(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak SciencEkaitza sarien bigarren edizioa aurkeztu du lehiaketaren antolatzailea ADItech da
ostirala, 2019.eko otsailak 15


Nafarroako ikerketa sektoreari zuzendua, Gala Zientifiko baten bidez burutuko da, proiekturik berritzaileenei sariak banatzeko. Saioa ekainaren 27an eginen da Baluarten


De Latorre, Ayerdi y Noya, con el presentador de la Gala, Luis Piedrahita en pantalla.

De Latorre, Ayerdi eta Noya, pantailan agertzen den Galaren aurkezle Luis Piedrahitarekin. ( irudia handitu )

Ekonomia Garapeneko Lehendakariorde Manu Ayerdik SciencEkaitza sarien bigarren edizioa aurkeztu du gaur goizean, Nafarroako komunitate zientifikoari zuzendua. Lehiaketa ADItech korporazio teknologikoak antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, eta lan sarituak bigarren SciencEkaitza Gala Zientifikoaren baitan emanen dira ezagutzera, ekainaren 27an, Baluarten. Nafarroako ikertzaileek maiatzaren 10era arteko (ostirala) epea izanen dute proiektuak aurkezteko. Nafarroako ikertzaileek proiektuak maiatzaren 10 arte aurkeztu ditzakete eta honako loturan ikus ditzakete oinarriak.

SciencEkaitzak beste entitate publiko zein pribatu batzuen laguntza dauka. Hona hemen: Dana Automoción, Iberdrola, Nasertic, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea.

SciencEkaitzaren bigarren edizioak lehen edizioaren espiritu sortzaile eta urratzaile berberari eutsi dio, eta Foru Komunitateko entitate zientifikoak animatu nahi ditu parte hartzera, gizartearen eta ekonomiaren garapena eraldatzeko indarrik handiena duten proiektu berritzaileen bidez, betiere Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako (S3) 4 teknologia-arloetako batean. Sariek, halaber, bestelako xedea dute, hala nola ikerketarako eta berrikuntzarako interesa sustatzea, gizartean kultura zientifikoa bultzatuz.

Ayerdi lehendakariorde eta Corporación Tecnológica ADItecheko presidenteak nabarmendu du “SciencEkaitzaren bigarren edizioa dela, baina, jada, erreferentzia garrantzitsua zabalkunde zientifikoari dagokionez. Iazko ekitaldia lagungarria izan zen Nafarroa ikerketaren nazioarteko mapan kokatzeko, eta horrez gain, zientziaren ateak nafar gizarteari oro har zabaldu zitzaizkion. Egia esan, lehen edizioa izugarri gustatu zitzaidan, eta poz handia da sarien bigarren deialdia egitea”. Horrez gain, esan duenez, “SciencEkaitza lehiaketaren lehen edizioen irabazi zutenek ere Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak jasotzeko aukera ere izanen dute, I+G arloan 2019tik 2021era proiektu estrategikoak egiteko. Eta bigarrengo edizioan irabazle suertatzen direnek diru laguntza horien 2020ko deialdian parte hartzeko aukera izango dute. Hala ere, honek ez du esan nahi dirulaguntza zuzenean proiektuei eskainiko zaienik, baina SciencEkaitzan saritua izana baloratuko da. Laguntza horiek erronka berriak hartu dituzte aintzat deialdi honetan, hala nola Goraka ari diren ideia Disruptibo Aplikatuak. Guztira, baimendutako gastuaren banaketa 2.000.000 eurokoa izanen da”.

Laguntza horiei esker, proiektu irabazleek beren proiektuen ikerketa eta garapena finantzatuko dituzte, eta bereziki, gizartea edota ekonomia eraldatzeko ahalmena duten ideiak baloratuko dira, betiere gizartearen eta instituzioen aitortzak bermaturik, eta Espezializazio Adimentsuaren arloetako batean kokaturik.

Juan Ramón de la Torre ADItecheko Zuzendari Nagusiak nabarmendu du “berrikitan gertatu dela azken urteotako gertakaririk garrantzitsuena, Nafarroako I+G+b sistemaren gobernantzari dagokionez: Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legea. Legearen arabera, hobetu beharra dago gizarteak oro har Nafarroako I+G+b Sistemaz, arlo horretako eragileez eta haien gaitasunez duen ezagutza, eta eginkizun hori SINAIko Eragileen Koordinatzailearen eskuetan utzi du. Legeak, halaber, sariak eta zabalkunde zientifiko eta teknologikorako ekitaldiak antolatzea aurreikusi du”.

De la Torrek gehitu duenez, “SciencEkaitzaren lehen edizioaren datu bikainek erakusten dute ikertzaileak eta gizartea Foru Lege horren ildoan daudela: 14 proposamen, eta haietan 94 ikertzailek parte hartu zuten (57 emakumezko eta 37 gizonezko), eta 1.500 lagunek Baluarteko aretoa bete zuten, sariak banatzeko Gala ikusteko.”

ADItecheko Lankidetza Teknologikorako eta Bikaintasunerako Paula Noya zuzendariaren esanetan, “ADItechek lankidetza-hitzarmena egina du CLAVNA-Nafarroako Ikusentzunezko Klusterrarekin, I+G arloko zabalkunde proiektuetarako, eta horri esker, komunitate zientifikoaren behar handi bati eman zaio erantzuna, zabalkunde zientifikorako tresnak hobetu baitira. Horregatik, 60tik gora ikertzailek Ikerketa Proiektuetarako Ikus-entzunezko zabalkundea lantzeko tailer batean parte hartuko dute, 601 Producciones Audiovisuales etxeak emana (CLAVNAko kide da). Ikertzaile horiek bideoak prestatzen lagunduko diete SciencEkaitza Lehiaketan parte hartuko duten ikerketa taldeei, proiektuaren funtsa sormenez eta era ulergarrian erakusteko publiko orokorrari”.

Sariak eta SciencEkaitza Gala

SciencEkaitza sari nagusiarekin batera, beste akzesit bat banatuko da, lehen edizioan emaniko lauekin batera. Zehazki, zabalkunde zientifikoa ikus-entzunezkoen formatean egiten duen proposamenik onenari emanen zaio, proiektuaren ideia eta balioak gizarteari transmititzeko ahalmenik handiena erakusten duen hautagaitza aintzat hartze aldera. Beste lau akzesitak, gainera, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako arlo bakoitzean aurkezten diren proiektu onenei emanen zaizkie. Hona hemen arloak: Automozioa eta Mekatronica, Osasuna, Elika Katea, eta Energia Berriztagarriak eta Baliabideak.

Nobel Saridun batek eta zientzia eta teknologiaren munduan nazioartean aitorturiko beste izen batzuek osatuko dute nazioarteko epaimahaia, proiektu irabazleak aukeratzeko, eta halaber, SciencEkaitza Nafarroako Bigarren Gala Zientifikoan parte hartuko dute. Saio horretan, proiektu irabazleen berri eman da. Maiatzean eginen den bigarren prentsaurreko batean jakinaraziko da nortzuk etorriko diren galara, beren jakintza eta esperientziak azaltzeko, guztiak ere gizon-emakume ospetsuak. Eta maiatzean ere salgai jarriko dira Nafarroako Gala Zientifikora joateko sarrerak: 5 € salan, eta 3 €, palkoan, hain zuzen ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa