(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar Lansarek diru-laguntzak iragarri ditu, Nafarroan orain bete gabeko 70 espezialitate estrategikotan prestakuntza emateko osteguna, 2019.eko martxoak 14


275.000 euro bideratuko ditu eta prestakuntza erakundeek martxoaren 29ra arte aukera dute diru-laguntza hauek jasotzeko


Nafar Lansarek, Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpean dagoen erakundeak, diru-laguntza espezifikoak iragarri ditu lehen aldiz, prestakuntza entitatentzat. Helburua, Nafarroan Espezializazio Adimenduneko Estrategiari (S3) lotuta, 70 espezialitatetako ikastaroak programatu ahal izateko.

Diru-laguntza hauek lanean ari direnei zuzenduta daude eta horretarako, ostegun honetako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den deialdian agertzen denez, Nafar Lansarek 275.000 emanen ditu aurten. Proposamenen aurkezpen epea martxoaren 29an amaituko da.

Nafar Lansarek, Nafarroan orain bete gabe dauden eta irakatsi behar diren, 70 espezialitate detektatu ditu, balio erantsi handiko jarduerak garatzeko eta funtsezko eremu ekonomikoetan lehiakortasuna handia izan dadin.

Beteko diren espezialitateak ondorengoei lotuta daude: industria 4.0ri (robotika, domotika, big data, errealitate handitua, adimen artifiziala, software aurreratuak, eta gehiago); eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriei; farmazia eta sendagai-industriari; segurtasun informatikoari; industria sortzaileari (bideo eta gidoi zinematografikoa), eta Industria-mantentzeeta nekazaritzako elikagaien industriari (Karbono-aztarna, fitosanitarioak, prozesamendua, mikrobiologia, eta gehiago).

Nafar Lansarek deialdi espezifiko hau iragarri du, entitateek prestakuntzarako ohiko laguntza-deialdietan espezialitate hauek ez zituztelako eskaintzen. Beraz, ikastaroak abian jartzeko, modalitate presentzial, ikasle eta ordu bakoitzeko laguntza 13 eurotan igo du. Orain arte, Nafar Lansarek gehienez ere 8,05 euro/orduko ordaintzen zuen. Teleprestakuntzarako, zenbatekoa, ordea, 6,5ekoa da.

Diru-laguntza hauen onuradunak izan daitezke, entitate publiko zein pribatuak, baldin eta Nafarroako foru Komunitatean enplegurako lanbide prestakuntza emateko behar den erregistroan inskribaturik badaude prestakuntza ekintzaren dibulgazio jarduerak egiten hasi aurretik, barnean direla titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak. Horretarako, eskaerak aurkez ditzakete elektronikoki, Nafarroako Atarian: navarra.es, “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz.

Erakunde bakoitzak bakarrik prestakuntza-programa bat gauzatu ahal izango du, eta gehienez ere, 40.000 euroko diru-laguntza emanen zaio. Prestakuntza-ekintzak azaroaren 30a baino lehen amaitu beharko dira. Halaber, ikastaroen plazen %30a langabezian dauden pertsonek bete ditzakete, eta hauek bekak ere jaso ahalko dituzte, garraio, mantenu, zein lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntzak, esaterako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa