(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Harivenasak Arakilen 50 enplegu berri izanen dituen lantegia sortzeko hitzarmena sinatu dute astelehena, 2019.eko martxoak 18


Nekazaritzako elikadura-industriaren sektoreko enpresa hau Sakana aldean finkatuko da 113.000 metro koadroko lursaila erosi ondoren


Ezkerretik eskuinera: José Mª Aierdi, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea; Manu Ayerdi, Garapen Ekonomikoko lehendakariordea; Alberto Loizate eta Javier Berazaluce, Harivenasaren ordezkariak

Ezkerretik eskuinera: José Mª Aierdi, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea; Manu Ayerdi, Garapen Ekonomikoko lehendakariordea; Alberto Loizate eta Javier Berazaluce, Harivenasaren ordezkariak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Manu Ayerdi buru, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Nasuvinsa sozietate publikoko zuzendari kudeatzaile Jose Mª Aierdik eta Harivenasaren ordezkari Alberto Loizatek eta Javier Berazalucek, enpresa honek Arakil araneko Etxarren herriko 113.000 metro koadroko azalera duen lursaila erosi eta bertan ekoizpen-lantegia finka dezan. Nekazaritzako lehengaiak prozesatzeko lantegi berri honetan, Harivenasak berrogeita hamar lanpostu inguru sortzea aurreikusi du.

Harivenasa Rural Kutxa Taldeari atxikitako lehen sektoreko enpresa da, oloaren eta bestelako zerealen produktu deribatuak sortu eta transformatzea xede duena, prozesu jatorritik merkaturatzeraino kontrolatuz. Egun, zuzeneko zein zeharkako 50 lanpostu ditu Noain eta Getze herrien arten kokatua duen lantegian. Arakilgo proiektu berriari esker, konpainia nafarrak beste 50 enplegu sortzea aurreikusi du. Guztira, zuzeneko nahiz zeharkako 100 lanpostu izanen ditu.

Arakilgo Udalaren lankidetza

Industria arloko sustapen lanetan, Nasuvinsak laguntza eman dio Harivensa enpresari, instalazioak handitzeko lursaila bila zezan. Azkenik, sozietate publikoak, Arakilgo Udalarekiko lankidetza estuan, lantegi berria herri honetan kokatzea erraztu du, Sakana aldean lanpostu berriak sortzeko aukerarekin.

Nasuvinsako industria arloak aipaturiko lursaila erosi zuen abenduan Arakilen, krisi garaian horren langabezia handia jasan zuen Sakana eskualdean enpresa berriak ezartzeko dagoen eskari gero eta handiagoari aurre egin ahal izateko.

Inbertsioaren lehendabiziko 1,5 milioiak

Nasuvinsak 1,5 milioi euroko guztizko balioa duen lehendabiziko inbertsioa egin du, Etxarren kontzejuan (Arakil) finkaturiko lursaila erosi eta hasierako berrurbanizazio lanak bideratzeko. Hauxe da Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuak industria sustatzeko sozietate publikoaren bitartez Sakana aldean gauzatu duen bigarren esku-hartzea, Irurtzungo industrialdea leheneratzeko egin zuen jarduketaren ondoren. Kasu honetan, foru Exekutiboak Inasaren instalazioak erosi zituen 2016an, lantegia itxi ondoren, eta eremua onera ekarri zuen industrialde berri bat sustatzeko.

Esku-hartze hartan, Nafarroako Gobernuak 7 milioi euro inbertitu zituen zoru industriala berrurbanizatu eta berreskuratzeko. Irurtzun aldean, zazpi enpresa finkatuta daude egun, eta guztien artean, 240 lanpostu mantendu eta 140 milioi fakturatzen dituzte urtean. Kopuru horiei, Harivenasak Arakilen sortu behar dituen berrogeita hamar bat lanpostuak gehitu behar zaizkio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa