(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abenduan onartuko du Foru Komunitateko Boluntariotzaren lehen Jarduera Plana, 2020 arte indarrean izango dena asteazkena, 2018.eko abenduak 5


Datozen urteetan boluntariotza sustatzeko plan integrala bermatzeko oinarriak ezarri nahi dira


Nafarroako Gobernuak abenduan onartuko du Foru Komunitateko Boluntariotzaren lehen Jarduera Plana, 2018-2020 denboraldirako jarduera-proposamena ezartzen duena, Nafarroan boluntario-lana ezagutzeko, onartzeko, indartzeko eta bultzatzeko modu irmoan eta etengabean laguntzera bideratua. Jarduera Plana Boluntariotzaren Departamentu arteko Batzordeak egindako proposamenean oinarritzen da, eta horren helburua da, baita ere, datozen urteetan boluntzariotza sustatzeko plan integrala bermatzeko oinarriak ezartzea. Plana Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan aurkeztuko da, kontuan har dezan.

Nafarroako Boluntariotzaren inguruko 1998ko Legean, boluntario-lana guztion onurarako ahalegin kolektiboaren, solidarioaren eta altruistaren isla bezala definitzen da, herritarren parte-hartzea aktiboa, librea, solidarioa, altruista eta arduratsua izanik. Lehen mailako tresna bat da demokrazian sakontzeko, herritarren parte-hartze antolatuak dituen balio inplizituengatik eta interes orokorrarekiko konpromisoa erakusten duelako, justizia, gizarte-kohesioa eta gizarte inklusiboagoa, harreman handiagokoa eta parte-hartzaileagoa erraztuaz.

Izpiritu hori aintzat hartuta, herri-administrazioen erantzukizuna da herritarren inplikazioa onartzea eta sustatzea Nafarroako Foru Komunitatearen garapen sozialean, guztion onera bideratutako era guztietako parte-hartze sozial antolatuak eta gizarte berdinagora, solidarioagora eta parte-hartzaileagora zuzendutako aurrerapena sustatuaz.

Boluntariotzaren 2014ko Estrategia definitzen erakunde sozialek egindako parte-hartze ahaleginaren ondoren, beharrezkoa zen koordinatzeko erreminta bat izatea, hots, Jarduera Plana, Departamentu ezberdinak, banaka, ezartzen eta gauzatzen aritu diren jarduera bideratzeko eta ezagutzera emateko. Jarduera Planaren xedea da boluntariotza berreskuratzeko lan egitea, gainerako eginkizunen artean lehentasunezkoa zela ikusi baita.

Hori dela-eta, iazko urtean zehar eta 2018ko lehen hilabeteetan, Boluntariotzaren Departamentu arteko Batzordearen esparruan, plan errealista bati forma ematen aritu dira, modu koordinatuan, eraginkorrean eta denboran iraunkorra den moduan, Nafarroako Gobernuak erantzukizuna har dezan boluntariotza zaintzeko eta sustatzeko.

Berez helburu bat baino gehiago, Planaren asmoa da batez ere bitarteko bat izatea datozen urteetan boluntariotza sustatzeko plan integrala bermatzeko oinarriak ezartzeko, boluntariotza bultzatzen inplikaturiko aktore guztien artean egituraketa eta lankidetza hobearen aldeko apustuan oinarrituta. Era horretan, erronka da Nafarroan gizarte zibil antolatua eta solidarioa garatzea eta finkatzea erraztea.

Helburuen proposamena

Boluntariotzaren Jarduera Planaren helburuak hauek dira:

-Nafarroako gizartea boluntariotzak duen zentzuaren inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, balioak eta herritarren parte-hartze aktiboaren eta solidarioaren garrantzia sustatuaz.

-Boluntariotzako erakundeen garapena eta hazkundea indartzea eta erraztea, boluntariotza artatzeko eta kudeatzeko prozesuen hobekuntza indartuaz.

-Koordinatzeko sistema eraginkorra eta iraunkorra garatzea inplikaturiko agente guztien artean, Nafarroan boluntariotzaren bultzada egonkorra, solidoa eta koherentea izatea bermatu dadin.

-Nafarroako boluntariotzaren errealitatea eta inplikaturiko agente ezberdinen premiak hobeto ezagutzea.

Jarduera Plana bultzatzeko, funtsezkoa da Batzorde Tekniko bat egotea, Departamentu arteko Batzordearen funtzioak ezartzea bermatuko duena (organikoki horren mende egongo litzateke), aldi berean Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua dinamizatzea eta bi organoen arteko alienamendua bermatuaz. Batzorde Teknikoaren ardura izango da Nafarroako Boluntariotzaren etorkizuneko Informazio eta Koordinazio Puntua diseinatzea, aktibatzea eta gobernatzea, 2018-2020 Jarduera Planetik eratorritako zeregin guztiak gauzatzeaz arduratzen den zentroa bezala.

2019. urteari begira, Jarduera Planaren aurrekontua 142.000 eurokoa izango da, eta horietatik 80.000 Boluntariotzaren Informazio eta Koordinazio Punturako izango dira eta beste 40.000 sentsibilizatzeko eta erakartzeko kanpainetarako. Beste 7.000 euro Nafarroako boluntariotzari buruzko lehen azterketa egiteko erabiliko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa