Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Emanaldia Fernando Remacha Auditorioan izango da 19:30etan eta sarrera doakoa da
Ezker eskuin: Leire Unzué (saxofoia), Itziar Calvo (flauta), Amaia Valdés (gitarra) eta Beltrán Muerza (bonbardino).
(
irudia handitu
)
Fernando Remacha Auditorioak ostegun honetan saxofoi, flauta, bombardino eta gitarra kontzertua eskainiko du Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako 4. mailako ikasleen eskutik. Interprete Gazteen IV zikloko bosgarren kontzertua 19:30etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da aretoa bete bitartean.
Ostegun honetako protagonistak Leire Unzué saxofonista, Itziar Calvo flautista, Beltrán Fuerza, bonbardino-jotzailea eta Amaia Valdés guitarrista izanen dira. Laukoteak estilo ezberdinetako obrak eskainiko ditu. Hasteko, Antonio Vivaldiren ‘RV 853 Sonata’ eskainiko dute, gitarrako laukotearentzako prestaturiko bertsioan eta obra honetan Iosune Martín, Diana Arnedo eta Adrián Sáenz de Albéniz musikariek ere parte hartuko dute. Jarraian, Philip Sparke sortzaileak, bonbardino eta bandarako sortutako ‘Harlequin’ pieza eskainiko dute, bonbardino eta pianora moldatutako bertsioan; Joaquin Rodrigoren ‘Aranjuezeko Kontzertuaren’ pasarte bat gitarra eta pianorako bertsioan; Eugène Damaréde autoreak ‘Le tourbillon’ flauta eta pianorako sortutako obra; eta azkenik, Robert Paterson estatubatuarrak flauta eta baxurako sortutako ‘Estsanatlehi’ eta flauta eta marinbarako sortutako ‘Stilnees’ obra eskainiko dituzte, azken hau, Alejandro Carrascoso musikariarekin batera.
Interprete Gazteen Zikloaren IV edizio honetan espezialitate klasikoetako 4. mailako ikasleek hartzen dute parte; bonbardinoa, kantua, klarinetea, txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, txistua, biolina eta biola ikasten duten ikasleek. Emalandietan ikasleek Miguel Ángel Aguirre, Leyre Lisarri, Michel Reynoo eta César Vallejo pianisten laguntza izango dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen