(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Eskumenak eta egitura

172/2015 Foru Dekretuak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi zituen eta erakunde honi autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurre hartzeko politikekin zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion, bai eta adingabeen babeserako eta familiei begira ezartzen direnekin ere. Bere eginkizunetako batzuk honakoak dira:

a) Autonomia pertsonala sustatzeko, mendekotasunari aurrea hartzeko eta mendekotasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzu eta baliabideak kudeatzea, pertsonari bere ohiko giroan irauteko erraztasunak ematea helburu.

b) Mendekotasuna baloratzea.

c) Departamentuak mendekotasunaren arloan dituen plan eta programak diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen laguntzea.

d) Familientzako politikak diseinatu eta abian jartzea.

e) Haurren eta nerabeen sustapen, arreta eta babeserako ezartzen diren politikak sustatzea.

f) Bere aginpean dauden haur eskolak kudeatzea.

g) Nafarroako administrazio publikoei laguntza ematea herritarren ardurakidetza publiko eta pribatua bultzatzen duen politika bat gara dezaten familiei begira.

Egitura

Honako hauek dira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendaritza organoak:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendaritza Kudeatzailetza.

c) Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.

d) Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.

e) Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa