(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Geletan arrazakeria, xenofobia eta bestelako intolerantzia-moduak prebenitzea eta detektatzea” mintegia egingo dute Nafarroan ostirala, 2019.eko urtarrilak 18


Mintegia urtarrilaren 28an eta 29an izango da Iruñeko Planetarioan


Urtarrilaren 28an eta 29an, Iruñeko Planetarioan, ondorengo sentsibilizazio-mintegia egingo da: “Arrazakeria, xenofobia eta bestelako intolerantzia-modua prebenitzea eta detektatzea”, Hezkuntza Departamentuak antolatuta, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Prebentziorako Behatokiarekin (OBERAXE) eta Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketako Zentro Nazionalarekin (CNIEE) batera. Irakasleek nahiz irakasleak ez direnek izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 27ra bitarte.

Jardunaldietan, erakunde eta unibertsitate ezberdinetako hizlariek hartuko dute parte, tartean hiru erakunde antolatzailetakoak, Generalitat Valenciana, Unibertsitate Konplutentsea edo Salamancako Unibertsitatea.

Mintegiaren helburuak eta programa

Mintegiaren helburu nagusia da irakasleak, familiak eta gainerako hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzea geletan arrazakeria, xenofobia eta bestelako intolerantzia-moduak prebenitzearen eta detektatzearen inguruan. Halaber, eskola-komunitateei erremintak eman nahi zaizkie portaera diskriminatzaileak edo zorrotzak identifikatzeko edota estrategia ezberdinak ikastetxeetan berdintasuna sustatzearren, hezkuntza-praktikan esperientziak trukatuaz eta hedatuaz.

Nafarroari dagokionean, hitzorduak aukera emango du, baita ere, Estatuko beste erakundeei Foru Komunitateko programa ezberdinak ezagutzera emateko; hala nola, eskolako bizikidetza eta hezkuntza-inklusioa hobetzeari buruzkoak (adibidez, ijitoekin burututakoak Rizoma proiektuaren bitartez); memoria, bakea eta bizikidetzaren aldeko eskolen programak, edo Proeducar-Hezigarri programa, eskola-eredu inklusiboa bultzatzen duena eta jada arrakasta lortu duena herri ezberdinetan.

Mintegia urtarrilaren 28an, 16:30ean, inauguratuko da antolatzen inplikaturiko hiru erakundetako ordezkarien ongi-etorriko hitzaldiekin: María Solana Arana, Hezkuntza kontseilaria; Estrella Rodríguez Pardo, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko Gizarteratze eta Laguntza Humanitarioko zuzendari nagusia; eta Nuria Manzano Soto, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko CNIIEko zuzendaria.

Ondoren, 18:00etan, Karoline Fernandez de la Hozek, OBERAXEren zuzendariak, FRIDA proiektua ardatz izango duen mahai-ingurua zuzenduko du. Proiektua CNIIErekin batera garatua da, eta horren helburua da eskolak kultur arteko bizikidetza-espazio bilakatzea, eskola-komunitate osoaren parte-hartzearen bitartez. Era berean, Raúl García Medinak (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea) eta Concha Antónek (Salamancako Unibertsitatea) parte hartuko dute mahaian.

Asteleheneko jardunaldia eskola-bizikidetza hobetzeko lankidetza instituzionalari buruzko mahai-inguruarekin amaituko da. Aitor Lakasta Zuberok moderatuko du, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berrikuntza eta Bizikidetza Zerbitzuaren zuzendariak, eta, bertan, honako hauek hartuko dute parte: Henar Rodríguez Navarro, CNIIEko Hezkuntza Inklusioaren Saileko kontseilaria; Álvaro Baraibar Etxeberria, Bake eta Bizikidetzako zuzendari nagusia; eta Mónica Añón, Generalitat Valencianako PREVI planaren koordinatzailea.

Urtarrilaren 29ko (asteartea) jardunaldia 10:00etan hasiko da, eskola-bizikidetzako jardunbide egokien inguruko saioarekin. Bertan, Angels Gradok, Convives Elkarteko lehendakariak, eta Esteban Ibarrak, Intolerantziaren aurkako Mugimendukoak, hartuko dute parte. 12:00etan, berriz, Ander Domblásek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Orientazio eta Aukera Berdintasuneko Zerbitzuaren zuzendariak, Foru Komunitateko esperientzia arrakastatsu ezberdinak aurkeztuko ditu, Rizoma proiektua, Proeducar-Hezigarri programa eta Eskola-sustatzailearen irudia, ikasleen gizarte eta hezkuntza inklusioa modu espezifikoan jorratzeko aukera ematen duena, oinarrizko gizarte-zerbitzuen, ikastetxeen eta familien koordinazioaren bitartez.

Urtarrilaren 29an, arratsaldeko 16:00etan, prestakuntza-lantegiak burutuko dira. 4 tailer egingo dira aldi berean, bi saiotan errepikatuta; beraz, bertaratutako bakoitzak horietako bi egin ahal izango ditu elkarren segidan. Tailerretan ondorengo gaiak jorratuko dira: elkarrizketa-estrategiak arraza-diskriminazioaren aurrean, gelan diskriminazioa eta arrazakeria lantzeko moduak, intolerantziaren eta indarkeriaren prebentziozko sentsibilizazioa, eta kultur arteko elkarbizitzan balio etikoak sustatzeko antzerki foruma.

Mintegia asteartean amaituko da, 19:00etan, honako hauen hitzaldiekin: Roberto Pérez Elorza, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako zuzendari nagusia; Karoline Hernández de la Hoz, OBERAXEren zuzendaria; eta Henar Rodríguez Navarro, CNIIEko Hezkuntza Inklusioaren Arloko kontseilaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa