(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 199/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Nafarroako historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia eta zientzia ondarea babestu, zaindu, katalogatu eta zabaltzea.

b) Kultur jarduerak planifikatu eta sustatzea, herritar guztiek kalitatezko arte eskaintza izan dezaten eskura, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan banatua.

c) Sortzaile eta artista nafarrak sustatzea.

d) Artearen arloan sormena eta talentua sustatzea, baita arte eta kultur entitateen sorrera eta garapena ere.

e) Herri kultura eta kultur tradizionala garatzea, eta sektore berritzaileak sustatzea.

f) Toki entitateei laguntzak ematea hurbileko kultur ekipamenduak bultzatu eta dinamizatzeko eta kultur zabalkunderako.

g) Foru Komunitateko museoen plangintza egitea eta museoen sistema babestea.

h) Kultura, informazioa, prestakuntza eta aisialdi sortzailea eskura izateko aukeren demokratizazioa sustatzea, Nafarroako Liburutegien Sarearen bitartez.

i) Foru Komunitateko ondare bibliografikoa, filmografikoa eta ikus-entzunezkoa babestu, zaindu, antolatu eta zabaltzea.

j) Nafarroako artxibo sistema zuzentzea, eta agirien antolaketa, tratamendu, azterketa eta zainketarako irizpide teknikoak ezartzea.

Egitura

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Ondare Historikoaren Zerbitzua.

b) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua.

c) Museoen Zerbitzua.

d) Liburutegi Zerbitzua.

e) Kultur Ekintza Zerbitzua.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala ere haren menpe dago zuzenean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa