(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

198/2015 Foru Dekretuak (ondoren 262/2015 FDak aldatzen duena) Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen du eta honako eskumen hauek esleitzen dizkio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Langileekiko politikaren goi mailako zuzendaritza lana egitea eta hura betetzea.

b) Langileen nominak eta gizarte aurreikuspeneko sistemak kudeatzea.

c) Plantilla organikoa ezartzea eta enplegu eskaintza publikoen planifikazioa egitea.

d) Funtzio publikoan sartzea, langileen finkoen aldi baterako igoera eta langileen aldi baterako kontratazioa.

e) Goi-kargudunen eta langileen balizko bateraezintasunen gaineko kontrola egitea.

f) Langileen lanorduen kontrolerako sistema kudeatzea.

g) Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen prestakuntza, birziklatzea eta trebakuntza.

h) Funtzio publikoan sartzeko sistemetan eta zuzendaritza postuetarako hautagaien egokitasunaren ebaluazioan laguntzea.

i) Laneko arriskuen prebentzioa.

j) Ordezkari sindikalekiko harremanak, eta langileen lan baldintzak negoziatu eta zehaztea.

Egitura

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

b) Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

c) Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzua.

d) Gizarte Prestazioen Zerbitzua.

e) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Lan Harremanen Atala ere haren menpe dago zuzenean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa