(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Klimaren eta Energiaren aldeko Konpromisoen Jardunaldira ehun bat toki- erakunde, espezialista eta enpresa bildu dira asteazkena, 2019.eko otsailak 20


Elizalde kontseilariak klima aldaketaren kontrako borrokan baterako ikuspegia eta ekintza azpimarratu ditu


Elizalde kontseilaria eta jardunaldira bertaratutako kideak. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Iruñeko Condestablearen jauregian, Klimaren eta Energiaren aldeko Konpromisoei buruzko Jardunaldia egin da, eta ehun bat pertsona bildu dira Nafarroako toki-erakundeen ordezkari, sektoreko enpresa eta energia eta klima-aldaketan espezialistak direnen artean. Jardunaldian, Alkateen Itunaren bitartez klima-aldaketaren kontrako borrokan udalen eta kontzejuen partaidetza sustatzen duen ekimenaren edukia, baldintzak eta prozedura aurkeztu dituzte.

Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuaren proposamen bat da, toki-erakundeek beren plangintzan klima eta energiaren aldeko konpromisoa barne har dezaten bultzatzeko, Covenant of Mayors for Climate & Energy, "Klimaren eta Energiaren aldeko Alkate Ituna" europar ekimenaren metodologiari jarraikiz. Itun honen bidez, tokiko gobernuek berotegi-efektuaren gas-murrizketan jarduteko erantzukidetasuna beren gain hartzen dute eta klima-aldaketa arintzeko eta egoera horri egokitzeko nahiz energia-pobreziari aurre egiteko ikuspegia partekatzen dute.

Jardunaldiari amaiera emateko, Elizalde kontseilariak "klima-aldaketaren aurrean instituzioen, toki-erakundeen eta hiritarren baterako jarduera eta ikuspegia” azpimarratu ditu, eta baita “udalek eta kontzejuek daukaten zeregina ere; izan ere, haietako askok denbora daramate arazoa prebenitzeko, arintzeko eta egokitzeko lanetan.”

Elizaldek Foru Gobernuaren estrategiaren eta lanaren barruan kokatu du ekimena, KLINA, Nafarroako Klima Aldaketaren ibilbide orrian  KLINA, la Hoja de Ruta del cambio climático. Zenbaitetan, proiektu eta araudietan zehaztuta dago, onartutako eta indarreko Hondakinen Legea Ley de Residuos kasu, eta, beste batzuetan, zirriborroa amaituta, partaidetza-prozesuari ekiteko prest, Klima Aldaketaren eta Energia Trantsizioaren Legea kasu.

Jardunaldia eta konpromisoa

Eva García Balaguerrek Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak hasi du bilera, eta klima-aldaketaren kontrako jardueran aurrera egin behar dela azpimarratu du: “Momentu hau funtsezkoa da, eta guztiok bat gatoz esku hartzea halabeharrezkoa eta premiazkoa dela esaterakoan".

Jarraian, Miguel Morcillok Europar Batasuneko klima eta energiaren aldeko Alkate Hitzarmeneko bulegoaren ordezkariak, Josep Rierak Melianako alkateak (Valentzia) eta Joxe Abaurreak Iruñeko Udaleko Hiri Bizigarri eta Etxebizitza Arloko zinegotziak hitz egin dute. Mahai-inguruaren ostean, Elizalde kontseilariak jardunaldia itxi du.

Klima eta Energiaren aldeko konpromisoaren bidez lehenbizi CO2 igorpenak eta negutegi-efektuko gasak % 40 inguru murriztu nahi dira udalerrian, hemendik 2030era, energia-eraginkortasuna hobetzearen eta energia-iturri berriztagarriak gehiago erabiltzearen bidez.  Bigarrenik, erresilientzia areagotu nahi da klima-aldaketaren ondorioetara egokitzearekin.  Eta, horren barruan aurreikusten da bi urteko epean gas-igorpenen inbentarioa, arriskuen eta kalteberatasunen azterketa eta klima eta energia jasangarrirako ekintza-plana egitea. Azkenik, bi urtez behingo egoeraren txosten bat egin nahi da, ebaluazio-, jarraipen- eta kontrol-xedeetarako.

Lan hori gauzatzeko, toki-erakundeek metodologiari nahiz euskarri teknikoari dagokionez Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoko dute, udal-arduradunen talde batean, eta Iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentziaren eta NELS sarearen laguntza ere bai, gaiaren inguruan praktika onak, ezagutza eta baliabideak partekatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa