(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Eskumenak

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Lehendakariaren 8/2015 Foru Dekretuak, uztailaren 22koa, Foru Komunitateko Administrazioaren egitura ezarri zuen eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari honako eskumen hauek esleitu zizkion:

- Gobernuko idazkaritza.
- Erregistro orokorra.
- Administrazioa erraztea eta administrazio elektronikoa garatzea.
- Informazioaren gizartea garatzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.
- Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- Gobernu irekia, kode etikoa, jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa.
- Foru Komunitatearen aholkularitza juridikoa eta ordezkaritza eta defentsa epaiketetan.
- Nafarroako Zuzenbidea sustatzea.
- Hauteskunde prozesuak.
- Funtzio publikoa.
- Segurtasun politikak.
- Polizia; jokoa eta ikuskizunak.
- Babes zibila eta larrialdietako arreta.
- Justizia Administrazioa.
- Delituen biktimei laguntzea.
- Delitugileak birgaitu eta gizarteratzea.

Bai eta indarra duten xedapenak ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

Oinarrizko egitura: 

a) Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia.
b) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
c) Barne Zuzendaritza Nagusia.
d) Justizia Zuzendaritza Nagusia.
e) Informatikaren, Telekomunikazioren eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.
e) Idazkaritza Tekniko Nagusia.
f) Nafarroako Administrazio Auzitegia.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa