(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

Eskumenak eta egitura

263/2015 Foru Dekretuak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen eta erakunde autonomo honi enplegu politikekin zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion, prestakuntzaren, lanbide orientazioaren, enpresen aholkularitzaren, ekintzailetasunaren, lan sustapenaren, aukera berdintasunaren, laneratzearen eta enpleguaren egoeraren azterketaren alorretan. Bere eginkizunetako batzuk honakoak dira:

a) Enplegua bultzatuko duten programak prestatzea.

b) Enplegurako prestakuntza programatzea eta kudeatzea, langileen lanbide kualifikazioa hobetzeko.

c) Gaitasunak esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez egiaztatzeko prozesuak sustatzea.

d) Lan merkatuaren eskaintzaren eta eskaeraren arteko bitartekari lanetan aktiboki parte hartzea.

e) Lanbide orientaziorako zerbitzuak indartzea, lan munduan sartu ahal izateko.

f) Enplegurako potikika artiboak kudeatzea.

g) Beharrik handiena duten taldeen edo baztertuak izatearen arriskuan direnen enplegua sutatzea.

h) Lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna errazten duten politika aktiboak bultzatzea.

Egitura

Honako hauek dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuako zuzendaritza organoak:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendaritza Kudeatzailetza.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa