Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroan, 2016ko bigarren hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, 138.800 emakumek osatzen dute biztanleria aktibo femeninoa eta horietarik %70 egon daitezke ugaltzeko adinean.
Umeak izateko adinean dauden emakumeen ehuneko handi bat lanean ari da, izan jarduera feminizatuetan edo ez, eta amatasunerako kaltegarriak izan daitezkeen mota askotako arrisku-faktoreen eraginpean egon daiteke: fisikoak, kimikoak, biologikoak, ergonomikoak edo psikosozialak.
2017-2020ko Ekintza Planak amatasun egoeran laneko arriskuei aitzintzeko programa bat jasotzen du. Nafarroako enpresetan amatasunaren babesaren kudeaketa hobetu beharrak ekarri du programa hau, langilearen eta haren umearen osasuna segurtatzearren bai haurdunaldian bai erditu berritan, baita bularra eman bitartean ere.