(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elkarren bermerako sozietateentzako Sodenaren abalak Nafarroako ETE-ak kreditutan 155 milioi euro lortzen lagundu ditu osteguna, 2018.eko abenduak 27


Sozietate publikoak 2016an Elkargi eta Sonagarrekin sinatutako hitzarmena berritzea proposatzen du


Ayerdi y la directora gerente de Sodena, Pilar Irigoien.

Ayerdi eta Sodenako zuzendaria Pilar Irigoien. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoaren presidenteordeak, Manu Ayerdik, Sodenaren eta Elkargi eta Sonagar elkarren bermerako sozietateen arteko hitzarmena aurkeztu du ostegun honetan, 2016ko maiatzetik Nafarroako ETE eta langileria autonomoarentzako kreditu baldintza hobeak ahalbidetu dituena. 400 enpresa baino gehiagok izan du 155 milioi euro eskura inbertsioak egin edo zirkulazio beharrei aurre egiteko. Sodenak hurrengo urteetarako bermerako sozietateekin egindako hitzarmenaren berrikuntza proposatzen du.

Kredituen baldintzak hobetzeko aplikatutako mekanismoak Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bitartez, bermerako sozietateek ETE-ei eta langileria autonomoari emango dizkien abalen %25a bermatzen duela inplikatzen du, banku entitateen aurrean, enpresarien kreditu negoziazioak hobetzen dituen bermea.

250 langiletako enpresei zuzendu zaie lehentasunez reabala, gehienez milioi batetako operazioetarako, batez ere enpresa berriak eta internazionalizazio prozesuetako inbertsioak lehenetsiz. Sodenaren babes honek Elkargi eta Sonagarri arriskuen azterketa irizpideak zabaltzea baimentzen die.

Kredituak baldintza hobeagoekin

2016an hitzarmena aplikatu zenetik 548 operaziori eman zaizkie abalak. Elkargi, Sonagar eta Nafarroako Gobernuaren artean, Sodenaren bitartez, gutxi gora behera 92 milio eurotako arriskua hartu dute haien gain. Kantitate honetatik, 15 milioi eurok Sodenak bere gain hartutako arriskuari dagokio. Berme honekin, ETE-ek eta langileria autonomoak 155 milioi eurotarainoko balorea batzen duten kredituak lortu dituzte, haien interes-tasak edota itzulera epeak hobetuz. Hau da, abal programak 1,7ko indize biderkatzailea izan du.

548 operaziotatik, Elkargik 335 eta Sonagarrek 213 onartu dituzte. Enpresek operazioek sortutako zenbatekoaren %73a inbertsioetarako maileguetara eta %16a mugimendu zirkulatzailearen hobekuntzara bideratu dituzte. Aipagarria da enpresen operazio-betetze altua, ez baita ez ordaintzeagatik inongo operaziorik bertan behera gelditzea eragin.

Ekimena Nafarroako Gobernuaren lehen neurrietako bat izan da legislaturan Nafarroako ETEei krediturako sarrea errezteko. Nafarroan halako hitzarmen bat martxan jarri den lehen aldia izan da, krisialdi ekonomikoa dela eta ETE zein partikularrek maileguak eskuratzeko zailtasunez beteriko testuinguruan, enpresen inbertsioa, negozio ildo berrien bitarteko haien hazkundea eta internalizazioa zailtzen zuena.

Operazioak hobetzeko beste xedapen bat, abal honen bidez formalizatutako maileguak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaz libre izendatzen dituena izan da.

Hitzarmenek zehaztutako helburuak beteko diren bistan, abenduaren 31an amaituko direnak, Sodenaren Administrazio Kontseiluak gehienez 135M€ batuko dituen operazioetarako mailegu baten hitzarmen berri bat sinatzea baimendu du, Sodenak gehienez 33,75M€tako arriskua bere gain hartuko duelarik hurrengo hiru urteetarako eta aurreko hitzarmenaren baldintza berdinetan, 2019ko urtarrilean Elkargi eta Sonagarrek sinatuko dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
271218de60presentacion.pdf
271218de60eusk.mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa