(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen 170/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Nafarroako errepide sarearen planeamendua, exekuzioa eta zainketa, bideen egoera ona eta funtzionaltasuna bermatzeko.

b) Bideen egoerari buruzko informazio iraunkorra ematen duen Errepideen Kontrol Zentroaren kudeaketa.

c) Bideen neguko egoera, bide sarean gertatzen diren larrialdiei erantzutea, bai eta seinalizazio, balizatze eta argiztatze lanak ere.

d) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik.

e) Ingurumen arloko neurriak azpegituren planifikazioan integratzea.

f) Geologia, topografia eta kartografia.

g) Mugikortasun eta garraio politikaren planifikazioa eta kudeaketa.

h) Garraio arloko baimenak ematea.

i) Bidaiarien eta salgaien garraioaren arloko ikuskaritza.

j) Garraio iraunkorra sustatzea.

Egitura

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua.

b) Eraikuntza Zerbitzua.

c) Zainketa Zerbitzua.

d) Garraio Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa