(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak Basogintzako Aholkularitza Kontseilua indartu du larunbata, 2019.eko martxoak 16


Lehen bileran, Nafarroako Baso Agenda aurkeztu dute, Foru Komunitateko etorkizuneko baso-estrategiaren oinarriak biltzen dituen dokumentua


Elizalde kontseilaria, parte-hartzaileekin batera bileran. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde buru duen Basogintzako Aholkularitza Kontseilua bere osaera eta funtzionamendua aldatzearen alde agertu da gaur, sektoreko agente guztiak barne hartzearren. Helburua da aholkularitza-organo hori suspertzea, Foru Komunitateko baso-politikaren protagonista bihurtzearren. Gaur, Kontseiluak "Nafarroako Baso Agenda" ezagutu du, etorkizuneko baso-estrategiaren oinarriak biltzen dituen dokumentua.

Baso Kontseilua 1996an sortu zen, eta urte hauetan guztietan biltzen joan da ia soilik baso-lanetarako laguntzen kanpainak aztertzeko eta baloratzeko. Modu horretan, sektorearentzat bestelako gai garrantzitsuak sortzen joan diren heinean, parte hartzeko foro espezifikoak osatu dira; hala nola, Nafarroako Zuraren Mahaia eta Baso Biomasaren Batzorde Mistoa. Azken bilera duela zazpi urte egin zen.

Hori dela-eta, beharrezkoa ikusi da Kontseilua indartzea, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak egin beharreko lanean baso-agenteek zuzenean parte hartzeko politika bultzatzeko, Nafarroako baso-politikaren organo protagonista bezala.

Horretarako, Foru Dekretuaren zirriborroarekin Kontseiluaren funtzioak eta osaera aldatzen dira, protagonismoa emanaz basoen jabeei nahiz sektoreko agente ezberdinei, elkargo profesionaletatik industrietara eta baso-enpresetara, baina baita hezkuntza- eta ikerketa-eremura ere.

Baso-agenda

Ingurumenak Baso Kontseiluaren aurrean aurkeztu ditu Nafarroako Baso Agenda osatzen duten dokumentuak, eta jendaurrean jarriko dira martxoaren amaieratik aurrera, Foru Gobernuaren Gardentasunaren Atarian.

Agenda Nafarroako aurreko baso-plana, 1998an onartutakoa, aztertu ondoren egin da, Nafarroako tokiko ekonomientzat oso garrantzitsua den sektoreak aurre egin beharreko eragozpen nagusiak aztertu ondoren. Proposamena sektoreko aktore ezberdinen, Nafarroako Gobernuaren eta GAN-NIK enpresa publikoaren artean egindako lanaren emaitza da.

Baso-agenda lanerako bost ardatzetan banatzen da: baso-gobernantza, aldaketa klimatikoa eta arrisku naturalak, baso-sektorearen sustapena, biodibertsitatearen kontserbazioa eta berrikuntza eta ezagutza. Ardatz horiek printzipio gidari batzuetan kokatzen dira, tartean aipatzekoak garapen iraunkorra eta mendien funtzionaltasun anitza.

Diagnostikoa egiten parte hartu dute Nafarroako basoen jabeen elkarteek eta Nafarroako baso-industrien eta -enpresen elkarteek, eta, horrela, arazo nagusiak detektatu dituzte, datozen urteetan horien gainean lan egiteko, irtenbide adostuak lortzearren. Besteak beste, ondorengo elementuak landu beharko dira: basoen inguruko araudia berrikustea, enpresa- eta industria-ehuna ziurtatzea, sektoreak finantza-instrumentu komunitarioetan izan behar duen garrantzia, zuraren erabilera sustatzea, zurgaiak ez diren aprobetxamenduen aprobetxamendua eta erregulazioa edo sektorea behar bezala hedatzea.

Baso-mailako Nafarroa

Foru Komunitateko lurraldearen %65a baso bezala katalogatuta dago. Azalera horretatik 450.000 hektarea inguru zuhaiztiak dira.

Nafarroako mendien %60a toki-erakundeenak dira, %30a jabe pribatuenak eta gainerakoak Nafarroako Gobernuarenak. Hori dela-eta, mendiak aberastasun-iturri garrantzitsua dira jabeentzat, baliabideen aprobetxamendu iraunkorraren bitartez: zura, ehiza, biomasa, paisaia, erabilera publikoa, perretxikoak, eztia, e.a. Gainera, enpleguak sortzen dituzte, eta horietako asko toki-mailarekin lotuak.

Nafarroan, 400 bat enpresa daude baso-sektorearekin lotura dutenak, horietako asko txikiak baina ezinbestekoak gure mendiak behar bezala kudeatzeko.

Mendien garrantzia sozio-ekonomikoaz gain, basoko ekosistema ezberdinekin loturiko biodibertsitateak balio oso altua du, eta hori kontserbatu eta hobetu egin behar da lurraldearen kudeaketa oso egoki baten bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa