(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ikastetxeen oinarrizko agiritzat onartu du Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua ostirala, 2019.eko martxoak 15


Ikasturte hasierako jarraibideen inguruko ebazpenari jarraipena emanez, Nafarroako Gobernuak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua arautzen duen Foru Agindua onartu du, Nafarroako Eskola Kontseiluaren ahobatezko oniritziarekin


Kartela

Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren kartela ( irudia handitu )

Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren elaborazioa arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduaren bitartez, dokumentu hau ikastetxeen oinarrizko funtzionamendurako agiri bihurtu da.

Proiektu europarraren eraikuntzarako eleaniztasuna ezin errefusatuzko helburutzat jotzen duten Europar Batasunaren zuzentarauei jarraiki, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak uste du hizkuntzen koordinazio eta tratamendu integratua eta eleaniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren sustapena interes estrategikoko helburuak direla Nafarroako hezkuntza sistema hobetzeko hizkuntza komunikazioaren ikuspegitik, eta helburu horiek lortzeko funtsezko tresnetako bat Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua dela, hizkuntzen arloko koordinazioa, adostasuna eta errespetua bultzatzen dituen heinean.

Ikastetxeetako beste plan eta proiektu askotan bezalaxe, hezkuntza komunitatearen partaidetza giltzarrizkoa da hizkuntza plangintza eraikitzeko eta hizkuntzek ikastetxe bakoitzean duten egoeraren diagnositik abiatuta adostutako helburuak txertatzeko. Horren kariaz, Mikel Urmeneta artista nafarrak Hizkuntza Proiektuaren zabalkunderako landutako triptikoa helarazi zaie ikastetxe guztiei, ekimenarekiko jakinmina eta partaidetza sustatzeko xedez.

Halaber, Gobernuak Hizkuntza Proiektua lantzeko baliabideak bildu ditu webgune batean, ikastetxeek egin beharreko lana errazteko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa