(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehen aldiz, Nafarroak bonu berdeak eta sozialak jaulkiko ditu, 50 milioi eurokoak, gardentasuna sustatzeko eta garapen jasangarria finantzatzeko asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Gobernuak departamentuarteko komisio bat sortu du bonuak zer baldintzatan jaulkiko diren zehazteko eta zer proiekturi emango zaizkien erabakitzeko


Transcripción textual del video

Aurten lehen aldiz, Nafarroak bonu berdeak eta sozialak jaulkiko ditu, 50 milioi eurokoak, gardentasuna sustatzeko eta garapen jasangarria finantzatzeko. Horretarako, Exekutiboak departamentuarteko komisio bat sortu du gaur, bonuak zer baldintzatan jaulkiko diren zehazteko eta zer proiekturi emango zaizkien erabakitzeko.

Nafarroako Gobernua gaurko bilkuran. ( irudia handitu )

Aurten lehen aldiz, Nafarroak bonu berdeak eta sozialak jaulkiko ditu, 50 milioi eurokoak, gardentasuna sustatzeko eta garapen jasangarria finantzatzeko. Horretarako, Exekutiboak departamentuarteko komisio bat sortu du gaur, bonuak zer baldintzatan jaulkiko diren zehazteko eta zer proiekturi emango zaizkien erabakitzeko.

Bonu Jasangarrien Merkatuak jaulkiko ditu bonu horiek. Bonu berdeak eta sozialak izango dira, eta jasangarritasunarekin eta administrazio publikoak gizartearen aurrean duen erantzukizunarekin erlazionatutako jarduerak eta proiektuak finantzatzea dute helburu.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk Gobernuaren bileraren ondoren izandako prentsaurrekoan azaldu duenez, «finantza-politika eta jasangarritasunaren estrategia lotzeko aukera bat da. Bonu horiek jaulkitzean, konpromiso bikoitza hartzen du Exekutiboak: batetik, gardentasunez jardutekoa; eta, bestetik, politika publikoak lerrokatzekoa, garapen jasangarria finantzatze aldera, Nazio Batuen 2030eko Agendan dauden Garapen Jasangarriko 17 helburuekin eta Europako Batzordeak xede bererako duen Ekintza Planarekin bat etorriz».

Aranburuk nabarmendu duenez, «Nafarroa mota honetako kudeaketa garden eta jasangarriaren lehen tokietan dago, horrelako bonuak jaulki dituen Estatuko hirugarren komunitatea baita, Madrilen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik. Gainera, proiektu hau martxan jarri duen hain tamaina txikiko lehenengo komunitatea da, eta, horretarako, 50 milioi euro inguruko kapitala bideratu du».

Urtero bezala, Nafarroako Gobernuak 2019an zorpetzeko baimena eskatu du, 280 milioi euroko balio maximoarekin; haietatik gutxi gorabehera 50 milioi bonu jasangarriak jaulkitzeko izango dira.

Ezaugarriak

Gaurko bileran, Exekutiboak lehen urratsa egin du: departamentuarteko komisio bat sortu du, zeinak bonuak zer baldintzatan jaulkiko diren zehazteko eta zer proiekturi emango zaizkien erabakitzeko ardura izango duen. Bonu berdeak jaulkitzeko, irizpide hauek hartu behar dira aintzat, besteak beste: eraginkortasun energetikoa, energia berriztagarriak, kutsaduraren prebentzioa eta kontrola, uraren eta hondakin-uren kudeaketa jasangarria, eta eraikin ekologikoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa