(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen 128/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Legean aurreikusitako babes eta arreta programak garatu eta ezartzea, oinarrizko gizarte zerbitzuak kudeatzen dituzten toki entitateekin koordinatuta.

b) Egoera ahulenean dauden pertsonen laneratzea eta gizarteratzea bultzatzea, lanean hasteko eta etxebizitza eskuratzeko laguntzen bidez.

c) Immigrazio politikak eta gutxiengo etnikoei eta bestelako gutxiengoei arreta emateko politikak koordinatzea.

d) Gizarteratze errenta eta gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko xedea duten bestelako prestazioak kudeatu, tramitatu eta kontrolatzea.

e) Lankidetzarako laguntza ofiziala kudeatzea eta lankidetza eta ekintza humanitarioaren arloan jarduten duten GKEekin elkarlanean aritzea.

f) Etxebizitza eskuratzeko aukerak sustatzea arlo horretako jarduketa babestuerako laguntza publikoak emanez.

g) Lurzoruaren Foru Bankua eta alokairuen boltsa kudeatzea.

h) Hipoteka eta alokairu gaietan bitartekari lana egitea.

i) Eraikuntzaren kalitatearen kontrola eta sustapena.

Egitura

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzua.

b) Diru-sarreren Bermearen eta Lankidetzaren Zerbitzua.

c) Etxebizitza Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa