(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen 128/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Nafarroako gizartean gertatzen ari diren eraldaketa prozesuak eta aldaketa joerak aztertzea.

b) Unean-unean identifikatzen diren arazo sozial zehatzak aztertzea.

c) Gizarte zerbitzuen, enpleguaren eta etxebizitzaren arloetan dagoen eskariaren gaineko azterlanak eta ikerketak egitea.

d) Arlo hauetako programa eta plan estrategikoen eraginkortasuna eta eragimena ebaluatzea.

e) Kalitatea eta ikuskaritza sustatzea gizarte zerbitzuetan, etxebizitzan eta enpleguan.

f) Beharren, egoeraren eta baliabideen azterketak egitea, plan eta programetarako jarraibideak eman ahal izateko.

g) Gizarte zerbitzuen, enpleguaren eta etxebizitzaren arloetan arreta eta kudeaketa hobetzeko proposamenak prestatzea.

h) Topaketak, kongresuak, jardunaldiak eta bestelako ekitaldi profesional eta/edo zientifikoak antolatzea eta laguntzea.

i) Haren eskumen esparruko azterlanen zabalkundea egitea.

j) Lege-arauak eta erregelamenduak egiteko laguntza teknikoa ematea.

Egitura

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzua.

b) Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa