(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatua inauguratu du asteazkena, 2018.eko azaroak 21


Nafarroako eta beste eskualdeetako kultura eta sormen industrietako 1.000 profesional baino gehiagok hartuko dute parte nazioarteko irismeneko azoka honetan


Arduradunak Europako Komisio, Kultura Ministerio, EAE, Errioxa, Akitania Berria eta Caja Navarra Fundazioko kideekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, gaur goizean inauguratu du Baluarten 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatua, eta azaroaren 22ra bitarte, Nafarroako eta beste eskualdeetako (estatukoak nahiz nazioartekoak) kultura eta sormen industrietako 1.000 profesional baino gehiago elkartzeko plataforma izango da.

Barkosek bere hitzaldian nabarmendu du 948 Merkatuak Nafarroan sektore horiek dituzten premiei erantzun nahi diela eta haien kultur produkzioa sektore eta lurralde ezberdinetako banatzaileei eta agenteei erakutsi; beraz, “maila profesionalean erreferenteak izango gara arteen munduan”.

Bestalde, gustura agertu da Nafarroako Gobernuak sormen-industrien alde egindako apustua, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian nabarmendutako sektore bat izanik, “hazten ari den industriaren bilakaerak babesten duelako, eta horrek etorkizuneko sektorea izateko duen potentziala berresteagatik”.

Lehendakariarekin batera, inaugurazioan honako hauek hartu dute parte: Ana Herrerak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilariak; Guillaume Delpiroux-ek, Akitania Berriko Gobernuko Kultura eta Ondareko eskualde-zuzendariak; Joxean Muñozek, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordeak; eta Maider Belokik, Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi delegatuak.


Lehendakaria eta Herrera kontseilaria azokara bisitan. ( irudia handitu )

Inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, Uxue Barkos Baluarten bildutako profesional batzuekin egon da. Gainera, zuzenean ezagutu ahal izan ditu parte hartzen duten enpresak (27 stand), eta hitzaldien, tailerren edo proiektuen aurkezpenen inguruetan barrena ibili da.

Halaber, 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren lehen egunean bertan izan dira honako hauek: Elisabeth Douzille, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Hezkuntza eta Herritarren Departamentuko idazkari nagusia; Nathalie Leuret, Bordeaux-eko Kultura eta Ondareko zuzendari ondokoa; Adriana Moscoso, Kultura Ministerioaren Kultur eta Sormen Industrien zuzendaria; Barbara Stacher, Europako Batzordearen Kultura eta Sormen Industrien Zuzendaritza nagusia; Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapeneko zuzendaria; Nacho Escuin, Aragoiko Gobernuko Kulturako zuzendari nagusia; Eduardo Rodriguez, Errioxako Gobernuko Kultura eta Turismoko zuzendari nagusia; eta Dori López Jurío, Nafarroako Gobernuko Kulturako zuzendari nagusia.

Arratsaldean, 30 erakusketa artistiko baino gehiago egingo dira hiriko puntu ezberdinetan; halaber, Ziudadelan, obra-ikuskaldia eta arte plastikoko proiektuen aurkezpena egingo da; eta Nafarroako Museora eta Nafarroako Unibertsitatea Museora bisita gidatuak egin ahal izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa