(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

112-SOS Nafarroak milioi bat dei artatu zituen 2018an astelehena, 2019.eko otsailak 11


Gaur ospatzen ari da, Europar Batasun osoan bateratuta dagoen 112 Larrialdietarako Telefonoaren Europako Eguna


112

Artaturiko deien balantzeari buruzko infografia. ( irudia handitu )

Nafarroako 112-SOS Nafarroa larrialdietarako telefonoak eguneko 2.774 dei artatu zituen batez beste 2018an, 2017an baino % 3,08 gehiago. Urtearen buruan, milioi bat dei baino gehiago jaso zituen; 1.012.584 dei, zehazkiago esanda, María José Beaumont kontseilaria buru duen Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuko Babes Zibilaren Zerbitzuak gaur ospatzen ari den 112 Larrialdietarako Telefonoaren Europako Egunaren harira emandako datuen arabera.

112 telefono zenbakia Europar Batasun osoan estandarizatuta dago 1992az geroztik larrialdi mota guztiak artatzeko: osasun arlokoak, errepideetako istripuak, lan istripuak eta bestelakoak, basoko nahiz hiriko suteak, laguntza teknikoak, ingurumen larrialdiak, polizia, genero-indarkeria, etab.

Nafarroaren kasuan, lantaldea 60 operadore inguruk, 7 areto-buruk, 25 mediku koordinatzailek eta Suhiltzaileen Zerbitzuaren arduradun batek osatzen dute, eta 112 telefonoaren atzean, eguneko 24 orduetan lan egiten dute sor daitezkeen larrialdi guztiak artatzeko. Foruzaingoaren Aginte eta Kontrol Zentroa ere 112 Gelarekin konektatuta dago Larrialdiak Kudeatzeko Sistemaren bitartez.

193.759 baliabide mobilizatuta

SOS Nafarroaren Gelak 112-SOS Nafarroa telefonoan jasotako dei guztiak bideratu eta larrialdi bakoitza artatzeko behar diren baliabideak mobilizatzen ditu. Hartara, 2018an, 293.705 gorabehera kudeatu ditu, larrialdi zerbitzu desberdinetako 193.759 baliabide mobilizatu dituelarik.

Baliabideen mobilizazio horrek lehen mailako osasun-arreta taldeei eragin zien 113.348 aldiz, Oinarrizko Bizi Euskarriko Anbulantziei 36.571 aldiz, Bizi Euskarri Aurreratuko Anbulantziei (medikalizatuak) 7.593 aldiz, Foruzaingoko patrulei 24.508 aldiz, Suhiltzaileei 10.892 aldiz eta aire-baliabideei 627 aldiz.

Deien tipologiari dagokionez, artaturiko 1.012.584 deietatik 848.435 deia 112 larrialdi telefonora zuzenean egindako deiak izan ziren, Foruzaingoaren bitartez jasotakoak, eta beste 43.542 dei mendekotasuna duten pertsonek erabiltzen duten tele-laguntzarako dominaren bidez hartutakoak. Zerbitzutik egindako deiei dagokienez, 325.152 baliabide propioetara egindakoak izan ziren eta 108.081 Foruzaingoaren AKZra egindakoak.

Dei kopururik handiena urtarrilean jaso zen, 91.011, guztira; ondotik kokatu dira uztailean (89.853) eta ekainean (87.083) artaturiko dei kopuruak. Ordutegiei dagokienez, deirik gehienak arratsaldez jaso ziren.

Telefonia sistema berria

Artaturiko dei guztien artean, % 74,53 dei egokiak izan ziren, % 16,37 huts egindako deiak, % 7,68 informazioa eskatzeko deiak eta % 2,42 maliziaz egindakoak. Babes Zibilak aurten huts egindako deien kopurua murriztea espero du, duela bi hilabete ezarriako telefonia sistema berriaren laguntzaz, izan ere, huts egindako dei horiek, 2001ean ezarri eta zaharkituta zegoen aurreko zentralaren funtzinamendu okerrak eragindakoak izan ziren, hein batean.

Sistema berriak herritarrei zuzendutako arreta, deien segurtasuna eta erantzunaren efizientzia eta gaitasuna hobetzen ditu, ohiko larrialdietan zein balizko larrialdi handien kasuan, ezohiko linea telefonikoak eta arreta-postuak abian jartzea ahalbidetzen duen neurrian.

Sistema telefoniko honen ezarpenak SOS Nafarroa 112 Zentroaren eraberritzea osatu du, eta honi esker, 112 Gelaren banaketa eta antolaketa aldatu, edukiera handiagoko formakuntza gela prestatu eta lantalde nahiz lanpostuen erabateko eraberritzea egin da.

Gomendioak

Babes Zibileko zuzendari Isabel Anautek, Europako Egunarekin bat eginik, lasai egoteko gomendioa luzatu die herritarrei 112ra deitzen dutenean, oinarrizko galderei behar bezala erantzuteko gai izan daitezen: harremanetarako datuak, kokapena, larrialdiaren egoera eta testuinguru. Haren iritziz, “datu horiek behar bezala ematea hil ala bizikoa da gorabeheraren lokalizazio egokia egiteko eta horren larritasuna baloratzeko, infartuak edo iktusak bezalako egoerak gertatzen direnean”.

Halaber, komenigarritzat jo du, adingabeei, txikiak direnetik, larrialdi zerbitzuetara deitzen irakastea, horien beharra dagoenean, eta horren harira gogoratu du, “joan den astean, zazpi urteko neskato baten deiak amaren bizitza salbatzen lagundu zuela”.

Azkenik azpimarratu du 112 zenbakia behar bezala erabiltzea funtsezkoa dela dei desegokien kopurua gutxitzeko eta hauen bitartez benetan larriak diren kasuetarako arreta-baliabideak ez murrizteko, Beaumont kontseilariak duela urtebete baino gehixeago aurkezturiko kanpaina instituzionalean luzatu zuen eskariaren harira.

Horren harira, garrantzitsua da 112 zenbakira ez deitzea larrialdikoak ez diren gaietarako, izan ere, badira beste telefono eta webgune batzuk ondoko gaiei buruzko informazioa lortzeko:

-Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (012 edo 948012012)

-Errepideei buruzko informazioa: 848 423 500 / carreteras.navarra.es

-Osasun informazioa eta aholkua lortzeko kontsultak: 948290290

-Guardiako farmaziak: 948226000

-Uztondoak eta sastrakak erretzea: 848426040 / autorizacionquemas.navarra.es

-Informazio meteorologikoa: meteo.navarra.es


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa