(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

6. Alerta: Istripua agindu gabeko lanean

2018ko abuztua

Istripua:

Alerta honen xede den istripua salgaien kamioi baten gidariak egindako konponketa mekaniko batean gertatu zen. Konponketa bidean gertatu zitzaion gorabehera baten ondorioz hasi zuen.

Istripua izan zuen kamioilariak adierazi zuenez, ibilgailua gidatzen ari zela zarata bat entzun zuen atzeko aldean. Nondik zetorren aztertzean, ohartu zen atoiko bastidore bat askatu egin zela eta lurrean tarraka zihoala. Matxuraren berri eman zion arduradunari, eta hark adierazi zion tailerrik hurbilenera deitzeko, bertan errepara zezaten.

Alabaina, tailerra itxita zegoen (eguerdia zen) eta gutxienez ere 3 ordu itxaron behar zituenez, iruditu zitzaion konponketa erraza zela eta bere kabuz ere egin zezakeela. Horretarako, katu hidrauliko baten laguntzarekin, bastidorea lotu zuen puntu batean, luzetara, eta beste muturra jatorrizko posizioan paratzen saiatu zen. Hasieran egitura ez zen sartzen bere tokian, baina pixkanaka, egituraren erlaitz batean indar eginez, bere tokian sartuz joan zen. Une jakin batean, zergatik ez dakigula, bastidorea bat-batean mugitu zen gidaria bere tokira mugitzeko indar egiten ari zela, eta gidariaren behatz erakuslea bastidorearen euskarriaren eta ibilgailuaren egituraren beraren artean harrapatuta gelditu zen. Ez zuen mekanikako berariazko ezagutzarik eta egindako lanak ez ziren bere zereginen barnean sartzen.

Zergatiak:

Prebentziozko gomendioak:

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa