(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan izango da Conecta Fiction nazioarteko jardunaldia asteartea, 2019.eko urtarrilak 22


Amerika eta Europa arteko telebistarako fikziozko serieen koprodukzioari buruzko topaketaren hirugarren edizioa Baluarten egingo da ekainaren 17tik 20ra bitartean


Jardunaldiaren logotipoa.

Jardunaldiaren logotipoa. ( irudia handitu )

Conecta FICTION Amerika eta Europa arteko telebista-fikzioaren sektorean networkinga, fikziozko koprodukzioa eta talentuaren trukea sustatzen aitzindaria den jardunaldia da, eta hirugarren edizioa Iruñean izango da 2019ko ekainaren 17tik 20ra bitartean. Nazioarteko topaketa Nafarroako Biltzar Jauregiaren eta Auditorioaren eraikinean, Baluarten, egingo da. Hain zuzen ere, hiriaren erdigunean kokatzen da, zona komertzial eta aisiarako zonaren eta Iruñeko Ziudadelaren, XVI. mendeko gotorleku zaharraren, monumentaltasunaren arteko bidegurutzearen kokapen pribilegiatuan.

Géraldine Gonard-ek, Conecta FICTIONen zuzendariak, topaketaren ezaugarriak azaldu ditu: “Conecta FICTION jardunaldi bat baino askoz ere gehiago da; herrialde askotako fikzio-industriako profesionalen lankidetza sustatzen duen tresna eta komunitatea da, eta Nafarroa eta Iruña hiriburua elkargune berria izango dira garatzeko potentzial bikainarekin. Ziur gaude Conecta FICTIONek potentzial hori gauzatzen lagundu ahal izango duela”.

Conecta FICTIONen aurreko bi edizioak Santiago de Compostelan egin ziren. 2018ko edizioan, 20 herrialdetik gorako 530 profesional baino gehiagok hartu zuten parte, eta hiru egunetan zehar 2.400 bilera baino gehiago egin zituzten —horietako 1327 online agendakoak—. Ehunka milioi eurotako negozio-bolumen potentziala zenbatu zuten, eta dagoeneko hainbat telebista-serie garatzen eta ekoizten hasi dira.

Manu Ayerdi, Garapen Ekonomikoko lehendakariordea, gustura agertu da topaketa hau Nafarroan egiteagatik, eta honela adierazi du: “oso pozik gaude topaketa hau Nafarroan egin ahal izateko. Badakigu zein garrantzitsua den Conecta FICTION Telebistarako fikziozko serieen eta miniserieen koprodukzio-sektorean, eta ziur gaude edizio hau hemen egitea aukera ederra dela Nafarroak nazioarteko ikus-entzunezko sektorean duen lekua bultzatzeko. Era berean, aukera bikaina eskainiko digu eskualdean negozioa sortzeko, tokiko sektorea garatzen eta nazioartekotzen lagunduaz, eta gure Foru Komunitatera filmatzeak eta enpresa berriak erakartzea sustatzeko ere bai. Ikus-entzunezko sektorea funtsezkoa da gure lurraldearentzat, eta Conecta FICTION hemen eginda, horren aldeko gure apustua sendotuko dugu”.

Conecta FICTION 3 nazioarte-mailan Europako eta Amerikako merkatu eta ekitaldi garrantzitsuetan sustatuko da. Besteak beste, aipatzekoak dira Natpe, Miamin; Berlingo Jaialdia, Alemanian; eta Frantziako lurraldean, Manía eta Mip Tv serieen hitzorduetan, Lille eta Cannes hirietan, hurrenez hurren.

Conecta FICTION Amerika eta Europa arteko telebistarako fikziozko serieen koprodukziorako soilik egindako nazioarteko lehen jardunaldia da. Hirugarren edizioa Iruñean egingo da ekainaren 17tik 20ra bitartean, Clavnak, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrak, bultzatuta. Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoko du, SODENA eta NICDO enpresa publikoen eta Navarra Film Commission-en bitartez, SGAE Fundazioaren babesaz gain. Jardunaldiaren diseinuaz eta ekoizpenaz Inside Content arduratuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa