(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen 170/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Nafarroako politika ekonomiko orokorraren azterketa eta planifikazioa, eta ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak sustatzea.

b) Foru Komunitatearen kanpo ekintza koordinatzea.

c) Nafarroako jarduera ekonomikoaren eta bertako herritarren nazioarteratzea sustatuko duten ekintzak.

d) Kanpoko finantzaketa lortzea.

e) Enpresa jarduera sustatzea inbertsio proiektuak eta lehiakortasuna hobetzeko jarduerak babestuz, eta beharrezkoak diren azpiegiturak lortzen lagunduz (lurzorua, industriarako espazioak, eta abar).

f) Enpresen berregituratze eta berrantolatzea babestea, krisi zein integrazio prozesuetan.

g) Ekintzailetza sustatzea Nafarroan, Foru Komunitatean sortu eta finkatzen diren enpresen kopurua handitzeko xedeaz.

h) Ekonomia soziala eta lan autonomoa babestea.

i) Lan harremanak eta arriskuen prebentzioa.

j) Informazioaren Gizartea sustatzea (Nafarroako Agenda Digitala).

Egitura

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Politika Ekonomikoaren Zerbitzua.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua.

c) Enpresa Sustapenaren Zerbitzua.

d) Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzua.

e) Lan Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa