(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Brexit egoera zalantzagarri baten aurrean Nafarroak duen eginkizun aktiboa indartu du Gobernuak osteguna, 2019.eko urtarrilak 24


Ollo kontseilariak Exekutiboaren lan-ildoak azaldu ditu Europar Batasunarekin erlazionatutako Gaietarako Biltzarrean (CARUE), Madrilen


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak lanean jarraitzen du, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko negoziazioek ziur aski utziko duten egoera zalantzagarri baten aurrean Nafarroak duen eginkizun aktiboa indartzen.

Brexit

Ollo kontseilaria CARUE biltzarrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lanean jarraitzen du, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko negoziazioek ziur aski utziko duten egoera zalantzagarri baten aurrean Nafarroak duen eginkizun aktiboa indartzen.

Halaxe azaldu du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok Europar Batasunarekin erlazionatutako Gaietarako Biltzarraren (CARUE) 60. edizioan, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Meritxell Bateten zuzendaritzapean. Exekutiboa kezkatuta dagoela ere adierazi du, Erresuma Batua Europar Batasunetik hitzarmenik gabe irten litekeelako.

Bere hitzaldian, kontseilariak nabarmendu du egoera hau oso garrantzitsua dela Nafarroarentzat. «Nafarroako Gobernua eta komunitateko enpresak oso kezkatuta gaude, egoera politiko hori oso zalantzagarria baita eta ondorio nabarmenak izan baititzake Nafarroan estrategikoak diren bi sektoretarako: nekazaritzako elikagaiena eta automobilgintzarena».

Esan duenez, une honetan, «Erresuma Batua Nafarroatik esportazio gehien jasotzen dituen seigarren herrialdea da». Azken hilabeteotan gutxitu egin diren arren, oraindik ere balantza komertziala oso positiboa da: 370,5 milioi euro 2018ko urtarriletik urrira bitartean».

Kontseilariak adierazi du brexit gogor batek Nafarroako enpresetan zer ondorio izango lituzkeen jakin nahi duela Nafarroak, baita zenbait produkturi (adibidez, ibilgailuetako edo haize- nahiz ardo-errotetako osagarriak) aplikatu beharreko kuota eta muga-zergetan zer eragin izango lukeen ere.

Amaitzeko, esan du «Gobernuak lanean jarraituko duela enpresen eskubideak defendatzeko eta jasotzen den informazio guztia aldaketaren eragina jasan dezaketen Nafarroako enpresei helaraziko zaiela».

Bileran, ministerioak txosten bat aurkeztu du, «Informe del Gobierno sobre la planificación de contingencia para la salida de Reino Unido de la UE». Haren arabera, gobernu zentralak zenbait arrisku-neurri proposatu ditu Erresuma Batua Europar Batasunetik hitzarmenik gabe irtenez gero aplikatzeko.

Behatokia eta informazioa

Ollo kontseilaria Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Pello Pellejerorekin batera izan da bileran, eta Gobernuak brexitaren inguruan dituen lan-ildo nagusiak aipatu ditu. Horrela, pasa den urtearen amaieran, Nafarroako Gobernuak Brexitaren Behatokia jarri zuen martxan, zalantzak argitzeko eta Erresuma Batura esportatzen duten eta brexitaren ziurgabetasun-egoerari aurre egin behar dioten enpresei informazioa helarazteko.

Bestalde, Exekutiboak hitzarmen bat sinatu du Eskualdeetako Batzordearekin, organo horren informazio-iturriak partekatzeko eta Nafarroara bideratzeko. Urtarrilaren 14an egindako topaketa batean, Brexitaren Nafarroako Behatokiko arduradunek eta Eskualdeetako Batzordearen ordezkariek lan-esperientzia zehatzak trukatu zituzten. Esperientzia horiek enpresa eta herritarrei informazioa emateko fluxuekin dute zerikusia, eta hainbat eskualdetan izan dira; besteak beste, Irlandan, Belgikan, Estonian eta Polonian.

Europar Batasunarekin erlazionatutako Gaietarako Biltzarra (CARUE)

CARUE lankidetza-organo bat da, osaera horizontalekoa, eta autonomia-erkidegoek bertako erakundeetan parte hartzen dutela bermatzea du helburu, baita foro bat eskaintzea ere Estatuak informazioa eman dezan eta autonomia-erkidegoek Europa eraikitzeko prozesuaren gai garrantzitsuei buruz duten iritzia entzun dezan, gai instituzionalak izanda ezin baitira biltzar sektorial espezifikoetan aztertu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa