Castellano | Euskara | Français | English
Karlistaldietako irudiak.
Lehenengo Gerra Karlistaren ondorioz (1833-1840) Nafarroak erresuma izaera galdu zuen. Bergarako Hitzarmenean, 1839an, Espartero jenerala prest agertu zen lege proiektu bat aurkez zedin gomendatzeko; Gobernuak Gorteetan aurkeztuko zuen lege proiektuaren helburua Nafarroako Foruak berrestea edo aldaraztea izanen zen. Azkenean, Gobernuak Foruak berresten zituen lege bat promulgatu zuen, beti ere batasun konstituzionala hautsi gabe.
Prozesu horren emaitza, 1841 Lege Itundua, "foru erregimenaren" abiapuntua izan zen. Harrezkero Nafarroa ez zen erresuma izanen, eta horren trukean autonomia handia emanen zitzaion.
Lege Itunduaren 26 artikuluek alor desberdinak arautzen zituen: gobernu militarra eta politikoa, justizia administrazioa, udalak, mendiak eta Ogasun gaiak.
Lege Itundua eman zenetik Nafarroako Diputazioa gobernu baten eginkizunak hartu ditu bere gain: aurrekontuak onartu, zergak bildu, errepideez eta bideez arduratu, mendiak arautu eta zaindu... poliki-poliki oraingo administrazio batenak bezalako zerbitzuak emateraino.