(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Jarduera lerroak, planak eta hitzarmenak

Departamentuaren jarduera lerroak

2015-2019 legegintzaldirako helburuak

Garapen Ekonomikorako lehendakariordearen agerraldia Nafarroako Parlamentuan 2015-2019 legegintzaldirako Lehendakariordetzaren helburuak eta lan-ildoak azaltzeko.

Lehendakariordearen hitzaldia

Jarduera ekonomiako eta enplegua suspertzeko akordioa

Nafarroako Gobernuak eta eragile sozialek erdietsitako akordioa jarduera ekonomikoa suspertu eta lan egonkor eta kalitatezkoa lortzeko, 2015-2017 aldian. 545 milioi euroko aurrekontuko diru-hornidura du.
Akordioa - Neurriak - Neurrien betetze maila - Adierazleen jarraipena (gaztelaniaz)

igo

Ekonomia, enpresa eta lana

Nafarroa Garapen Estrategia S3

Planak Nafarroako hobekuntza sozioekonomikoa du xede, ekonomiaren espezializazioa bilatuz etorkizunerako aukera hobeak dituen alorretan 
Nafarroa Garapen Estrategia S3 (gaztelaniaz)

2013-2016 aldiko Nafarroako Nazioarteko Plana

Nafarroak Nazioarteko Plan berri bat du 2013ko maiatzetik gizartearen eta ekonomiaren nazioartekotasuna sustatu eta bere kanpo sektorea suspertzeko. 89 ekintza jasotzen ditu Nafarroako ekonomiaren nazioartekotasuna bultzatzeko.
Nafarroako Nazioarteko Plana (gaztelaniaz)

Nafarroako II. Ekintzailetza Plana, 2017-2019 aldirako

Ekintzailetza Planak izpiritu ekintzailea sustatu nahi du Nafarroako herritarrengan. Bere beste helburuetariko batzuk dira negozio-ideia gehiago eta handiagoak abian jartzea, eurak giza baliabide onenekin hornitzea eta euren bidez domino efektua sortzea ekimen ekintzaile gehiago garatzea.
Ekintzailetza Plana (gaztelaniaz)

Lan Autonomoari buruzko Plana, 2017-2020 aldirako

Lan autonomoaren baldintzak hobetzea eta hazten laguntzea ditu helburu. Hain zuzen ere, enpresa-egitura handien eta autonomo txikien artean aurkitutako desberdintasunak gutxienera murriztea, biek baldintza-berdintasun handienean lehiatzeko merkatu orokor batean, baina baita tokiko merkatu batean ere.
Lan Autonomoari buruzko Plana (gaztelaniaz)

Ekonomia Sozialaren Plan Integrala, 2017-2020 aldirako

Honako enpresa hauentzako neurriak jasotzen ditu:
kooperatibak, lan sozietateak, gizarteratze eta laneratze enpresak, fundazioak, etab.
Guztiek horiek partekatzen dute Ekonomia Sozialaren ikuspegia, hain zuzen ere, pertsonen garapena erraztea, gizartea eraldatzea eta Nafarroako garapen jasangarria bideratzea.
Ekonomia Sozialaren Plana (gaztelaniaz)

igo

Industria, energia eta berrikuntza

Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

Nafarroa berriz ere berrikuntzaren lidergora eramatea du helburu. Horretarako, berrikuntzaren alderdi guztietan eragingo du: inbertsioa, zientzia bikaintasuna, talentua, transferentzia, elkarlana eta nazioartekotzea.
Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (gaztelaniaz)

Nafarroako IV. Plan Teknologikoa 2015

Plan honen helburu nagusiak honakoak dira: eskualdeko ekonomiaren garapen orekatu eta jasangarria sustatzea, lurraldea, enpresen tamaina eta sektore ezberdinak kontuan harturik; berrikuntza bultzatzea; zientzia eta berrikuntzaren sozializazioari esker eskualdeen lehiakortasuna hobetzea; eta Nafarroako berrikuntza sistema Europako eta Mundu mailako esparruetan barneratzea.
Nafarroako Plan Teknologikoa 2015 (gaztelaniaz)

2013-2016 aldiko Nafarroako Agenda Digitala

2013-2016 aldiko Nafarroako Agenda Digitalaren helburua da Nafarroa informazioaren gizartean erabat barneratzea. Bost ardatz dauzka: telekomunikazioen azpiegiturak garatzea; IKT sektore berritzailea sustatzea; enpresen lehiakortasuna hobetzea IKTen bidez; herritarren gaitasun digitala garatzea, eta Administrazio eraginkorrago bat bultzatzea.
2013-2016 aldiko Nafarroako Agenda Digitala (gaztelaniaz)

Nafarroa 2020 ikusmuga III. Plan Energetikoa

Nafarroako garapen jasangarria ahalbidetzea da plan honen helburua, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arloetan.
Nafarroa 2020 ikusmuga III. Plan Energetikoa (gaztelaniaz)

igo

Turismoa eta Merkataritza

2012-2015 aldiko Turismoaren Plan Integrala

Fitxategien pisua dela eta, Planari buruzko informazioa jasotzeko jarri mesedez Departamentuarekin harremanetan honako helbide elektroniko honetan: coroziri@navarra.es.

igo

Herri Lanak eta Garraioa

2010-2018 aldiko Errepideen III. Plan Zuzentzailea

Errepideen III. Plan Zuzentzaileak bide azpiegituren ildo nagusiak jasotzen ditu 2010-2018 aldirako. Lurraldearen kohesioa bultzatu nahi du, bai eta herritarrek aukera berdinak izan ditzaten lantegi, ikastetxe edota aisia eta zerbitzu guneetara iristeko.
2010-2018 aldiko Errepideen Plan Zuzentzailea (gaztelaniaz) - Ingurumen eraginaren adierazpena

Nafarroako errepide sarean istripu gehien izaten diren bide-zatietan jarduteko XV. Jarduera Plana, 2014-2016

Lehendakariordetzaren kezka handienetako bat da Nafarroako errepide sarearen segurtasuna hobetzea, istripu kopurua eta euren larritasuna murrizteko.  

Lehenengo plana 1998. urtean onetsi zen eta harrezkero istripu kopurua nabarmen gutxitu da.
XVI. Plana - Trafikoa eta istripuak (2015eko txostena) (gaztelaniaz)

Trenbide-pasaguneak kentzeko plana

Nafarroako Gobernuak urteak daramatza Sustapen Ministerioarekin eta RENFErekin (ADIF, gaur egun) lanean trenbide-pasaguneak kentzeko.
Trenbide-pasaguneen egoera (2016ko iraila) (gaztelaniaz)

Neguko Bidezaintza Plana

Elurra kentzeko 127 makinek, zaintzako 90 ibilgailuk eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren nahiz autobia eta autobideen enpresa emakidadunen (AP-15, A-21 eta A-12) 375 langilek osatzen dute, Foruzaingoarekin, Guardia Zibilarekin eta SOS Nafarroarekin batera, 2015-2016 urteetarako Neguko Bidezaintza Plana. Bere helburua da Nafarroako bideen 3.828 kilometrotan eta 36 mendateetan aurkitu daitekeen izotz nahiz elurrari aurre egitea.
2018-2019 Neguko Bidezaintza Plana (gaztelaniaz)

Errepide bidezko garraioen ikuskaritza plana

Plan honen xedea da errepide bidezko garraioaren araudia betearaztea, arau-hausteak eta lehiakortasunean zuzenean eragiten duten jokaerak ekiditeko.
2018ko Errepide bidezko garraioen ikuskaritza plana (gaztelaniaz)

 

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa