(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskumenak eta egitura

Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen 170/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Nafarroako Plan Teknologikoa koordinatu eta haren jarraipena egitea.

b) Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea.

c) Zentro teknologikoak koordinatzea eta baliabideak optimizatzea.

d) Energia arloko plangintza: energia ekoitzi, garraiatu eta banatzeko azpiegiturak eta instalazioak.

e) Energia berriztagarriak eta energia aurreztea sustatzea; energia eragimena.

f) Profesionalei industriako segurtasunaren arloko egiaztagiriak ematea.

g) Segurtasuneko erregelamenduei lotutako entitateak, instalazioak eta produktuak kontrolatu eta ikuskatzea. Adibidez, petrolio enpresak, igogailuak, instalazio termikoak eta garabi mugikorrak.

h) Meatzaritzako segurtasuna.

i) Ibilgailuen azterketa teknikoa eta aldizkako azterketak.

j) Kontrol metrologikoa (pisuak eta neurriak).

Egitura

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzua.

b) Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua.

c) Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa