(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Kontseiluaren Aditu Batzorde batek Nafarroan Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioa ebaluatu du asteartea, 2018.eko abenduak 11


Euskarabideak Nafarroako Gobernuaren 2014-2016ko jardunbide nagusiak aurkeztu ditu.


Ezkerretik eskuinera: Csaba Pákozdi, René de Groot, Dieter Halwachs, Ana Ollo, Fernando Ramallo eta Mikel Arregi, Nafarroako Jauregian.

Ezkerretik eskuinera: Csaba Pákozdi, René de Groot, Dieter Halwachs, Ana Ollo, Fernando Ramallo eta Mikel Arregi, Nafarroako Jauregian. ( irudia handitu )

Europako Kontseiluaren Aditu Batzordearen ordezkaritza bat Nafarroan egon da astearte honetan, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioa ebaluatzeko. Bisitaldian, Euskarabideak ezagutzera eman ditu Nafarroako Gobernuak eremu horretan gauzatutako jardunbide nagusiak. Horren ostean, Herritar eta Erakunde Harremanetarako kontseilaria adituekin bildu da, eta bertan izan da ere Mikel Arregi, Euskarabidearen zuzendari-gerentea.

Aditu Batzordearen izenean ordezkari hauek izan dira Iruñean: Fernando Ramallo Fernández, Dieter Halwachs austriarra, René de Groot herbeheretarra eta Csaba Pákozdi (Gutunaren idazkaritza). Goiz partean bilerak egin dituzte Nafarroako eta Euskadiko erakunde sozialekin eta Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren arduradunekin.

Euskarabideak Euskararen I. Estrategia Planaren onarpena balioan jarri du, Europako Gutunean jasotzen diren alderdi guztietan eragiten baitu. Komunikabideen eta euskararen arloan emandako gomendioei dagokionez, Euskalerria Irratiak lortutako lizentzia eta Nafarroan EITB ikusi ahal izateko  hitzarmenak azpimarratu dira.

Hezkuntzari  dagokionez, 18/1986 Foru Arauaren aldaketaren berri eman da, euskalduna ez den zonan euskaraz ikasteko aukera bermatzen duena.

Nazioarteko harremanei dagokionez, Euskarabideak euskararen sustapenerako mugaz gaindiko lankidetzarako hitzarmen espezifikoa azpimarratu du, Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Bulego Publikoaren artean sinatutakoa.

Ebaluatzeko mekanismoa

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak kontrol-mekanismo bat dauka estatu kideek gutuna aplikatzen duten ebaluatzeko. Prozedura honetan, garrantzitsuena Aditu Batzorde da, Ministroen Batzordeari informatzeko arduraduna.

Ebaluazioa egiteko, Espainiar Estatuak Gutunaren aplikazio zehatzaren berri eman behar du, eta, horretarako, eskualdeei hari buruzko informazioa eskatzen die. 2017ko uztailean, Euskarabideak Nafarroan Gutunaren aplikazioari buruzkotxosten bat bidali zion informe Gobernuari. Hilabete batzuk beranduago, Espainiako Estatuak Europako Batzordeari “Espainiaren  Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren betetze-mailari buruzko bosgarren txostena bidali zion, 2014-2016 aldiari zegokiona".

Txostena berrikusi eta gero, Aditu Batzordea lekuan bertan izan zen, tokiko hizkuntzen erabilerarekin harreman estuan lan egiten duten erakunde eta elkarteekin hitz egin eta arreta emandako gaiei buruz agintariei galdetzeko.

Informazioa bildu eta gero, Aditu Batzordeak bere txostena idatziko du, eta Europako Kontseiluaren Ministro Batzordeari proposamen eta gomendioekin batera aurkeztuko dio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa