(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larrialdi-misioetako helikopteroen mugaz gaindiko jardunaldia egingo da Iruñean osteguna, 2019.eko martxoak 14


HeliNET proiektuaren bigarrengo jardunaldia martxoaren 21ean izanen da Planetarioan


Larrialdietako helikopteroa. ( irudia handitu )

“Larrialdi-misioetako helikopteroak” izenburupean datorren martxoaren 21ean Iruñean POCTEFA HeliNET Europako proiektuaren bigarren Mugaz gaindiko Jardunaldia eginen da. Proiektuak mugaz gaindiko heliazaleren sarea garatu eta Nafarroa, Akitania zein Euskadiko larrialdietan helikopteroz arreta ematea bultzatzea du xede. HeliNET partzuergoa Nafarroako Babes Zibilak, Nasuvinsa, Osakidetzako Larrialdiak, eta Pirinio Atlantikoetako SAMU 64Ak osatzen dute eta larrialdien zein arriskuen kudeaketan babes zibilerako elkarlana sustatu eta horretarako beharrezkoak diren amankomuneko protokoloak eta gidak garatuko ditu.

Iruñeko Planetarioan eginen den “Larrialdi-misioetako helikopteroak” jardunaldian, HeliNET proiektua aurkeztuko da eta honako gaiak launduko dira: osasun arreta helikopteroan; helikopteroak suteen itzaltzean; aire arautegia eta dronak; helikopteroen misioak erreskate eta salbamendu egoeretan. Jada ehun pertsonek eman dute izena oraindik ere izen-ematea zabalik duen kongresuan.

Jardunaldia, Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia Departamentuko kontseilaria, María José Beaumontek zabalduko du. Helikopteroko osasun arretaren arloan Osakidetza, Kataluinako Osasun Larrialdi Sistemako eta SAMU 64Ako adituek hartuko dute parte. Nafarroako Suhiltzaileak, Aragoiko Baso Suteen Kudeaketarako taldeak eta Kataluinako suhiltzaileek helikopteroekin suteak itzaltzeari buruz arituko dira. Gainera, Heilgráfics, Foruzaingoa eta AENAko kideek aireko arautegia eta dronen inguruan mintzatuko dira.

Arratsaldean erreskate eta salbamendu egoeretan helikopteroen erabilera izango dute hizpide, eta bertan Nafarroako Suhiltzaileetako GRT adituak, Kantabriako Larrialdi Zerbitzuak, Asturiaseko Larrialdi Zerbitzuak eta Ertzaintzak hartuko du parte.

HeliNET proiektuari buruz

HeliNET Proiektuak lehendabiziko jardunaldia Donostian egin zuen iragan udazkenean eta hirugarrena Baionan ospatuko da azaroaren 21ean, eta larrialdiei aurre nola hartu eta tokiko agenteen erantzuna nola prestatu, zein arrisku eta hondamendi naturalen aurrean zein erantzun eman aztertu eta hobetzeko beharrak jasoko dituzte.

Horretarako, Osakidetzako Larrialdiek, Nafarroako Babes Zibilak, Nasuvinsa eta Samu64 A arreta, larrialdi zein sorospoen helikopteroek lur hartu dezaketen eremuak hobetzeko lanean ari dira, eta bestetik, partzuergoa osatzen duten lurraldeen arteko erantzun koordinatua eta beteratua antolatu, frogatu eta planifikatzen.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Interreg Programaren baitan %65ean diruz-lagundutako proiektua da. POCTEFAk estatu espainari eta frantsesaren eta Andorrako Printzerriaren arteko gizarte eta ekonomia integrazioa sustatzea du helburu. Laguntza mugaz gaindiko ekonomia, gizartea eta ingurumenarekin lotutako ekintzak garatzera bideratzen da, lurralde garapen jasangarrirako amankomuneko estrategiak erabiliz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa