(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Onartu da maisu-maistren 2019ko oposizioaren plazak eta espezialitateak gehitzeko ebazpena osteguna, 2019.eko urtarrilak 24


643 plaza jasotzen dira eta azterketak ekainaren 22an hasiko dira


Maisu-maistren oposizioari plazak eta espezialitateak gehitzeko ebazpena onartu berri du Hezkuntza departamentuko Giza Baliabideen zuzendariak. 206/2019 ebazpenak, urtarrilaren 22koak, 643 plaza jasotzen ditu, Haur eta Lehen Hezkuntza, Ingelesa, Hezkuntza fisikoa, Musika, Pedagogia terapeutikoa, Entzumena nahiz lengoaia eta Euskara. Administrazioak 2018koan onartu zuen lan eskaintza publikotik datozen plazak gehitu zaizkio aurretik onartutako 73 plazei.

Otsailaren 4an argitaratuko da oposizio-deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta izen-emate nahiz meritu berriak aurkezteko epea irekiko da hurrengo egunetik eta 20 egunez. Dagoeneko izena emanda dutenek ez dute berriz eman beharko, baina aukera izango dute meritu berriak aurkezteko emandako epearen barruan.

Izen-emate telematikoa

Deialdi honetan izena eman nahi duten pertsonek era telematikoan egin beharko dute. Horretarako Hezkuntza departamentuak iazko eskarien eta aurkeztutako merituen digitalizazioa gauzatu du (5.000tik gora hautagaiek eman zuten izena). Era horretan, bai lehenengoz izena eman nahi dutenek, bai meritu berriak aurkeztu edo espezialitate berriren batean izena eman nahiko luketen inskribatutako pertsonek modu telematikoan egin beharko dute.

Gainera, oraingoan, programazio didaktikoak legezkoak diren edozein bide erabilita aurkeztu ahalko dira (edozein Errolda ofizial, Errolda elektronikoa, posta-bulegoa, eta abar) 2019ko maiatzaren 13tik 31ra bitartean. Ez da beharrezkoa izango aurrez aurre eramatea, orain arte bezala.

Oposizioa aldia ekainaren 22an hasiko da, larunbatean, lehenengo frogaren B partearekin (gai baten idatzizko garapena).

Era berean, astelehenean argitaratuko den ebazpenarekin oposizioari lotutako hurrengo fase guztiei hasiera emango zaie, besteak beste, epai-mahaian eraketa eta onartuta eta ez onartutakoen zerrenden argitaratzea.

Aurten goi mailako kontserbatorioko oposizioak

Musika eta Arte Eszenikoen katedradunen kidegoan sartzeko prozedura onartzen duen ebazpena (261/2019, urtarrilaren 22koa) ere onartu da. Hogeita bost urte baino gehiago da ez dela era honetako deialdi bat egiten. 22 plaza eskainiko dira Musika eta Arte eszenikoen katedradunentzat: klarinete, konposaketa, etnomusikologia, gitarra, inprobisazio eta akonpainamendua, ganbera musika, musikologia, oboe, organoa, pedagogia, perkusioa, saxofoia, tronboia, tuba, txistua, biola eta biolina.

Ebazpena hurrengo asteetan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Azterketak ekainaren 13an izango dira.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa