Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kontzertua Fernando Remacha Auditorioan izango da 19:30etan eta sarrera doakoa da
Ana Lasaosa, Ainara Martínez eta Jon Ander Arcenillas.
(
irudia handitu
)
Fernando Remacha Auditorioak ostegun honetan txistu, biolin eta klarinete kontzertua eskainiko du Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako 4. mailako ikasleen eskutik. Interprete Gazteen IV zikloko hirugarren kontzertua 19:30etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da aretoa bete bitartean.
Ostegun honetako protagonistak Ainara Martínez txistularia, Ana Lasaosa biolinjolea eta Joan Ander Arcenillas klarinetejolea izango dira. Gazte interprete hauek garai eta nazioarteko zein tokiko sortzaileen lanak eskainiko dituzte. Kontzertuan Johannes Brhamsek biolinerako kontzertuko lehen mugimendu entzutetsua eta Jean Francaixek klarinete eta pianorako bariazioak, eta bartzelonako Albert Guinovart klarinete eta pianorako sortutako ‘Fantasía sobre Goyescas’ obra; Urtzi Iraizoz sortzaile nafarrak pianorako sortutako ‘Ubera’ pieza; eta Martin Zalba nafarrak txistu eta pianorako moldatutako ‘Guggenheim’ obra.
Interprete Gazteen Zikloaren IV edizio honetan espezialitate klasikoetako 4. mailako ikasleek hartzen dute parte; bonbardinoa, kantua, klarinetea, txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, txistua, biolina eta biola ikasten duten ikasleek. Emalandietan ikasleek Miguel Ángel Aguirre, Leyre Lisarri, Michel Reynoo eta César Vallejo pianojoleen lagutnza izango dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen