(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Eskumenak eta egitura

Unitate organiko horizontal bat da, lehendakariordetzak arlo orokor hauetan dituen beharrei erantzuten diena: gai tekniko eta juridikoak, giza baliabideak eta aurrekontuen kudeaketa.

Haren eginkizun nabarmenenak hauek dira:

a) Laguntza juridikoa ematea lehendakariordetzako gainerako unitateei, bai arauen prestaketan bai haien egintzen eta xedapenen kontra aurkezten diren errekurtso administratiboen ebazpenean.

b) Lehendakariordetzari atxikirako langileen kudeaketa eta kontrola egitea, bai eta langile publikoek oporren, lizentzien eta baimenen arloan egiten dituzten kontsultei erantzutea.

c) Lehendakariordetzako unitateen aurrekontuak nola betetzen diren kontrolatzea, bai diru-sarrerei bai gastuei dagokienez.

d) Lehendakariordetzako organoek onetsitako foru aginduak eta ebazpenak erregistratu, artxibatu eta zaintzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko 15/2004 Foru Legeak ezartzen du departamentu bakoitzak idazkaritza tekniko nagusi bat izanen duela, kontseilariaren menpe zuzenean.

Egitura

Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen 170/2015 Foru Dekretuak honako atal hauetan banatuta antolatu du Idazkaritza Nagusi teknikoa:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atala.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa