(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azken generazioko gammakamera berri bat abian jarri du NOGak gaitz onkologikoak, hezurretakoak, kardiologikoak eta garunekoak aztertzeko astelehena, 2019.eko martxoak 18


725.000 euroko inbertsioarekin, espero da 2.500 paziente azter ditzala urtero, era zehatzean tumoreak eta bestelako lesioak eta infekzioak aurkituko baititu


Gammakamera berria

Medikuntza Nuklearraren Zerbitzuko taldea gammakamera berriaren ondoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak gammakamera berri bat jarri du abian, besteak beste, miaketa onkologikoak, hezurretakoak, kardiologikoak eta garunekoak egiteko, helduei nahiz haurrei. Ekipoak aukera ematen du anatomikoki eta zehatz-mehatz aurkitzeko tumoreak, lesioak edota infekzioak, eta urtean 2.500 bat gaixo aztertzea espero da. Ekipoa eskuratzeko guztira 725.000 euroko inbertsioa egin da.

Gailu hibridoa da, azken generaziokoa, eta azterketa-saio berean proba metabolikoak eta anatomikoak konbinatzeko aukera ematen du, gaixotasunen eta tratamendu ezberdinen aurreko erantzunaren segimendua egiteko, modu erraz, azkar eta erreproduzigarrian eta minik gabe. Aldi berean egiten ditu tomogammagrafia bat (SPECT) eta tomografia axial konputarizatu erradiologikoa (TC), ebakidurak espazioaren plano guztietan irudikatuta; hain zuzen ere, 3D irudiak dira.

Gailu honi esker, argiago ikus ahal izango dira lesio gero eta txikiagoak, detektatzeko sentsibilitatean nahiz irudiaren bereizmenean dituen hobekuntzengatik. Ekipoak, gainera, miaketen denborak laburtzen ditu, hartzeko duen azkartasun handiagoarengatik, eta hori funtsezkoa da mina duten gaixoengan eta haurrengan azterketak egiten direnean. Bihotzeko azterketa zehatzak egiteko, esate baterako, teknologia berezia du, eta miaketak egiteko denbora murrizteko aukera ematen du; zehazki, %50 murrizten dira esfortzu kardiologiko ondorengo azterketak. Azkenik, teknologia berriak babes erradiologikoaren hobekuntza sakondu du, eta gaixo-mota guztiengan jarduera-dosia murrizteko aukera ematen du.

Azterketa morfofuntzionalak

Gammakamerak Medikuntza Nuklearreko espezialitateak erabiltzen dituen gailuak dira helduei eta haurrei azterketa morfofuntzionalak egiteko, eta horiei esker gammagrafiak deitzen direnak eskuratzen dira.

Gaixoei, aurretik, zain barnean, gamma erradiazioaren substantzia erradioaktiboa (erradiofarmakoa) administratzen zaie, eta, era horretan, gaixoek botatzen duten erradiazioa kanpotik detektatzeko gai dira. Erradiazio hori, ondoren, hiru dimentsioko irudi bilakatzen dute, eta horrek aztertzen ari den organoaren jarduera zehazten du.

Aparatu horiek ia organo guztiak aztertzen dituzte, maila morfologikoan nahiz funtzionalean, eta gorputz osoko irudiak eskuratzeko aukera ematen dute, tomogammagrafikoak (ebakidura anatomikoak) eta mugimenduko irudiak edo zinema modukoak.

Gehien egiten diren miaketa gammagrafikoak bihotzekoak, hezurretakoak, tumoreenak eta garunekoak dira. Baina, diagnostikoaz gain, beste eremu batzuetan ere nabarituko da horren eragina ekipo berriak dakartzan hobekuntzei esker.

8.500 gaixo urtean

Erosi berria den gammakamera berria jada lanean ari da. Lehendik zegoen beste gammakamera baten ordez ekarri da, hura ez zelako hibridoa, prestazio gutxiago zituelako eta TC-a ere ez zuelako. Gammakamera hau jartzeko, NOGean berrikuntzak egin dira egitura aldetik; gainera, tamainaz handiagoa denez, jarri den aretoko lurzorua indartu behar izan da edota hormak, zorua eta sabaia berunez zigilatu, TC-a hartzerakoan sortutako erradiazioa saihesteko. NOGeko Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak lehendik badu era horretako beste gammakamera bat, baina TC bakunagoarekin.

2018. urtean zehar, Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak guztira 8.500 bat gaixo artatu zituen gammagrafia, tratamendu metaboliko eta densitometrien artean. Gaixo horietatik 5.000 inguru gammagrafia bidez aztertu ziren. Orain, gammakamera honekin, beste 1.000 gaixok atera ahal izango diote etekina SPECT-TC teknologiari. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa