutakoaz goitibeheiti, egiten ahal dira ohizkanpoko premiazko bilkurak, deialdirik gabe, korporaziokide guztiak eta Idazkaria bertan izan eta bertze bilkura egiteko erabakia aho batez hartzen dutenean.

79. artikulua

1.Bilkurari hasiera eman eta burutzeko ezinbertzeko da Korporazioburua eta Idazkaria, edo hauen legezko ordezkaria han izatea, eta korporaziokideen kopuru legalaren herena bertan izatea ere eskatzen du; hauek ez dira behinere hiru baino gutiago izanen. Gutienezko quorum hau bilkura osoan mantendu beharko da.

2. Erabakiren batzu hartzeko gehiengo kualifikatu jakin baten aldeko botazioa nahitaezkoa denean, eta bilkuran behar adina kide ez denean, arazoa hurrengo bilkuran eztabaidatu eta berorretaz erabakia hartzeko utziko da, non eta eskatutako kide kopurua erdiesten den.

3. Toki erakundeetako kideek bilkura publikoen soinuaren grabazioa egin ahal izanen dute, aurretik Udalbatzako buruari horren berri ematen badiote.

80. artikulua

1. Osoko Bilkurak jendaurrean eginen dira. Hala eta guztiz ere, gehiengo absolutuak erabakitzen duenean Konstituzioaren 18.1 artikuluak aipatzen duen hiritarren oinarrizko eskubideari ukitzen dioten arazoen eztabaida eta botazioa isilpekoak izan daitezke.

2. Jendeak ez du eztabaidetan esku hartzen ahal ez eta bilkuretan hitz egin ere. Alabainan, Osoko Bilkura bukatuz geroz, Korporazioburuak udalerako interesa duten gai konkretu batzuei buruzko eskari-galderen txanda irekitzen ahal du. Txanda hau antolatzea eta ixtea Korporazioburuari dagokio.

81. artikulua

1. Ohiz kanpoko Osoko Bilkuretan ez dira bertze arazorik eztabaidatuko gai zerrendan sartutakoak baizik, premiazkoak izateaz gain, korporaziokide guztiak bertan izan eta denek aho batez erabakitzen ez badute bederen.

2. Korporazioak gehiengo absolutoz berretsitako eta behar bezala motibaturik premiazko direla aitortzen diren kasuak salbu, Ohizko bilkuretan ez dira bertze arazorik eztabaidatuko gai zerrendan sartutakoak baizik.

82. artikulua

Udaletan izaten diren azterketa, informe edo kontsulta batzordeetako partaide diren korporaziokideek batzordeetan prestaturiko erizpenei edo txostenei buruzko boto partikularrak ematen ahal dituzte. Korporazioko bertze kideek emendakinak egin ditzakete arazoa Osoko Bilkuran bototara paratu aintzin.

83. artikulua

1. Osoko bilkura arruntetan, Udalbatzako gainerako organoak kontrolatzen emandako bilera-zatiak izaera berekia izan beharko du, ebazpenak emateko zatitik bereizia. Haren funtzionamenduan eta, kasua bada, araubidean, eraginkortasunez bermatu beharko da udal talde guztiek parte hartu ahal izatea eskaerak, galderak eta mozioak aurkezteko eginkizunean.

2. Udalbatzako kideek osoko bilkuran eskaerak edo galderak egin ahalko dituzte, ahoz nahiz idatziz.

3. Bilkura batean ahoz eginiko galderei ez badie berehalako erantzunik ematen galdera horien hartzaileak, hurrengo bilkuran eman beharko zaie arrapostu, eta bilkura hasi baino gutxienez ere hogeita lau ordu lehenago egindako galdera idatziei bilkura horretantxe emanen zaie arrapostu, galderaren hartzaileak hurrengo saiorako atzera daitezen eskatu ezean.

84. artikulua

1. Arazoak eztabaidatu beharko dira bototara jarri aitzin, hitza inortxok ere eskatzen ez duenean izan ezik.

2. Korporazioburuaren proposamenak, non eta objeziorik edo oposiziorik sortzen ez duten, baiespen bidez onetsitzat hartuko dira. Bertzenaz, bototara jarriko dira ondoko bi artikuluetan finkatutakoari jarraikiz.

3. Arazo bati buruzko eztabaidan esku hartu ez duten taldeek, eta botoa bere taldeak ez bezala eman duten korporaziokideek beren botoaren zergatia adieraz dezakete.

85. artikulua

1. Bilkuran parte hartzen duten korporaziokideek hartuko dituzte erabakiak beren botoen bidez.

2. Bozketak izaten ahal dira arruntak, izendunak edo isilpekoak.

Normalean bozketa arrunta erabiliko da, non ez duen korporazioak bozketa izenduna egitea erabakitzen kasu jakinen batean.

Bozketa isilpekoa izaten ahal da, gaiaren eztabaida halakoa izan eta korporazioak hala erabakitzen badu.

Nahitaez izendunak izanen dira alkatearen aurkako zentsura mozioari buruzko bozketa eta hark berak aurkeztutako konfiantza-arazoari buruzkoa, hala baitago xedaturik hauteskundeei buruzko araubide orokorreko legerian

86. artikulua

1. Botoa baiezkoa zein ezezkoa izaten ahal da, eta korporazio lokaletako kideek abstentzioa hauta dezakete.

2. Behin hasiz geroz botazioak ezin dira eten, eta botoak emateko unean korporaziokideak ezin dira aretoan sartu ez atera ere.

3. Arazoaren eztabaida hasi delarik zinegotzi batek edo gehiagok alde egiten badute abstentzioatzat joko da, arazo horren botazioa egiterako bilkuran ez badaude behintzat.

4. Udaleko osoko bilkurak onetsi ahalko du jaso dadila bere erregelamendu organikoan zinegotziek zer kasutan eskuordetzen ahalko duten botoa, honakoen arabera:

a) Amatasuna dela-eta bilkuretara joaterik ez duen zinegotziak bere botoa beste zinegotzi baten esku utzi ahalko du, erditzearen ondorengo sei asteetan.

Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira kontuan hartuko boto-eskuordetzea baimentzeko, medikuak behar bezala justifikatutako haurdunaldi arriskutsuaren kasuan izan ezik.

b) Behar bezala egiaztatutako ospitaleratze baten edo gaixotasun larri baten ondorioz bilkuretara joaterik ez duten zinegotziek beren botoa beste zinegotzi baten esku utzi ahalko dute.

c) Baja medikoa egiaztatzeko, ziurtagiri medikoa aurkeztuko da, sinatua eta elkargokide-zenbakia adierazita, eta, ziurtagiri horretan, gaixotasunaren larritasuna zehaztuko da.

d) Boto-eskuordetzea erabili ahalko da udaleko osoko bilkuretan bakarrik; ez, ordea, batzordeetan, lan bileretan edo bozketa eskatzen duen beste ezein egoeratan.

e) Zinegotzi batek ezinen du eskuordeturiko boto bat baino gehiago izan.

f) Eskuordetutako botoen kopurua ez da izanen, inola ere, udalbatza osatzen duten zinegotzien erdia baino handiagoa.

g) Boto-eskuordetzearen epea ezin izanen da, inola ere, urtebete baino gehiagokoa izan.

87. artikulua

1. Salbuespenak salbuespen erabakiak bertan diren kideen gehiengo soilaren bidez hartuko dira. Gehiengo soila izaten da baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean.

Botazio batean berdinketa suertatzen bada bertze botazio bat eginen da, eta berdinketak badirau Korporazioburuaren kalitateko botoak erabakiko du, legeak aurrikusitako balizkoetan abstenitu beharra salbu.

2. Nafarroako Udaletako erabakiak gehiengo koalifikatu bidez hartuko dira Estatuko gainerako udaletarako legislazio orokorrak galdatzen duen kasuetan eta Nafarroako legislazio berekian horrela finkatutakoetan.

3. saila. Kontzejuen funtzionamendua.

88. artikulua

1. Kontzeju Batzarrea gutienez hiru hilabetean behin bilduko da arruntki, berak paratutako egunetan; eta ohiz kanpoko izaeraz, Korporazioburuak deituta edo hari igorritako idazki baten bidez kide gehienek eskatuta.

2. Batzarren bilkura eraentza izaera orokorrez Udaletako Osoko Bilkurarako erabakitakoari egokituko zaio.

89. artikulua

Kontzeju irekizko eraentzan aritzen diren kontzejuen funtzionamendua eraentza horretan gobernatzen eta administratzen diren udalerrietako hauzo biltzarrendako finkatutakoari lotuko zaio.

90. artikulua

Biltzarreak edo bertzenaz kontzeju idekiak bere kide bat Idazkari zereginetarako hautatuko du eta bertze bat diruzaintzarako, komeni denean aldatzen ahal dituztelarik.

4. saila. Gainerako entitate lokalen funtzionamendua

91. artikulua

Nafarroako Mankomunitateen eta gainerako entitate lokalen funtzionamendua, bera eratzen duten Estatutuetan aurrikusitakoari edo haiek sortzen dituzten xedapenei, eta ordezkabidez Foru Lege honetan izaera orokorrez aurrikusitakoari atxekiko zaie.

II. KAPITULUA. Hiri partaidetza eta informazioa

92. artikulua

1. Nafarroako toki entitateek ahal den informaziorik zabalena eskainiko dute bere jardunaz, eta herritar guztiek herriko bizitzan parte hartzea erraztuko dute. Era berean, elkarteak bultzatu eta herritarrek toki administrazioan parte hartzeko erakundeak sustatuko dituzte.

Parte hartzeko elkarte eta erakundeen eta toki entitateen arteko harremanak erregelamendu organiko baten bidez arautuko dira.

2. Toki entitateek beren burua antolatzeko ahalmena erabiliz finkatzen dituzten partaidetza moduek, bitartekoek eta prozedurek ezingo dituzte gutxietsi legez araututako ordezkaritza-organoei dagozkien erabakitzeko ahalmenak.

3. Aurreko zenbakian aipatzen diren partaidetza moduak garatzeko, elkarte eta erakunde horiei ekitaldiei buruzko ahalik eta informazio zabalena emanen zaie, eta bultzatuko da entitatearen kudeaketan parte har dezaten, aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera. Horretarako, legezko aitorpena duten herritarren partaidetza-elkarteek onura publikoko deklarazioa jasotzen ahalko dute.

4. Halaber, toki entitateek, eta bereziki udalek, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera elkarreragilea bultzatu beharko dute, herritarrekiko partaidetza eta komunikazioa errazteko, agiriak aurkezteko eta herritarren kontsultak, inkestak nahiz tramite administratiboak egiteko, haiek arautzen dituen foru legearen esparruan.

Foru Komunitateko administrazioak laguntza ematen ahalko die idatz-zati honetan ezarritakoa behar bezala garatu ezinik gertatzen diren entitateei, ekonomia eta kudeaketa arloan gaitasunik aski ez badute

93. artikulua.

1. Hiritarrek badute eskubiderik entitate lokaletako organuen bilkura publikoetan azaltzeko.

2. Bilkuretarako deiak entitate horretako ediktu oholean iragarri beharko dira korporaziokideei jakinerazten zaien aldi berean.

94. artikulua

1. Legeak agindutako kasu eta modutan jakinerazi edo argitara emateaz gain entitate lokalek jarri beharko dute ediktu oholean beren gobernu eta administrazio erakundeen laburpen bat.

2. Horrezaz gain, berarizko legeriaren arabera, kudeapen lokalari buruzko informazio orokorrezko aldizkaria argitaratzen eta izaera grafiko edo ikusentzutezko bertze baliabideak erabiltzen ahalko dituzte.

95. artikulua

1. Hiritar orok du eskubidea korporazio lokalek hartutako ebazpen eta erabakien, bai eta horien aintzindarien kopiak eta ziurtagiri kreditagarriak eskuratzeko. Kopia eta ziurtagiri horiek hamabost egunen barnean eskura eman behar dira.

2. Hiritarrek, halaber, korporazioaren dokumentazioa, artxiboak eta erregistroak kontsultatzeko eskubidea izanen dute baldin eta dokumentazio horrek publiko izaera badu.

3. Aitzineko bi zenbakietan aipatutako eskubideen erabilera, bai eta kopiak igortzea eta dokumentazioaren, artxiboen eta erregistroen kontsulta arrazionaltasun erizpideei atxekiz eginen da, halako moldez non dokumentuen osotasuna bermatua izanen den eta zerbitzuetan eragozpen larririk sortuko ez duen.

Estatuaren segurtasunari eta defentsari, delituen ikerketei edo pertsonen intimitateari dagozkien guztian, eskubide horiek ukatu edo mugatu behar badira ebazpen arrazoituaren bitartez eginen da.

96. artikulua

1. Herriari bere iritzia eman dezan eska dakioke udalaren eskumeneko eta izaera lokaleko interes berezia duten arazoei buruz, Hazienda lokalari dagozkionak salbu, Eraentza Lokalerako Oinarriak arautzen dituen apirileko 7/1985 Legearen 71 artikuluan aurrikusitakoari jarraikiz.

2. Erreferenduma egitea debekatua dagoen kasuetan herri kontsultarik ez dago egiterik.

3. Gisa oroz, kontsulta popularrean ondoko erregelak beteko dira:

a) Parte har dezake hauteskunde zentsuan izen emandako orok.

b) Deialdiak argi eta garbi adieraziko ditu galdera edo galderak, eta kontsulta noiz eta non eginen den.

c) Estatuko Gobernuaren baimena Nafarroakoaren bitartez eskatuko da.

d) Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da bai eta ediktoen oholean ere, eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan zabalduko, gutienez bost egun lehenago.

e) Kontsulta sufragio berdin, zuzen eta sekretu bidez eginen da, eta erantzunak baiezkoak, ezezkoak ala zuriak izanen dira. Nafarroako Gobernuari dagokio boto-txartelak, bozketarako gutunazalak eta eratze- eta zenbaketa-aktak onestea.

f) Korporazioan ordezkapenik duten hautesleen koalizio, federazio edo taldeek eta orobat partidu politikoek ordezkari bana izenda dezakete kontsulta zuzentzen duen eta botuak kontatzen dituen Mahaiean.

4. Foru lege batek arautuko du Nafarroako toki entitateen esparruan herri-kontsultez baliatzeko prozedura, aurreko zenbakietan ezarritakoari jarraikiz.

96 bis artikulua

1. Udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten herritarrak herri ekimenaz baliatzen ahal dira, erabaki edo jarduketa proposamenak edo xedapen orokorretarako proiektuak aurkeztuz, betiere udal eskumeneko gaietan. Ekimen horiek izan beharko dute udaleko herritar kopuru jakin baten sinadura, gutxienez, ehunekotan emanda, honenbesterena:

-2.000 biztanle bitarte, 100eko 30

-2.001 biztanletik 5.000ra bitarte, 100eko 20

-5.001 biztanletik 50.000ra bitarte, 100eko 10

-50.001 biztanle baino gehiago, 100eko 5.

2. Ebazpena gaiari dagokion organo eskudunak emanda ere, ekimen horiek osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu beharko dira.

Edozein kasutan, beharrezkoa izanen da aldez aurretik udal idazkariaren legezkotasun txostena, baita kontu-hartzailearen txostena ere, ekimenak eraginik baldin badu udalaren eskubide eta betebehar ekonomikoen gainean.

3. Herri ekimen horiek tokiko herri kontsulta baterako proposamena eramaten ahal dute erantsita, toki entitateen esparruko herri kontsultak arautzen dituen legerian ezarritakoaren arabera.

Baldin eta ekimenerako behar den herritarren gutxieneko kopurua txikiagoa bada kontsulta tramitatzeko behar dena baino, haren araudi berariazkoan xedatutakoari jarraikiz, kopuru horri gehitu beharko zaizkio behar diren guztiak, gutxieneko ehunekora iritsi bitarte.

4. Batzarrak gobernatzen dituen kontzejuetan, eta haietan bakarrik, entitateak erabakitzen ahalko du ezen kontzejuko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten herritarrak herri ekimenaz baliatzen ahal direla eta, horrela, kontzejuen eskumeneko gaiei buruzko erabaki edo jarduketa proposamenak edo xedapen orokorren proiektuak aurkeztu ahal dituztela, baina, betiere, ekimen horiek kontzejuko herritar egoiliar direnen 100eko 30en sinadura izan beharko dute gutxienez.

5. Edozein kasutan, herri ekimenetan ez dira sartzen tributu arloko gaiak, ezta aurrekontuak eta kontuak ere

96 ter artikulua

Herritarrek egikaritzen ahalko dituzte, beren kontura, Nafarroako toki entitateei dagozkien akzio judizial eta administratiboak, baldin eta entitate horiek egikaritzen ez badituzte, foru lege honetan ezartzen diren kasuetan eta moduetan. Herritarrek sortutako gastuen ordaina jasoko dute auzitegiek haien aldeko epaia ematen badute

IV. TITULUA. ENTITATE LOKALETAKO ONDASUNAK

I. KAPITULUA. Ondasunez orohar

1. saila. Xedapen orokorrak

97. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalen ondarea edozein titulu delarik ere, haiek daukaten ondasun, eskubide eta akzio multzoak osatzen du.

2. Nafarroako entitate lokalen ondasunak honela sailkatzen dira: jabetza publikoko ondasunak, herri ondasunak eta jabetza pribatuko edo ondarezko ondasunak.

98. artikulua

1. Jabetza publikoko ondasunak dira erabilpen edo zerbitzu publikora bideratzen direnak.

2. Herri ondasunak dira herrikideen probetxurako edo gozamenerako direnak.

3. Ondarezko ondasunak dira entitate lokalen titularitatea izan eta jabetza publikoko edo herri ondasunen izaera ez dutenak.

99. artikulua

1. Nafarroako entitate lokaletako ondasunak Foru Lege honetan eta bere arauzko xedapenetan ezarritakoari lotuko zaizkio; bai eta Nafarroako Foru Administrazio Zuzenbidearen gainerako arauei; entitate bakoitzeko Ordenantzen aginduei; eta horien ezean, Foru Zuzenbide Pribatuaren arauei ere, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 40. artikuluaren hirugarren atalean xedatutakoaren kalterik gabe.

2. Herri ondasunek jabetza publikoko ondasuntzat jotzen dira, eta Lege honetan mota horretako ondasunendako finkatutakoa izaera orokorrez aplikatuko zaie, era hartako ondasunendako bereziki aurrikusi gabekoetan.

100. artikulua

Jabetza publikoko eta herri ondasunak inorenduezinak, preskribaezinak, bahiezinak dira eta ez zaie zergarik jartzen ahal.

Herri ondasunek, zernahi dela ere horietaz baliatzeko eta probetxatzeko modua, ez dute batere aldaketarik jasanen bere izaera eta trataera juridikoari dagokionean.

2. saila. Kalifikazio juridikoa. Aldaketa. Atxekipena.

101. artikulua

Entitate lokalek bere ondarearen ondasun eta eskubideei paratuko diete dagokien kalifikazio juridikoa, haien izaera edo destinuaren arabera.

102. artikulua

1. Soberan diren lurzatiak eta erabiliezinezko efektuak jabetza pribatuko ondasun gisa sailkatuko dira.

Soberako lurzatitzat hartuko dira hedaduragatik, tankera irregularragatik edo kokamenagatik egoki erabiltzeko balio ez dutenak, eta erabiliezinezko efektutzat joko dira narriaduragatik, prezio galtzeagatik edo kontserbazio egoera makurragatik entitate lokalaren zerbitzurako edo haren probetxamendu normalerako aplika ezinak direnak.

Lursail bat soberako lurzatitzat kalifikatzeko behar da egin kalifikazio juridikoaren espedientea, ondoko artikuluaren 1. zenbakiak zehazten duen bezala.

2. Nahitaezko desjabetzapenaren indarrez eskuratutako ondasun eta eskubideak hura arrazoitu zuten helburuei atxekirik geratuko dira.

Afektazioa burutu ondoan ondarezko ondasun izatera pasako dira, bihurtze eskubidearen kalterik gabe, nahitaezko desjabetzapen legeriaren arabera.

103. artikulua

1. Jabetza publikoko eta ondarezko ondasunen kalifikazio juridikoa berariz aldatu ahal izateko aldaketaren egokiera eta legezkotasuna kreditatzen duen espedientea beharrezko da.

Espediente horri buruzko erabakia Osoko Bilkurak hartuko du hilabetean jendaurrean paratu ondoren. Kalifikazio juridikoaren aldaketa jabetza publikoko ondasunen gainekoa baldin bada, erabakia korporaziokideen legezko kopuruaren gehiengo absolutoz hartuko da.

Zerbitzu edo iharduera publikoei atxekitako ondasunei dagokienez, non entitate lokal horrenarekin batera bertze administrazio publiko baten edo batzuen eskumena biltzen baita, desafektazioaren egokiera kreditatzeko, nolanahi ere, administrazio publiko horien txostena, desafektazioaren aldekoa, beharko da .

2. Herri ondasunen desafektazioa 140. artikuluan xedatutakoak arautuko du.

3. Hala eta guztiz ere aldaketa bertzerik gabe suertatzen ahal da, espediente beharrik gabe, honelakoetan:

a) Hiri antolamenduaren planen eta herrilan zein zerbitzuen proiektuen behin betiko onespena.

b) Erabilpen edo zerbitzu publikora, edota herri probetxamendura ondarezko ondasunen hogeitabost urtez goitiko atxekipena.

c) Nahitaez uzteagatiko eskurapena erabilpen publikorako edo zerbitzu publiko bat emateko bideratua.

4. Erabilpen edo zerbitzu publiko edo komunal batekiko ondasunen afektazioa burututzat joko da, egintza formalik egin beharrik gabe, entitate lokalak herri erabilpen edo zerbitzurako edo herri probetxamendurako ondasunak usukapio bidez eskuratzen dituenean.

104. artikulua

1. Ondasunak erabilpen edo zerbitzu publiko jakin bati atxikitzeko erabakia toki entitatearen osoko bilkurak edo organo gorenak hartuko du, eta haren aurretik eginen da, kasua bada, haren afektazioa jabari publikoari. Beharrezkoa ez denean, osoko bilkurak bere ahalmen hori eskuordetzen ahal dio buruari edo tokiko gobernu batzarrari.

2. Tokiko erakunde autonomoek, tokiko enpresa-entitate publikoek eta merkataritza sozietateek, baldin eta beren kapital soziala oso-osorik toki entitatearena edo haren ente publiko batena bada, beroriei eskatzen ahal diete ondasun eta eskubideen atxikipena, beren helburuak betetzeko.

Atxikitako ondasun eta eskubideek eutsiko diote, toki entitateen ondareko ondasun gisa, dagokien jatorrizko kalifikazio juridikoari.

Aipatu ondasun horiek jasotzen dituzten entitateek ez dute haien jabetza eskuratuko, emanen zaizkien ahalmenak izanen baitira bakar-bakarrik haiek kontserbatzeko eta atxikipenean zehazten diren helburuak betetzeko behar direnak.

Erakunde autonomoei atxikitako ondasunak eta eskubideak premiazkoak ez direnean atxikipenean aurreikusitako xede zehatza lortzeko, erakunde horiek toki entitateari horren berri eman beharko diote, eta honek orduan desatxikipenari eta, hala behar bada, desafektazioari ekinen dio

3. saila. Eskurapena

105. artikulua

Nafarroako entitate lokalek, legeek ezarritako bitartekoez, ondasunak eta eskubideak eskuratzeko eta edukitzeko ahalmen juridikorik badute, bai eta beren ondarea defendatzeko komeni zaizkien egintzak burutu eta errekurtsoak jartzeko ere.

106. artikulua

1. Kontu bidezko eskurapenak Foru Lege honek arautuko ditu, diren ondasun edo eskubideen heinean, horren ordez kontratazio administratiboa arautzen duen foru legeria aplikatzen delarik.

2. Desjabetzapen ahalmena erabiltzetik datozkeen eskurapenak berarizko xedapenei lotuko zaizkie.

107. artikulua

1. Entitate lokalek beren helburuak betetzeko behar dituzten ondasun higikor eta higiezinen kontu bidezko eskurapena Korporazioburuak burutuko du horren zenbatekoa aurrekontuaren errekurtso arrunten ehuneko bost baino gehiago ez, eta zuzeneko kontratazioari ezargarria den muga orokorraren ehuneko berrogeitamar baino gehiago ez denean.

2. Gainerakoetan, eskurapena korporazioaren Osoko Bilkurak burutuko du. Eskurapenak bi ekitaldi edo gehiagotako aurrekontuak kargatu behar dituenean korporaziokideen legezko kopuruaren gehiengo absolutoz hartu beharko da.

3. Ondasun higiezinen eskurapenak aldez aurretik horien balorazio teknikoa egitea eskatzen du.

108. artikulua

1. Ondasunen kontu bidezko eskurapena lehiaketa publikoz edo kontratazio zuzenez burutuko da.

2. Zuzenezko eskurapenaren bidez ondasun higikorrak kontratatzeko erabakia hartzen ahal da soil-soilik hornidura kontratuan aipatu kontratazio mota hori bidezko den kasuren bat gertatzen denean.

3. Gainerakoetan, zuzenezko eskurapenaren bidez ondasunak kontratatzeko erabakia hartzen ahal da soil-soilik ondoko inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Eskurapenaren presa nabaria.

b) Bete behar den beharkizunaren berezitasuna.

c) Eskaintza urria merkatuan.

4. Kontratazio zuzena bidezko den kasuetan, aurreko bi zenbakietan aurrikusitakoaren arauera, ahal den guztietan gutienez hiru eskaintza eskatuko dira.

109. artikulua

1. Ondasunen  dohainezko  eskurapena Korporazioburuari dagokio eta ez zaio inolako murrizketarik jartzen ahal.

2. Hala eta guztiz ere, irabazizko eskurapenak berekin kontu bidezko baldintzaren bat edo modalitateren bat baldin badakar, eskurapena Osoko Bilkurari dagokio, eta ondasunak onets daitezke soil-soilik espedientea egin ondoren, non kreditatzen baita ezarritako karga haien balioari gailentzen ez zaiola.

3. Oinordetzak onartzea beti ere inbentarioaren probetxurako egina bezala ulertuko da. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren menpeko oinordetzen kasuan, ondorio hauetarako, Bilduman erabakitakoaren agindura egonen da.

4. saila. Babesa, kontserbazioa eta berreskurapena

110. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalek beren ondareko ondasun eta eskubideak kontserbatu, babestu, berreskuratu eta hobetzearen ardura dute, eta horiek babesteko beharrezkoak diren ekintzak burutu behar dituzte.

2. Eskubide zibil eta politikoen jabe den edozein herritarrek entitate lokalei bere ondasun eta eskubideak babesteko beharrezkoak diren ekintzak burutzea errekeritu ahal izanen die. Errekerimendu honen berri ekintzek uki ditzaketenei emanen zaie eta horiek burutzeko epea hogeitamar lanegunez etengo du.

Aipatutako epean entitate lokalak eskatu diren ekintzak burutzeko erabakia hartzen ez badu, herritarrek ekintza hori bere interes eta izenean burutu dezakete.Horretarako entitateak beharrezkoak diren aurrekin, agiri eta frogak eskuratuko diezkie eta horretarako korporazioburuari idatziz zuzendutako eskaria egin beharko diote.

Ekintza aitzina ateratzen bada, egileak eskubidea izanen du entitatearen aldetik prozesuaren kostuak eta sor daitezkeen kalte eta galerengatiko ordaina jasotzeko.

3. Foru Komunitateko Administrazioak, entitate lokalari aldez aurretik errekerimendua eginda eta horren kostura, subrogazioz erabil ditzake herri ondasunak eta jabego publikoa dutenak babestu, kontserbatu eta berreskuratzeko ahalmenak, entitate lokalek erabiltzen ez dituztenean, Foru Lege honetan eta arauzko xedapenetan ezarritako moduan. Ekintza aitzina ateratzen ez bada, sortutako gastu eta galerak Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko ditu.

111. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalek edozein unetan berreskura dezakete beraienak diren herriko eta jabego publikoa duten ondasun eta eskubideen jabetza, behar ez bezala galdua baldin bada, aldez aurretik Idazkariaren, Aholkularitza Juridikoaren edo Letratu baten erabakia eta interesatuak aztertzeko eskubidea izanik. Halaber, ondasun horiek berreskuratu eta babesteko beharrezkoak diren ekintza zibilen burutzea sustatuko dute.

2. Era berean ondareko ondasunak okupazioa gertatu eta biharamunetik hasita urte bateko epean berreskuratu ahal izanen dituzte. Epe hori amaitu eta gero, entitate lokalak ohizko Epaitegietara jo beharko du behar diren ekintzak burutzera.

3. Ez dira interdiktuak onartuko entitate lokalek arlo honetan dituzten iharduketen aurka, beti ere iharduketa horiek ezarritako prozedurari jarraitu badiote.

112. artikulua

1. Horretarako gai diren entitate lokalen ondasun eta eskubideak dagozkien Erregistroetan inskribatuko dira. Jabetza Erregistroan herri ondasunen inskribapena egitean bereziki agertaraziko da horien izaera.

2. Ez dira inskribatu beharko erabilera orokorra duten jabetza publikoko ondasunak.

3. Entitate lokalen ondasun eta eskubideen inmatrikulazio edo inskribapenean, Nafarroako Foru Komunitatekoentzat ezarritako erregistro arauak aplikatuko dira.

113. artikulua

1. Entitate lokalek beren ondareko ondasun eta eskubideen Inbentario balioetsia osatuko dute.

2. Inbentarioa eguneratu eginen da etenik gabe, urteoro zuzenduko eta korporazioa berritzen den aldioro egiaztatuko.

3. Osoko Bilkurari dagokio inbentarioa onetsi, zuzendu eta egiaztatzea.

114. artikulua

1. Entitate lokalek beren ondareko ondasun higiezinen mugaketa egin beharko dute, mugak zehaztu gabe daudenean edo okupazioa behar ez bezala egin izanaren susmoak baldin badaude.

2. Entitate lokalek aitzineko zenbakian ezarritako kasuetako mugaketa sustatzen ez badute, Foru Komunitateko Administrazioak entitate lokalaren ahalmenak hartu ahalko ditu, horren kostura, mugaketa bidezkoa baldin bada eragin zuten arrazoiak kontutan harturik.

3. Mugaketa arautegi bidez zehaztutako prozeduraren bidez eginen da, edozein modutan ere, interesatuei aztertzeko aukera emanen zaielarik.

4. Mugatzekoa den finka Jabetza Erregistroan inskribatuta baldin badago, behar bezala onetsitako mugaketa administratiboa ere inskribatuko da. Hala ez bada, horren eskurapen tituluaren inskripzioa eginen da aldez aurretik, edo horren faltan, indarrean dagoen legeriaren arabera luzatutako egiaztapenarena, ondoren mugaketaren inskripzioa eginez.

5. Mugaketa prozedura izapidatzen den bitartean, ezinen zaio hasiera eman xede bereko prozedura judizialari, eta ez dira entitate lokaletako finken edukitze egoerari buruzko interdiktuak onartuko.

6. Udalaren Osoko Bilkurari edo entitatearen gobernu eta administrazioko organo gorenari dagokio mugaketak onestea.

115. artikulua

1. Entitate lokalei dagokie beren ondarekoak direla suposatzen den ondasun eta eskubideen egoera ikertu eta ikuskatzeko ahalmena, horien titulartasuna zehaztu ahal izateko.

2. Foru Komunitateko pertsona fisiko edo juridiko guztiak, publikoak zein pribatuak, behartuta daude aurreko zenbakian aipatutako ikerketa eta ikuskaritzan laguntzera.

3. Entitate lokalek Foru Komunitateko Administrazioari Jabetza Erregistroak igorritako ediktuen berri eman beharko diote, horiek finken inmatrikulazioari edo herri ondasunekin mugakideak diren hedadura soberakinei buruzkoak direnean. Jakinerazpen horien gainean Korporazioaren Osoko Bilkurak bere erabakia eman beharko du.

116. artikulua

1. Entitate lokalek ezin dute beren ondarearen jabetza eta gainerako eskubideak ukitzen dituzten demanda judizialetara makurtu, ez eta horiei amore eman ere, korporazioko kideen kopuru legalaren gehiengo absolutuz Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren bidez ez bada. Allanamendua edo transakzioa herri ondasunei baldin badagokie, Nafarroako Gobernuaren onespen adierazia beharko dute aldez aurretik.

2. Eskubide pribatuko ondasunei buruzko eztabaida eta auziak arbitraiaren menpe jartzeko ere Osoko Bilkuraren erabakia beharko da, korporazioko kideen kopuru legalaren gehiengo absolutuak horren aldeko botua emanda.

117. artikulua

1. Entitate lokalen ondasun eta eskubideak beren esku dituzten pertsona natural edo juridiko guztiak horiek zaindu, kontserbatu eta arrazionalki ustiatzera behartuta daude, iruzurra edo arduragabekeria ematen denean kalte eta galerei buruz erantzun beharko dutelarik haien aitzinean.

2. Entitate hauek ezar ditzaketen zehapenak, dolo edo zabarkeriagatik, beren ondasunetan kalteak sortu edo edozein modutan usurpatzen dituztenen aurka, ez dira usurpatutakoaren edo eragindako kaltearen balioa baino txikiagoak izanen, ez eta hura halako hiru baino handiagoak ere. Balioa zenbatesterik ez badago, zehapena 50 eurotik 1.800 eurora bitartekoa izanen da.

3. Zehapenak ez daude lotuta egindako kaltea ordaindu eta kendutakoa itzuli beharrarekin, ez eta bestelako erantzunkizunekin ere.

4. Aitzineko zenbakietan aipatutako erantzunkizun eta zehapenak administrazio bidez gauzatuko dira.

118. artikulua

Entitate lokalen katastroko orrietan iraleku bat sartzeak ez du jabetzaren gaineko ezer aurrerizten, baina berez entitate lokalek lurra eta ustiapenak beren esku dauzkatela frogatzen du. Horregatik, jabetza adierazteko ohizko epaiketan garaituak izaten ez badira, horiek edukiko dituzte aurrerantzean ere.

119. artikulua

1. Herri ondasunen edo jabetza publikokoa dutenen gainean sortutako eskubideen iraungipena, dela baimena, kontzesioa edo beste edozein titulu, bai eta horien ondorioz egindako okupazioena ere, entitate lokalek administrazio bidez gauzatuko dute, aldez aurretik kalteak ordainduta edo ordaindu gabe, zuzenbideari jarraikiz, eskubideak utzerazteko prozedura administratiboaren arau erregulatzaileei jarraikiz, horiek arautegiaren bidez ezarriko direlarik.

2. Ondareko ondasunen gainean sortutako eskubideen iraungipena zuzenbide pribatuko xedapenen arabera eginen da, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeriak emandako ahalmenak galerazi gabe.

120. artikulua

Entitate lokalek beraiei ere badagozkien ondasunei buruzko kontratuak interpretatuko dituzte eta horiek betetzeko dauden zalantzei buruzko erabakiak hartuko.

Interpretazio erabakiak hartu bezain laister beteko dira, jurisdikzio organo eskudunek horien gainean emandako ebazpenak galerazi gabe.

5. saila. Erabilpena eta probetxamendua

121. artikulua

1. Erabilpen publikoa duten ondasunen destinoa hiritar guzti-guztiek orokorrean erabiltzea da, horien izaera eta helburuaren arabera eginez normalki.

2. Erabilpen berezi, pribatu edo ohizkanpokoek lizentzia edo kontzesioa beharko dute, Sail honetako xedapenei jarraikiz.

122. artikulua

1. Lizentzia ondoko hauek beharko dute:

a) Ondasun publikoen erabilpen orokorra, izaera berezia duena, arrisku, erabilpen intentsitate edo antzeko aparteko egoerak izaten bait dira.

b) Ondasun horien gainean pertsona nahiz entitate batzuk egiten duten erabilpen pribatua, beste batzurentzat erabilpen hori mugatu edo horretatik kanpo uzten dituena, eta obra edo instalazio iraunkorren beharrik ez duena.

2. Lizentziak zuzenean emanen dira, edozein arrazoirengatik horien kopurua mugatzen denean izan ezik, orduan lizitazio bidez emanen bait dira, iragarpen eta lehia arautegi bidez, eta interesatu guztiek baldintza berberak bildu behar dituztelako hori egiterik ez bada, zozketa bidez emanen dira.

3. Ordenantzek zehaztuko dute lizentziak eskuz alda daitezkeen ala ez. Ez dira uzgarriak izanen sujetuaren pertsona berezkotasunen arabera emandako lizentziak, ez eta kopuru mugatua dutenak ere.

4. Lizentziak prekarioan emanak izanen dira eta edozein egunetan balio gabe utzi daitezke.

123. artikulua

1. Kontzesio administratiboa ondoko hauek beharko dute:

a) Aurreko artikuluaren 1 zenbakiko b) atalak aipatzen duen ondasun publikoen erabilpen pribatua, obra edo instalazio iraunkorrak behar dituenean.

b) Ondasun horien ohizkanpoko erabilpena, horren destinoaren araberakoa ez denean.

2. Kontzesioa emateko beharrezkoa izanen da horretarako baldintzak agertarazten dituen espedientea izapidatzea, nolanahi ere, arautegi bidez ezartzen diren zehaztapenak jasoko dituena.

3. Kontzesioa ez da laurogei eta hemeretzi urtetarako baino luzeagoa izanen, xedapen bereziek epe laburragoa ezartzen ez badute bederen.

4. Kontzesioa iragarpen eta lehia arautegi bidez emanen da.

124. artikulua

1. Administrazio kontzesioek helburu zehatza izan beharko dute, ordaindu behar den kanona eta iraupen epea finkatuko dira, eta horien ematea jabetza eskubidea izan ezik eta beste eskubide batzu galerazi gabe eginen da.

2. Ondasunen erabilpen egokia ziurtatzearren, kontzesio-hartzaileak eman beharreko bermeak ere finkatuko dira.

3. Jakintzat hartzen da entitate lokalek duten ahalmena, kontzesioko ondasunak eta instalazio eta eraikuntzak edozein unetan ikuskatzeko, bai eta kontzesioak epea bukatu baino lehen iraungierazteko ere, interes publikoa duten arrazoiengatik bidezkoa baldin bada, hala gertatuz gero, kontzesio-hartzaileari sortutako kalteengatiko ordaina emanen zaiolarik.

125. artikulua

1. Emandako kontzesioak honako arrazoi hauengatik iraungi daitezke:

a) Epea bukatzeagatik.

b) Kontzesioko ondasuna desagertzeagatik.

c) Ondasunaren desafektazioarengatik.

d) Kontzesio-hartzaileak uko egiteagatik.

e) Kontzesioa balio gabe uzteagatik.

f) Ebazpen judizialagatik.

2. Entitate Lokalak kontzesioak berreskuratzeko erabakia har dezake, ematearen epea mantentzeak ondasunen geroko destinoari kalte egiten diola edota, besterenganatzea erabakiz gero, balio handia galtzen dutela erizten bada.

126. artikulua

1. Zerbitzu publikorako diren ondasunen erabilpena, lehenbizi zerbitzuei buruzko Bostgarren Tituluaren II. Kapituluko xedapenek aginduko dute eta, subsidiarioki, Sail honetan xedatutakoak.

2. Halaber, zerbitzu publikoen arau erregulatzaileak lehentasunez aplikatuko dira, ondasun publikoen erabilpena zerbitzurako beharrezko oinarria denean soilik.

127. artikulua

1. Entitate lokalei dagokie beren ondareko ondasunen erabilpena nolakoa izanen den arautzea.

2. Erabilpena entitate lokalak zuzenean egin dezake edo partikularrei kontratu bidez lagatu. Azken kasu honetan, esleipen prozedura enkantea, lehiaketa edo hitzarmen zuzena izan daiteke.

3. Hitzarmen zuzena kasu hauetan soilik egiten ahal da:

a) Behar bezala frogatutako interes publikoarengatik.

b) Ustiapen edo erabilpena egiteko pertsona edo ente gaitu bakarra dagoenean, zirkunstantzia hori espedientean frogatuko delarik.

c) Kontratuaren zenbatekoa arauek zehazten duten zifra baino txikiagoa denean.

d) Erabilpen edo ustiapena Administrazio Publiko edo sozietate baten esku uzten denean, sozietate horren kapitalean Nafarroako Administrazio Publikoren batek zuzenean nahiz zeharka parte hartzen duenean, ehuneko hirurogei eta hamabosta baino handiagoa den proportzioan.

128. artikulua

1. Entitate lokalek beren ondareko ondasunen erabilpena dohainik laga dezakete beste Administrazio edo entitate publiko batzuren alde, bai eta irabazi asmorik ez duten entitate pribatuen alde ere, herritarren onurarako izanen diren erabilpen publiko edo interes sozialeko helburuak daudenean.

2. Erabilpena lagatzeari buruzko erabakiak ondasunen helburu zehatza eta egoki erizten diren baldintza, muga eta bermeak adierazi beharko ditu, horiek betetzen ez badira erabilpena itzuli egin beharko delarik. Hau gertatuko da, ondasunak adierazitako helburuarekin eta erabakian ezarritako epean erabiltzen ez badira, geroago hala erabiltzeari utzi edo ondasunei kalte larria eginez erabiltzen badira.

3. Ondasun higiezinen erabilera dohainik lagatzeko epea hogei urtetakoa izanen da gehienez ere.

129. artikulua

Ondareko ondasunen erabilpena, edo erabilpen eta ustiapena esleitzea helburutzat duten egintza eta kontratuek Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduman xedatutakoari jarraituko diote. Hiri edo landa errentamenduek arauteria berezia izanen dute.

130. artikulua

1. Udalbatzako buruaren eskumenekoak izanen dira toki entitateen ondasunen erabilerari buruzko egintzak, honako kasu hauetan:

a) Lizentziak emateari buruzkoak direnean.

b) Ondasun pribatuen kostu bidezko erabilera egitean, epea bost urtekoa baino luzeagoa ez bada eta zenbatekoak lehen aurrekontualdiko aurrekontuen baliabide arrunten ehuneko bost gainditzen ez badu.

2. Gainerako kasuetan, eskumena osoko bilkurarena izanen da.

131. artikulua

Herri ondasunen erabilera eta probetxamendua Titulu honetako II. Kapituluaren 2. Sailean xedatutakoari jarraikiz eginen da.

6. saila. besterenganatzea eta karga

132. artikulua

1. Toki erakundeen ondasunak besterentzeko, aldez aurretik besterengarritasun deklarazioa egin behar da, jatorriz ondare-ondasunak direlako, edo izaera hori hasieran zuten kalifikazio juridikoa aldatzeagatik lortu dutelako.

2. Besterentzea egiteko, toki erakundeko osoko bilkuraren edo gobernu- eta administrazio-organo gorenaren erabakia behar da. Besterentzekoa den ondasunaren zenbatekoak aurrekontuen baliabide arrunten ehuneko hogei gainditzen badu, erabakia udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo absolutuz hartuko da.

Hala ere, udalbatzako buruak toki erakundearen helburuak betetzeko beharrezkoak ez diren ondasun higigarri eta higiezinak besterendu ditzake, horien zenbatekoak aurrekontuko baliabide arrunten ehuneko bost gainditzen ez badu.

3. Ondasunak besterentzeko, aldez aurretik horien balio justua modu fede-emailean frogatuko duen balorazio teknikoa beharko da.

4. Ohizko gastuak finantzatzeko ezin izanen dira ondare-ondasunak besterendu, soberakin diren lur zatiak edo gauza ez erabilgarriak direnean salbu.

133. artikulua

Besterenganatzeko prozedura, trukatze kasuan izan ezik, jendaurreko enkantea izanen da, eta salbuespen bezala, besterenganatze zuzena.

134. artikulua

1. Besterenganatze zuzena salbuespen bezala honako kasu hauetan erabaki daiteke:

a) Eskuratzailea Zuzenbide Publikoaren Korporazio bat, edo Legeak onartu duen interes publikoko Elkarte edo Fundazio bat denean.

b) Enkanteetan esleipenik egiten ez denean, lizitatzaileak ez daudelako, edo aurkeztutako proposamenak onargarriak ez direlako, beti ere esleipen zuzena lizitatzeko jarrita zeuden baldintza beretan eta prezio txikiagorik gabe egiten bada.

c) Ondasunaren izaeragatik lehiaketa publikoa ezinezkoa edo oso zaila denean.

d) Lege xedapen batek lehentasunez eskuratzeko eskubidea ematen dion baten alde egiten denean salmenta.

2. Ondasun higiezinak baldin badira, besterenganatze zuzena salbuespen bezala honako kasu hauetan ere eman daiteke:

a) Hirigintzari buruzko legerian edo beste lege sektorial batzutan besterenganatze mota honetarako dauden betebeharrak biltzen direnean.

b) Industriak edo bestelako iharduerak ezarri nahiz handitzeko egiten den besterenganatzea, entitate lokalak herritar guztiendako interesa duela agertzen duenean.

c) 102.1.  artikuluan  aipatutako  lurzati  soberakinen besterenganatzea mugakidea den jabeari edo jabeei.

3. Ondasun higigarriak direnean ere egin daiteke besterenganatze zuzena salbuespen bezala:

a) Gauza ez erabilgarriak besterenganatzeko.

b) Kontsumorako artikuluak, nekazal, merkatal edo industri ustiapenetako produktuak, eta argitarapenak besterenganatzeko.

4. Elkarteen kapitalak, enpresetako kuotak edo alikuotak, obligazioak edo antzeko tituluak, edo jabetza ezmaterialak ordezkatzen dituzten tituluak direnean, besterenganatze zuzena egin ahalko da interes publikoa arrazoi dela, interes hori behar bezala arrazoitu eta frogatua izanik.

5. Ondasun higigarriak besterenganatzeko erabakiak berekin ekarriko du horien desafektazio eta desatxekimendua.

135. artikulua

1. Entitate lokalen ondareko ondasunak beste batzuz truka daitezke, aldez aurretik perituaren tasazioa eginez, horretatik balioen berdintasuna ateratzen bada edo trukatzeko ondasunekin horien diferentziak balio altuena duenaren ehuneko berrogeitamarra gainditzen ez badu. Kasu horretan, ondasunen arteko balorazio diferentzia diruz ordainduko da.

Trukaketa prozedura salbuespenekoa denez gero, horretarako beharrezkoa izanen da aldez aurretik hori justifikatuko duen txostena egitea, eska daitezkeen baldintzak bete ditzaketen interesatuei eskeintza publikoa eginen diena.

2. Trukaketa egiteko, ondasunak besterenganatzeko 132. artikuluan aurrikusitako baldintzak bete behar dira.

136. artikulua

1. Entitate lokalen ondareko ondasun eta eskubideen jabetza lagatzea dohainik egitea Udalaren Osoko Bilkurak erabakiko du korporazioko kideen kopuru legalaren gehiengo absolutoz, eta bakar bakarrik eginen da beste Administrazio batzuren alde, bai eta erakunde publiko edo irabazi asmorik gabekoak izan eta interes publikoa duten erakunde pribatuen alde ere, onura publikoa edo gizarte interesa duten xedeetarako, beti ere bertakoen interesak betetzearen aldekoak baldin badira, eta aldez aurretik inorengarri deklaratuta.

2. Uzteko erabakiak bidezkotzat jotzen diren baldintza, muga eta bermeak eduki ahal izanen ditu.

Erabakian deus ezartzen ez bada, ondareko ondasunen jabetza lagatzea honako baldintza hauei atxekiko zaizkie:

a) Adierazitako xedeak gehienez ere bost urtetako epean betetzea.

b) Horien destinoa hurrengo hogeitamar urteetan mantentzea.

3. Ezarritako baldintza, muga eta bermeak betetzen ez badira, ondasunen jabetza entitate lokalaren ondarera eskubide osoz itzuliko da, beren ondasun eta eskurapenak barne.

4. Ondasun higiezinen jabetza dohainik lagatzea eskritura publiko bidez formalizatuko da, baldintzak, mugak eta bermeak adieraziz, eta Jabetza Erregistroan inskribatuko.

137. artikulua

Entitate lokalen ondareko ondasun eta eskubideen gaineko kargak eratzeko, besterenganatzeko beharrezkoak diren betebeharrak esijituko dira.

138. artikulua

1. Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako entitate lokalen iharduketen interes orokorreko kontrola ezarriko du, jarraian adierazten diren ondasun eta eskubideei buruzko besterenganatze, jabetza lagatze, truke eta karga arloetan.

a) Izaera historiko-artistikoa duten ondasun higigarriak.

b) Aurreko atalean sartzen ez diren ondasun higigarri eta higiezinak, horien balio ekonomikoak aurrekontuaren ohizko baliabideen ehuneko 25a gainditzen duela.

c) Entitate lokalaren balore higigarri, kreditu eta eskubideak, horien balio ekonomikoak aurreko atalean aipatutako aurrekontuaren portzentaia gainditzen duela.

2. Aurreko zenbakian aipatutako ondasun eta eskubideen gaineko besterenganatze, jabetza lagatze, truke edo kargek aldez aurretik Foru Komunitateko Administrazioaren baimena beharko dute.

Halarik ere, herri ondasunen arloan entitate lokalen iharduketek duten interes orokorraren kontrola, ondasun mota horretarako bereziki ezarritako moduan eginen da.

3. Higiezinak besterenganatu edo kargak ezartzeko, bai eta horiek dohainik lagatzeko ere Foru Komunitateko Administrazioaren baimena beharrezkoa ez den kasuetan ere, 1. zenbakian ezarritakoari jarraikiz, horren berri emanen zaio hari.

II. KAPITULUA. Herri ondasunak

1. saila. Administrazioa eta xedapen egintzak

139. artikulua

Herri ondasunei buruzko xedapen, administrazio, probetxamendu eraentza eta antolamendu ahalmenak entitate lokalei dagozkie, Foru Lege honetan ezarri den bezala.

Entitate lokaletako organo eskudunek hartutako erabakiek Foru Lege honetan bereziki aurrikusitako kasuetan soilik beharko dute Foru Komunitateko Administrazioaren onespena.

140. artikulua

1. Herri ondasunen desafektazioa artikulu honetan aurrikusitako kasuetan egin ahalko da.

2. Herri ondasunen desafektazioa, horiek erabilpena lagatzea edo karga izanik arrazoi, honako prozedura honen bidez zuzenduko da:

a) Hasierako erabakia entitate lokalaren gehiengo absolutuaz hartua.

b) Iragarpena eta jendaurrean jartzea hilabete batez.

c) Erreklamazioei buruzko ebazpena entitate lokalen gehiengo absolutuaz hartutako erabakiaren bitartez.

d) Nafarroako Gobernuaren onespena.

3. Lurzati txikiak saldu edo trukatzeko desafektzioa egiteko Nafarroako Gobernuak horren onura publiko edo soziala deklaratu beharko du, entitate lokalak aldez aurretik justifikatuz bilatzen den xedea, lagatzea edo karga ez den beste medioz lortzerik ez dagoela, dena dela lehentasunezko aukerak izanen direlarik.

Lege honek aipatzen dituen lurzati txikien neurriak arautegiaren arabera zehaztuko dira, horien ezaugarriak eta herri ondarearen hedapena kontutan harturik. Prozedura honako hau izanen da:

a) Hasierako erabakia, kasuan kasuko entitate lokaleko kideen kopuru legalaren bi herenen gehiengoz hartua.

b) Iragarpena eta jendaurrean jartzea hilabete batez.

c) Erreklamazioei buruzko ebazpena, kasuan kasuko entitate lokaleko kideen kopuru legalaren bi herenen gehiengoz emana.

d) Horien onura publiko nahiz soziala deklaratzea, eta Nafarroako Gobernuak onestea.

4. Herri ondasunen nahitaezko desjabetzapen kasuak arlo horretan indarrean dagoen legeriari jarraikiz zuzenduko dira.

5. Desafektazioak, jabetza kostubidez edo dohainik aldatzeko eta lurzati txikia gainditzen duten lurrak trukatzeko egiten denean, bai eta aurreko zenbakietan aipatu ez diren gainerako kasuetarako ere, Foru Lege bat beharko du onespena jasotzeko.

6. Herri ondasunei buruzko lagatze edo karga erabakiek, desafektazioa egin ondoren, itzultze klausula eduki beharko dute, horien xedeak edo baldintzak desagertu edo betetzen ez diren kasuetan.

Itzultzea egin ondoren kasuan kasuko entitate lokaleko ondarean sartuko dira berriz herri ondasun bezala.

2. saila. Herri ondasunen probetxamendua

1. azpisaila. Xedapen orokorrak

141. artikulua

Entitate lokalak herri lurren emaitza, hobetze eta probetxamendu hoberenaz arduratuko dira.

142. artikulua

1. Oro har, herri lurren probetxamenduen onuradun izan nahi duten famili unitateetako titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia edo adinez txiki burujabetu nahiz juridikoki zilegitua izatea.

b) Udal erroldan izen emanda egotea urte bat eta sei urte bitarteko antzinatasunaz. Entitate lokalek epe hori Ordenantza bidez finkatuko dute.

c) Egoitza herrilurraren entitate titularrean egiazki eta jarraian izatea, urtean bederatzi hilabetetan gutxienez.

d) Onuradunak entitate lokalarekin dituen betebehar fiskalak eguneratuak izatea.

2. Famili unitateko kideak etxe berean bizi diren guztiak izanen dira. Dena den, famili unitate independientetzat joko da guraso jubilatuek osatutakoa, nahiz eta familiakoekin bizi, beti ere horien dirusarrera lanbidearteko gutxieneko soldata baino txikiagoa baldin bada.

143. artikulua

1. Herri ondasunen probetxamendurako enkanteetan bigarrenak egin ahalko dira eta, egokituz gero, baita hirugarren enkanteak ere, kasu bakoitzean, tasazioaren hasierako prezioa ehuneko hamar eta hogeian gutxituz, horiek eman gabe geratuko balira. Halaber, probetxamendua zuzenean esleitu ahalko da, prezioa azken enkanteko lizitaziokoa baino txikiagoa izan gabe, enkantea eman barik geratzen denean.

2. Herrilurren probetxamendurako enkanteak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkari batean edo gehiagotan argitaratuko dira, horiek egiteko data baino hamabost egun natural lehenago gutxienez.

3. Hala ere, landa edo larreen probetxamendurako bigarren eta hirugarren enkanteak egiteko, aski izanen da entitate lokaleko iragarki oholean agertzea, horietako bakoitza egiteko data baino bost egun lehenago gutxienez.

2. azpiatala. Laborantzako herri lurren probetxamendua

144. artikulua

Laborantzako herri lurren probetxamenduak hiru modu ezberdinetan eginen dira:

a) Lehentasunezko herri probetxamenduak.

b) Esleipen zuzeneko herri probetxamenduak.

c) Entitate lokalaren zuzeneko ustiapena edo enkante publiko bidez egindako esleipena.

Entitate lokalek laborantzako lurren probetxamendurako esleipen prozesua hiru modu hauek hurrenez hurren aplikatuz eginen dute.

145. artikulua

1. Onuradunak izateko famili unitateen titularrak diren herritarrek 142. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta famili unitateko kide bakoitzarengatiko dirusarrera propioek lanbidearteko gutxieneko soldataren ehuneko hogeitamarra baino txikiagoak izan beharko dute, edo famili unitatearen dirusarrera osoak soldata hori eta erdiaren azpitik egon beharko.

2. Famili unitatean fisikoki edo adimenez gai ez diren kideak baldin badaude, horietako bakoitzarengatik lanbidearteko gutxieneko soldataren ehuneko hirurogeiaren pareko dirusarrera kontatuko da.

3. Entitate lokalen Ordenantzek artikulu honek aipatzen dituen errenta mailak zehazteko jarraitu behar diren erizpideak finkatuko dituzte, eta horiek honako datu objetibo hauetan oinarrituko dira: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Aitorpenak, soldatak, landa lurrak errentamenduan edukitzea, edo beste titulu batez, ezarpen lokalari atxekiriko ondasun higiezinen kapital ezargarria, norberaren etxebizitzari dagokiona izan ezik, iharduerengatiko ezarpen oinarri lokala, bai eta antzeko beste edozein datu ere.

146. artikulua

1. Entitate lokalek Ordenantza bidez finkatuko dute ereduzko lotearen azalera, beharrezkoa izanen dena lanbidearteko gutxieneko soldataren erdiaren pareko dirusarrera garbiak sortzeko.

2. 145. artikuluan ezarritakoari jarraitzen dioten onuradunei eman beharreko loteak, lote tipoari honako koefiziente hauek aplikatu ondorengoak izanen dira:

a) Hiru kide bitarteko famili unitateak, 1 koefizientea.

b) Lautik seira kide bitarteko famili unitateak, 2 koefizientea.

c) Zazpitik bederatzira kide bitarteko famili unitateak, 3 koefizientea.

d) Bederatzi kide baino gehiagoko famili unitateak, 5 koefizientea.

147. artikulua

1. Entitate lokalek, kontutan harturik herrilurren ezaugarriak eta herriko gizarte baldintzak, Foru Komunitateko Administrazioaren aurretiko baimenarekin, arestiko bi artikuluetan adierazitako faktoreak beheratu egin ahalko dituzte, baina ez igo.

2. Entitate lokalek, halako kasuetan, laborantzako herrilurren ehuneko berrogeitamarra gutxienez, banaketa mota honetarako jarri beharko dute.

148. artikulua

Erabilpen edo probetxamendurako epea ez da zortzi urtetakoa baino laburragoa izanen, ez eta landaren onura bizitza baino luzeagoa ere, lurra urteanitzetako probetxamendurako erabiltzen denean.

Entitate lokalek kasu bakoitzean ezarriko dute erabilpen edo probetxamendurako epea.

149. artikulua

Onuradunek ordaindu beharreko kanona entitate lokalek finkatuko dute eta horren zenbatekoa zonalde horretan antzeko lurrentzat dauden errentamendu prezioen ehuneko berrogeitamar bitartekoa izan ahalko da.

Nolanahi ere, kanonak entitate lokalari eragindako kostuak kitatuko ditu gutxienez.

150. artikulua

Herri lurzatiak onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte, ezinen dituztelarik errentan eman edo ustiatu lan pertsonala ez den beste formula ezberdinen bat erabiliz.

Landaketa zuzen eta pertsonaltzat onuradunei esleitutako lurzatien landaketa amankomuna joko da, horiek kooperatibatan edo legez eratutako eta 145. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituzten kideek soilik osatutako lan taldetan elkartzen direnean.

151. artikulua

Ezintasun fisikoa edo besteren bat izateagatik onuradunak ezin baditu lurzatiak zuzenean eta pertsonalki landatu, entitate lokalek lurzati horiek esleitu eginen dituzte, herritarrei esleipen zuzena egiteari buruzko 152.etik 156.era bitarteko artikuluetan eta, egokituz gero, ustiapen zuzenari edo enkante publikoari buruzko 157. artikuluan xedatzen denari jarraikiz. Entitate lokalek lurzatien onuradunei esleipenetik ateratako dirusarrerak, kanona kenduta, ordainduko dizkiete.

Onuradunek beren landak apartzerian eman edo beste batzuei lagatzen badizkiete, galdu eginen dituzte herri lurzatiak esleipen epearen gainerakoan.

Lurzatiak galdu dituzten onuradunek apartzeria edo lagatzea gertatu zenetik lortutako mozkinak sartu beharko dituzte dagokien Leku Haziendan.

Entitate lokalek, Ordenantza bidez, bidezko erizten dituzten baldintzak ezarri ahalko dituzte, landaketa zuzen eta pertsonala egiten den nahiz horren motak frogatu ahal izateko.

152. artikulua

Lurzati beharra 145.etik 151.era bitarteko artikuluen arabera bete ondoren, geratzen diren laborantzako herrilurrak, bai eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak ere, herritarren artean zuzenean esleituko dira, zonaldean antzeko lurrek duten errentamendu prezioaren ehuneko laurogeitamarra baino txikiagoa ez den prezioan.

153. artikulua

Landaketa zuzenean eta pertsonalki eginen du esleipen hartzaileak. Entitate lokalek, Ordenantza bidez, landaketa zuzenean eta pertsonalki egiten dela frogatzeko beharrezko erizten diren betebeharrak ezarri ahalko dituzte.

154. artikulua

Entitate lokalek loteen azalera zehaztuko dute, esleipen hartzailearen dirusarrera garbiei buruzko alderantzizko proportzionaltasun erizpideak erabiliz, edota ustiategiaren tamaina kontutan hartuz esleipen hartzaileak nekazariak baldin badira, beti ere landaketa eremu eta motetarako arautegiari jarraikiz finkatzen diren unitateetan oinarrituz.

Esleipen hauek egitean, entitate lokalek kontutan hartuko dute, onuradun berriak onartu ahal izateko, herrilurren loteak gorde beharra, beti ere hasierako osotasunaren ehuneko bosta gainditzen ez duen eremua izanik.

155. artikulua

Herritarrei zuzeneko esleipena egiteko epeari dagokionean, herritarrendako lehentasunezko probetxamenduari buruz 148. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

156. artikulua

Lur egokia dagoen herrietan, entitate lokalak antzeko lurrik ez duten herritar eskatzaileen artean zozketa bidez famili baratze edo antzeko erabilpenerako lurzati bat eman ahalko du. Azalera, kanona eta baldintzak entitate lokalek libreki finkatuko dituzte behar den Ordenantzan, helburu hauetarako jarri den azalera globalak inola ere ez duelarik gaindituko landaketarako herrilurraren azaleraren ehuneko hamarra.

157. artikulua

1. Entitate lokalak, landaketarako lurra soberan baldin badago, herritarren lehentasunezko probetxamenduei buruzko 145.tik 151.era bitarteko artikuluetan, eta herritarrei zuzeneko esleipena egiteari buruzko 152.etik 156.era bitarteko artikuluetan ezarritako prozedurak aplikatu ondoren, jendaurreko enkantean eginen da esleipena, banaketa berria egin eta esleipena bukatu arteko epea izanen duelarik.

2. Enkante hau egin ondoren landa lurra soberan geratuko balitz, entitate lokalak zuzenean ustiatu ahal izanen luke.

3. azpisaila. Herri larreen probetxamendua

158. artikulua

Herri larreen probetxamendua, edo tradiziozko ohituraz, legez nahiz hitzarmenez taldeko ustiapen unitate bat diren finka partilularretako probetxamenduekin elkartutakoa, honako modu hauetan eginen da:

a) Herritarrei zuzeneko esleipena eginez.

b) Tradiziozko ohituraz.

c) Esleipena jendaurreko enkantearen bidez eginda.

159. artikulua

142. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarren artean eginen den zuzeneko esleipenaren bidezko probetxamendua, horri dagokion Ordenantzak arautuko du, herriko erabilpen eta ohiturak jasoz.

Nolanahi ere, bai abelburu bakoitzagatiko kanona, espezien arabera, bai eta esleipen prezioa ere, larreen balio errealaren ehuneko laurogeia baino txikiagoa ez da izanen, ez eta ehuneko laurogeitamarra baino haundiagoa ere.

160. artikulua

1. Herritarrei zuzenean  esleitutako probetxamendurako epea ez da zortzi urtekoa baino laburragoa izanen, ez eta hamabost urtekoa baino luzeagoa ere, entitate lokalek zehazki adieraziko dutelarik Ordenantza bidez.

2. Aurreko zenbakian ezarritakoa bete behar bada ere, entitate lokalek, Ordenantzetan, herri larreen azaleraren bostena bitartekoa gorde ahal izanen dute urteoro esleitzeko, onuradun berriak baleude.

161. artikulua

1. Larreen probetxamendua zuzenean eginen da, azpierrentamendua edo lagatzea egiteko baimenik izan gabe.

2. Ordenantzek artzantza barruti eta eremuak, azienda mota eta txandaketak, belarren tasazioa, epeak, zehapenak eta herri larreen probetxamedurik onena egiteko beharrezko erizten diren gaiak jasoko dituzte.

162. artikulua

Herritarrei zuzeneko esleipena egiteko prozedura agortu ondoren herri larre guztiak esleituko ez balira, horiek enkante publiko bidez esleituko dira, zortzi eta hamabost urte bitarteko epeaz.

4. azpisaila. Zur eta egur probetxamenduak

163. artikulua

Herri-mendietako aprobetxamenduak oihanen arloan foru araudiak ezarritako baldintzen eta baimenen arabera eginen dira. Administrazioen arteko lankidetzaren eremuan, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan oihanen arloko eskumena duen departamentuak, toki entitateak eskatuta, aprobetxamenduaren balorazio ekonomikoari buruzko txostena emanen du. Balorazioa orientabide modura eginen da eta ez da loteslea izanen.

164. artikulua

Entitate lokalek Ordenantza bidez finkatu dituzte herriko egur probetxamenduen zenbateko, epe eta gainerako baldintzak, etxerako zein materialetarakoak izan, haien salmenta beti ere debekaturik egonen dela.

165. artikulua

Toki entitateek, Foru Komunitateko administrazioak baimendu ondoren, oihan loteen aprobetxamenduak eman ahalko dituzte, tokian tokiko usadio eta ohituren arabera. 142. artikuluan xedatutako baldintza orokorrez gain, tokiko ordenantzek hurrengo betekizunak ezarriko dituzte:

a) Onuradunak izan daitezke honako bizilagunak: famili unitatearen kide bakoitzeko lanbide arteko gutxieneko soldataren 100eko 30etik behera jasotzen dutenak edo famili unitatearen dirusarrera guztiak aipatu soldata gehi erdiaren azpitik dutenak.

Famili unitatean kideren batek ezintasun fisikoa edo mentala izanez gero, honako dirusarrera zenbatuko da ezintasuna duen kide bakoitzeko: lanbide arteko gutxieneko soldataren 100eko 60.

b) Oinarrizko lotearen bolumena etxeko bost metro kubiko izanen da.

Onuradunei eman beharreko loteak oinarrizko loteari hurrengo koefizienteak aplikatuz lortuko dira:

-Hiru kide bitarteko famili unitateak, 1 koefizientea.

-Lau kidetik seira bitarteko famili unitateak, 1,5 koefizientea.

-Zazpi kidetik bederatzira bitarteko famili unitateak, 2 koefizientea.

-Bederatzi kidetik gorako famili unitateak, 2,5 koefizientea.

-Lote guztiek ez dute inolaz ere gaindituko mendiaren urteko errentaren edo ahalmenaren 100eko 25.

c) Toki entitateek, beren herri ondasunen ezaugarriak eta udalerriko baldintza sozialak kontuan hartuta, proportzionalki eta justifikatuta jaitsi ahal izanen dute a) eta b) letretan ezarritakoa, baina ez igo.

d) Oihaneko produktuen lote horiek ezin izanen dira bakarka ustiatu, toki entitateek batera ustiatu beharko baitituzte. Besterendu eginen dituzte eta onuradunei salmentaren zenbatekoa emanen diete, markatzearen eta enkantearen gastuak kendu ondoren.

166. artikulua

1. Oro har, enkante publikoaren sistema erabiliko da, 143. artikuluko 2. idatz-zatian eta tokiko kontratazioaren arloan ezarritakoarekin bat, azpiatal honetan ezarritako berezitasunei jarraikiz.

2. Enkantea hutsik geldituz gero, eta bakarrik zur eta egurretako aprobetxamenduen ondorioetarako soilik, bigarren enkantea eta, beharrezkoa bada, hirugarrena ere egin ahal izanen dira; tasazioaren hasierako prezioa 100eko 10 merkatuko da bigarren enkantean, eta 100eko 30era bitarte, berriz, hirugarrenean.

3. Ez baldin bada aurreko idatz-zatian xedatutakoa aplikatzen edo azkeneko enkantea izan ondoren hutsik gelditzen bada eta toki entitateak haren balio ekonomikoari buruzko txostena eskatzen badio oihan administrazioari. Kasu horretan, toki entitateak foru lege honetako 170. artikuluan xedatutakoari jarraikiz besterendu ahalko ditu zur eta egurretako aprobetxamenduak

167. artikulua

1. Toki entitateek eskatuta, zur eta egurretako oihan aprobetxamenduak lote desberdinetan zatitu ahal izanen dira, ondoren errazago saldu ahal izateko.

2. Toki entitateen zur eta egurretako aprobetxamenduak lote bakarrean bildu ahal izanen dira, besterentzeko. Horretarako, eta zur eta egurretako produktuak saltzearen ondorioetarako, salmenta-zentralak erabili ahal izanen dira, kontratu publikoei buruzko foru legeriak eta foru lege honek salmenta-zentraletarako xedatutakoari jarraikiz

168. artikulua  (indargabetua)

169. artikulua

1. Toki entitateek esparru-akordioak egin ahal izanen dituzte enpresa batekin edo gehiagorekin zur eta egurretako produktuen aprobetxamenduaren ondorioetarako. Esparru-akordioetan gutxienez honako hauek zehaztu beharko dira: indarraldia, baldintza tekniko eta administratibo orokorrak, ezaugarri bolumetrikoak eta aprobetxamenduen produktu-motak eta prezioak.

2. Zur eta egurretarako produktuen aprobetxamendurako esparru-akordioak arautuko dira Nafarroako toki entitateen ondasunak arautzen dituen araudia aldatuz, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, eta indarrik gabe gelditzen da kontratu publikoei buruzko foru legedira egiten zen legezko igorpena, legedi hori baitzen ordezkoa zena zur eta egurretarako produktuen salmentari dagokionez.

170. artikulua

1. Toki entitateek zur eta egurretako aprobetxamenduak besterentzen ahalko dituzte, enkantearen tramitea egin gabe, hurrengo kasuetan:

a) Lote bakarraz osatuak daudenean eta kubikazioak erregelamenduz zehaztutakoak direnean.

b) Presakotzat jotzen diren herri-lanak edo lan pribatuak direla-eta egiten badira eta interes publikoari eragiten badiote.

c) Oihaneko suteak, izurriteak eta gaitzak edo zuhaiztiaren egonkortasunerako arriskuak direla-eta mendiko produktuak premiaz erauzi behar badira.

d) Foru lege honetako 166.3 artikuluan ezarritakoetan.

2. Artikulu honetako 1. idatz-zatiko b) eta c) letretan aurreikusten diren kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan oihanen arloko eskumena duen departamentuak txostena egin beharko du eta loteslea izanen da

5. azpisaila. Bertze probetxamenduak

171. artikulua

Herrilurrak hartuta  eratzen  diren ehiza-esparruetan, ehizaren probetxamendua gai honi buruzko foru arauteriari lotuko zaio.

172. artikulua

Herrilurren okupazioa, herrilurretan harrobiak ustiatzea eta herrilurretan ezarri asmo den edozein probetxamendu edo hobekuntza, entitate lokalek kasu bakoitzerako egiten dituzten baldintza pleguei lotuko zaizkie. Gainera, gutienez hamabortz eguneko epearen barrenean jendaurrean jartzea eta Foru Komunitateko Administrazioak onestea beharrezkoa izanen da.

173. artikulua

Hemendik aitzinera entitate lokalek ez dute auzoen artean iratzen probetxamendua banatu ahal izanen. Adieraziz nahiz isilbidez, lehenago banatutako iralekuak entitate lokalari itzuliko zaizkio hurrenez hurreneko bi urtez haien probetxamendua burutzen ez baldin bada, Foru Lege honen 119. artikuluak aipatzen duen etxea utzerazteko ahalmena deusetan galerazi gabe.

6. azpisaila. Herri ondasunen hobekuntzak

174. artikulua

1. Entitate lokalek indarrik gabe uzten ahalko dituzte diren probetxamenduen esleipenak helburu hauexek dituzten proiektuek ukitutako lurretan:

a) Lur horien gain ezarritako kargak kitatzea.

b) Herrilurraren hobekuntza.

c) Pertsonal, familia edo gizarte arazoak direla eta beren beharra arrazoitzen duten herritarrak laguntzeko gizarte izaerako proiektuak egitea.

2. Proiektu hauek udalak nahiz interesaturik dauden herritarrek sustatzen ahalko dituzte eta lehentasuna izanen dute.

3. Kasu hauetan jarraitu beharreko prozedura ondokoa izanen da:

a) Entitate lokalaren erabakia kasuan kasuko proiektua eta ukitutako herrilurren probetxamendua lotuko duen arauketa onetsiz.

b) Hilabete baten epearen barrenean jendaurrean jartzea eta entitate lokalaren erabakia aurkeztutako alegazioei buruz.

c) Nafarroako Gobernuaren onespena.

4. Nafarroako Gobernuaren onespenak indarrik gabe utziko ditu ukitutako herrilurretan diren esleipenak, titularrei sorterazten zaizkien kalte eta galerak, baita lurretan egindako hobekuntzak ere, ordainduko zaizkiela.

5. Entitate lokalek onesten duten arauketa berezia, arauketa hori sortu duen proiektuaren helburu eta ezaugarriei egokituko zaie eta proiektuaren xedeak betetzeko adineko epeaz egonen da indarrean.

Behin indarraldia iraganez gero, proiektuak ukitutako herrilurrak Sail honek ezarritako prozedura orokorrera bilduko dira berriz.

175. artikulua

Probetxamenduen onuradunak herrilurra hobetzeko egiten dituen proiektuak, zein entitate lokalari dagokion, harek baizik ez ditu onetsi beharko, berak erabakitzen duen prozedurari jarraiki.

176. artikulua

Herrilurren irauzketak, gero landu ahal izateko, Foru Komunitateko Administrazioaren aldez aurreko baimena hartu beharko du.

3. saila . Lege-hausteak eta zehapenak

177. artikulua

Nafarroako Gobernuaren eskumena izanen da oihan legeria urratzen duten egintzei buruzko zehapen eraentza ezartzea.

Gainerako arloetarako zehapen bidea entitate lokalen esku egonen da eta behar den Ordenantzaren bidez ezarriko dute.

Lege-haustearen berri izan zenetik eta hilabete batera, entitate lokalek herrilurren okupazio eta irauzketa arloan duten zehapen-ahalmena erabiltzen ez badute, Nafarroako Gobernuak haien ordez erabiliko du ahalmen hori.

Lege-hausteen tipifikazioa, zehapenen finkapena eta zehapen prozedura Nafarroako Gobernuak nahiz entitate lokalek ezarriko dute, zein eta nori dagokion, bati eta bertzeari artikulu honek esleitzen dizkien eskumenen arabera.

178. artikulua

Zehapenak izanen dira produktuen balioaren halako bostetik halako hamarrera bitartekoak. Aprobetxatutakoaren balioa edo eragindako kaltearena ezin bada zehaztu, zehapena izanen da 60 eurotik 12.000 eurora bitartekoa.

Aurretik esandakoak, hala ere, ez ditu eragotziko egindako kalteen ordainketa eta kasuan kasuko erantzukizunak, edo bidegabeki eskuratutako produktuen eta arau-haustean erabilitako baliabide eta tresnen konfiskazioa

V. TITULUA. IHARDUERAK, ZERBITZUAK ETA OBRAK

I. KAPITULUA. Esku hartze administratiboa iharduera pribatuan

1. saila. Xedapen orokorrak

179. artikulua

1. Entitate lokalek hiritarren ihardueran esku hartzen ahalko dute interes publikoa babestekotan.

2. Beti ere, iharduera pribatuan, Administrazio lokalaren esku hartzea ondoko printzipioei lotuko zaie:

a) Legearen aitzinean hiritar guztien berdintasuna.

b) Xede justifikagarrien eta esku hartzeko erabilitako bitartekoen arteko adostasuna.

c) Bitarteko  onargarri  ezberdinen  artean,  askatasun indibidualarekin begirune haundien duena hautatzea.

180. artikulua

1. Esku hartzea ondoko bitartekoen bidez gauzatzen ahalko da:

a) Ordenantza eta Bandoak.

b) Aldez aurreko lizentzia, izen emate edo jakinerazpenetara nahiz badaezpadako bertze kontrol ekintzetara behartzea.

c) Halako ekintza bat burutzeko zein debekatzeko agindu zuzena.

2. Administrazioak partikularren ihardueran esku hartzeko xedapen orokorrei eta egintza bakanei buruzko eraentza juridikoa, baita haiek erabakitzeko prozedura ere, Lege honen Bederatzigarren Tituluaren I. Kapituluak izaera orokorraz agintzen duenari lotuko zaio.

181. artikulua

1. Lizentziek eta gainerako kontrol egintzek ondorioak ekarriko ditu entitate lokalaren eta ukitzen duten ihardueraren egilearen artean. Emantzat hartuko dira jabetzarako eskubidea salbu eta hirugarren bati kalterik egin gabe.

Ez dira baliatzen ahalko onuradunek iharduera burutzerakoan eragiten duten erantzunkizuna uxatu edo murriztu ahal izateko.

2. Lizentziak indarrik gabe geldituko dira onuradunari jarritako baldintzak betetzen ez badira eta, zein epetarako eman ziren, hura bukatzen denean.

3. Lizentziak baliogabe utzi ahal izanen dira, haien funtsa izan ziren inguruabarrak desagertzen direnean edo, emate unean izan balira, lizentzia ukatzea arrazoituko zuketen bertze batzuk sortuz gero.

Errakuntzaz ematen direnean eta juzkatzeko erizpide berriak onartzen direnean ere utzi ahal izanen dira lizentziak baliogabe. Kasu hauetan, baliogabe uzteak eragindako kalte eta galeren ordainketa ekarriko du.

182. artikulua

1. Entitate lokalari aldez aurretik jakin eraziz gero, eskuz aldatzen ahalko dira subjetu onuradunaren kualitateei begiratu gabe emandako lizentziak. Bertzela, bere arauteri espezifikoak xedatzen duenari lotu beharko zaio eta, ez balego, lizentzia ematean agintzen denari.

2. Emate mugatuko lizentziak ez dira eskuz aldatu ahal izanen.

183. artikulua

1. Arau orokorrak hausteak eta esku hartzeko egintza bakanen bidez ezarritako betebeharrak ez betetzeak zehapena ekarriko dute.

2. Zehapenaren zenbatekoak ez ditu Hazienda Lokalei buruzko arauteriak ezarritako mugak gaindituko, lege sektorialek zenbateko haundiagoa agintzen duen zehapen eraentza espezifikoa ezartzen dutenean salbu.

2. saila. Araututako baimena

184. artikulua

1. Interes publikoko iharduera edo zerbitzu pribatuen exekuzioa administrazio lokalaren esku hartzeari lotuko zaio, legeak haien tutoretza entitate lokalei esleitzen dienean, Kapitulu honen 1. Atalak ezarritakoarekin bat.

Esku hartzeko eskumenak ondokoak ere ekartzen ahal ditu: zerbitzu ematearen oinarri orokorren antolamendua, hari ekiteko baimena, tarifen onespena eta, lege urratzerik gertatzekotan, zehapenak jartzea.

2. Ihardueran aritzeak jabego publikoaren erabilpen berezi edo pribatiboa ekartzen duenean, baimenak haren norainokoak eta baldintzak zehaztuko ditu.

II. KAPITULUA.  Zerbitzu publikoak

1. saila. Xedapen orokorrak

185. artikulua

Zerbitzu publiko lokalak, entitate lokalen eskumen izateko aipatu diren helburuak bete daitezen ematen direnak dira.

186. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalek beren eskupeko zerbitzuak sortu, arautu, aldatu eta deuseztatzeko ahalmen osoa izanen dute, arau aplikagarriek ezartzen dutenarekin bat.

2. Zeharkako kudeaketa kasuetan, ahalmen horien erabilpenak kontratuetako baldintzak aldatzea ekartzen duenean, entitate lokalak kontratazioan izan zen oreka finantzarioa mantentzeko hainbateko konpentsazioa emanen dio kontratistari.

187. artikulua

1. Estatuak edo Foru Komunitateak delegatutako zerbitzu ematea, entitate lokalak, kasuan kasuko Estatu edo foru legeriaren esparruan, onartzen duen arautegiarekin burutuko da eta, hala behar bada, entitate delegatzaileek, entitate lokalen antolamendu ahalmena ttipitu gabe, emandako jarraipide eta finkatutako kontrolei loturik.

2. Estatu nahiz Foru Komunitatearekin partekatutako eskumenei dagokien zerbitzu ematea, kasu bakoitzeko Administrazioarekiko koordinaziopean burutuko da, iharduera publikoaren eraginkortasunik haundiena eta ahalik eta gastu tikienak bermatu beharrez.

188. artikulua

1. Zeharkako kudeaketa kasuetan ere, entitate lokalei dagokie zerbitzuen funtzionamendu zuzena bermatzeko behar diren polizia eta zuzendari botereen erabilpena.

2. Eskudun organoak zerbitzu publikoen kontratistengan delegatu ahal izanen ditu polizia ahalak, baina berari dagokion gorengo zuzendaritza galerazi gabe.

189. artikulua

Kasu bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituzten hiritarrek zerbitzu publiko lokalak erabiltzeko eskubide bera izanen dute, horiek ematerakoan inolako diskriminaziorik izaten ahal ez dela.

Zerbitzuaren arauketak, gaitasun ekonomiko gutiago edo babes berezia behar duten gizarte taldeen aldeko erabakiak biltzen ahalko ditu.

190. artikulua

1. Zerbitzu publikoak, haien arautegiak agintzen duen jarraikortasunarekin eskainiko dira. Zeharkako kudeaketa kasuetan, Administrazio lokalak bere eginbeharretan huts eginagatik ezin izanen du kontratistak zerbitzua eten, eragindako kalte eta galeren ordaina hartzeko bere eskubidea deusetan galerazi gabe ere.

2. Entitate lokalek, zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatzeko behar diren neurriak hartzeko eskumena dute, zerbitzu horiei atxikitako langilegoak huelgarako eskubidea erabiliz gero.

191. artikulua

Segurtasunak, osasungarritasunak edo orden publiko alorreko bertze gora-beherek hala galdatzen dutenean, hiritarrek erretserba lokaleko zerbitzuak erabiltzea derrigorrezko deklara daiteke araupeko xedapen edo erabaki baten bidez.

2. saila. Kudeatzeko erak

192. artikulua

1. Zerbitzu publiko lokalak zuzenean nahiz zeharka kudea daitezke.

2. Zuzeneko kudeaketak forma hauetariko bat hartuko du:

a) Toki entitateak berak kudeatzea.

b) Tokiko erakunde autonomoa.

c) Tokiko enpresa-entitate publikoa.

d) Merkataritza-sozietatea, sozietatearen kapitala oso-osorik toki entitate batena edo haren menpeko ente publiko batena bada.

3. Zeharkako kudeaketan honako forma hauek sartzen dira:

a) Kontzesioa.

b) Kudeaketa interesatua.

c) Errentamendua.

d) Ituna.

e) Merkataritza edo kooperatiba sozietatea, sozietatearen kapital soziala parte batez baino ez bada toki entitatearena.

f) Nafarroako administrazio publikoen kontratuak arautzen dituen foru legerian ezarrita dauden gainerakoak

193. artikulua

1. Agintearen erabilera dakarten zerbitzu publikoak kudeatu beharko ditu toki entitateak berak, zuzenean edo toki erakunde autonomo baten bidez.

2. Edukin ekonomikoko zerbitzuak zeharka kudeatzen ahalko dira, baldin eta enpresari partikularrek ustiagarriak badira.

194. artikulua

1. Zeharkako kudeaketa, nolanahi gauzatua ere, ez da denbora mugagaberako esleitu ahal izanen. Aldiz, zerbitzuen ezaugarrien arabera hitzarmenaren bukaera finkatu beharko da. Epe osoa, luzapenak barne, ez da inola ere berrogei eta hamar urte baino gehiagokoa izanen.

2. Errentamendua, kontzesioa eta sozietate mistoa den kasuetan, hitzarmena bukatu ondoan, toki ondarera itzuliko dira zerbitzuari atxikitako ondasun, instalazio eta materialak, erabiltzeko egoera onean.

195. artikulua

Toki entitatea bera denean kudeatzailea, bere gain hartuko du bere arriskua, berak bakarrik, eta erabiliko ditu erabakitzeko nahiz kudeatzeko ahalmenak. Zerbitzuko baliabide pertsonal eta materialak toki entitatearen aurrekontuari atxikiko zaizkio eta haren barrenean sartuko dira.

196. artikulua

1. Erakunde autonomoak zuzenbide publikoko enteak dira, berezko nortasun juridikoa eta ondare berezia dutenak, toki korporazioek beren interesen kudeaketa deszentralizaturako sortzen dituztenak. Haien sorrera, aldaketa, bategitea eta desagerpena toki entitatearen osoko bilkuraren eskutik etorriko dira, eta atxikiak egon beharko dute beren estatutuetan ezartzen den organoari."

2. Beren estatutuak dituzte araubide, toki entitateak haiek onetsi ondotik, haietan zehaztuko baitira beren xedeak eta eginkizunak, ondasunak eta baliabide ekonomikoak, antolaketa orokorra eta funtzionamendua, organoetako titularrak eta zuzendaritzako kideak izendatzeko sistema, bai eta toki entitateak berak beretzat gordetzen dituen tutoretza ahalmenak ere, hurrengo idatz-zatian ezarritako moduan.

Bere ondarearen araubidea, bai eta bere egintzen aurkako aurka egite eta erreklamazioena ere, foru lege honetan toki entitateentzat ezarritako berbera da. Bere kontratazioen araubidea Nafarroako administrazio publikoen kontratuak arautzen dituen foru legerian ezarritakoa da. Bere langileen araubidea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileria arautzen duen foru legerian ezarritakoa da. Aurrekontuaren araubidea, ekonomia eta finantza arlokoa, kontabilitatearena, kontu-hartzailetzarena, finantza kontrolarena eta eraginkortasunari dagokiena toki ogasunei buruzko foru legerian ezarritakoaren arabera egokitu beharko dira."

3. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa ukatu gabe, erakunde autonomoek honako berezitasun hauek ere izanen dituzte arau:

a) Beharrezkoa izanen da estatutuetan zehazten den organoak baimena ematea, haietan aldez aurretik finkatutako kopuruak gainditzen dituzten kontratazioak egiteko, bai eta ondasun higiezinak eskuratzeko ere.

b) Zuzendaritzako kideen nahiz gainerako langileen ordainsarien baldintzak zehaztu eta aldatzeko, osoko bilkuran hartarako onesten diren arauak bete beharko dira, betiere bat etorriz Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileriari buruzko araudiarekin

196. bis artikulua

Tokiko enpresa entitate publikoak dira Nafarroako toki entitateek sortzen dituzten erakunde publikoak, zeinen esku uzten baita prestazio jarduerak egitea, zerbitzuak kudeatzea edo kontraprestazioa izan dezaketen interes publikoko ondasunak sortzea. Zuzenbide pribatuko arauak bete behar dituzte, Nafarroako toki ogasunak arautzen dituen foru legerian eta beren berariazko araudian ezartzen diren berezitasunak erantsita

197. artikulua

1. Soil-soilik entitate lokalak jarritako kapitala duten merkatal sozietateek erantzunkizun mugatuaren bideetariko bat hautatuko dute.

2. Sozietatea eratzeko eskrituran entitate lokalak jarritako kapitala agertuko da, baita Administrazio Kontseilua osatzeko modua eta kapital sozialaren izenean botoa emateko eskubidea dutenen zerrenda zehatza ere. Beti ere, korporazio sortzaileak bere gain hartuko ditu Batzar Orokorraren eginkizunak.

3. Sozietatearen langilegoak ez du inola ere funtzionari izaera hartuko.

4. Sozietate publiko lokalek iharduera, inbertsio eta finantziaketarako programa bat burutuko dute urteoro.

Beren gaineko entitate lokalaren aurrekontu nagusiaren kontura dirulaguntzarik jasotzen badute, ustiapen edo kapital aurrekontu bat egin beharko dute gainera.

198. artikulua

1. Zeharkako kudeaketa erantzunkizun mugatuko merkatal sozietate baten edo kooperatiba baten bidez gauzatzen denean, entitate lokalak gutieneko nahiz gehieneko ekarpena egin dezake, baina ez inola ere kapital sozialaren herena baino gutiagokoa. Ekarpen horren mamia esleipena izan daiteke, baita ondare eta zenbakarri izaera duten ondasunak ere. Kapital soziala bere osoan despoltsatuko da eraketaren edo kapitalaren zabalkuntzaren unean.

2. Sozietatearen estatutuek sozietate mistoaren izaera mugatuko dute zerbitzu publikoaren kudeaketa erari doakionean, eta, bereziki, zehaztuko dituzte ente publikoari edo honek sozietatearen zuzendaritza organoetan dituen ordezkariei dagozkien ahalmenak eta sozietateak desegiteko arrazoiak. Sozietatearen eginbeharrei buruz toki entitateak duen erantzukizuna kapital sozialari egiten dion ekarpenari dagokiona baizik ez da izanen da.

3. Toki entitateak eta partikularrek partekatuko dute sozietatearen kudeaketa, norberak kapital sozialean duen partaidetzaren arabera. Nolanahi ere, beharrezkoa izanen da toki entitatearen baiezkoa, sozietatearen eraketa egintza edo estatutuak aldatu ahal izateko, baita kreditu eragiketak ituntzeko eta urteko kontuak onesteko ere.

199. artikulua

Foru Lege honek eta garatuko duten xedapenek ezartzen dutena galerazi gabe, osoki nahiz partzialki entitate lokalen partaidetza jasotzen duten merkatal sozietateak aplikagarri zaizkien zibil, merkatal edo lan arauteriari lotuko zaizkio.

200. artikulua

1. Kontzesio administratiboan entitate lokalak zerbitzu publiko bat bere kargura ezartzeko ardura ematen dio partikular edo entitate bati. Honek horretarako beharrezko diren obra eta instalakuntzak egin eta haien kudeaketa burutu beharko du gero, obra eta instalakuntza horiek jadanik eginak izan edo beharrezko ez direnean salbu. Azken kasu honetan zerbitzua eman baizik ez du egin beharko.

2. Esleipen hartzaileak bere kabuz burutu beharko du zerbitzuaren kudeaketa.

3. Esleipen hartzailearen ordaina esleipen akordioak ezarritakoa izanen da. Hartan, tasen lagapena, zerbitzuen prezioak, zerga bereziak eta bertzelako ekarpenak sartzen ahalko dira.

201. artikulua

1. Kudeaketa interesatuaren bitartez, partikularrak edo enpresariak ematen du zerbitzua. Entitate lokalak ustiapenaren emaitza oso-osoan hartzen du bere gain edo kudeatzailearekin hainbanakatzen kontratuak ezarritakoaren arabera.

2. Entitate lokalari dagokio erabiltzaileek debengatutako tarifak biltzea. Ustiapen gastuak kudeatzailearen eta entitate lokalaren artean hainbanakatuko dira kontratuan hitzartutakoaren arabera.

3. Kudeatzaileak Administrazioarengandik hartzen duen ordainketa, batera edo banan-banan, ordain finkoa nahiz ustiapenaren gastuen edo irabazien araberakoa izaten ahalko da. Halaber, ustiapenaren emaitzei begiratuta, gutieneko irabazi bat finkatzen ahalko da bi parteetarikoren baten alde.

202.  artikulua

1. Zerbitzu ematea entitate lokalen instalakuntzetan burutzen baldin bada, errentamenduan jartzen ahalko da, urteko kanon finko bat ezarriz.

2. Errentariari dagokio erabiltzaileen ekarpenak hartzea. Halaber, haren kontura izanen dira ustiapen gastuak eta zerbitzua zuzen funtzionatzeko behar diren konponketak.

203. artikulua

1. Korporazio lokalek zerbitzu ematea hitzartzen ahalko dute bertze ente publiko zein pribatuekin baita partikularrekin ere, haiek ezarrita dauzkatenak erabiliz, zerbitzu osoarengatik nahiz unitateen edo egintzengatik, aldez aurretik paratutako prezio aldaezin baten ordainketaren truke. Hitzarmenaren iraupena ez da zortzi urte baino luzeagokoa izanen, entitate lokalak hasieran hitzartutakoa luzatu ezik.

2. Entitate lokalak erabiltzaileen gain uzten ahalko du hitzartutako zerbitzuen kostua.

3. atala. Zerbitzu ekonomikoak

204. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalek bidezkotzat jotzen dituzten zerbitzu ekonomikoak ematen ahalko dituzte herritarren beharren eta entitatearen beraren ahalmenen arabera.

2. Monopolioarekin nahiz monopoliorik gabe burutzen ahalko da iharduera edo zerbitzu ematea. Sektore publiko lokalari mugatutako iharduera edo zerbitzuei dagokienez, monopolioa Estatuaren edo Foru Komunitatearen Lege baten bidez baizik ez da bidezko izanen.

205. artikulua

1. Izaera ekonomikoko iharduera edo zerbitzuen ustiapenak, entitate lokalei mugatutakoa ez baldin bada, aldez aurreko udalekotzea eskatzen du, neurri horren bidezkotasunari eta egokitasunari buruzko ziurtagiria izapidatuz. Espediente horrek zerbitzuari edo iharduerari dagozkion alderdi guztiak agertuko ditu, teknikoak, juridikoak nahiz finantz edo gizarte mailakoak izan, baita hura kudeatzeko era zehaztu ere.

2. Udalekotzea,  zerbitzu  edo ihardueraren gizarte interesgarritasunean edo onura publikoan oinarrituko da beti ere, espedientea ondoko prozedurari lotuko zaiola:

a) Korporazioaren osoko bilkuraren hasierako erabakia. Horren aitzin, horretarako izendatutako batzorde batek txosten bat idatziko du eta bere horretan iharduerari dagozkion alderdi guztiak, teknikoak, juridikoak nahiz finantz edo gizarte mailakoak izan, aritzeko modua, irabazi potentzialak eta iharduera bertan behera uzteko baldintzak aipatuz.

b) Jendaurrean jartzea, gutienez hilabeteko epean, erreklamazioak eta alegazioak egin ahal izan daitezen.

c) Korporazioaren osoko bilkurak proiektuari behin betiko onespena ematea, haren partaideen gehiengo absolutuaz.

206. artikulua

Udalekotutako zerbitzuak merkatal sozietateen edo kooperatiben bidez emanen dira batez ere. Sozietateen kasuan, entitate lokalak erabat nahiz partzialki parte hartuko du haien kapitalean.

207. artikulua

Zerbitzu edo iharduera baten udalekotzea ondoko arrazoiengatik geldituko da etenik:

a) Udalekotzeko erabakiak finkatzen zuen epea agortzeagatik, luzapen kasuetan ezik.

b) Entitate lokalak udalekotze eraentza ezeztatzen duenean, hura ezartzea arrazoitu zuten inguruabarrak jadanik ez izateagatik.

c) Kudeaketan galera etengabeak sortzeagatik.

208. artikulua

Entitate lokalei dagokie beraiendako diren iharduera eta zerbitzuen titulartasuna, Lege honek zeharkako kudeaketarako aipatzen dituenetariko modalitateren bat erabilita, sektore pribatuaren partaidetza deusetan galerazi gabe.

209. artikulua

1. Entitate lokalendako diren zerbitzuak, monopolioz bertzeko eraentzan ematen baldin badira, aski da haiek ezartzeko Korporazioaren osoko bilkurak horretarako erabakia hartzea, zerbitzuaren kudeatze era zehaztuz, eta ihardueraren gizarte, finantz, tekniko eta juridiko alderdiak jorratu eta proiektatutako kudeatze eraren egokitasuna ziurtatzen duen espedientea aldez aurretik burututa.

2. Entitate lokalendako diren zerbitzuak monopolio eraentzan ematen baldin badira, Osoko Bilkuraren erabakia korporazioko kideen legezko gehiengo absolutuaz hartu beharko da, aldez aurretik hogei eta hamar egun natural baino gutiagokoa izan ez daitekeen epean jendaurrean jarrita eta Nafarroako Gobernuaren onespena jaso beharko du. Onespen hori diskrezionala izanen da, ekimen pribatua halako iharduera edo zerbitzutik baztertzeko interesgarritasun publikoaren arloko inguruabar legitimatzaileak biltzen ote diren arabera. Nafarroako Gobernuak hiru hilabeteko epean eman beharko du ebazpena espedientea osoa jasotzen denetik, isiltasunak izaera positiboa izanen duela.

210. artikulua

Zerbitzuak monopolio eraentzan emateko onespen erabakiak berarekin ekarriko du haiek ukitutakoen onura publikoa deklaratzea eta ondasunak okupatzea edo eskubideak erostea.

211. artikulua

1. Zerbitzuak edo iharduera ekonomikoak monopolio eraentzan eman edo burutzearen ondorioz enpresak desjabetu edo kontzesioak deuseztatu ahal izateko, interesatuei aldez aurretik gaztigatu beharko zaie gutienez ere sei hilabeteko aitzinapenez, eta arlo hau arautzen duen legeriari lotuko zaizkio.

2. Bi urteren ondotik desjabetzapenaren eragile izan zen zerbitzua ezartzen ez baldin bada, ukitutako norbanakoek edo entitateek berreskuratzen ahalko dituzte desjabetu zaizkien ondasun nahiz eskubideak, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeriak agindu modu eta baldintzetan. Eskubide bera izanen dute hamar urteko epean zerbitzua desagertu edo hura monopolio eraentzan emateari uzten bazaio.

III. KAPITULUA. Partzuergoak

212. artikulua.

1. Toki entitateak izaera desberdinetako administrazio publikoekin elkartu ahalko dira, eta bi aldeen intereseko helburuak erdiesteko partzuergoak eratu.

Halaber, partzuergoak ezarri ahalko dituzte irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio edo entitate pribatuekin ere, horiek bilatzen dituzten interes publikoko helburuak toki administrazioaren helburuekin bat baldin badatoz.

2. Partzuergoak borondatezko izaera duten elkarteak dira. Berezko nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko ahalmen osoa duten entitate publikotzat joko dira.

3. Beren eskumeneko zerbitzuak toki araubideko legeetan aurreikusirik dauden bideak erabiliz eman ahalko dituzte.

4. Foru lege honen 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, toki entitatearen izaera izanen dute izaera desberdineko administrazio publikoek, soilik udal eskumeneko nahitaezko zerbitzuak emateko, sortzen dituzten borondatezko toki partzuergoek, zerbitzu horien konplexutasun teknikoa eta tamaina ekonomikoa direla-eta beharrezkoak direnean Nafarroako Lurralde Estrategiaren eskualdeak baino handiagoak diren jardute-esparruak, edo legez hala ezartzen denean.

5. Aurreko puntuan aipatzen diren partzuergo-entitateak antolatu eta jarduteko araubidea Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko legeetan aurreikusitakoari lotuko zaio

.

213. artikulua

1. Partzuergoaren eraketak aldez aurreko udalekotze tramitea beharko du, haren xedea tramite horri lotutako zerbitzuak ematea edo iharduerak burutzea denean.

2. Partzuergoaren Estatutuak hamabortz eguneko epean jendaurrean jarri ondoan onetsiko dira eta partzuergoaren eraentza organiko, funtzional eta finantziarioa baita eraketaren zertarakoak ere zehaztuko ditu.

3. Nazioarteko partzuergoen kasuan, gaiari buruz Estatuko legerian xedatutakoari jarraituko zaio.

IV. KAPITULUA. Herrilan lokalak

214. artikulua

1. Herrilan lokalak, entitate lokalek, beren diruz nahiz bertze entitate publiko edo partikularren laguntzaz, beren eskumeneko zerbitzuak begiratu eta egiazki burutu asmoz egiten dituztenak dira, oin berrikoak, konponketakoak edo mantenimendukoak izan.

2. Herrilan lokalak arruntak edo urbanizatzekoak izan daitezke. Azken hauek hirigintza legeriari lotuko zaizkio.

215. artikulua

1. Lanak, entitatearen eskudun organoak aldez aurretik onetsita, behar diren aurrekontu eta proiektu teknikoen arabera burutuko dira.

2. Obra eta zerbitzuetarako plan lokalei dagozkien obra proiektuen onespenak berarekin ekarriko du haien onura publikoa deklaratzea eta, nahitanaezko desjabetzapenerako, haietan sarturiko ondasunak okupatzea.

V. KAPITULUA. Ekintza sozioekonomikoa

216. artikulua

1. Entitate lokalek industria, merkatal, nekazal eta antzeko iharduerak ustiatzen ahalko dituzte, Konstituzioaren 128.2 artikuluarekin bat, baita xede berarekin enplegua sortu eta garatzeko ekimen lokalak bultzatu ere.

2. Halaber, beren lurraldean kokatutako natura eta industria baliapideak babestu eta sustatzeko neurriak hartzen ahalko dituzte, Estatuaren edo Foru Komunitatearen ekintzarekin koordinatuz, nork bere eskumenen esparruan.

3. Iharduketa horiek, entitate lokalek ordezkatzen duten kolektibitatearen beharrak asetzea izanen dute helburu nagusitzat, bereziki beren material eta giza baliabideak materialak erabiliz.

217. artikulua

1. Aitzineko artikuluaren 1 zenbakiak aipatzen dituen iharduera ekonomikoak merkatal sozietateak eratuz hartzen ahalko du bere gain Administrazio lokalak, bai bere buruz eta sozietaten horien kapital osoa berak jarririk, baita bertze entitate publiko zein pribatuekin lankidetzan ere, ekonomia mistoko sozietateen bidez.

Sozietate horiek sozietate izengabeen edo erantzunkizun mugatuko kooperatiben itxura hartuko dute eta zuzenbide pribatuan aplikagarri zaizkien arauei lotuko zaizkie. Haien estatutuek sozietatearen funtzionamenduaren autonomia ahalik eta zabalena bermatuko dute eta aginte lokalaren menpekotza zer kasutan eta zeren kariaz ezarriko den zehaztuko dute.

2. Entitate lokalak kapital sozialean heren batean baino gehiagotan parte hartzen duenean, iharduera ekonomikoan hasteko 205. artikuluak aipatzen duen espedientea aldez aurretik izapidatu beharko da.

218. artikulua

1. Kudeaketa ekonomikoa ekimen pribatuarekiko lehia garbian burutuko da, fiskal izaerako abantailarik gabe harekiko, eta errentagarritasun printzipioari lotuko zaio.

2. Iharduera enpresarialak, 207. artikuluaren c) atalak udalekotzeetarako aurreikusitako kasu bereetan utziko dio aritzeari.

219. artikulua

Entitate lokalen iharduera kooperatiboak herritar sektore erdeinatuenak lehen premiako ondasun eta zerbitzuetara irits daitezen sustatzea du helburu. Enpleguaren sustapenari eraginen dio batik bat, elkarlaneko kooperatibetan parte hartuz.

220. artikulua

Enplegu arloko ekimen lokalen sortze eta garapena bultzatu asmoz, entitate lokalek garapen agentziak ezartzen ahalko dituzte, baita horrelako ekimenei dirulaguntzak, abalak eta egoki erizten diren bertzelako neurri guztiak ematea bere gain hartzen duten arauketak ere.

VI. KAPITULUA. Sustapena

221. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalek lankidetzan burutzen ahal dute, bertze erakunde publiko eta pribatuekin nahiz partikularrekin ere, herritar komunitatearen interes publikoen kudeaketa, eskumen lokalari esleitutako zerbitzuak eta iharduerak osatu edo ordezkatu behar direnean, haiek eman edo burutzeagatik laguntza ekonomikoak eskainiz.

2. Laguntzen kontsezioa ondoko printzipioei lotuko zaie: publizitatea, tratamendu berdintasuna eta, arrazoitua izateko, bitartekoen eta xedeen arteko adostasuna.

222. artikulua

1. Zer helburutarako eman ziren, hartarako erabiliko dira dirulaguntzak. Halaber, lehendik ezarritako baldintzei lotuko zaizkie.

2. Administrazio lokalak uneoro izanen du aitzineko zenbakian xedatutakoa betetzen ote den frogatzeko eskumena.

223. artikulua.

Ez zuzenean ez zeharka ematen ahalko zaie dirulaguntzarik zein bere Hazienda Lokalaren zergapeko partikular edo erakundeei, Legeak aipatzen ez dituen salbuespen fiskalak, edo harekin egindako zorrak kitatu edo gutitzea dakarten neurrian. Ez zaie ere dirulaguntzarik ematen ahalko entitate lokalarekin zergak egiteagatik premiamendu bidez kobratzeko prozeduran sarturik dauden partikular edo erakundeei.

Aurrekoa gorabehera, toki entitateak laguntza ekonomikoak ematen ahal dizkie berarekin dituzten zorrak premiamendu bidez kobratzeko prozedura irekita duten partikularrei, baldin eta hori espresuki jasotzen bada aipatu laguntzen gaineko arauean, eta arau horretan adierazitako baldintza eta moduan.

VI. TITULUA. KONTRATAZIOA

224. artikulua

1. Nafarroako toki entitateek egindako kontratuek Nafarroako administrazio publikoei aplikatzekoa zaien legezko araubidea bete beharko dute eta foru lege honetan agertzen diren berezitasunak izanen dituzte.

2. Obra, hornidura nahiz laguntza kontratuak eta herri-lanen nahiz zerbitzuen kontzesioak Nafarroako toki entitateen menpeko edo horiei lotutako gainerako pertsona eta entitateek eginez gero, edo haien dirulaguntzarekin eginez gero, eta kontratu publikoei buruzko foru legedia bete behar badute, subjektu eta entitate horien kontratu publikoetarako legeria horretan xedatutakoarekin bat prestatu eta esleituko dira, foru lege honek dituen berezitasunekin bat.

3. Nafarroako toki entitateen edo horiei lotutako entitateen zerbitzu publiko bat kudeatzeko kontratuei zerbitzuen emakida kontratuetarako ezarritako araubide juridikoa aplikatuko zaie, baldin eta kontratistari eman beharreko ordainsaria ez bada zerbitzuaren ustiapen ekonomikoa edo ustiapenarekin batera prezio bat ordaintzea, ondoko salbuespenak salbuespen:

a) Luzapenak barne, epea ez da hamar urtetik gorakoa izanen, hitzarmenetan izan ezik.

b) Europar Batasuneko publizitatearen betebeharra aplikatuko da, baldin eta, zerbitzu motaren arabera betebehar hori beharrezkoa izaki, kontratuaren balio zenbatetsiak Europar Batasuneko gutxieneko zenbatekoa gainditzen badu.

4. Toki entitateak edo hari lotutako entitateek kontratu publikoei buruzko foru legediko xedapenekin bat hautatuko dituzte bazkide pribatua edo bazkide pribatuak, zerbitzu publiko bat merkataritza-sozietate baten edo kooperatiba baten bidez kudeatzeko, baldin eta kapitala hein batean soilik bada toki entitatearena.

5. Toki entitateei aplikatuko zaie beren ente instrumentalei enkarguak egiteko araubidea, zeina Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen 8. artikuluan aurreikusita baitago, baina horrek ez du galarazten foru lege horren 192. artikuluan eta hurrengoetan zerbitzu publikoak kudeatzeko aurreikusitako moduek ere indarra izatea.

225. artikulua

2.000 biztanle baino gutxiago dituzten Nafarroako toki entitateetan, hautapen bidezko tokiko karguen bateraezintasunaren ondorio bakarra abstentzio-arrazoi bat egotea izanen da, baldin eta kontratazio prozeduran eska daitezkeen tramite bakarrak badira aldez aurreko kreditu erreserba egitea, aplikatzekoa den aurrekontu arloko legeriarekin bat, eta kasuan kasuko faktura aurkeztea.

226. artikulua

Toki entitateetako ondoko organoei dagokie kontratatzeko eskumena:

1. Udaletan, foru lege honetako 8. artikuluan xedatutakoarekin bat dagokienei.

2. Kontzejuetan, usadio eta ohituren arabera dagokionari, eta halakorik ezean:

a) Kontzejuburuari:

1) Urteko kontratazioak, baldin eta zenbatekoak aurrekontuetako dirusarrera arrunten %10 gainditzen ez badu.

2) Urte anitzetarako kontratazioak, baldin eta gastua aplikatzen den ekitaldien kopurua lautik gorakoa ez bada, eta urte guztietako zenbatekoa baturik arestian aipatutako ehunekoa gainditzen ez badu.

b) Batzarrari edo kontzeju irekiari, gainerako kasuetan.

3. Mankomunitate, tradiziozko batasun eta elkarte izaerako bestelako toki entitateetan, bakoitzaren estatutuetan xedatutakoari jarraituko zaio, eta arestiko idatz-zatian kontzejuentzat ezarritakoa ordezko gisa aplikatuko da.

227. artikulua

1. Toki entitateek administrazio klausula orokorren orriak eta agindu tekniko orokorren orriak ezarri ahalko dituzte. Orri horiek onestea Osoko Bilkurari edo entitatearen organo gorenari dagokio.

Administrazio klausula partikularren orriek eta agindu tekniko partikularren orriek ezin izanen dute izan orri orokorretan ezartzen denaren aurkako hizpaketarik, salbu eta orri horiek onesteko organo eskudunak baimentzen dituen kasuetan.

2. Toki entitate batek edo batzuek edo haiei lotuta dauden edo menpekoak diren entitate edo erakundeek salmenta-zentralak sortu edo eratzen badituzte edo Nafarroako beste administrazio publiko batzuek sustatutakoetara atxikitzen badira, aipatu zentralek lizitazio bakarrean entitate baten edo batzuen kontratu bat edo batzuk esleitu ahalko dituzte. Horretarako, loteak eginen dituzte irizpide geografikoei, ekonomikoei, prestazioen homogeneotasunari edo bestelako arrazoiei erreparatuz, betiere esleipen hartzaileak hautatzeko edo entitateei behar dituzten prestazioak emateko aukera eman beharko dutenak, eraginkortasunaren printzipioarekin bat.

Obra, hornidura edo laguntza kontratu batzuk batera baina lote berezituetan adjudikatzen badira, horiek denak edo horien parte bat ez direla aldi berean eginen ezartzen ahalko da, eta lizitatzaileei exijitu ahalko zaie lote batzuetarako edo guztietarako eskaintzak aurkez ditzaten. Nolanahi ere, hori guztia zehaztu beharko da administrazio klausula partikularren orrian edo kontratuaren baldintzetan eta lizitazioaren iragarkian adierazi beharko da.

3. Larrialdiko espedienteen tramitazio berezian, kontratazio organoa entitateko burua izaten ahalko da kasu guztietan, zeinak ondoren egiten den lehenbiziko osoko bilkuran eman beharko baitu egindakoaren berri.

228. artikulua

1. Emakida kontratuak adjudikatzeko Kontratazio Mahaia eratu beharko da nahitaez beti, bai eta obra kontratuen balio zenbatetsia 300.000 eurotik goitikoa bada (BEZa kanpo) eta hornidura eta laguntza kontratuen zenbatekoa 60.000 eurokoa edo gehiagokoa bada ere (BEZa kanpo. Gainerako kasuetan, administrazio klausulen orriak kontratazio mahai bat ezarri ahalko du.

2. Kontratazio mahaiaren buru korporaziokoa bera izanen da, edo korporazioko kideetatik hark eskuordetutakoa, eta mahaiko partaide izanen dira, gutxienez, kontratazio organoak izendatzen dituen bi kide; horietako bat entitateko idazkaria izanen da, edo zuzenbidean lizentziatua den funtzionario bat, betetzen ari den lanposturako titulazio hori exijitzen bada, eta hura arituko da idazkari.

Kontratazio organoak izendatzen dituen kideak ez badira teknikari adituak kontratuak xede duen gaian, mahaiak behar diren txosten teknikoak eskatu beharko ditu, esleipen proposamena haietan oinarritzeko.

3. Artikulu honetako 1. idatz-zatiarekin bat, kontratazio mahaiaren eraketa aukerakoa izan eta mahaia ez bada eratzen, kontratua kudeatzeko ardura duen unitatearen ardura izanen da lizitatzaileak onartzea eta esleipen proposamena egitea, idazkariak proposatuta, eta bata zein bestea kasuan kasuko txosten teknikoetan oinarritu beharko dira.

Kontratazio mahaia eratzen bada, eraketa horrek balio ahalko du prozesu osorako edo bakar-bakarrik esleipen proposamena egiteko. Azken kasu horretan, aurreko lerrokadan ezarritakoaren arabera eginen dira kalifikazioa eta onarpena.

229. artikulua

1. Toki entitateek esleipen irizpideak aplikatu ondotik sortzen diren berdinketak ebazteko irizpideak ezarri ahalko dituzte, oro har nahiz kontratu bakoitzerako. Irizpide horiek aplikatuta berdinketak jarraituz gero, zozketaz ebatziko da. Irizpiderik ezarri ezean, berriz, kontratu publikoei buruzko foru legediak finkatutako irizpideekin bat ebatziko da berdinketa.

2. Prozedura negoziatu batean, kontratuaren funtsezko baldintzen agiriak ondokoak arautuko ditu gutxienez ere: kontratuaren xedea, zenbatekoa eta epea eta gauzatzeko beharrezkoak diren zehaztasun teknikoak; kontratazio organoaren, kontratua kudeatzeko ardura duen unitatearen eta, halakorik baldin bada, Kontratazio Mahaiaren identifikazioa; gutxieneko kaudimen-baldintzak; esleipen irizpideak; ordaintzeko modua eta, kasua bada, prezioak berraztertzeko modua.

3. Prezioan soilik oinarrituta esleitu behar diren prozedura irekiak ahoz egiten ahalko dira, lizitatzaileen hitzezko proposamen eta posturen bidez, herriko ohitura eta usadioei jarraituz.

Aipatu kontratazioetan, kontratu publikoei buruzko foru legedian jasotzen diren betekizunak aplikatuko dira. Proposamen ekonomikoak idatziz aurkeztu ordez, hitzezko proposamen eta posturak eginen dira jendaurreko ekitaldian.

4. Ondare- edo herri-ondasunak aprobetxatu edo besterentzeko ahozko enkanteetan parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek bete beharko duten baldintza bakarra da administrazio klausula partikularren orrian eskatzen den behin-behineko bermea gordailuan uztea.

Adjudikatu aitzin, administrazio klausula partikularren orrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Esleipen proposamena irabazten duen lizitatzaileari, baldintza horiek bete ezik, behin-behineko bermea bahituko zaio eta gainera esleipenaren aldeagatik administrazio lizitatzaileari egindako kalte eta galeren ardura hartuko du bere gain. Enkanteetako esleipen egintzaren emaitza berehala jarriko da entitateko iragarki-oholean.

5. Ondare- edo herri-ondasunak aprobetxatu edo besterentzeko enkanteak prozedura irekiaren bidez eginez gero, esleipenaren proposamena jasotzen duen eskaintza, gutxienez zenbateko osoaren seitik bat gehituz hobetu ahalko da. Sesta emateko, arau hauei jarraituko zaie:

a) Enkanterako iragarritako ordutik hasi eta ondoko sei egunetan egin beharko da eta seigarren eguneko ordu berean amaituko, jaiegunak ere barne direla.

b) Enkantean lizitatzaile izan ez bada ere, legezko ahalmena duen edonork egin ahalko du; betiere, aurrez behin-behineko bermea jarri badu.

c) Idatziz nahiz idazkariaren aurrean hitzez egin ahalko da. Edozein modutan ere, idazkariak eginbide bat idatziko du, aurkeztu den eguna eta ordua adieraziko duena, eta interesdunak sinatu eginen du.

d) Sesta ematea amaitu ondoren, horretarako jarritako epea bukatu eta ondoren lau egun baliodun izanen dira beste enkante bat egiteko. Toki entitateak esleipenaren proposamenaren hartzaileari bere postura seiren bat hobetua izan dela jakinarazi beharko dio eta behin betiko enkantea noiz eginen den espresuki adierazi.

e) Behin betiko enkantea egiteko, egindako hobekuntzatik ateratakoa hartuko da tasazio preziotzat, eta kasuan kasuko iragarkia jarriko iragarki oholean, hurrengo enkantea zein egun eta ordutan izanen den gutxienez bi egun natural aurretik zehaztuta. Hasierakoaren modu berean eginen da enkantea. Lizitatzailerik ez badago, kontratua sesta-emaleari eslei dakiola proposatuko da.

f) Enkante berriari buruzko akta idatziko da eta artikulu honetako 4. idatz-zatiko azken lerrokadan aurreikusi bezalaxe iragarriko da emaitza.

g) Esleipenaren proposamenaren ondorengo hiru egun baliodunetan edonork erreklamazioa egin ahalko du idatziz, lizitatzaile izan gabe ere, lizitazioaren tramitazio akatsen eta, bereziki, lizitatzaileen gaitasun juridikoaren kontra, eta bere iritziz esleipena egiteko bidezko den ebazpena eman dadila eskatu ahalko du.

6. Lizitazioaren eta adjudikazioaren iragarkiak kasuan kasuko toki entitatearen iragarki oholean jarriko dira, kontratu publikoei buruzko foru legediarekin bat jarri beharreko hedabideetan jartzeaz gain. Iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian edo Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasiko dira epeak kontatzen, kontratu publikoei buruzko foru legeriarekin bat.

230. artikulua

Administrazio klausula partikularren orriak ezarri beharko du betebeharrei aurre egiteko bermea jarri beharra kontratua formalizatu baino lehen, baldin eta, obra kontratuen kasuan, zenbatekoa 300.000 eurotik gorakoa (BEZa kanpo) bada, eta hornidura eta laguntza kontratuen kasuan, berriz, zenbatekoa 60.000 eurotik gorakoa (BEZa kanpo) bada, eta betiere, kontratuaren izaera eta zenbatekoa zein ere diren, esleipen-hartzaileak kontratu publikoei buruzko foru legediaren arabera ohi baino eskaintza baxuagotzat jo daitekeena aurkeztu badu; halakoetan, esleipenaren prezioaren ehuneko 50eko bermea jarri ahalko da, eta hori ez da eragozpen izanen zenbateko hori kontratua jaso aurretik itzuli edo hein batean ezeztatu dadin, kontratua kudeatzeko ardura duen unitateak txostena egin ondoren.

Toki entitateen kontratuetan lizitatu edo betebeharrak betetze aldera exijitzen diren bermeak entitate kontratatzailearen diruzaintzan jarri beharko dira.

231. artikulua

Obren onarpenean egon beharko dute entitateko buruak edo hark eskuordetutako kideak, entitateko idazkariak, obren zuzendaritzako arduradunak, egoki iritziz gero bere fakultatiboa lagun duela, eta kontu-hartzailetzako lanak egiten dituenak.

232. artikulua

Kontratu publikoen lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek eta profesionalek kautelazko neurriak hartzeko eskatu ahal izanen dute, bai eta kontratazio publikoaren arloko erreklamazioak aurkezteko ere kontratu publikoei buruzko foru legeetan aurreikusitako moduan.

VII. TITULUA. NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ZERBITZUKO LANGILEGOA

I. KAPITULUA. Xedapen komunak

233. artikulua. Langile motak. Araubide juridikoa.

1. Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileria funtzionario publikoek, behin-behineko langileek eta kontratupeko langileek (finkoek edo aldi baterakoek) osatzen dute.

2. Ez dute Nafarroako toki entitateetako langileen izaera izanen Korporazioko kidea izateagatik eginkizun batzuk egitea edo zerbitzu batzuk ematea esleitua dutenek, ez eta horrelakoak errentamendu-harreman baten bidez egiten dituztenek ere.

3. Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileen araubidea, lege honetan aurreikusitakoa ez dagoen orotan, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan xedatutakoa izanen da.

 234. artikulua. Beharrezkoak diren eginkizun publikoen azalpena eta horietan aritzea.

1. Nafarroako toki entitate guztietan beharrezkoak diren eginkizun publikoak hauek dira:

a) Idazkaritza lanak, fede publikoa eta aginduzko lege-aholkularitza barne direla.

b) Kontu-hartzailetza lanak, barneko kontrol eta fiskalizazioa, ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuen arloko aholkularitza eta kudeaketa eta, azkenik, kontabilitatea barne direla.

c) Diruzaintza lanak, funtsak erabili eta gordetzea eta dirua biltzea barne direla.

Oro har, idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako eginkizun publikoetan aritzea Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatuta egonen da bakar-bakarrik. Diruzaintzako eta aginteko eginkizunak, berriz, foru lege honetan ezarritako determinazioen arabera gauzatzen ahalko dira.

Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan ezarritako kasuetan izan ezik, ezinezkoa izanen da idazkaritzako, kontu-hartzailetzako eta diruzaintzako eginkizun publikoetan aldi berean aritzea berariazko lanpostua duten toki entitate batean baino gehiagotan.

2. Aurreko zenbakian adierazitako eginkizun publikoak honako hauen ardura izanen dira:

a) Udaletan, berariazko lanpostua duten mankomunitateetan eta eginkizun horiek egiteko sortutako batasunetan, kasuan kasuko entitateko langileak.

b) Kontzejuetan, eginkizun horiek batzarreko edo kontzeju irekiko kideek eginen dituzte, organo horien gaikuntza badute. Langile gaitu horiek kargutik libreki kentzen ahalko dira.

c) Tradiziozko toki batasunetan, beren erregelamendu, ordenantza, hitzarmen, akordio, epai edo itunetan xedatzen denari jarraikiz eginen dira.

d) Berariazko lanposturik ez duten mankomunitateetan, 1. idatz-zatiko a) eta b) letretan aipatutako eginkizunak, toki entitate elkartuetako batean eginkizun horietan aritzen direnei esleitzen ahalko zaizkie, hala eskatuz gero, edo eskaerarik ez bada, nahitaez, txandaka. Horrelakoetan, mankomunitateak zehaztuko duen ordainsaria jasoko du, betiere eginkizuna hartzen duen langileak aitortua duen mailari dagokion hasierako soldataren ehuneko 10 gutxienez.

3. Aurrekoa gorabehera, titularra kanpoan, gaixorik edo lanpostua erreserbatzeko eskubidea ematen duen beste administrazio egoera batean badago, eta orobat, lanpostua behin betiko betetzeko arau-eragozpen bat badago, edo funtzionario batek betetzeko deitutako lanpostu hutsa aldi baterako bete behar bada, idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako eginkizun publikoetan honako hauek aritzen ahalko dira:

a) Entitateko plantillako langile finko bat, lanpostu horretan aritzeko behar den titulazioa badu eta entitateak horretarako gaikuntza halabeharrez eman badio, edo deialdi baten bidez hautatutako pertsona bat, administrazio araubidean aldi baterako kontratatua.

b) Behar den foru gaikuntza duen funtzionario bat, beste toki entitate batean aritzen dena, behar bezala frogatzen bada ezinezkoa izan dela lanpostu horiek aldi baterako betetzea aurreko idatz-zatian aurreikusitako aukeren bidez, edo betetzeko tramitazioak iraun bitarte. Horretarako, lehenago, Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuari jakinarazi beharko zaio eta ukitutako toki entitateen baimena lortu beharko da.

235. artikulua. Plantilla organikoak.

1. Toki entitate bakoitzak bere plantilla organikoan adierazi beharko ditu plazen eta lanpostuen ezaugarriak, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea eta hura garatzeko araudia aplikatuz kontuan hartzen direnak barne. Langile horiek hartzeko prozedurak ezaugarri horietara egokituko dira.

2. Toki entitateetako plantilla organikoak urtero onetsi beharko dira, aurrekontua onestearekin batera. Onesteko eta hura indarra dagoen bitartean aldatzeko, aurrekontuetarako ezarritako tramiteak bete beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere barne.

3. Elkarte-izaerako entitate bat edo hitzarmen bat egoteagatik, toki entitate batean baino gehiagotan aritzen diren langileak badaude, langile horiek plantilla organiko bakar batean agertuko dira, organikoki menpean dituen entitaterenean hain zuzen, eta horren aipamena egin beharko da lanean ari diren gainerako entitateetako plantilla organikoetan.

4. Toki entitateek plantillaren kopia bat igorriko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, behin betiko onetsi eta hilabete bateko epean. Horrekin batera, lanpostuen zerrenda ere igorriko da, bakoitzean ari diren langileak aipatuz.

236. artikulua. Langileen hautaketa.

1. Toki entitate bakoitzari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza behar duten langileentzat erreserbatuta ez dauden lanpostuak beteko dituzten langileak hautatzea.

2. Nafarroako Gobernuaren barrenean Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentuari dagokio idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak beteko dituzten langileak hautatu eta izendatzea. Hala ere, lanpostu horiek toki entitate bakoitzeko plantillakotzat hartuko dira.

3. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren eginkizunen artean toki entitateetako langileen prestakuntza egonen da. Hala ere, toki entitateek eta beren elkarteek erakunde horrekin hitzarmenak sinatzen ahalko dituzte, prestakuntza jarduerak elkarrekin egiteko.

237. artikulua. Ordainsariak.

Toki entitateen zerbitzuko langileek, foru lege honetan ezarritako berezitasunekin, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritako kontzeptuengatik finkatutako zenbatekoak jasoko dituzte ordainsari gisa ez besterik. Horiek entitate bakoitzeko plantilla organikoan aipatu eta zehaztuko dira.

Hortaz, ezin izanen dute inolako funtsen banaketan parte hartu, eta ezin izanen dute arau horietan aipatutakoez kanpo beste ordainsaririk jaso.

II. KAPITULUA. Beharrezkoak diren eginkizun publikoen mugapena eta foru gaikuntza behar duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuena

1. atala. Beharrezkoak diren eginkizun publikoak

238. artikulua. Beharrezkoak diren eginkizun publikoetan aritzearen erantzukizuna

1. Oro har, atal honetan zerrendatzen diren idazkaritzako, kontu-hartzailetzako eta diruzaintzako eginkizun publiko beharrezko bakoitzaren administrazio-erantzukizuna duenak lan horiek egiteaz arduratzen diren zerbitzuen zuzendaritza izanen du esleitua, deusetan galarazi gabe toki entitateko gobernu organoen eskudantziak, bakoitzak antolatzeko duen ahalmena erabiliz.

2. Toki entitateek behar beste neurri (antolamendukoak, pertsonalak eta materialak) hartuko dituzte beharrezkoak diren eginkizun publikoetan eta eginkizun osagarrietan aritzeko erreserbatuta dauden lanpostuetako titularrei bermatzeko beren eginbeharrak askatasun, objektibotasun eta inpartzialtasun osoz beteko dituztela.

239. artikulua. Fede publikoa emateko eginkizunaren barruan, lan hauek daude

a) Osoko Bilkuraren, Gobernu Batzorde erabakitzailearen edo entitatea lotesten duten erabakiak hartzen dituen Korporazioko kide anitzeko beste edozein organoren bileretako gai zerrendan sartu beharreko gaiak prestatzea, alkateak edo Korporazioko buruak ezarritakoarekin bat, eta horri laguntzea deialdia egiten, eta kide anitzeko organoko kide guztiei garaiz jakinaraztea.

b) Deialdia egiten denetik, gai zerrendan sartzen diren espedienteetako dokumentazio osoa zaintzea eta kide anitzeko organoko kideen eskura izatea, aztertu nahi badute.

c) Artikulu honetako a) letran aipatutako kide anitzeko organoen bilkuren akta egitea eta, bilkura bakoitza hasi aurretik, aurrekoaren akta onesteko bidean jartzea. Akta onetsi ondoren, akten liburu baimenduan transkribatuko da, idazkariak sinatu eta alkateak edo Korporazioko buruak ontzat eman ondoren.

d) Lehendakaritzako ebazpenen liburuan transkribatzea lehendakariak eta Korporazioko kideek, hark eskuordeturik, ematen dituzten ebazpenak.

e) Lehendakaritzaren egintza edo ebazpen guztiak ziurtatzea eta, orobat, erabakitzeko ahalmena duten kide anitzeko organoen erabakiak, hala nola entitatearen aurrekari, liburu eta dokumentuak.

f) Estatuko Administraziora eta Nafarroako Foru Komunitateko Administraziora igortzea, erregelamenduz ezartzen den moduan eta epeetan, Korporazioko pertsona bakarreko edo kide anitzeko organo erabakitzaileen egintzen eta erabakien kopia edo, hala badagokio, laburpena.

g) Espedienteetan, idatzohar bidez jasotzea, sinadura jarrita, hartzen diren ebazpenak eta erabakiak.

h) Entitateak parte hartzen duen lizitazio, kontratu eta antzeko agiri administratibo guztien aktak baimentzea, atxikita dituen berme eta erantzukizunekin.

i) Aginduzkoak diren iragarkiak publizitate-bide ofizialetan eta entitatearen iragarki oholean argitara daitezela xedatzea eta horren emaitza ziurtatzea, behar izanez gero.

j) Korporazioko kideen Interesen Erregistroaz eta Entitatearen Ondasunen Inbentarioaz arduratzea eta haiek zaintzea.

k) Entitatearen artxibo eta erregistroen goi zuzendaritza.

239. artikulua (bis).

Aginduzko lege aholkularitzako eginkizunaren barruan, lan hauek daude:

a) Aurretiko txostenak prestatzea, Korporazioko buruak aginduz gero edo zinegotzien heren batek eskatuz gero kasuan kasuko gaia jorratuko den bilkura egin baino zortzi egun lehenago. Txosten horietan kasu bakoitzean aplikatzekoa den legedia adierazi beharko da eta proiektu fasean dauden erabakiak legearen araberakoak ote diren.

b) Aurretiko txostena prestatzea, onesteko gehiengo berezi bat eskatzen duen gai bat jorratzen den bakoitzean. Horrelakoetan, zerbitzuko edo bulegoko beste buruek edo beste aholkulari juridiko batzuek txostena egin badute, aski izanen da harekiko adostasuna edo desadostasuna adierazteko oharra egitea. Kasu horretan, oharraren sinatzaileak txostenaren erantzukizuna hartuko du bere gain.

c) Aurretiko txostenak egitea, berariazko lege agindu batek hala eskatzen badu.

d) Parte hartzen duen kide anitzeko organoetako bilkuretan eta organoko buruaren berariazko errekerimendua dagoen guztietan, eztabaidatzen den gaiaren gaineko legezko alderdiei buruzko txostena egitea, hartu beharreko erabakiaren zuzentasun juridikoa helburu. Eztabaidan, gairen baten legezkotasunaren gainean zalantzarik sortzen baldin bada, hitz egiteko baimena eskatzen ahalko dio buruari Korporazioari aholku emateko.

e) Korporazioko buruari edo kideei eskriturak sinatzeko ekitaldietan laguntzea eta, hala eskatuz gero, baita agintariei egiten dizkieten bisitetan edo bileretan ere, lege arloko aholkularitza emateko.

f) Korporazioko buruari aurrekontua prestatzen laguntzea, kontu-hartzailearekin batera.

g) Toki entitatearen zerbitzu juridikoak koordinatzea.

h) Udalerrian dauden kontzejuetako buruek eskatzen dizkioten aholkularitza eta laguntza lanak

240. artikulua. Barneko fiskalizazioko eta kontroleko eginkizunak lan hauek hartzen ditu eginkizun bakoitzerako: kontu-hartzailetzan, finantza kontrolean eta eraginkortasunaren kontrolean:

1. Kontu-hartzailetzako eginkizunaren helburuak hauek dira:

a) Toki entitatearen eta haren erakunde autonomoen egintza guztiak fiskalizatzea, eskubide eta betebeharren aitorpena eta likidazioa edo gastu ekonomikoak badakartzate, baita haietatik datozen kobrantzak eta ordainketak ere, eta, orobat, administratutako diru publiko guztien aplikazioa, inbertsioa eta diru-bilketa egitea, oro har, kudeaketa kasuan-kasuan aplikatu beharreko xedapenetara egokitu dadin. Eginkizun horren barrenean, lan hauek daude:

-Eskubide edo betebehar ekonomikoak eta funtsen edo baloreen mugimenduak sor ditzaketen egintza, agiri edo espediente guztien kontu-hartzailetza kritikoa edo aurretikoa egitea.

-Ordainketa aginduen kontu-hartzailetza formala.

-Ordainketaren kontu-hartzailetza materiala.

-Inbertsioen eta diru-laguntzen aplikazioaren kontu-hartzailetza eta egiaztapen materiala.

b) Egindako ohartarazpenen kontra toki entitateko buruak hartutako ebazpen guztien gaineko txostena egitea eta Osoko Bilkurari igortzea, hala nola diru-sarreren arloan atzemandako anomalia nagusien laburpen bat.

c) Kreditu aski izan gabe, baimentzen diren gastuak edo aitortu, likidatu edo ordaintzen diren betebeharrak bidegabeak direla ohartaraztea idatziz, bestela haien gaineko erantzukizun pertsonala izanen du eta.

d) 50.000 biztanletik gorako udalerrietan, aurretiko txostena egitea, alkate-udalburuak proposaturik, entitateak erabaki dezan aurretiko kontu-hartzailetzako lana alderdi hauek egiaztatzera muga dadila:

-Aurrekontuetan kreditu aski ote dagoen eta proposatzen den kreditua egin edo hartu nahi den gastu edo betebeharrerako egokia den, eta urte anitzeko gastu konpromisoak hartuz gero, agindutakoa betetzen den.

-Betebeharrak edo gastuak organo eskudun batek proposatzen ote dituen.

-Kudeaketa prozesuan duten eragina dela-eta, Osoko Bilkurak zehazten dituen beste alderdi batzuk.

Kontu-hartzailetzako organoak egoki iruditzen zaizkion ohar osagarriak egiten ahalko ditu, baina horiek ez dute inola ere etengo kasuko espedienteen tramitazioa.

e) Obrak hartzeko ekitaldietara joatea entitateko buruarekin edo hark eskuordetutako kidearekin, entitateko idazkariarekin, obra zuzendaritzaren arduradunarekin eta kontratistarekin batera. Azken horrek, hala nahi izanez gero, bere fakultatiboa eraman dezake.

2. Finantza kontroleko eginkizunaren helburuak hauek dira:

a) Toki entitateetako zerbitzuen, haien erakunde autonomoen eta haien menpeko merkataritza sozietateen alderdi ekonomiko-finantzarioaren funtzionamendua egiaztatzea.

b) Epaitzea ea finantza arloko informazioaren aurkezpena egokia ote den, betetzen ote diren aplikatzekoak diren arau eta jarraibideak, eta zenbatekoa den aurreikusitako helburuen efizientzia maila.

c) Egindako azterketaren ondorioz ateratzen diren ohar eta helburu guztiak azaltzen dituen txosten idatzia egitea. Txostenak, auditoriaren xede izan den organoaren alegazioekin batera, Osoko Bilkurari bidaliko zaizkio, azter ditzan.

3. Eraginkortasuna kontrolatzeko eginkizunaren helburua da, aldian behin, helburuak noraino bete diren egiaztatzea, hala nola zerbitzuen edo inbertsioen errendimenduaren eta funtzionamenduaren kostuaren azterketa egitea.

 240. artikulua (bis).

Ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuen arloko kudeaketa eta aholkularitzako eginkizunaren barruan lan hauek daude:

a) Toki entitateko buruari aurrekontua prestatzen laguntzea, idazkariarekin batera.

b) Ekonomia eta finantza txosten bat prestatzea, entitatearen aurrekontuari buruzko informazio osagarria izanen dena. Txosten horretan honako hauek azalduko dira: batetik, aurreikusitako diru-sarreren eta kreditu-eragiketen ebaluazioa egiteko erabilitako oinarriak, eta, bestetik, kredituak aski ote diren eskatzen zaizkion betebeharrei eta zerbitzuen funtzionamendu gastuei aurre egiteko eta, horrenbestez, aurrekontua benetan berdintzeko. Kreditu eragiketei dagokienez, haien zenbatekoaz gainera, hitzartu asmo diren ezaugarri eta baldintza finantzario guztien xehetasunak adieraziko dira, eta bereziki aipatuko da entitateak duen finantza karga, hura formalizatu aurretik eta ondotik.

c) Idazkariarekin batera, aurrekontu orokorren proiektuari buruzko aurretiko laburpen txostena prestatzea, entitateko buruak Korporazioaren Osoko Bilkurari azaroaren lehena baino lehen bidaltzeko, horrek onetsi, zuzendu edo itzul dezan.

d) Exekuzio oinarrien aurretiko txostena prestatzea, gastuen aurrekontuen kargura egiten diren kutxa finkoko aurrerakinak eta justifikatu beharreko ordainketa aginduak emateko arauei buruz. Bertan zehaztuko dira irizpide orokorrak, muga kuantitatiboak eta zein aurrekontu-kontzepturi aplikatu behar zaizkien.

e) Aurrekontuetako kredituen aldaketa guztiei buruzko txostena egitea, nahitaez.

f) Mota guztietako kreditu-eragiketak hitzartzeko aurretiko txostena prestatzea, non toki entitateak eragiketa horien ondoriozko betebeharrei denboran aurre egiteko duen gaitasuna aztertuko baita bereziki. Toki entitatearen menpeko erakunde autonomoek kreditu-eragiketak hitzartu aurretik ere, txostena prestatu beharko da.

g) Aurreragoko ekitaldiei egotzi beharreko gastuak baimendu aurretik txostena prestatzea, baimendu beharreko urte anitzeko gastuaren ondorio ekonomiko-finantzarioei buruz eta, hala badagokio, gastu horien eta inbertsio planen eta finantzaketa programen arteko korrelazioari buruz.

h) Toki entitatearen eta haren menpeko erakunde autonomoen aurrekontuen likidazioa toki entitateko buruak onetsi aurretik, aginduzko txostena prestatzea.

i) Gastuen murrizketa ezeztatu aurretik txostena prestatzea, aurrekontua likidatzean diruzaintzako geldikin negatiboa baldin badago.

j) Toki entitateko buruak edo zinegotzien heren batek eskaturik, edo legez gehiengo berezi bat behar duten gaiak jorratu behar direnetan, ekonomiaren, finantzen edo aurrekontuen gaineko txostenak, irizpenak eta proposamenak egitea.

k) Irizpena ematea zerbitzu berriak sortzeari edo daudenak berritzeari buruz, aurkezten diren proposamenen ondorio ekonomiko-finantzarioak ebaluatzeko. Eztabaidan gairen baten aurrekontu-ondorioen gainean zalantzarik sortzen baldin bada, hitz egiteko baimena eskatzen ahalko dio entitateko buruari, Korporazioari aholku emateko.

l) Aurretiko txostena prestatzea, herri ekimen baten bidez, udalaren eskumenekoak diren gaiei buruzko erabaki edo jarduketen proposamenak edo xedapen orokorren proiektuak aurkezten direnean, eskubide edo betebehar ekonomikoetan ondoriorik badute.

240. artikulua (ter).

Kontabilitateko eginkizunak lan hauek hartzen ditu:

a) Aurrekontuaren exekuzioaren segimendua eta kontabilitatea eraman eta garatzea, arau orokorrei eta Korporazioko Osoko Bilkurak ematen dituen arauei jarraikiz.

b) Toki entitatearen menpeko erakunde autonomoen eta merkataritza-sozietateen kontabilitatea kontrolatu eta gainbegiratzea, Osoko Bilkurak ezartzen dituen prozedurekin bat.

c) Toki entitateko Osoko Bilkurari, entitateko buruaren bidez, aurrekontuen betearazpenaren gaineko informazioa igortzea, baita Osoko Bilkurak kontabilitatearen gainean eskatzen duen gainerako informazioa ere, hark eskatzen dituen epeak eta maiztasuna betez.

d) Kontu orokorrak egin edo prestatzea.

241. artikulua. Diruzaintzako eginkizunak.

1. Diruzaintzako eginkizunen barrenean dago toki entitatearen funts, balore eta efektuak erabili eta zaintzea, indarreko legezko xedapenek eta dirubilketa zerbitzuko buruek ezartzen dutenari jarraikiz.

2. Funts, balore eta efektuak erabili eta zaintzeak berarekin dakar:

a) Entitatearen funts eta baloreei dagozkien kobrantzak eta ordainketak egitea, indarreko lege xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

b) Funtsak, baloreak eta efektuak nola zaindu behar diren antolatzea, entitateko buruak ematen dituen jarraibideekin bat.

c) Korporazioak ematen dituen jarraibideekin bat, bankuetan, Gordailu Kutxa Orokorrean eta antzeko establezimenduetan kontsignazioak egitea eta establezimendu horietan irekitako kontuen kontra igortzen diren txeke eta gainerako ordainketa aginduak baimentzea, ordainketen agintzailearekin eta kontu-hartzailearekin batera.

d) Diruzaintzako plan eta programak prestatzea, entitatearen diru-baliabideak denboran banatuz, bere betebeharrak egoki betetzeko, legez ezarritako lehentasunei erantzunez, Korporazioak ezartzen dituen jarraibideekin bat.

3. Dirubilketa zerbitzuko burutzak lan hauek hartzen ditu:

a) Dirubilketa prozedurak sustatu eta zuzentzea, eta kobrantzak ezarrita dauden epeetan egiteko beharrezkoak diren neurriak proposatzea.

b) Dirubiltzaileei eta derrigorrezko dirubilketako agenteei ematen zaizkien baloreen kargu-orriak baimentzea.

c) Premiamenduko administrazio espedienteetan premiamendu probidentzia diktatzea eta bahitutako ondasunen enkantea egiteko baimena ematea.

d) Baloreen galeraren ondoriozko erantzukizunaren espedienteak tramitatzea.

Bigarren atala. Foru gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak

242. artikulua. Erreserbatutako lanpostuak.

Foru gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatuta dauden lanpostuak dira idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako eginkizunen administrazio-erantzukizuna esleitua dutenak, foru lege honetan finkatzen den moduan eta baldintzetan. Eginkizun horiek foru lege honen 234. artikuluko 1. puntuko a) eta b) idatz-zatietan ezarrita daude.

Lehenengo azpiatala. Idazkari lanpostua

243. artikulua. Idazkari lanpostua.

1. Idazkari lanpostuak esleituta izanen ditu fede publikoa ematearen administrazio-erantzukizuna eta aginduzko lege aholkularitzakoa; erantzukizunok foru lege honetako 239. eta 239. (bis) artikuluetan daude adierazita.

Idazkari lanpostuaren eginkizun izanen dira, era berean, kontu-hartzailetzako eginkizunak, 244. artikuluan ezarritakoaren arabera kontu-hartzailearen lanposturik ez duten toki entitateetan, eta, orobat, toki entitate horren bulego eta zerbitzuak antolatu eta zuzentzeko eginkizunak, kudeaketa-lanak egiten dituen A mailako beste pertsona bati esleituta ez daudenean.

2. Honakoetan izanen da idazkari lanpostua:

a) 2.000 biztanletik gorako udalerrietan.

b) Tradiziozko batasunetan, baldin eta hala badago xedatuta beren erregelamendu, ordenantza, hitzarmen, akordio, epai edo itunetan.

c) Zerbitzu administratiboetarako batasunetan eta gainerako toki entitateetan, baldin eta hala ezartzen bada foru lege honetako lehen xedapen gehigarriak aipatzen duen foru legean, eta bertan ezartzen diren eskakizun eta baldintzekin bat.

3. Idazkariordearen lanpostua 25.000 biztanletik gorako udalerrietan bakarrik sortzen ahalko da, eta idazkarien lanpostuentzat ezarritako arauei lotuko zaie

Bigarren azpiatala. Kontu-hartzaile lanpostua

244. artikulua. Kontu-hartzaile lanpostua.

1. Kontu-hartzaile lanpostuak foru lege honen 240., 240. (bis) eta 240. (ter) artikuluetan adierazitako eginkizunen administrazio-erantzukizuna izanen du esleitua.

Kontu-hartzaile lanpostuari berez dagozkion eginkizunez gain, diruzaintza lanak ere egin beharko ditu, diruzainaren lanposturik ez duten entitateetan.

2. Kontu-hartzailearen lanpostua honako entitate hauetan izanen da nahitaezkoa:

a) 3.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrietan.

b) Tradiziozko batasunetan, hala badago xedatuta beren erregelamendu, ordenantza, hitzarmen, akordio, epai edo itunetan, eta, betiere, azken bost urteetan urteko gastu arrunta hiru milioi eurotik gorakoa izan bada.

c) Zerbitzu administratiboetarako batasunetan eta gainerako toki entitateetan, baldin eta hala ezartzen bada foru lege honetako lehen xedapen gehigarriak aipatzen duen foru legean, eta bertan ezartzen diren eskakizun eta baldintzekin bat.

244. artikulua (bis).

Kontu-hartzaileen lanpostuen sailkapena.

1. Kontu-hartzaileen lanpostuak honela sailkatzen dira:

a) A taldeko kontu-hartzailea, 7.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.

b) B taldeko kontu-hartzailea, foru lege honetako ) artikuluak aipatzen dituen gainontzeko udalerrietan.

2. Gainontzeko toki entitateetan kontu-hartzaileen lanpostuak sailkatuko dira foru lege honetako lehen xedapen gehigarrian aipaturiko foru legean ezarritakoaren arabera.

3. Dena dela, biztanle kopuruaren bilakaeraren arabera edo toki entitateak beste edozein zirkunstantziarengatik hala erabakitzen duelako, entitateari duena baino maila altuagoko kontu-hartzaile bat baldin badagokio, lanpostu hori salbuetsita egonen da gerora etorritako sailkapenaren araberako gaikuntza duten langileekin bete beharretik, betiere sailkapen baxuagoa izanik lan horiek egiten dituen funtzionarioaren egoera pertsonalak iraun arte. Horrelakoetan, funtzionarioak eginkizun horietan segitzen ahalko du, baina daukan mailatik goragoko gaikuntzarik eskuratu gabe.

Hirugarren atala. Hautapena eta lanpostuak betetzea

Lehenengo azpiatala. Gaikuntza lortzea

245. artikulua. Gaikuntza lortzeko deialdiak.

1. Nafarroako toki entitateetako idazkariaren edo kontu-hartzailearen izaera eskuratzeko, beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzea. Aurrekotik salbuetsita dago foru lege honetan Iruñeko Udalarentzat ezarrita dagoena.

2. Gaikuntza lortzeko aurretiko betebeharra izanen da oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez eginen den deialdia gainditzea, txanda irekian.

3. Deialdien oinarriak, programak eta merezimenduen baremoak Nafarroako Gobernuan Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuak onetsiko ditu, Toki Administrazioaren ordezkarien parte-hartzearekin, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Sarrera Erregelamenduan ezarritako determinazioekin bat.

4. Gaikuntza lortzeko deialdietan, berariaz antolatuko diren prestakuntza ikastaroak gainditzea eska daiteke.

5. Deialdi bakoitzean eman beharreko gaikuntzen zenbatekoa ez da izanen lanpostuak betetzeko aurretiko lehiaketak ebatzi ondoren hutsik gelditzen diren lanpostuen kopurua baino handiagoa.

246. artikulua. Epaimahaiak.

Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuak hautapen probak kalifikatzeaz eta, hala behar bada, baremoak aplikatzeaz eta prestakuntza ikastaroak ebaluatzeaz arduratuko diren epaimahaiak izendatuko ditu. Epaimahaietan Nafarroako toki entitateen ordezkariak izanen dira, deialdietan ezartzen denaren arabera.

246. artikulua (bis). Gaikuntza probetan parte hartzeko betebeharrak.

1. Parte hartu nahi izanez gero Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuetan sartzeko eta gaikuntza lortzeko probetan, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko finkatzen den epea bukatzen den egunean ondorengo ikasketa tituluren bat eskuratu dela frogatu beharko da, edota ikasketa horietakoren bati dagokion gradu-titulua edo titulu baliokide bat:

-Zuzenbideko lizentzia.

-Zientzia Politikoetako eta Administrazioaren Zientzietako lizentzia edo Soziologiako lizentzia edo Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentzia.

2. Parte hartu nahi izanez gero Nafarroako toki entitateetako A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko eta gaikuntza lortzeko probetan, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko finkatzen den epea bukatzen den egunean ondorengo ikasketa tituluren bat eskuratu dela frogatu beharko da, edota ikasketa horietakoren bati dagokion gradu-titulua edo titulu baliokide bat:

-Zuzenbideko lizentzia.

-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia.

-Ekonomiako lizentzia.

-Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentzia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia.

3. Parte hartu nahi izanez gero Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko eta gaikuntza lortzeko probetan, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko finkatzen den epea bukatzen den egunean aurreko idatz-zatian aipatutako ikasketa tituluren bat eskuratu dela frogatu beharko da, edota ikasketa horietakoren bati dagokion gradu-titulua edo titulu baliokide bat:

246. artikulua (ter). Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

1. Foru gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak, merezimenduen lehiaketen deialdietan betetzen ez direnak, 245. artikuluan aipatzen den gaikuntza lortzen dutenei esleituko zaizkie, betiere Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentuko titularrak aurretik izendatu ondoren, izangaiek lortutako puntuazioaren arabera eta lanpostu hutsen hizkuntza eskakizunaren arabera, eta foru lege honen 250. artikuluaren 2. puntuan ezarritako irizpideei jarraikiz. Esleitzen diren lanpostuen jabetza hartzeko araubidea foru lege honen 252. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio.

2. Nafarroako toki entitate batean idazkari edo kontu-hartzaile lanpostu bat Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak deitutako hautapen prozesu baten bidez lortzen dutenek, bertan sartzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa bazen, gero batean Nafarroako beste toki entitate batzuetako lanpostu hutsak betetzeko prozesuetan parte hartu nahi izanez gero, euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko prozesuetan baizik ezin izanen dute parte hartu.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, euskararen ezagutza kontuan hartu gabe, erreferentziako hautapen prozeduraren emaitzak bide eman bazion interesdunari betebehar hori ezarrita ez duen lanpostu bat lortzeko.

3. Gaikuntza prozesuetako probak gainditu arren, deialdiaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko izendatuak ez diren izangaiak Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen ahalko ditu hari eskatzen dioten toki entitateek administrazio araubidean kontrata ditzan, hala eskatzen duten toki entitateetan lanpostu horiei dagozkien eginkizunetan aldi baterako aritzeko.

Horren ondorioetarako, hautapen prozesu horietan lortzen duten guztirako puntuazioaren araberako lehentasunezko ordena korrelatiboari segituko zaio.

Bigarren azpiatala. Lanpostuak betetzea

247. artikulua. Lanpostuak betetzeko sistema, lanpostu hutsak zehaztea.

1. Gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak, oro har, merezimendu lehiaketa bidez beteko dira, salbu eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian Iruñeko Udalarentzat ezarritako kasuetan. Lehiaketaren deialdia egitea Nafarroako Gobernuan Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentuari dagokio. Lehiaketa horien deialdia hiru urtean behin eginen da, gutxienez.

2. Lehiaketa horien xedea izanen da betetzea, hutsik badaude, foru lege honetako 243.2 eta 244.2 artikuluetan ageri diren lanpostuak; lanpostuon deialdia hiru urtean behin eginen da gutxienez, eta foru lege honetako 245. artikuluak aipatzen duen gaikuntza lortzeko deialdia onetsi baino lehen eginen da.

3. Deitzen den lehiaketa bakoitzean, betetzeko eskainiko dira, halaber, beren titularrak lehiaketa horrexetan beste lanpostu bat lortzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak, aurretik azaldu diren baldintzak betetzen badira betiere. Lehiaketen oinarrietan aurreikusita egonen da hurrenez hurreneko itzuliak egiteko prozedura, halako moduz non modua egonen baita esleitzeko, izangaien merezimenduak eta hurrenkera kontuan hartuta, bai hasieran deitutako lanpostu hutsak, bai titularrak lehiaketan parte hartzearen ondorioz hutsik gelditutako lanpostuak.

248. artikulua. Lanpostuak betetzeko deialdien aurreko prozedura.

1. Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuak, gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko lehiaketen deialdia egin baino hiru hilabete lehenago gutxienez, jarduketa hauek eginen ditu:

a) Toki entitateei adieraziko die zeintzuk diren, foru lege honen 243.2 eta 244.2 artikuluetan sartuta egonik, hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen idazkari edo kontu-hartzaile lanpostuak.

b) Idazkari edo kontu-hartzaile lanposturik ba ote den adierazteko eskatuko die lanpostu horiek sortzeko ahalmena duten toki entitateei, ahalmen hori eskuratuta dutelarik, hain zuzen ere, foru lege honen lehen xedapen gehigarriak aipagai duen foru legeak ezartzen duenarekin bat.

c) Tradiziozko toki batasunei eta Iruñeko Udalari galdetuko die zer erabaki duten beren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak sistema arruntarekin bete beharrekoen artean sartzeari buruz.

d) a) Idatz-zatian aipaturiko toki entitate guztietatik informazioa bilduko du jakiteko zer lanpostu dauden erreserbatuta, aplikatzekoa den araudiaren arabera, minusbalioa dutenentzako txandakoentzat.

e) Eremu mistoko eta eremu euskalduneko toki entitateei informazioa eskatuko die funtzionario-araubidean bete daitezkeen lanpostuen hizkuntza eskakizunari buruz.

2. Aurreko paragrafoan adierazitako jarduketak bukatu eta bi hilabeteko epean, toki entitateek departamentu horretara joko dute, lan hauetarako:

a) Adierazteko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak sortu nahi dituztela, foru lege honetako lehen xedapen gehigarrian aipaturiko foru legean ezarritakoari jarraikiz horretarako ahalmena dutenean. Betebehar hori ez betetzea ez da oztopo izanen lanpostu horiek lehiaketetan ofizioz sartzeko.

b) Jakinarazteko bete beharreko zer lanpostu dauden erreserbatuta minusbaliatuentzako txandakoentzat, halakorik baldin badago.

c) Eremu mistoko eta eremu euskalduneko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hizkuntza eskakizuna zehazteko. Ezarritako epean jakinarazten ez badute, ondorioztatuko da euskaraz jakitea ez dela nahitaezkoa, eta merezimendu gisa eremu euskaldunean bakarrik baloratuko da. Elkarte-izaerako toki entitateetan zer hizkuntza eskakizun aplikatuko den jakiteko, entitatearen egoitza non dagoen hartuko da kontuan.

3. Aurreko puntuan ezarritako epea bukatuta eta toki entitateen informazioa aztertuta, Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuak, lehiaketen deialdia egin baino lehen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du 247. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoari jarraikiz funtzionario araubidean bete daitezkeen idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen zerrenda eta, behar bada, honakoak zehaztuko ditu: minusbaliatuentzako txandan betetzeko erreserbak eta lanpostu bakoitzaren hizkuntza eskakizuna.

249. artikulua. Lehiaketetan parte hartzea.

1. Foru gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatuta dauden lanpostuak betetzeko merezimendu lehiaketetan parte hartzen ahalko dute ondotik aipatzen diren administrazio egoeretako batean dauden toki funtzionario gaituek, betiere lortu nahi duten lanpostua beren karguari eta taldeari dagokiena baldin bada. Alegia:

-Jardunean.

-Zerbitzu bereziak.

-Borondatezko eszedentzia, egoera horretara igaro zenetik urtebete gutxienez igaro bada.

-Eszedentzia berezia.

2. Epai edo administrazio ebazpen irmo baten bidez desgaituak edo eginkizun-gabetuak dauden funtzionarioek ezin izanen dute parte hartu lehiaketetan, epaian edo zehatzeko ebazpenean adierazitako epea igaro ez bada.

3. Nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioak lehiaketetan parte hartu eta lanpostu huts guztiak eskatzera beharturik daude.

4. Parte-hartzaileek lanpostuak aukeratzeko prozedura deialdietan ezartzen dena izanen da.

250. artikulua. Merezimenduak.

1. Nahitaez baloratu beharreko merezimenduen baremoa zehaztea Nafarroako Gobernuan Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuari dagokio, Nafarroako toki entitateen ordezkarien parte-hartzearekin. Baremoa Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamenduan lekualdatze lehiaketetarako ezarritako aurreikuspenetara egokituko da.

2. Eremu euskalduneko toki entitateetan, euskaraz jakitea nahitaezkotzat jotzen ez bada, merezimendu kualifikatutzat hartuko da, eta haren balorazio osagarria merezimenduen baremoaren guztirako puntuazioaren ehuneko 10ekoa izanen da.

Eremu mistoko toki entitateetan, euskaraz jakitea nahitaezkotzat jotzen ez bada, eta merezimendu kualifikatutzat hartzea erabaki badute, haren balorazio osagarria merezimenduen baremoaren guztirako puntuazioaren ehuneko 6koa izanen da.

Euskaraz jakitearen egiaztapena eta kasu bakoitzean balorazioa egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat hizkuntza horren ezagutzaren tratamenduaren gainean ezarritako araudiari segituko zaio.

251. artikulua. Epaimahaiak.

1. Funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko merezimendu lehiaketak ebazteko ardura duten epaimahaietan toki entitateen ordezkariek parte hartuko dute. Epaimahai horietako kideak Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuak izendatuko ditu.

2. Deialdi bakoitzaren aurreikuspenekin bat, epaimahaiek parte-hartzaileek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte eta horien zerrenda ordenatu bat prestatuko dute, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera. Zerrendan euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostuetan sartu nahi duten lehiakideak azalduko dira, eta kontuan hartuko da, orobat, foru lege honen 246. (ter). artikuluko 2. idatz-zatian jasotako aurreikuspena.

3. Lehiaketen ebazpenak eta lanpostuen esleipenen proposamenak Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuko titularrari igorriko zaizkio, eta horrek bidezko diren izendapenak eginen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko direnak.

252. artikulua. Esleipenak eta jabetza hartzeak.

1. Merezimenduen lehiaketen ondorioz lanposturen bat esleitua gertatzen direnek hilabeteko epean hartu beharko dute izendapenaren xedeko lanpostuaren jabetza, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatuta. Horrekin batera, aurreko lanpostua utzi beharko dute, kasua bada.

Dena dela, administrazio eraginkortasuna helburu, deialdia egin duen organoak lanpostuaren jabetza hartzeko egun jakin bat finkatzen ahalko du. Horrelakoetan, aurreko paragrafoan ezarritako epea gainditzen ahalko da.

2. Lanpostuaren jabetza hartzearekin batera, lanpostuak atxikita dituen funtzionario-eskubide eta -betebehar guztiak bereganatuko dira eta funtzionarioa kasuko toki entitatearen menpe geldituko da.

3. Justifikatutako arrazoirik izan gabe lanpostuaren jabetza hartzen ez bada, gaikuntza galduko da. Hori dela kausa bete gabe gelditzen diren lanpostuak hurrengo deialdian eskainiko dira.

4. Hurrengo deialdietan eskainiko dira, orobat, gaikuntza prozesuetan esleitu arren, arrazoi honengatik hutsik gelditzen diren lanpostuak: titularrak borondatezko eszedentzia hartzea lanpostuaren jabetza hartzeko unean beste administrazio publiko batean lanean ari delako.

Laugarren atala. Eskubide eta betebeharrak

253. artikulua. Ordainsari osagarriak.

Foru gaikuntza duten funtzionarioen ordainsari osagarriak kasuan kasuko toki entitateak finkatuko ditu, indarreko legerian ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren berariazko baldintzen arabera:

1. Nafarroako toki entitateetan funtzionario araubidean bete daitezkeen idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu guztiak bateraezintasun araubidean beteko dira, salbu eta dedikazio esklusiboaren modalitateko zerbitzu-ematearen araubidea esleitzen bazaie.

2. Aurreko paragrafoan aipatutako araubideetatik edozein esleituz gero, beharrezkoa bada, dagokion plantilla organikoa berrikusi beharko da, araubide berria eta horren ondorioz lanpostu bakoitzari egokitzen zaion ordainsari-osagarria bertan jasotzeko.

3. Foru lege honek indarra hartzen duenerako bateraezintasun araubidea esleitua ez duten lanpostuetan hori ezartzen bada, ezin izanen da handitu lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsari-osagarrien guztirako zenbatekoa, salbu eta beharrezkoa baldin bada dagokion mailaren hasierako soldataren ehuneko 35era iristeko.

4. Dagokion mailaren hasierako soldataren ehuneko 35eko edo gehiagoko ordainsari-osagarriak esleituak dituzten lanpostuek bateraezintasun araubidea atxikita dutela ulertuko da.

5. Aipatutakoez gain, lanpostuei beste osagarri batzuk esleitzen ahalko zaizkie, lanpostu bakoitzaren ezaugarrien arabera, betiere Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren araudian ezarritakoarekin bat baldin badatoz.

254. artikulua. Diziplina araubidea.

Foru Komunitatearen gaikuntza duten toki funtzionarioei aplikatzekoa zaien diziplina araubidea Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei aplikatu beharreko indarreko araudian ezarrita dagoena izanen da, berezitasun hauek kontuan harturik:

1. Diziplina espedienteak hasteko eskumena duten organoak:

a) Arau-hauste arinen kasuan, diziplina espedienteak hasteko ahalmena Korporazioko alkate-udalburuari dagokio eta, batasun bateko entitateen kasuan, arau-haustea egin den udalerriko alkate-udalburuari.

b) Arau-hauste larrien edo oso larrien kasuan, diziplina espedienteak irekitzeko ahalmena Korporazioko alkate-udalburuari dagokio edo, bestela, Toki Administrazioko zuzendari nagusiari, alkate-udalburuak hori proposatu eta toki entitateko Osoko Bilkurak baimentzen badu.

2. Zehapenak jartzeko eskumena duten organoak:

a) Arau-hauste arinengatiko zehapenak jartzea Korporazioko alkate-udalburuari dagokio edo, kasua bada, funtzionarioa organikoki atxikita duen batasuneko buruari.

b) Arau-hauste larriengatiko edo oso larriengatiko zehapenak jartzeko eskumena diziplina espedientea hasi duenak izanen du, salbu eta zehapenak ondorio gisa zerbitzutik kentzea baldin badakar, kasu horretan eskumena Nafarroako Gobernuarena izanen baita betiere.

255. artikulua. Administrazio egoerak.

Nafarroako Foru Komunitatearen gaikuntza duten funtzionarioen administrazio egoerak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan araututa daudenak dira, baina artikulu honetan jasotzen diren berezitasunak izanen dituzte:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen gaikuntza duten funtzionarioen administrazio egoeraren deklarazioa egitea haiek menpean dituen toki entitateko edo batasuneko buruari dagokio.

2. Jarduneko egoeran izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren arabera administrazio egoera hori sortzen duten inguruabarretatik edozeinetan dauden toki funtzionarioak, Nafarroako Foru Komunitateak emandako gaikuntza dutenak, baita ondoko egoeretako batean daudenak ere:

a) Beharrezkoak diren lanpostu berdin-berdinak dituzten toki administrazio batzuen arteko administrazio berrantolaketa bat dela kausa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren hamabigarren xedapen gehigarrian xedatu bezala transferitzen ez direnak.

b) Elkarte-izaerako toki entitate baten menpe dauden lanpostuak izanik, entitatea formalki desegin eta kide ziren udal bakar bati atxikita gelditzen ez direnak.

Kasu bietan, jarduneko funtzionario horiek behartuak egonen dira lanpostuak betetzeko deitzen den hurrengo lehiaketan parte hartzera eta bertan esleitu daitezkeen lanpostu guztiak eskatzera. Parte hartzen ez badute, nahitaezko eszedentziako egoerara pasako dira.

256. artikulua. Oporrak, lizentziak eta baimenak.

Nafarroako Foru Komunitatearen gaikuntza duten toki funtzionarioen oporrak, lizentziak eta baimenak ematea haiek menpean dituzten toki entitateei dagokie, aplikatzekoa den indarreko araudiarekin bat, eta lekualdatze kasuetan, entitate bakoitzean egindako denboraren arabera.

III. KAPITULUA. Diru-zaintzako eta poliziako langileak

257. artikulua. Diruzain lanpostua.

1. Diruzain lanpostuak, funtzionario estatusari lotutako langileei dagokienez, foru lege honen 240. (ter) artikuluan aipatutako eginkizunen administrazio erantzukizuna dakar berarekin.

2. Diruzain lanpostua beharrezkoa izanen da 25.000 biztanletik gorako udalerrietan eta horretarako propio sortzen diren udal-batasunetan.

3. Diruzain lanpostu bat hartzeko beharrezkoa izanen da A taldeko kontu-hartzailearen gaikuntza lortzeko foru lege honetan eskatzen diren tituluetatik bat edukitzea eta, lanpostua hartzearekin batera, funtzionario araubidea bereganatuko da, kasuan kasuko toki entitatearen zerbitzura aritzeko.

4. Kontu-hartzaile lanpostua plantilla organikoan sartzea erabaki duten udaletan edo elkarte-izaerako toki entitateetan, kontu-hartzaileari egokituko zaizkio entitatearen diruzaintzako eginkizunak.

5. Diruzain lanpostua ez duten toki entitateetan, lehenago xedatutakoaren arabera diruzaintza lanak kontu-hartzaileari esleitu ez bazaizkio, lan horiek entitateak izendatutako C edo D mailako langile funtzionario batek eginen ditu (lan gehigarri edo osagarriak agintzen ahalko zaizkio), edo entitateko kideei esleitzen ahalko zaizkie.

6. Diruzain lanpostua duenak diruzaintza lanak egiteak berarekin ekarriko du behar adinako bermea eratzea bere kargura. Bermearen zenbatekoa eta nolakoa dagokion toki entitateko Osoko Bilkurak finkatuko ditu.

258. artikulua. Udaltzaingoak.

Agintea erabiltzea dakarten lanak udaltzaingoko langileek eginen dituzte eta, hala badagokio, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako arauetan adierazitako langileek.

VIII. TITULUA. TOKI OGASUNAK

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

259. artikulua

Nafarroako toki entitateek beren eskumenak erabili eta helburuak bete ditzaten, toki ogasunei behar adina baliabide emanen zaie, toki ogasunei buruzko foru lege batek arauturik. Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Nafarroako toki araubideari berez dagozkie toki ogasun horiek.

Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko Legearen 20.2 artikuluak ezartzen duenez, foru lege hori onesteko gehiengo absolutua beharko da."

260. artikulua

Nafarroako toki entitateetako ogasunen diru iturburuak entitateak berak jasotzen dituen tributuek eta Foru Komunitateko eta Estatuko administrazioko tributuetako partizipazioek osatuko dituzte, bai eta aurreko artikuluan aipaturiko foru legeak eta, halakorik bada, Estatuko legeria orokorrak ezarritakoarekin bat datozen beste baliabideek ere.

261. artikulua

Legeetan ezartzen diren salbuespen eta hobariak, Nafarroako toki ogasunei buruzko Foru Legeak ezarritakoak izan ezik, ororentzat onartzen badira eta toki mailako tributuetan eragina badute, Nafarroako aurrekontu orokorren kargura egindako transferentzien bidez konpentsatu beharko dira, edo Estatukoen kargura, bestelako konpentsazio bide batzuen bitartez.

262. artikulua

1. Nafarroako toki entitateek autonomia izanen dute tributuak ezarri eta eskatzeko, betiere aurreko artikuluek aipatzen duten foru legeak ezartzen duenaren arabera.

2. Toki entitateek beren tributuak arautzeko ordenantza fiskalen bidez gauzatuko dute tributuen arloan erregelamenduak emateko duten ahalmena, eta orobat kudeaketa, dirubilketa eta ikuskapen arloko ordenantza orokorren bidez.

Beharrezkoa da ordenantza fiskalak oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta onetsi eta hurrengo ekitalditik hartuko dute indarra, non eta ordenantzetan beretan ez den adierazten beste dataren bat.

263. artikulua

1. Nafarroako toki entitateek legezkotasun printzipioa bete beharko dute beren finantza eta tributu jardueran.

2. Tributu zor eta oinarriak zehazteko egintzek legezkotasun presuntzioa izanen dute, eta hori soilik deuseztatzen ahalko da toki entitateek beren kabuz hala erabakita nahiz kasuan kasuko helegiteen bidez.

264. artikulua

Nafarroako toki entitateek, Foru Komunitateko administrazioaren tributuei dagokienez, horiek arautzen dituzten arauek ezarritako onurak jasoko dituzte.

265. artikulua

Nafarroako toki entitateek Foru Komunitateko administrazioarekin eta beste administrazio batzuekin, edo alderantziz, dituzten zorrak konpentsazio bidez kitatzen ahalko dira, baldin zorrak mugaeguneratuak, likidoak eta eskagarriak badira.

266. artikulua

Toki entitateek ez dute zilegi beren eskubide eta ondasunak besterendu edo hipotekatzea, ez eta beren baliabide edo beren alde kitaturiko kredituak jasotzerakoan inor zerga ordaintzetik salbuestea, zenbatekoa gutxitu edo ordain eguna atzeratzea, legeek ezarritako kasuetan izan ezik

II. KAPITULUA. Aurrekontua, kontabilitate eta diruzaintza

267. artikulua

1. Nafarroako toki entitateek aurrekontu orokor bakarra egin eta onetsiko dute, urtero. Hurrengoen adierazpen zenbakitu, bateratu eta sistematikoa izan beharko du: dagokion ekitaldi ekonomikoan gehienez aitor daitezkeen betebeharrena, eta ekitaldi horretan muga-eguna duten edo gauzatzekoak diren eskubideena.

2. Aurrekontu ekitaldiak urte naturalarekin bat eginen du.

268. artikulua

Honako hauek osatuko dute toki entitate bakoitzaren aurrekontu orokor bakarra:

a) Entitatearen aurrekontua, non sartuko baitira nortasun juridiko independienterik izan gabe haren menpeko diren zerbitzu guztiak.

b) Toki entitateak bere menpe dituen erakunde eta sozietate guztien aurrekontuak, baldin eta nortasun juridiko propioa badute.

269. artikulua

Nafarroako toki entitateen aurrekontu orokorrak, aurrekontu-egituraren aldetik, Nafarroako Gobernuak entitate horientzat guztientzat ezartzen duenera egokituko dira.

270. artikulua

Toki entitatearen osoko bilkurak aurrekontu bakar orokorra aplikatu behar den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen onetsi behar du behin betikoz, hurrengo artikuluetan ezartzen den prozeduraren arabera.

Aurrekontua ez bada indarrean dagokion ekitaldi ekonomikoaren lehen egunean, automatikoki luzatuko da aurrekoaren indarraldia, harik eta berriak indar hartu arte.

271. artikulua

Hasiera batez osoko bilkurak aurrekontu orokorra onetsirik, ikusgai egonen da idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

272. artikulua

Nafarroako toki entitateen aurrekontu orokorra, behin betiko onespena jaso duenean, udalaren aldizkari ofizialean argitaratuko da, halakorik badu, eta, laburturik, Nafarroakoan.

273. artikulua

1. Kontu orokorra, kontu-hartzailetzak moldatua, ekainaren 1a baino lehen, toki entitatearen kontu batzorde bereziaren esku jarriko du haren buruak, txostena eman dezan; batzordea talde politikoen ordezkariek osatuko dute, halakorik bada.

2. (indargabetua)

3. Kontu orokorra, aurreko txosten eta dokumentuekin, korporazioaren osoko bilkuraren esku jarriko da.

274. artikulua

Toki entitateen eta horien menpeko erakunde eta sozietateen kontuen kanpo-fiskalizazioa eta kudeaketa ekonomikoa Comptos Ganberak eginen du, foru lege honen bederatzigarren tituluko II. kapituluaren laugarren atalean xedatutakoaren arabera, indarra duen ordenamendu juridikoari jarraikiz arlo horretan egin daitezkeen jarduketak galarazi gabe

275. artikulua

Aurrekontuaren proiektua korporazioburuak burutuko du, Idazkari eta Kontuhartzailearen laguntzarekin.

Behin burutuz gero, eta Idazkariak eta Kontuhartzaileak aurretiko txostena emanda, Batzordeburuak urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehenago Korporazioari igorriko dio, horrek onetsi, aldatu edo atzera bota dezan.

276. artikulua

1. Korporazioak hasiera batez onetsiko du aurrekontua eta Idazkaritzan egon beharko du jendaurrean hamabost lanegunez, aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean horren berri emanda, horrela bertakoek nahiz interesatuek espedientea aztertu eta egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ditzaten.

2. Erreklamaziorik egiten bada, Korporazioak holakorik ebazteko erabaki zehatza hartu beharko du eta aurrekontua behin betikoz onetsi.

Erreklamaziorik egiten ez bada, arestiko zenbakian aipaturiko jendaurrean egoteko epea akitutakoan, aurrekontua behin betikoz onetsia dagoela ulertu beharko da.

277 artikulua

1. Nafarroako Entitate Lokalen aurrekontua, behin betikoz onetsitakoan, korporazioaren aldizkarian, horrelakorik balitz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburbildua, emanen da argitara.

2. Aurrekontuak, arestiko zenbakian agindutako moduan argitaratu ondoren, orduko ekitaldi hartantxe hartuko du indarra.

3. Nafarroako Entitate Lokalek Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko diote, onetsi ondoko hamabost eguneko epean, aurrekontuaren kopia, dokumentazio osagarriarekin batera, arauz finkatuko dena.

278. artikulua

1. Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, Foru Lege honen 333. artikuluaren 1 zenbakiak aipatzen dituen helegiteak paratu ahal izanen dira, eta birjarpen helegitea aurretik jartzea ez da beharrezkoa izanen, delako aginduko a) atalean ezarritako inpugnazio bidea aukeratzen bada.

2. Aurrekontuaren kontra helegiterik jartzeko legetimaturik daude, Foru Lege honen 337. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoaren arabera eta Nafarroako Entitate lokaletako egintza edo erabakiak inpugnatzeko legitimaturik daudenez aparte, ondoko hauek:

a) Entitate lokaleko lurraldean egoitza duten jendeak.

b) Elkargo Ofizialak, Ganbara Ofizialak, Sindikatuak, Elkarteak eta interes profesional edo ekonomikoak begiratzeko legez eratuak diren gainerako entitateak, haiexen defentsan iharduten dutenean.

3. Aurrekontuen aurka jar daitezke helegiteak, ondoko kasu hauetan bakarrik:

a) Elaborazio eta onespena Lege honek ezarrita dituen izapideei ez lotzeagatik.

b) Entitate lokalari legezko manu edo bestelako titulu legitimoaren arabera eskatzen ahal zaizkion obligazioak betetzeko beharrezkoa den kreditua ez egin edo haren eskumenekoak ez diren helburuetarako erabiltzeagatik.

c) Dirusarrerak guztiz urriak izateagatik, aurrekontuko gastuen alde edo aurrikusten diren beharrak betetzeko adinakoak ez izateagatik.

279. artikulua

Aurrekontuak onesten dituzten Korporazioen behin betiko erabakiek eraginkortasun exekutibo osoa izanen dute aurrikusten diren sarreren ordainerazpenari eta kontsignatutako gastuen antolamenduari begira, haiexen kontra legez jartzen ahal diren helegiteak ezertan ukatu gabe.

2. Saila. Aurrekontuetako kredituak eta haien aldaketak

           

280. artikulua

1. Gastuetarako kredituak bakar-bakarrik onetsi ziren helburu haiexetarako erabiliko dira eta izaera mugatua izanen dute, eta haien diru kopurua baino zenbateko altuagoa duten gastu edo obligazioetarako kompromezurik ez da hartu edo baimendu ahalko.

Edozein moduz, gastuetarako kreditu batzu haunditzen ahalko dira baldin eta haien diru-kopurua gastuekin zerikusi zuzena duten kontzeptu espezifiko batengatik izandako sarrerak markatzen baldin badu.

Exekuzio oinarrietan edo, halakorik ez balitz, aurrekontuaren onespen egintzan, zehaztu beharko dira zein gastu-partidak izanen duten haunditzeko aukera, baita sarreretan zein kontzeptu izanen diren haiekin lotuak.

2. Artikulu honetan ezarritakoa hautsiz hartzen diren erabaki, ebazpen eta oro har egintza administratiboak erabat eta berez baliogabekoak izanen dira, izan daitezkeen erantzunkizun zibil, penal eta administratiboak ezertan ukatu gabe.

281. artikulua

Eskubide likidatuak eta obligazio baietsiak haien zenbateko osoetan aplikatuko zaizkie aurrekontuei, eta bereziki galerazten da obligazioak betetzea likidatu beharreko eskubideak edo eskubide ingresatuak murriztuz. Ez dute murriztasun izaera izanen, ondorio hauetarako, oker jasotako sarreren itzulketek.

282. artikulua

Aurrekontuko gastu egoeraren kredituen kargu bakar-bakarrik joan ahalko dira ekitaldi hartako urte naturalaren barrenean egiten diren erosketa, obra, zerbitzu eta gainerako prestazio edo gastuengatik heldu diren obligazioak. Salbuespen gisa, indarrean dagoen aurrekontuan sartu ahalko dira aurreko ekitaldietako obligazioak, Osoko Bilkurak holakoak aurretik baietsi eta behar den gaikuntza edo kreditu osagarrirako erabakia onetsitakoan.

283. artikulua

1. Urte bat baino gehiagotarako diren gastuak baimendu edo burutzerakoan, orduko aurrekontuak ekitaldi bakoitzerako baimentzen duen kredituaren menera egon beharko da.

2. Ekitaldi batetarako baimenduak diren gastuak hurrengoetara luzatzen direnean, haiengatiko kompromezurik hartzen ahalko da baldin eta haien exekuzioa orduko ekitaldian hasteaz gain ondoko kasu hauetakoren baten barrenean sartzen bada:

a) Inbertsio, kapital transferentzia eta ekipoak errentan hartzeko kontratuak, baldin eta urtebeteko epean ezin hitzbatu edo antiekonomikoak baldin badira.

b) Ondasun higiezinen errentamenduak, zerbitzu eta hornidura prestazioetarako kontratuak eta mantenimendu lanen exekuzioa.

) atalean aipatzen diren gastuak gehienez ere lau ekitalditan zehar burutu ahalko dira.

Ohiz kanpoko kasuetan, entitate hartako Osoko Bilkurak haunditu ahalko du arestiko lerroaldean zehazturiko urte kopurua.

284. artikulua

1. Hurrengo ekitaldira luzatzen ahal ez den gasturik burutu behar baldin bada, eta entitatearen aurrekontuaren barrenenan holakorik ez izan edo kontsignatua dagoena aski ez denean, aparteko krediturako gaikuntza-espedientea idekiko da, lehenbiziko kasuan, edo kreditu gehigarria, bigarrenean.

2. Gaikuntza-espediente edo kreditu gehigarrietarako, aurretik Kontuhartzaileak horiei buruzko txostena eman beharko du, eta entitate lokaleko Osoko Bilkurak onetsi beharko Lege honen 276. artikuluak aipatzen dituen informazio, erreklamazio eta argitarapenen gaineko betebehar eta izapideei hertsiki lotuz.

285. artikulua

1. Ekitaldi bakoitzean erabatitzen diren gaikuntza-espediente edo kreditu gehigarriak, azkeneko aurrekontuko likidazioaren soberakinarekin finantzatuko dira, baita izandako sarrerak orduko aurrekontuan aurrikusitakoak baino haundiagoak izatearen ondoriozkoarekin, edo hitzartuak ez diren beste kontusailetatik gastuetarako kreditu transferentziak eginez, baldin eta dotazioak murrizgarritzat jotzen baldin badira eta ziren zerbitzuan kalterik sortzen ez bada.

Ondorio hauetarako, likidazio soberakintzat hartuko da diruzaintza-gerakina, sei hilabetez goitiko aintzinatasuna duten kobratu gabeko eskubide likidatuak salbuetsiz, eta ordaindu gabeko obligazioak kenduta.

2. Arestiko zenbakian xedatutakoa galerazi gabe, aurrekontuan agertzen ez diren sarrerak, edo hasieran kontsignatuak zirenak baino altuagoak izanik gastu baten exekuzioari hertsiki lotuak direnak jasotzen baldin badira, behar den kredituaren gaikuntza edo haren osagarri bat egiten ahalko da, horrexen zenbatekoa jasotako sarreraren arabera finkatuko dena.

Horrelakoetan, aski izanen da entitatearen Osoko Bilkuraren erabakia.

286. artikulua

Kontuhartzailearen txostena nahitaezkoa izanen da atal honetan aipatzen diren aurrekontuetako kredituen aldaketa guztiak burutzeko, legez kargu hori beharrezko duten udaletan.

3. Saila. Aurrekontuen exekuzio eta likidazioa

287. artikulua.

1. Aurrekontuaren exekuzio oinarriek esku eman ahalko diote Entitateburuari, horrek helburu berbera duten aurrekontuetako kontusail desberdinen arteko gastu transferentziak egin ditzan, aurretik Kontuhartzaileak txostena eginda, beti ere dotazioa murrizgarritzat jo eta ziren zerbitzuan kalterik sortzen ez bada eta langilegoarengatiko gastuen gehikuntza ekartzen ez badu.

2. Aurrekontuan aurrikusitako inbertsioen exekuzioak egiazko ekonomia ekartzen badu, gelditutako soberakinak destinatu ahalko dira, entitate lokalaren Osoko Bilkurak behar den transferentzia onesteko erabakia harturik, sortutako zerbitzuak martxan jartzearen ondorioz suertatzen diren gastu arruntak finantzatzeko, zenbatekoa gehienez ere inbertsioen ehuneko hamarra izanik, sarrera arruntetik heldu den finantzaketa baino altuagorik izanen ez delarik.

288. artikulua.

Aurrekontuen exekuzioa kutxa-unitatearen printzipioaren menean izanen da. Horrenbestez, aurrekontu nahiz aurrekontukoak ez diren gastu eta sarrerak gauzatzeko diren pagamendu eta kobrantza guziak zentralizatu eginen dira.

289. artikulua

1. Aurrekontuetan baimentzen diren kredituen zenbatekoen barrenean, ondoko hauei egokituko zaie gastuen erabilera:

a) Entitateburuari, ohizko gastu eta atentzio arruntak direnean, aurrekontuaren exekuzio oinarriek edo, halakorik ez balitz, korporazioaren erabakiek markatzen dituzten mugen barrenean, baita obra, zerbitzu eta hornikuntza kontratazioetatik heldu direnean ere, gastuak haren eskurantzen barreneko mugetan egin eta bere eskumeneko dituen gainerako iharduketakoetan.

b) Entitate lokaleko Osoko Bilkurari edo haren gobernu organo gorenari, gainerako kasuetan.

2. Pagamenduen aginduak ematea entitate lokaletako Buruei egokituko zaie, horretarako ondoko zera hauei lotuz:

a) Aurrekontuetako kredituei.

b) Gastuen erabilerarako erabakiei.

c) Gastuen lehentasunari, arauz finkatuko den eran.

3. Gastu erabilerarako eta pagamendua agintzeko edozein ekintzatarako, Kontuhartzailetzak aurretik aginduzko txostena luzatuko du.

4. Gastu eta pagamenduak agintzen dituztenak, beti, eta kontuhartzailetza eginkizunetan iharduten duten langileak, idatziz haien bidegabetasunaren berri ematen ez badute, haiek beraiek izanen dira erantzule, baimendu edo balioetsi, likidatu edo ordaintzen duten gastuena, kreditua nahikoa izan gabe.

290. artikulua (indargabetua)

291. artikulua (indargabetua)

4. Saila. Kontabilitatea

292. artikulua

1. Entitate lokalak eta haien erakunde autonomoak, kontabilitate publikoaren eraentzaren menean gelditzen dira, Lege honetan ezarritakoaren arabera.

2. Merkatal sozietateak ere, haien kapitalaren osoa edo gehiengoa entitate lokalen eskuetan baldin badago, kontabilitate publikoaren eraentzaren menean izanen dira, enpresa pribatuendako indarrean dagoen Kontabilitatearen gaineko Plan Orokorrari eta merkatal antolamendu juridikoaren xedapenei moldatzea deusetan ukatu gabe.

3. Kontabilitate publikoaren eraentzaren menean izateak berekin dakar egiten diren eragiketen kontueman beharra, haien izaera edozein delarik ere, Nafarroako Kontu Ganbarari.

293. artikulua

1. Nafarroako Gobernuari, Administrazio Lokaleko Departamentuak proposaturik, ondoko hau egokituko zaio:

a) Entitate lokalen eta haien erakunde autonomoen kontabilitatearen antolamendua zuzenduko duten izaera orokorreko kontabilitate-arauak onestea.

b) Entitate Lokalendako Kontuen gaineko Plan Orokorra onestea, Kontabilitate Publikoaren gaineko Plan Orokorraren arabera.

c) Eraman behar diren liburuak finkatzea, arau orokorrez eta obligaziozko izaera izanen duela.

d) Kontabilitate Publikoari buruzko kontuen egitura eta justifikazioa, egoera eta gainerako dokumentuak zehaztea.

2. Lurralde esparrua 3.000 biztanlez beheitikoa duten entitate lokalek, arestiko zenbakian aipatutako ondorioetarako, aparteko tratamendu erraztua izanen dute.

294. artikulua

1. Entitate lokaletako Kontuhartzailetzari dagokio Finantz Kontabilitatea aurrera eraman eta garatzea, eta aurrekontuen exekuzioaren jarraipena, finantz alorrean, guzi hori arau orokorren eta Osoko Bilkurak emandako arauen arabera. Beharrezkoa izanen da kontabilitate ekitaldiko kopurua eta aurrekontu ekitaldikoa berbera izatea.

2. Halaber, Kontuhartzailetzari egokituko zaio erakunde autonomo eta entitate lokalen menekoak diren merkatal sozietateen kontabilitatearen ikerketa lana, Osoko BIlkuran ezarriko diren prozedurei jarraikiz.

295. artikulua

Entitate lokalen kontabilitatea antolatuko da ondoko helburu hauen zerbitzuetara makurtuz:

a) Entitate lokalaren balantzea ezartzea, haren Ondarearen egoera eta osaketa agertuz, baita dituen aldaketak ere.

b) Ekonomia eta ondarearen ikuspuntutik emaitzak zehaztea.

c) Emaitza analitikoak zehaztea, zerbitzuengatiko kostu eta atarramenduak agertuz.

d) Entitatearen Aurrekontu Orokorren exekuzioa erregistratzea, aurrekontuaren emaitzak agertuz.

e) Diruzaintza lokalaren egoera eta gora-beherak erregistratzea.

f) Entitatearen Kontu Orokorra osatzeko beharrezko diren datuak ematea, baita burutu behar diren kontu egoera eta dokumentuak ematea ere.

g) Estatistika ekonomiko-finantzarioak osatzeko behar den informazioa ematea.

h) Sektore Publikoaren kontu ekonomikoak osatzeko behar den informazio ekonomiko eta finantzarioa ematea.

i) Erabakiak hartzeko beharrezko den informazio ekonomiko eta finantzarioa, nola politikoa hala kudeaketari buruzkoa, ematea.

j) Lege, finantz eta eraginkortasun kontrolak burutzen laguntzea.

k) Inbentarioa, Ibilgetu material, ez-material eta finantzarioaren kontrola, baita zorpetze kontrola eta entitate lokalarekin harremanik duten interesatuen zordun edo hartzekodun egoeraren banakako jarraipena ahalbidetzea.

296. artikulua

1. Kontabilitate publikoa liburu, erregistro eta kontuen bidez eramanen da, eragiketak zein diren ikusita egokienak diren prozeduren bitartez, arestiko artikuluan zehazten diren helburuak betetzeko lagungarri direnen bitartez, alegia.

2. Aipatu liburu, erregistro eta kontuetan, administrazio edo merkatal izaera eta izaera zibila duten egintza edo eragiketak kontabilizatuko dira, eragin finantzario, ekonomiko edo ondarearen gainekoa dutenak.

297. artikulua

Kontuhartzailetzak entitatearen Osoko Bilkurari igorriko dio, Lehendakaritzaren bitartez, aurrekontuen exekuzioaren gaineko informazioa, baita aurrekontuko eragiketengatik, Aurrekontutik kanpoko edo haren osagarrizkoengatik, Diruzaintzak izan duen mugimenduaren eta haren egoeraren gainekoa, guzi hori Osoko Bilkurak ezarriko duen modu eta epean.

5. Saila. Diruzaintza

298. artikulua

1. Entitate lokalen Diruzaintzakoak dira entitate lokalek dituzten finantz baliabide guziak, hau da, diru, balore edo kredituak, nola aurrekontu eragiketetakoak hala aurrekontutik kanpokoak.

2. Atal honek biltzen dituen aginduak aplikatuko zaizkie, halaber, erakunde autonomoei.

299. artikulua

Diruzaintzaren baliabideak eta haren aldakuntzak, kontabilite publikoaren kontuhartzailetza eta eraentzaren menekoak izanen dira, eta behar den agindua aurretik luzaturik burutu beharko dira.

300. artikulua

Entitate lokaletako Diruzaintzari egokituko zaizkion eginkizunak hauexek dira:

a) Eskubideak bildu eta obligazioak ordaintzea.

b) Kutxa-unitatearen printzipioaren zerbitzuan izatea, sortzen diren fondo eta balore guziak, aurrekontu eragiketetakoak hala aurrekontutik kanpokoak, zentralizatuz.

c) Denboran zehar diru baliabideak banatzea, obligazioak zintzo ordaindu ahal izan daitezen.

d) Hartutako abalei erantzutea.

e) Arestian zerrendatu direnetatik heldu edo haiekin zerikusia duten gainerako eginkizun guziak burutzea.

301. artikulua

1. Entitate lokalek beren Diruzaintzako finantz zerbitzuak kontzertatu ahal izanen dituzte kreditu eta aurrezki entitateekin, ondoko kontu-mota hauetakoren bat idekiz:

a) Sarrera eta ordainketen eragiketa kontuak.

b) Diru bilketarako kontu murriztuak.

c) Ordainketetarako kontu murriztuak.

d) Diruzaintzako soberakinak kolokatzeko finantz kontuak.

2. Halaber, entitate lokalek eguneroko eragiketa fondoetarako eskudiruzko Kutxa-izakinak baimentzen ahalko dituzte, eragiketak arau bidez ezarriko diren mugen barrenean egonen direlarik.

302. artikulua

Entitate lokalek arau bereziak eman ahalko dituzte baliabideak biltzearen ondotiko emaitzak ingresatzeko, eskudiruzko Kutxatan edo kreditu-entitate laguntzaileetan egiten ahalko direnak, eskudiruz, transferentzia, txeke edo ezarriko diren bestelako edozein ordainagiriren bidez, bankukoak zein bankuz kanpokoak.

Halaber, entitateek beren obligazioak arestiko lerroaldeak aipatzen duen edozein bidetatik ordaintzen ahalko dituzte.

III. KAPITULUA. Kontuak

303. artikulua

Entitate lokalek, aurrekontu ekitaldia bukatutakoan, Kapitulu honetan zuzentzen diren urteko egoera eta kontuak osatu eta burutuko dituzte, eta ekitaldian zehar egin diren eragiketa guziak, aurrekontukoak, independienteak eta osagarriak, ondarearen gainekoak eta Diruzaintzakoak barrenean izanen.

304. artikulua

1 Entitate lokalek Kontu Orokorra osatuko dute, ondoko hauek hornitua izanen dena:

a) Entitatearenak berarenak.

b) Erakunde autonomoetakoak.

c) Merkatal sozietateetakoak, baldin eta haien kapital osoa entitate lokalena bada.

2.(indargabetua)

3. (indargabetua)

4. Entitate lokalek Kontu Orokorrari atxekiko dizkiote, hala behar balitz, arau bidez ezarriko diren kontu desberdinetako egoera integratu eta kontsolidatuak.

5. (indargabetua)

6. Arestiko zenbakiek aipatzen duten egoera eta kontuen egitura eta edukina, baita iratsirik dituzten Eranskinenena ere, Nafarroako gobernuak ezarriko ditu.

305. artikulua

1. Kontu Orokorrak, Kontuhartzailetzak prestatu eta erredaktatuak, ekainaren 1a baino lehenago igorriko dizkio Buruak entitate lokaleko Kontuetarako Batzorde Bereziari. Delako Batzordea entitate lokaleko alderdi politikoetako ordezkariek osatua izanen da.

2. Kontuak, frogagiriak eta Batzordearen txostena barne, hamabost laneguneko epean jarriko dira jendaurrean, epe horretan interesatuek erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ahalko dutelarik. Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, Batzordeak horien gaineko txosten osagarria eman beharko luke.

3. Arestiko txosten eta dokumentuak eginda, kontuak entitate lokalaren Osoko Bilkurak aztertuko ditu, eta horrela irailaren 1a baino lehenago onetsiak izanen dira.

4. Entitate lokalek kontuak onetsi eta ondoko hamabost eguneko epearen barrenean haien kopiak igorri beharko dizkiote Foru Komunitateko Administrazioari.

IV. KAPITULUA. Kontrol eta fiskalizazioa

306. artikulua

Entitate lokalek beren gestio ekonomikoen barne kontrolerako eginkizunak beteko dituzte, baita beren menekoak diren erakunde autonomo eta merkatal sozietateen barne kontrolerakoak ere, hurrengo artikuluetan zehazten diren hedadura eta ondorioak izanik, eginkizun hirukoitza dutela, kontuhartzailetza, finantz kontrola eta eraginkortasun kontrola, alegia.

307. artikulua

1. Kontuhartzailetza eginkizunak ondoko egintzak fiskalizatzea du helburu: Entitate lokalen eta haien erakunde autonomoen egintza guztiak, eskubide eta obligazioen errekonozimendu eta likidazioa ekartzen dutenak, haietatik heldu diren sarrera eta ordainketak, eta orohar, administratutako ondasun publikoen bilketa, inbertsio eta aplikazioa, haien kudeaketa kasu bakoitzean aplikatu behar diren xedapenei egoki dakien.

2. Eginkizun horretan iharduteak ondoko hauek izanen ditu barrenean:

a) Egintza, dokumentu edo espediente aurreko kontuhartzailetza edo kontuhartzailetza kritikoa, edukin ekonomikoa edo balore fondoen mugimendua duten eskubide edo obligazioak sortzeko gai diren guziena, alegia.

b) Ordainketa aginduaren kontuhartzailetza formala.

c) Ordainketaren kontuhartzailetza materiala.

d) Inbertsioen eta dirulaguntzen aplikazioen kontuhartzailetza eta egiaztapen materiala.

308. artikulua

Kontuhartzailetza eginkizunaren ihardunean kontuhartzailetza organoak aztertzen dituen egintza, dokumentu edo espedienteen fondo edo formarekiko ezadostasuna agertuko balu, idatziz formulatu beharko ditu bere oharkizunak entitateak erabakia edo ebazpena hartu aintzin.

309. artikulua

1. Ezadostasunak entitate lokalen edo hauen erakunde autonomoen aldeko eskubideak baietsi edo likidatzeari buruzkoak direnean, oharkizuna eginen da, honek sekulan ere espedientearen izapidatzea geldi eraziko ez duelarik.

2. Oharkizuna gastu banaketa, obligazioen baiespen edo ordainketen aginduaren gainekoa denean, espedientearen izapidatzea geldi eraziko da hura konpondu arte, ondoko kasu hauek gertatzen direnean:

a) Kreditua nahikoa ez izatea edo proposatutakoa ez egokitzat hartzea.

b) Ordainketa aginduen dokumentazio frogagarrian oker larriak agertzea edo haien sorburu izan diren egintzak fiskalizatuak ez izatea.

c) Espedientean funtsezkoak diren betebehar edo izapideak ez agertzea.

d) Oharkizuna lan, hornidura, erosketa eta zerbitzuen egiaztapen materialetik heltzea.

310. artikulua

1. Oharkizunaren helburu den organoa harekin konforme ez dagoenean, entitate lokaleko Buruarena izanen da ezadostasuna ebazteko lana, eta hark hartzen duen erabakia bete beharrekoa izanen da. Ahalmen hori ez da inolaz ere delegatzen ahalko.

2. Arestiko zenbakian xedatutakoa galerazi gabe, Osoko Bilkurarena izanen da ezadostasunak ebazteko lana, oharkizunak ondoko zio hauengatik eginak baldin badira:

a) Kreditua nahikoa edo ez egokiak izateagatik.

b) Obligazio edo gastuen onespena Osoko Bilkuraren eskumenekoa izateagatik.

311. artikulua

Kontuhartzailetza organoak Entitateburuak hartutako erabaki guzien gaineko txostena, egindako oharkizunen aurkako erabakien gainekoa, alegia, igorriko dio Osoko Bilkurari, baita sarrerei buruz aurkitzen diren anomalia garrantzizkoenen laburpena ere.

312. artikulua

1. Ez dira aurretiko kontuhartzailetzaren menekoak izanen, material ez inbentariagarriaren gastuak, hornidura xeheak eta ohizko izaerakoak eta traktu jarraiko gainerakoak, behin sorburu duten egintza edo kontratu edo haien aldakuntzen hasierako epeari dagokion gastua kontuhartu ondoren.

2. 50.000 biztanlez goitiko udalerrietako Udaletan eta lerrun altuagoko gainerako entitateetan, Udalburuak proposaturik eta kontuhartzailetza organoak aurretiko txostena emanda, Osoko Bilkurak erabakitzen ahalko du aurretiko kontuhartzailetza ondoko zera hauek egiaztatzera muga dadin:

a) Aurrekontuko kreditua badela eta proposatutakoa egokia dela hartu gogo den obligazio edo gastuaren izaera ikusita.

b) Obligazio edo gastuak eskudun organoren batek sortuak direla.

c) Bertzelako inguruabarrak, gestio prozesuan duten eraginagatik, Osoko Bilkurak, Udalburuak proposaturik, zehazten dituenak.

Kontuhartzailetza organoak egoki erizten dituen ohar osagarriak egin ahalko ditu, baina ohar horiek, behar diren espedienteak izapidatzerakoan, ez dute inolaz ere eragin geldierazlerik izanen.

3. 2 zenbakiak aipatzen duen fiskalizazio mugatuaren menean diren obligazio eta gastuak, gerora beste erabateko fiskalizazio baten menean izanen dira, lagin teknika edo auditoria bidez, hondarreko horren sorburu izan diren egintza, dokumentu edo espedienteen arteko lagin adierazgarri baten gainean, kasu bakoitzean aplikagarri diren xedapenei lotuak direla eta kredituak kudeatzerakoan noraino betetzen den legea jakiteko.

Fiskalizazio horiek egiten dituzten barne kontrolerako organoek idatzizko txostena igorri beharko dute, haietatik heltzen ahal diren ohar eta ondorio guziak bertan konstaraziz. Direlako txostenak Osoko Bilkurari igorri beharko zaizkio kudeatze organoek eginak zituztekeen ohar guziak barne direla.

4. Entitate lokalek, Osoko Bilkuraren akordio baten bitartez, erabaki ahalko dute eskubideen aurretiko fiskalizazioa ordezkatzea, kontabilitatean arrazoi-hartzeak berekin dakarrenarekin eta lagin teknika edo auditoria bidez gerora egin daitezkeen iharduketa egiaztagarrien fiskalizazioarekin.

313. artikulua

1. Finantz kontrolaren xedea izanen da entitate lokalek edo haien erakunde autonomoek eta haiexen menekoak diren merkatal sozietateek dituzten Zerbitzuen funtzionamendua, eremu finantzario-ekonomikoan, egiaztatzea.

2. Aipatu kontrolaren xedea finantz informazioa aurkezteko egokitasunaz, aplikagarri diren arau eta jarraipideak betetzen direnentz eta aurrikusitako helburuak burutzeko eraginkortasun eta efizientziaren mailaz parte ematea izanen da.

3. Egindako kontrolaren ondorioz, idatzizko txostena burutu beharko da, egindako azterketatik heldu diren ohar eta ondorio guziak bertan agertuz.

314. artikulua.

Eraginkortasunaren kontrolaren xedea helburuak noraino betetzen diren aldioro egiaztatzea izanen da, baita bertako zerbitzu edo inbertsioen funtzionamendu eta errendimenduagatiko kostuaren analisia ere.

315. artikulua

Barneko fiskalizazioa beren gain duten funtzionariek askatasun osoz eramanen dute aintzinera beren eginkizuna eta beharrezkotzat jotzen duten aurrekin guziak galdatuko dituzte. Halaber, nahi dituzten liburu, kontu eta dokumentu guziak aztertu eta ikuskatu ahalko dituzte, eta arkeo eta kontaketak egiaztatuko, eta kontuhartzailetzaren helburu diren egintza, dokumentu edo espedienteen izaerak halaxe bultzatzen badu, beharrezkotzat jotzen diren txosten tekniko eta aholkularitza behar den hari eskatuko dizkiote.

316. artikulua

Nafarroako entitate lokalen eta haien menekoak diren erakunde eta sozietate guzien kontu eta gestio ekonomikoaren kanpotiko fiskalizazioa, Kontu Ganbarak eramanen du aintzinera Foru Lege honen Laugarren Saila, II. Kapitulua, Bederatzigarren Tituluan ezarritakoarekin bat, indarrean dagoen ordenamendu juridikoari jarraikiz, izan litezkeen iharduketak ezertan ukatu gabe.

IX. TITULUA. PROZEDURA ETA ERAENTZA JURIDIKOA. NAFARROAKO ENTITATE LOKALEN IHARDUKETEN INPUGNAZIOA ETA KONTROLA

I. KAPITULUA. Prozedura eta Eraentza Juridikoa

1. saila. Xedapen orokorrak

317. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalen egintza eta erabakien prozedura eta eraentza juridikoa, Foru Lege honetan eta gai honen gainean indarrean dagoen legeria orokor arau-emailean ezarritakoari lotuko zaizkio.

2. Nafarroako entitate lokalek Lege eta Zuzenbideari hertsiki men eginez ihardungo dute, ekonomia eta eraginkortasun printzipioen eta Foru Lege honen 1. artikuluan ezarritakoen arabera.

3. Entitate lokalek zuzenean erantzungo dute zerbitzu publikoen funtzionamendu edo haien agintari, funtzionari edo ordezkarien ihardunen ondorioz partikularrek beren ondasun eta eskubideen gainean jasan ditzaketen kalte eta galerez, erantzunkizun administratiboari buruzko legeria orokorrean ezarritako mugetan.

318. artikulua

1. Toki entitateak behartuak dira beren eskumeneko gaietan egiten zaizkien eskari guztiak ebatzi eta jakinaraztera.

2. Administrazioaren isiltasunak onespena adieraziko du, baldin eta eskaria aurkeztu denetik hiru hilabete igarotzen badira ebazpenik jakinarazi gabe."

Baimen eta lizentziak isiltasun positiboz emantzat hartuko dira baldin eta hiru hilabete igarotzen badira eskaera aurkeztu zenetik, hurrengo artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe

319. artikulua

Baimen eta lizentziak ematean, honako arau hauek bete behar dira:

1. Horrelakoak emateko eskumena toki erakundeko buruarena izanen da, arloko legeriak besterik xedatu ezean.

2. Jarduera pertsonaletan jarduteari buruzko eta toki ondarea erabiltzeari buruzko lizentzien eskaerak hilabeteko epean ebatziko dira. Epe hori betetzen bada ebazpen adierazia jakinarazi gabe, administrazioaren isiltasunaz ukatuak izan direla ulertzen ahalko da.

3. Eraikuntzarako eta lurzoruaren erabilpenerako lizentziak, eta halaber ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzkoak, hala nola jarduera sailkatuetakoak ez direnetarako enpresa edo lantegiak ezartzeko, lekualdatzeko edo handitzeko baimenei buruzkoak Nafarroako Foru Komunitatean aplikagarri den legeria berariazkoaren menpe egonen dira.

4. (indargabetua)

320. artikulua

Txostenik behar duten eskaeren gaineko espedienteetarako, edo bestelako Administrazio Publikoek parte hartu eta haien hondarreko ebazpena Administrazio lokalari dagokion eskaeren gaineko espedienteetarako, Administrazio lokalak bestelako haiei eskatuko die behar diren iharduketak, beraien eskumenekoak direnak, egin ditzaten.

2. saila. Erabakiak eta ebazpenak

321. artikulua

Erabakiak hartu beharko dira Foru Lege honen I. Kapituluko Hirugarren tituluan ezarritako eran.

322. artikulua

1. Erabakiak hartzerakoan, Idazkariaren aurretiko txostena, edo, hala behar balitz, Kontuhartzailearena edo haren legezko ordezkatzaile direnena, beharko da ondoko kasu hauetan:

a) Gehiengo berezia eskatzen duten gaiei buruzkoak direnean.

b) Korporazioburuak aginduta edo korporaziokideen arteko herenak, gaiari zein bilkuratan ekin behar zaion, hura baino lehen, denbora nahikoaz, eskatzen baldin badu.

c) Eraentza lokaleko legeriak edo, bestela, legeria sektorialak ezartzen dituen gainerako kasuetan.

2. Arestiko zenbakian aipatzen diren aginduzko txostenak idatziz igorri beharko dira, kasu bakoitzean zein legeria den aplikagarri eta horrekin bat etorriz zein proposamen den egokia adieraziz.

3. Entitate lokalen ondasun eta eskubideen defentsarako beharrezkoak diren egintzak burutzeko erabakiak, baita demanda judizialen aintzinean makurtu edo haiei amore ematekoak ere, hartu beharko dira Idazkariak, edo hala behar izanda, Aholkularitza Juridikoak edo Letratu batek bere txostena eman ondoren.

323. artikulua

1. Entitate lokaletako organo kolegiatuek erabakiak hartzen dituztenean bilkura hartantxeko aktan jaso beharko dira, eta bertan ondoko datu hauek sartu: Bilkura zein egun eta ordutan hasi eta bukatu den, zein izan diren Bilkuraburu eta zein partaide, zein izan den gai-zerrenda, eta osoko bilkuretan laburzki adierazi beharko dira agertu diren eritziak eta botuen nondik-norakoak eta gertatutako gora-beherak, baita arauz zehazten diren zehaztapenak eta finkatzen diren formalitateak ere.

Idazkariak egin beharko du Akta, eta hurrengo bilkura ohizkoan botaziora jarriko da, eta aurretik korporazioaren kideen artean banatua ez bada, irakurri eginen da. Aktan konstarazi beharko da aurreko aktaren onespena, baita bidezko diren zuzenketak ere, eta inolaz ere ezin izanen da erabakien funtsezko edukina aldatu.

Bilkuretako aktak, behin onetsita daudela, Akta Liburura aldatuko dira, eta Alkate nahiz Korporazioburuaren eta Idazkariaren sinaduren bidez indarra emanen zaie. Akta Liburuak muntako baliabide publikoaren balioespena izanen du eta bere orri guzietan, behar bezala zenbakituak izanen direnak, Korporaziobuaren sinadura eta Korporazioaren zigilua edukiko ditu.

2. Halaber, entitate lokalen eta bertzelako pertsonabakarreko organoen Buruaren ebazpenak horretarako espreski den liburura aldatu beharko dira, eta liburu horrek Akta Liburuari esleitutako izaera izanen du.

3. saila. Arautegiak, ordenantzak eta bandoak

324. artikulua

1. Entitate lokalek, arauak emateko duten ahalmenak, beren eskumenekoak diren esparruen barrenean erabiliz, ematen dituzten xedapen orokorrek Arautegiaren izaera izanen dute, haien xedea Administrazio lokalaren antolamendu eta funtzionamendua arautzea baldin bada, eta, bertzela balitz, Ordenantzen izaera.

2. Entitate lokalek onesten dituzten Ordenantza eta Arautegiak antolamendu juridikoaren barrenean sartuko dira, arauzko hierarkiaren printzipioari men eginaz, eta ukitzen duten dermio osoan izanen dira aplikagarri.

Estatuaren eta Foru Komunitatearen arauek errespetatuko dituzte, beti ere, herri eta kontzejuen erreglamentatzeko ahalmenaren erabilera beraien eskumen berarizkoaren esparruan.

3. Ordenantza eta Arautegietan ezarritakoak berdin lotetsiko ditu hiritarrak eta entitate lokala, azken honek ezin izanen duelarik inor indibidualki haien betetzerik salbuetsi.

325. artikulua

1. Tokiko erregelamenduak eta ordenantzak honako prozedura honi jarraituz onetsiko dira:

a) Toki entitateko osoko bilkurak hasierako onespena ematea.

b) Onespen-erabakia jendaurrean edukitzea gutxieneko epean _hogeita hamar egunean_ Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Aurkezten diren erreklamazio, kexa edo oharrak ebaztea, eta a) atalean aipatu den organoak behin betiko onespena ematea.

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

2. Herri ondasunen aprobetxamendua arautzen duten ordenantzak onesteko, beharrezkoa da korporazioa osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo absolutuak aldeko botoa ematea.

3. Erregelamendu eta ordenantzak aldatzeko egin beharreko tramiteak onespena emateko berberak izanen dira.

4. Jendaurrean jartzea ez da nahitaezkoa toki entitatearen beraren antolamenduan eragina duten erregelamenduak onesteko

326. artikulua

Entitate lokalek onetsitako Ordenantza eta Arautegiek ez dute eragin juridikorik izanen, beraien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen ez den bitartean eta, Ordenantza fiskaletan salbu, Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitateak entitate lokalei egin dituzten egintza edo harturiko erabakiak deusezta ditzaten eskatzeko duten ahalmena erabiltzeko epea amaitu ez deino.

327. artikulua

1. Entitate lokalek xedapenak ematen ahal dituzte onesten diren Arautegi eta Ordenantzak interpretatu eta argitzeko, abiapuntua den xedapenak bete behar dituen publizitate baldintza bereekin.

2. Ahalmen horren erabilera korporazioburuaren esku geldituko da, Ordenantza edo Arautegian besterik xedatzen ez bada.

328. artikulua

Entitate lokaleko Alkate edo Buruak emandako Bandoak, bere eskumenaren esparruan, aplikazio orokorrekoak izanen dira dagokien lurraldean, lege eta gainerako xedapen orokorrei men eginez, eta herriko usadio eta ohiturei jarraikiz emanen dira argitara.

Horien xedea aparteko neurriak hartu behar izatea balitz, hondamendi edo nahigabe publiko edo arrisku larriko kasuetan, berehala adieraziko zaio entitate lokaleko Osoko Bilkurari.

4. saila. Eskurantza auziak eta eskumen arazoak

329. artikulua

Organismo eta entitate lokalek beren eskugabezia aitortzera beharturik daude, beste aginteek horrela egiteko eskatzen ez badiete ere, beraiei ez dagokien gairik erabakitzeko aurkezten zaienean.

330. artikulua

Korporazio beraren meneko organo eta entitateen artean sortzen diren eskurantza auziak, positibo edo negatiboak, Osoko Bilkurak edo gobernu organo gorenak ebatziko ditu, edo Buruak bestela, Erregimen Lokalaren Oinarriak Arautzeko Legearen 50. artikuluko 1 zenbakian ezartzen den moduan, eta prozedura honen arabera:

a) Eskudun dela aitortzen duen organoak inhibitzeko errekerituko dio gaiaren ezagutza duenari, zeinak bertan behera utziko bait ditu iharduketak eta berehala igorriko auziari buruzko ebazpena dagokion organoari, egindako errekerimenduarekin batera, behar den erabakia hartu ahal izan dezan.

b) Organo edo entitateren batek bere eskugabezia aitortzen badu gai baten ezagutza izateko, iharduketak eskuduntzat jotzen duenari igorriko dizkio, zeinak haren eskuduntza erabakiko bait du zortzi eguneko epean. Eskugabe dela aitortzen badu berehala igorriko dio espedientea, bere txostenarekin batera, auzia erabakitzea dagokionari.

331. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalen artean sortzen diren eskumen arazoak honako arau hauen arabera ebatziko dira:

a) Entitate lokaleko Osoko Bilkurari dagokio auzia planteatzea.

b) Gaiaren ezagutza duen entitate lokalak inhibitzeko errekerimendua hartzen badu bertan behera utziko ditu iharduketak eta bere eskumenari buruz ebatziko du.

c) Bi entitateek eskudun direla aitortzen badute eskumen auzi positiboa sortuko da eta bien iharduketak Nafarroako Gobernuari igorriko dizkiote, hamabost eguneko epean bidezko dena ebatzi dezan.

2. Aurreko zenbakian aipaturiko prozedura berbera segituko da auzia negatiboa bada.

II. KAPITULUA. Nafarroako entitate lokalen iharduketen inpugnazio eta kontrola.

1. saila. Xedapen orokorrak

332. artikulua

Abuztuaren 10eko Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoaren 46. artikuluko 2 zenbakian ezarritakorekin ados, Foru Komunitateko Administrazioak, Justizia Auzitegien eskumena deusetan ukatu gabe, Foru Lege honek halakotzat jotzen dituen Nafarroako entitate lokal guztien iharduketen legezkotasun eta interes orokorra kontrolatuko ditu.

333. artikulua

1. Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakietatik Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioaren kontrolari lotuak daudenak inpugnatzen ahal dira honako bide hauetakoren baten bitartez:

a) Legedi orokorrak ezarritako jurisdikzio- edo administrazio- errekurtsoak eskudun diren organoetan aurkeztuz.

b) Kapitulu honen bigarren atalak aipatzen duen gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuz. Auzitegi horren ebazpenek, espresuek nahiz ustezkoek, foru administrazioaren bideari amaiera emanen diote, eta administrazioarekiko auzietako jurisdikzioko organo eskudunetan inpugnatu ahalko dira.

2. 1 b) zenbakian eta kapitulu honetako bigarren atalean xedatua ulertu behar da toki erakundeek Estatuko edo Foru Komunitateko administraziotik delegatu zaizkien eskumenak erabiliz gauzaturiko egintzen edo harturiko erabakien aurka bidezkoak diren errekurtsoak eta administrazio delegatzaileak horiek ebatzi ahal izana ezertan galarazi gabe.

334. artikulua

Nafarroako entitate lokalek eman eta jurisdikzio kontentzioso-administratiboaren kontrolari loturik ez dauden egintza eta erabakien aurka, bidezko ekintza edota helegiteak paratu eta erabiltzen ahal dira eskumendun organo eskudunen aurrean, legeria orokorrari jarraikiz.

335. artikulua

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak hurrengoetan egiten ahal du administrazioarekiko auzien jurisdikzioan Nafarroako toki entitateen egintza eta erabaki adierazi edo presuntziozkoen aurka, jarduera-ezaren aurka eta egitatezko bidea osatzen duten jarduketa materialen aurka:

a) Foru Komunitatearen eskumeneko berezko gaietan zuzenbidezko ordenamendua hausten dutela uste duenean.

b) Legeak hautsiz, toki entitateen berezko eskumenetatik harantzago doazenean, Foru Komunitatearen eskumenei kalte egiten dietenean edo haiek oztopatzen dituztenean.

2. Nafarroako Foru Komunitatea kapitulu honetako hirugarren ataleko 1. azpiatalean ezarritakoari lotuko zaio, administrazio jarduera aurkagarriaren aurka jotzean

336. artikulua

Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako entitate lokalen iharduketen interes orokorra kontrolatuko du Foru Lege honetan aurrikusten diren kasuetan eta moduan.

2. saila. Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean.

337. artikulua

1. 333.artikuluaren 1 zenbakiko b) lerroaldeak aipatzen duen gora jotzeko helegiteak nahibadako eta dohainezko izaera izanen du eta paratu beharko da, behar denean, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aintzinean, egintza edo erabakia argitara eman ondorengo hilabetearen barrenean, espresua bada, edo, Foru Lege honetan ezarritakoarekin ados, dagokion eskariaren ustezko ukapena gertatutzat hartzen denean.

2. Gora jotzeko helegitea zuzenbidezko ordenamenduaren edozein haustetan, boterearen desbiderazioa barne.

3. Gora jotzeko helegitea paratzeko legitimaturik izanen dira, legeria orokorraren arabera entitate lokalen egintza eta erabakiak inpugnatzeko legitimaturik daudenak, bai eta herritarrak ere, egintzak edo erabakiak pertsonalki ez ukituagatik.

338. artikulua

1. Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegiak izapidatu eta ebatziko du, arauez erabakitzen den prozeduraren bitartez:

2. Helegiteak jarri eta sei hilabeteko epearen barrenean ebatzi behar de ira. Epea akitzen denean horiei buruzko ebazpenik eman ez bada, ezetsitzat hartuko dira.

3. Entitate lokalen aurrekontuen mailakatzeari buruzko gora jotzeko helegiteak Kontu Ganbarak txostena aztertu ondoren ebatziko dira. Txosten hori bi hilabeteko epearen barrenean emanen da, horri buruzko Foru Lege arau-emailearen arabera.

339. artikulua

1. Gora jotzeko helegitea jartzeak ez du bertan behera utziko inpugnatutako egintza edo erabakia.

2. Gora jotzeko helegitea izapidatzen ari den bitartean Administrazio Auzitegiak ez du aipatutako exekuzioa bertan behera uzten ahalko.

340. artikulua

1. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak beteraztea helegitearen xede izan den egintza edo erabakia eman zuen organoari dagokio.

2. Nafarroako Gobernuak egoki juzkatzen duen guztia egiten ahal du, baita fondo ekonomikoak burutu eta eskuratzea posible egiten duten eskumenetan bertzerik gabe subrogatzea ere, aipatu xedapenak beterazteko, egin behar duen organoak hilabeteko epean aurrera eraman ez badu.

3. saila. Foru Komunitateko Administrazioak entitate lokalen ihardueren legezkotasun eta interes orokorraren gainean egiten dituen inpugnazioa eta kontrola

1. azpisaila. Foru Komunitateko Administrazioak entitate lokalen ihardueren gainean egiten duen inpugnazioa

341. artikulua

Foru Komunitateko administrazioak juzgatzen badu Nafarroako toki entitateen egintza edo erabaki adierazi edo presuntziozko batek, jarduera-ezak edo egitatezko bidea osatzen duen jarduketa materialak ordenamendu juridikoa hausten duela Foru Komunitatearen eskumenekoak diren gaietan, Foru Komunitatearen eskumenak gutxitu, haren jarduna oztopatu edo toki entitateen eskumenak gainditzen dituztela, neurri hauetakoren bat hartzen ahalko du:

a) Toki entitateari aurreko lerrokadak aipatzen duen administrazio jarduera aurkagarria baliogabetzeko errekerimendua egin.

b) Zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean administrazio jarduera aurkagarriaren aurka jo

342. artikulua

1. Foru Komunitateko administrazioak erabakitzen duenean aurreko artikuluak aipatzen duen errekerimenduaz baliatzea, hamabost egun balioduneko epean egin beharko du, eta artikulu hau espresuki aipatu.

Epe hori egintzaren edo erabakiaren jakinarazpena jasotzen denetik hasiko da kontatzen, edo Foru Komunitateko administrazioak jakiten duenetik edo jakin dezakeenetik toki entitateak prestazio bat eman behar zuela edo egintza irmo bat exekutatu, xedapen orokor batek hala aginduta, egintza administratibo baten ondorioz edo betebeharra sorrarazten dion kontratu edo hitzarmen administratibo baten eraginez, edo Foru Komunitateko administrazioak egitatezko bidea den jarduketa material baten berri duenetik edo izan dezakeenetik.

Errekerimenduak arrazoitua izan behar du, eta hautsitako araua zein den aipatu; horrez gain, egintza edo erabakia baliogabetzeko eskaria eduki behar du, edo toki entitateak ezarrita dagoen modu zehatzean betebeharrak betetzekoa, edo egitatezko bidea osatzen duen jarduketa materiala gelditzeko agindua, eta errekerimenduak dioena zer epetan bete behar duen ere adierazia behar du.

2. Toki entitateak errekerimenduari kasurik egiten ez badio, Foru Komunitateko administrazioak jarduketaren edo jarduera-ezaren aurka jotzen ahal du, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioan, jurisdikzio hori arautzen duen legeak izaera horretako helegitea aurkezteko adierazitako epean, zeina zenbatuko baita toki entitateari zuzendutako errekerimenduaren muga-egunaren biharamunetik aurrera edo hark errekerimenduari ezezko erantzuna emateko bidalitako jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera, deuseztapenerako ezarritako epean jasotzen bada

343. artikulua

1. Foru Komunitateko administrazioak zuzenean jotzen ahal du administrazioarekiko auzien jurisdikziora Nafarroako toki entitateen jarduketen aurka, haiek Foru Komunitatearen eskumenei kalte egiten dietenean, haiek oztopatzen dituztenean edo toki entitateen berezko eskumenetatik harantzago doazenean, betiere administrazioarekiko jurisdikzioa arautzen duen legerian ezarritako epean.

2. Aurkapenak oinarritzat hartzen den kaltea edo, hala bada, eskumenen muga-gainditzea zein izan den zehaztu behar du eta baita hautsitako arauak zein diren ere. Horrez gain, jarduketa eteteko eskaera adierazia eduki dezake, ukitutako komunitate-interesaren osotasun eta eraginkortasunean oinarritua, zeinak, hala bada, legeria orokorrean ezarritako ondorioak sortuko baititu.

Etenaldia erabakirik, edozein unetan, toki entitatearen eskariz eta Foru Komunitateko administrazioari entzun ondoren, osorik edo partez baliogabe utz dezake auzitegiak, etenaldiak kaltea ekar badiezaioke toki interesari eta aurka egitean baliatutako komunitate interesak ez badu hura justifikatzen

2. azpisaila. Entitate lokalen iharduketen interes orokorraren kontrola foru Komunitateko Administrazioaren eskutik

344. artikulua

1. Foru Komunitateko Administrazioak, Foru Lege honetan ezarrita dagoen eran, Nafarroako entitate lokalen iharduketen interes orokorra kontrolatuko du beraien jabetzako ondasun eta eskubideei dagokienean.

2. Halaber, toki entitateen jarduketen interes orokorraren gaineko kontrol lana eginen du, legeetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

3. Interes orokorraren gaineko kontrolaren xedea ez da inola ere izanen iritzia ematea toki entitateak hartutako erabakiaren bidezkotasunaz, erabakiaren inguruan izan daitezkeen interes orokorrekiko duen egokitasuna aztertzea baizik.

                                 3. azpisaila. Xedapen amankomunak

345. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalak beharturik daude Foru Komunitateko Administrazioari, ezartzen diren epe eta eran, beren ekintza eta erabakien kopia edo laburpena igortzera. Korporazio buruak, eta horien aginduaz Idazkariak, dira eginbehar horren erantzuleak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak informazio gehiago eskatzen ahal du aurreko lerroaldean aipatzen denari buruz. Eskatutako informazio osagarri hori hogei laneguneko epearen barrenean igorri behar da. Horrela eginez gero, etenik geldituko dira 342. artikuluaren 1. zenbakian eta 343. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako epeak.

346. artikulua

1. Toki administrazioaren arloan eskumenak baliatzen dituen Foru Komunitateko administrazioko organoari dagokio Nafarroako toki entitateek egintza eta erabaki adierazi edo presuntziozkoei, jarduera-ezari eta egitatezko bidea osatzen duten jarduketa materialei aurka egiteko ahalmenaz baliatzea, 335. artikuluak aipatzen duena.

2. Toki entitateen jarduketen interes orokorra kontrolatzeko ahalmenez gaia eta arloko legeria direla-eta dagokien Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko organoak baliatuko dira

4. saila. Nafarroako entitate lokalen iharduketei buruzko kanpoko kontrola

347. artikulua

1. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Kontu Ganbarak Nafarroako korporazio lokaletako kontuen eta gestio ekonomikoaren berri emanen du.

2. Aipatu informazioa Kontu Ganbara arautzen duen Foru Legearen arabera emanen da. Bereziki fondo publikoen kudeaketaren legezkotasun, eraginkortasun eta ekonomia erizpideei lotuko zaie. Informazioa urteko kontuez, gestio globalaz edo honen alderdi jakin batzuei buruz mintzatzen ahal da.

348. artikulua

Kontu Ganbarak ondoan aipatzen denaz baliatuko da bere eginkizun fiskalizatzailea burutzeko:

a) Entitate Lokalen kontuen azterketa eta berriskusketa.

b) Kontu Ganbarak egoki juzkatzen dituen fiskalizazio txostenak egitea, bere kabuz eta daukan iharduketa programaren arabera.

c) Entitate lokalaren Osoko Bilkurak eskatutako txostenak egitea, gutxienez partaideen bi herenek erabakitzen badute hori. Kasu horretan iharduerak Kontu Ganbarak egoki juzkatzen duen araberako hedadura izanen du, eta fiskalizazio programarekin bat eginen da.

349. artikulua

1. Nafarroako entitate lokalek Kontu Ganbarari honek eginkizunak betetzeko eskatzen dizkien xehetasun, txosten, dokumentu edo aurrekari guziak eman behar dizkiote.

2. Aurreko lerroaldean ezarritakoa deusetan ukatu gabe, Kontu Ganbarak bulego publiko, egoitza, gordailu eta biltegi eta edozein lokaletako liburu, eskudiru eta baloreak ikuska ditzake, eta dokumentu guziak konproba, bere eginkizunak betetzeko beharrezkotzat jotzen badu.

3. Kontu Ganbarak epe batzuk jartzen ahal ditu 1. zenbakian aipatu den informazioa aurkezteko.

Ezarritako epeak ez betetzeak, edo eskatutako informazioa eman nahi ez izateak, ondoko neurri hauek hartu beharra ekar dezake:

a) Idatziz bidalitako errekerimendu behartzailea.

b) Nafarroako Gobernu eta Parlamentuari jakin eraztea, indarrean dagoen legeriari jarrraikiz neurri egokiak har ditzaten.

350. artikulua

1. Atal honetan aurrikusitako eginkizunak bete asmoz Kontu Ganbarak egin dituen fiskalizazio eta kontrol lanei buruzko txostenak, dagozkion korporazioari igorriko dizkio, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

2. Kontu Ganbarak urtero igorriko die Nafarroako Parlamentu eta Gobernuari entitate lokalak fiskalizatu eta kontrolatzeko egin dituen iharduerei buruzko Txosten-Laburpena, Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara emanen dena.

351. artikulua

Fiskalizazio eta kontrol lana oinarritzat harturik, Kontu Ganbarak nahi adina aholku ematen ahal die Parlamentu, Korporazioei, eta Nafarroako Parlamentu eta Gobernuari Nafarroako entitate lokalen ekonomi eta finantz gestioari dagokionez.

Lehen Xedapen Gehigarria

44.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, iraungi egin behar dira agindu horretan aipatu diren populazio betebeharrak eta famili unitateak ez dituzten kontzejuak.

1.a. Kontzejuak iraungi eginen dira baldin eta zuzenbidezko biztanle kopurua 16ra ailegatzen ez bada Lege honek indarra hartu ondoren argitaratzen diren lehenbiziko populazio datuen arabera, eta kopuru horretara ailegatu ez badira aurreko bi urteotan, lege honek indarra hartzean argitaratuko diren datu ofizialekin bat. Era berean, iraungirik geldituko dira Foru Lege hau indarrean sartu ondoren argitaratutako datuen arabera hiru urtez segidan 16 biztanlez beheitiko zuzenbidezko populazioa duten kontzejuak.

Lehen kasuan, iraungipena Nafarroako Gobernuak dekretatuko du Foru Lege honek indarra hartu eta ondoko hiru hilabeteko epearen barrenean, eta bigarrenean, ukitutako kontzejuak iraungitzea ekarriko duten populazio datuak argitaratzen direnetik hasita epe beraren barrenean.

2.a. Halaber, Kontzejua iraungi eginen da baldin eta, 16 biztanlez goitiko zuzenbidezko populaziora ailegatu arren, gutxienez hiru famili unitate ez baditu. Ondorio horietarako, ondoan azaltzen den hau hartuko da famili unitatetzat: pertsona bat, edo etxebizitza berean bizi diren pertsonak, laugarren mailara bitarteko ahaidetasun harremana baldin badute.

Iraungipena Nafarroako Gobernuak dekretatuko du. Horretarako, espedientea irekiko da eta horren barrenean entzutea emanen zaie ukitutakoei.

Bigarren Xedapen Gehigarria

1. Kontzeju bat iraungi ondoan bere kudeatze organoak desagertuko dira. Iraungitako kontzejuaren lurralde-eremuko gobernua eta administrazioa udalerriko udalak hartuko ditu bere gain. Udala izanen da, hortik aitzina, kontzejuaren ondasun, eskubide eta betebeharren titularra, eta bere gain hartuko ditu Legeak esleitzen dizkien eskumen guziak.

Kontzejuak indarrean dituen aurrekontuak kitatu eta Udalari pasatuko dizkio.

2. Iraungitako kontzejuen langileei dagokienez, honako arauok hartuko dira kontutan:

1.a. 500 biztanlez goitiko kontzejuetako Idazkariek, martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu aurretik izaera finkoaz eta lanaldi osoan entitate lokal batean nahiz gehiagotan lanean aritzen baziren, eta Foru Lege honek indarra hartzean eskubide pasiborik sortzeko egoeran ez badaude, eta Zazpigarren Tituluaren II. Kapituluko 1. Atalean xedatutakoa gorabehera, honako erizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Kontzejua, Udalerri independiente bihurtzeko, Udalak, Idazkari lanpostu betegabea hornitzeko, bi bide hauetako bat hartu beharko du: iraungitako kontzejuaren Idazkariarendako oposizio-lehiaketa murriztua egitea, edo lanpostua Zazpigarren Tituluaren II. Kapituluko 1. Atalean ezarritako lehiaketa orokorretan sartzea.

Nolanahi delarik ere, oposizio-lehiaketa murriztuan parte hartzeko, iraungitako kontzejuaren Idazkariak nahitaez z eduki beharko du Udalaren Idazkari lanpostuan aritzeko Foru Lege honetan eskatzen den titulazioa.

b) Betegabeko lanposturik ez dagoelako, edo oposizio-lehiaketa murriztuan parte hartzeko eskatzen den titulazioa ez izateagatik, edo hauta froga horretan lanpostua lortu ez dutelako, iraungitako kontzejuen Idazkariek aurreko atalean ezarritakoari jarraituz Udalaren Idazkari lanpostua erdiesten ez badute, Udalaren Idazkariorde izatera pasatuko dira, eta funtzionarien estatutuari lotuko zaizkio, egoera pertsonal hori desagertuko baita.

2.a. Gainerako langileak, lan erlazioaren uzteari buruzko ahalmenak deusetan ukatu gabe, Udalari atxekirik geldituko dira lehenago zuten lan izaera, funtzioanariarena edo kontratatuarena, mantenduz.

3.a. Funtzionari nahiz lan-kontratatuak ez diren langileek kargua utzi beharko dute.

Hirugarren Xedapen Gehigarria

Foru Lege honetan xedatutakoaren ondorioz iraungitzen diren entitate lokalen herri ondasunen gozamendu eta probetxamendua entitate lokal horiek zuten lurraldean bizi den jendearendako geldituko da mugaturik.

Laugarren Xedapen Gehigarria

Foru Lege honetan xedatutakoa dela kausa udal eta kontzejuen eskumenetan egiten diren aldaketei dagokienez, honako arau hauek bete beharko dira:

1.a. Udalerriek Lege honek indarra hartu ondoko urteko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dituzte beren gain lehenago kontzejuenak eta Foru Lege honetan xedatutakoaren arabera udalerrienak diren eskumenak.

2.a. Arestiko arauaren lehenbiziko lerroaldean aipatu den egunetik aitzina eragina izanik, udalerriak subrogaturik geldituko dira kontzejuen obra eta zerbitzuen eskubide eta betebeharrei dagokienez, Foru Lege honetan ezarritakoaren arabera udalerrienak baldin badira eskumen horiek. Udalerriek beren gain hartuko dituzte kontzejuei esleitutako eginkizun eta zerbitzuen ondasunak.

3.a. Halaber, 1. arauean aipatutako egunetik aitzina eragina izanik, udalerriak subrogaturik geldituko dira kontzejuenak diren eskubide eta betebeharrei dagokienez, kontzejuak udalerriei esleitutako obrak egin edo zerbitzuak emateko eratutako Mankomunitate edo bestelako Batasunen partaide diren aldetik.

Mankomunitate edo Agrupazioen administrazio eta gobernu organoek behar adina erabaki hartu ditu entitate horiek eskumen banaketa berriari egokitzeko.

Boskarren Xedapen Gehigarria

1. Ondoan aipatzen direnei zuzenean ematen zaie Idazkari edo Kontuhartzaile lanpostuan aritzeko zilegidura:

a) Nafarroako korporazio lokalen Idazkari, Idazkariorde eta Kontuhartzaileak, baldin eta Foru Lege honek indarra hartzen duenean funtzionari publikoak badira, eta iharduneko zerbitzuan edo zerbitzu berezi, eszedentzia edo aldi baterako etenaldian badaude.

b) Foru Lege honek indarra hartu aurretik zilegidura zuten Idazkariak, baldin eta indarra hartzen duenean Nafarroako Udalen baten Idazkari lanpostu finkoan aritzen bada funtzionaria izan gabe.

Halaber, iraungitako kontzejuetako Idazkariek, Udal baten Idazkari edo Idazkariorde lanpostua Bigarren Xedapen Gehigarriaren 2. Zenbakian ezarritakoaren arabera erdietsi bazuten, zuzenean lortuko dute lanpostu horretan aritzeko zilegidura.

2. Nafarroako Udalen Idazkariak, Foru Lege honek indarra hartu aurretik lanpostu horretan aritzeko zilegidura erdietsi zutenak, funtzionarien zuzenbidezko estatutuari lotuta geldituko dira, funtzionari izan gabe aritzen baziren horretan, egoera pertsonal hori desagertuko baita.

Seigarren Xedapen Gehigarria (indargabetua)

Zazpigarren Xedapen Gehigarria

Udalen osasun arloko funtzionari titularrak beren arautegi bereziari lotuko zaizkio, eta horretan agindua ez dagoen hartan, gainerako funtzionari lokalendako ezarritakoari.

Zortzigarren Xedapen Gehigarria

Deuseztatu egiten da Nafarroako entitate lokalek O.H.O.ko Irakasleei etxebizitza eman edo kalteordaina pagatu beharra.

Bederatzigarren Xedapen Gehigarria

Nafarroako entitate lokalek Foru Lege hau indarrean sartu eta bigarren ekitalditik aitzina egin eta onetsi beharko dute 267. artikuluak aipatzen duen Aurrekontu Orokor Bakarra.

Hamargarren Xedapen Gehigarria

1. Foru Lege honetan herri ondasunei buruz aipatzen den arauketa Nafarroako Udal, Kontzeju, Barruti, Ibar, Zendea eta Almiradioei aplikatuko zaie.

2. Nafarroako Foru Zuzenbide Pribatuaren Bildumako 43. Legearen bigarren eta hirugarren atalean, eta herrilurren probetxamenduetan oinarritutako zenbat it lege zaharretan aipatutako erakundeei aplikagarri izanen zaie, bertzerik ezean, Foru Lege honek aprobetxamenduei buruz ezartzen duena, baldin eta dagozkien erregimenei kontra egiten ez badie, eta segituko dute beren Arautegi, Ordenantza, Koto, Paramento, Hitzarmen, Erabaki, Epai edo Konkordiei jarraikiz funtzionatzen. Desafektazio eta disposizio iharduketei dagokienez Foru Lege honi atxikiko zaizkio, atal honetan korporazioak aipatzen direnean beren gobernu organoez ari dela ulertu behar delarik.

Hamaikagarren Xedapen Gehigarria

Nafarroako Gobernuak Herrilurren Aberastasunen Erregistroa sortuko du, eta arauei segituz ezarritako baldintzen arabera eguneraturik mantenduko. Errandako Erregistroan Nafarroako entitate lokal guztietako herrilurren hedadura, mugak eta erabilera zehaztuko dira, baita errekurtsoak sortzeko gaitasuna ere.

Hamabigarren Xedapen Gehigarria

1. Herrilurretarako Arbitro bidezko Batzorde bat eratuko da Merinalde bakoitzean. Batzorde misto horretan herrilurren probetxamenduen onuradunak ordezkaturik egonen dira. Aipatu Batzordeen osaketa eta antolaketa arautu eginen dira.

2. Herrilurretarako Arbitro bidezko Batzordeak entitate lokalendako erakunde aholkuemaileak izanen dira Laugarren Tituluko II. Kapituluko 2. Atalean entitateei esleitzen zaizkien gaietan.

Hamahirugarren Xedapen Gehigarria

326. artikuluan xedatutakoa Foru Lege honek indarra hartu eta gero onesten diren Ordenantzei lotuko zaie.

Hamalaugarren Xedapen Gehigarria

Lege honek indarra hartzen duenetik bi urteko epearen barrenean, Nafarroako Gobernuak Foru Lege Proiektu bat igorriko dio Nafarroako Parlamentuari, inolako udal dermiotan sarturik ez dauden Foru Komunitateko atalak inguruko udalen batean edo batzuetan sartzea arautzeko.

Hamabosgarren Xedapen Gehigarria

Foru Zuzenbide Zibilaren edo Nafarroako Foru Berriaren 43 Legea (martxoaren 1eko 1/1973 Legearen 2. zenbakia honelaxe gelditzen da idatzirik:

Baztango Baile Txit Noble eta Unibertsitatea eta Erronkari eta Zaraitzu Ibarretako Batzarre Nagusiak, haiek osatzen duten Udalen nortasun juridikoa deusetan galerazi gabe. Korporazio horiek zeinek bere Ordenantzek ezarritakoaren arabera jokatuko dute beti ere.

Hamaseigarren Xedapen Gehigarria

Foru lege honen 9. bis artikuluan Iruñeko Udalarentzat aurreikusten den araubideak berezitasun hauek izanen ditu:

1. Antolaketa.

a) Kudeaketa deskontzentratua egiteko bitarte gisa, udal barrutiak sortzea aukerakoa izanen da, eta kasuan kasuko erregelamendu organikoaren bidez arautuko dira.

b) Foru lege honen 103.1 artikuluan, jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoari dagokionez, 140.2 eta 3, 228.1 eta 2 artikuluetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 131. eta 225.3 artikuluetan aipatzen diren erabakiak hartzeko eskumena Udal Osoko Bilkurarena da.

c) Foru lege honen 81.1 eta 2, eta 103.1 artikuluetan, jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoari dagokionez, 140.2 eta 3, 205.2.c), 209.2, 325.2 eta 3, eta 348 c) artikuluetan aipatzen diren erabakiak bertan aurrikusten den gehiengoarekin hartu beharko dira.

d) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 129. artikuluaren 2. idatz-zatian aipatzen den eskumena udalburuarena edo osoko bilkurarena da, dagokionarena.

e) Kontu Orokorra behin eratuta, kontu-hartzailetzak eta kudeaketa ekonomiko finantzarioa eta aurrekontuetakoa egiten duen organoak haren gaineko txostenak eginen dituzte.

2. Langileak.

a) Iruñeko Udalak, plantilla organikoa onesten duenean, Osoko Bilkurako idazkari lanpostu hutsa betetzeko zer sistema erabiliko den zehaztuko du. Honako bide hauek izanen ditu aukeran:

-Lanpostua lege honen 245. eta ondoko artikuluetan araututako betetze sisteman sartzea. Horretarako, Iruñeko Udalak Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentura jo beharko du, foru lege honen 248. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

-Lanpostu hori Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Sarrera Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz betetzea. Proba horietan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek, daukaten lanpostuan sartzeko 246. (bis). artikuluko 1. idatz-zatian adierazitako tituluren bat eskatu baldin bazaie.

Prozedura horren bitartez lanpostuan sartzen den pertsonak Nafarroako toki entitateetan idazkari gisa aritzeko gaikuntza lortuko du zuzenean, horrelakorik ez badu.

-Foru gaikuntza duten funtzionarioen artean betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Sarrera Erregelamenduaren II. tituluko III. kapituluan ezarritakoarekin bat.

Prozedura horren bidez lanpostuan sartzen dena zerbitzu berezien egoeran geldituko da jatorriz duen lanpostuan.

 b) Toki Gobernu Batzarrari eta bertako idazkaria den zinegotziari laguntzeko organoaren titularra batzar horrek berak izendatuko du, udaleko funtzionarioen arteko izendapen libreaz; funtzionario horiek lanpostuak jabetzakoak izan beharko dituzte, eta haiek zuzenbideko titulua eskatuta eskuratuak.

c) Aholkularitza juridikoaren titularra Toki Gobernu Batzarrak izendatuko du, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen artean egindako lehiaketa bidez, funtzionario horiek, betiere, lanpostua Zuzenbideko lizentziatura eskatuta eskuratu bazuten.

d) Iruñeko Udalak, plantilla organikoa onesten duenean, Udaleko kontu-hartzaile orokorraren lanpostu hutsa betetzeko zer sistema erabiliko den zehaztuko du. Honako bide hauek izanen ditu aukeran:

-Lanpostua lege honen 245. eta ondoko artikuluetan araututako betetze sisteman sartzea. Horretarako, Iruñeko Udalak Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentura jo beharko du, foru lege honen 248. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

-Lanpostu hori Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Sarrera Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz betetzea. Proba horietan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek, daukaten lanpostuan sartzeko 246. (bis). artikuluko 2. idatz-zatian adierazitako tituluren bat eskatu baldin bazaie.

Prozedura horren bitartez lanpostuan sartzen den pertsonak Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza lortuko du zuzenean, horrelakorik ez badu.

-Foru gaikuntza duten funtzionarioen artean betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuetan Sartzeko Erregelamenduaren II. tituluko III. kapituluan ezarritakoarekin bat.

Prozedura horren bidez lanpostuan sartzen dena zerbitzu berezien egoeran geldituko da jatorriz duen lanpostuan.

e) Kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa eta aurrekontuena egiten duen organoaren eta zerga kudeaketarako organoaren titularraren edo titularren lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen langileei aplikatzekoa zaien araudian ezarritako sistema orokorrekin bat beteko dira, administrazio horietan funtzionario gisa aritzen diren eta lanpostua ekonomiako edo enpresa zientzietako lizentziatu titulua eskatuta eskuratu dutenen artean. 

f) Udaleko gainerako lanpostuak betetzeko, behin-behinekoak nahiz funtzionarioenak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuan eta gainerako garapen arauetan oro har ezarritakoari jarraituko zaio.

3. Araubide Juridikoa.

Udal eskumeneko zergen eta zuzenbide publikoko dirusarreren kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapen egintzen eta erabakien aurkaratzeak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen IX. Tituluan jasotako arauen menpe egonen dira.

Lehen Xedapen Iragankorra

1. 38. artikuluan xedatutakoa gora behera, kontzejuek gaur egun hauek gobernatu eta administratzen dituzten organoen arabera segituko dute, harik eta Foru Lege hau indarrean sartutakoan eginen diren hauteskundeetan hautatutakoek kargu horiek hartu arte. Hautatutako pertsonek 36. artikuluak aipatzen dituen kudeatze eta administrazio organoak eratuko dituzte.

2. 38. artikuluak aipatzen dituen gobernu organoak osatu arte, 19. artikuluari jarraikiz eratzen diren kontzejuak Batzorde Kudeatzaile baten bidez antolatu eta administratuko dira. Batzorde hori Nafarroako Gobernuak izendatutako bost kidek osatuko dute. Batzordekideek beraien arteko bat izendatuko dute Kontzejuburu.

Bigarren Xedapen Iragankorra

Kontzejuek lehenago esleiturik zituzten eskumenak, Foru Lege honetan xedatzen denaren arabera ematen zaizkienak, behin betikoz berenganatu arte, kontzejuek kredituak hitzartu eta langileak kontratatzeko hartzen dituzten erabakiak Udalak berretsi beharko ditu.

Lege hau indarrean sartu aurretik Kontzejuek hasiera batez onetsitako baliabideek, hirigintz planeamendurakoek hain zuzen ere, tramitazioan segituko dute. Aurrerantzean, dena den, ezin izanen da, hirigintz antolamenduan, udalarena baino txikiagoko esparrua duen plan edo instrumenturik egin.

Hirugarren Xedapen Iragankorra (indargabetua)

Laugarren Xedapen Iragankorra

Foru Lege honek indarra hartu baino lehen irekitako kontratazio espedienteak lehenagoko xedapenei lotuko zaizkie, espedientea osorik tramitatu arte.

Bosgarren Xedapen Iragankorra

Entitate Lokalek egoki diren iharduketak egin beharko ditu, Herrilurrei buruzko maiatzaren 28ko 6/1986 Foru Legea indarrean sartu zenean zeuden herrilurren probetxamenduak Foru Lege honen aginduei egokitzeko, dagokien Ordenantzan finkatzen den unean.

Entitate Lokalek, oihan probetxamenduetan, xedapen honetan ezarritako epeak luza ditzakete, epea kontzesioen iraupenaren arabera jarriko delarik.

Seigarren Xedapen Iragankorra

Nafarroako Gobernuak, hiru hilabeteko epearen barrenean gehienez ere, 259. artikuluak aipatzen duen Foru Lege Proiektua igorriko dio Nafarroako Parlamentuari.

Zazpigarren Xedapen Iragankorra

171. artikuluak aipatzen duen ehizaren probetxamenduari dagozkionetan, haren ordezko arauteriarik ematen ez deno, indarrean segituko dute Nafarroako Foru Parlamentuak 1981.eko martxoaren 17an emandako Arauaren edukinak eta haren ebazpen osagarriek, Arau horrek Nafarroako Udal Administraziorako Arautegiaren artikulatuari egiten dion aipamenak ezik.

Zortzigarren Xedapen Iragankorra

Udal dermioak aldatzeko espedienteek, Lege honek indarra hartu aitzin hasi baldin badira, beren izapidetzari jarraituko diote eta lehenago indarrean zeuden xedapenen arabera ebatziko dira.

Xedapen Derogatzaile Bakarra

Indarrik gabe gelditzen dira ondotik aipatzen direnok:

a) Nafarroako Udal Administraziorako Arautegia, 1928.eko otsailaren 3koa.

b) Nafarroako Udal Administrazioetako funtzionarien ordainsariak Foru Diputazioko funtzionarienekin parekatzeko Araua, 1980.eko urtarrilaren 29koa, eta horren arauzko xedapenak.

c) 1979.eko uztailaren 4eko Araua, Hamaika, Hamabost eta Hogeitabateko Batzarreei buruzko Arauak. Urriaren 13ko 31/1983 Foru Legea, Batzarre Irekien eraketaz eta Hamaika, Hamabost eta Hogeitabateko Batzarreen hautaketa eta eraketaz mintzatzen dena, eta aipatu Arauaren eta Legearen arauzko xedapenak.

d) Otsailaren 2ko 4/1984 Foru Legea, Nafarroako Udal eta Kontzejuek erabakiak hartzeko duten prozedurari buruzkoa.

e) 1979.eko azaroaren 5eko Arauak, Nafarroako entitate lokaletako hautapenezko karguen ordainsariei buruzkoak, eta horien xedapen osagarriak.

f) Herrilurrei buruzko maiatzaren 28ko 6/1986 Foru Legea.

g) Apirilaren 17ko 2/1986 Foru Legea, Nafarroako entitate lokalen iharduketen legezkotasuna eta interes orokorraz Gobernuak egin behar duen kontrola arautzen duena.

h) Lerrun bereko edo txikiagoko edozein Arau, baldin eta Foru Lege honetan ezarritakoari kontra egin, horretan erraten den kontrakoa erran edo horrekin bateraezinak baldin badira.

2. Nolanahi delarik ere, eta horiek ordezkatzeko arauzko xedapenak ematen ez diren bitartean, indarrean segituko dute Herrilurrei buruzko maiatzaren 28ko 6/1986 Foru Legea eta arestian aipatutako apirilaren 17ko 2/1986 Foru Legea garatzen dituzten Arautegiak, beti ere Foru Lege honetan ezarritakoari kontra egiten ez badiote, edo horrekin bateraezinak ez badira.

Azken Xedapenetan Lehena

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Foru Lege honetan ezarritako diru-zenbatekoak gero batean gertatzen diren aldaketa ekonomikoei egokitzeko.

Azken Xedapenetan Bigarrena.

Foru Lege honek 1990.eko urriaren 1ean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa