(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen 170/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Nafarroan turismoa eta merkataritza sustatzea barne merkatuan, nazionalean eta nazioartekoan.

b) Turismoa antolatu eta garatzea, eta produktu turistikoen sorrera sustatzea.

c) Barne merkataritza eta artisautza antolatu eta sustatzea.

d) Kontsumoa: kontsumitzaileen defentsa eta merkatuko lehia sustatzea.

e) Turismoaren sektoreari eta merkataritzaren jarduerari laguntzak ematea.

f) Turismoaren eta merkataritzaren jarduera ikuskatu eta begiratzea, arloko araudia betetzen dela ziurtatzeko.

g) Teknologia berrien eta irisgarritasun neurrien ezarpena sustatzea turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan.

h) Turismo erregistroa eta Nafarroako merkataritza-establezimenduen zentsua kudeatzea.

Egitura

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua.

b) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua.

c) Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa