(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Eskumenak

Eskubide Sozialetako Lehendakariordetza

Lehendakariaren 23/2015 Foru Dekretuak, abuztuaren 10ekoa, 8/2015 Dekretua, uztailaren 22koa, aldatzen duena, Foru Komunitateko Administrazioaren egitura ezarri zuen eta Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzari honako eskumen hauek esleitu zizkion:

- Gizarte gaiak, familia, haur eta nerabeentzako arreta.
- Pertsonen autonomiaren sustapena.
- Hirugarren adinekoen eta desgaitasunak dituztenen beharretarako laguntza.
- Gizarteratze-lana.
- Inmigrazio politiken koordinazioa.
- Garapenerako nazioarteko lankidetza eta ekintza humanitarioa.
- Enplegua sortzeko politika aktiboak sustatzea eta enplegua lortzeko informazioa, orientazioa, prestakuntza eta laguntza.
- Bitartekaritza lana lan eskaintzaren eta lan eskariaren artean.
- Etxebizitza eskuratzeko aukera erraztea, eraikuntzen kalitatearen kontrola eta sustapena, eta etxebizitzak egiteko lurzoruaren merkatuan esku hartzea.
- Egoera sozialaren, aldaketa prozesuen eta problema sozialen azterketa.

Bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

Oinarrizko egitura:

a) Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia.
b) Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia.
c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.
d) Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa.
e) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa