(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertizen aurkeztuko da heldu den igandean haren historiari buruzko liburu baten euskarazko berrargitalpena ostirala, 2019.eko martxoak 8


Andoni Esparzaren lan hau da finkari buruz egin den ikerketa-lan bakarra


Liburuaren azala. ( irudia handitu )

Bertizko Jauregian eginen da heldu den igandean, martxoak 10, 12:00etan, Andoni Esparza Leibarren “Bertizko jaurerria” liburuaren euskarazko berrargitalpenaren aurkezpena.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde arduratuko da ekitaldia aurkezteaz, eta oso-osorik euskaraz eginen da. Jarraian, liburuaren egileak Nafarroako Oihan Ondareko Parke Naturala bihurtu den Jaurreriaren historiari buruzko hitzaldia emanen du.

Liburua 2000. urtean eman zen argitara lehenengo aldiz Bidasoa Ikerketa Zentroaren bitartez. Nafarroako Gobernuak orratu eta bultzaturiko edizio berri honek finkari buruz egin den ikerketa-lan bakarrari balioa ematea du asmoa.

Bertizko Jaurerria Bidasoa eskualdean kokaturiko 2.052 hektareako barruti biribila da. Horren lehendabiziko jabetza-aipamena XIV. mendekoa da, leinu-etxe gisa aurkezten duena. Argitalpen honek aukera ematen du finkak historian zehar izan dituen gorabeherak eta eskualdearen sozioekonomian izan duen garrantzia eta eginkizun estrategikoa ezagutzeko. Aipamen berezi eta zabala egiten die azken jabeei, Ciga-Fernandez senar-emazteei; horiek, Nafarroako Foru Erkidegoari eman zioten dohaintzan 1949an, Pedro Ciga hil zenean.

Andoni Esparzak zenbait iturri dokumental erabili ditu liburua osatzeko, baita Pedro Cigak berak eskuz idatziriko 28 orrialdeko koaderno bat ere. Argitalpena euskaraz edo gaztelaniaz eros daite parkean bertan eta interneten, Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Atalean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa