(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk asteazkena, 2018.eko azaroak 14


Aipatzekoa da etxebizitzaren eskubide subjetiboaren gaineko Foru Lege proposamenaren gaineko adostasuna  


Gobernuak adostasuna erakutsi du etxebizitzaren eskubide subjetiboaren gaineko Foru Lege proposamenaren gainean

Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du zeinaren arabera Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-AhalDugu-OrainBai eta Izquierda-Ezkerrako APFk (foru parlementarien taldeak) talde parlamentarioek aurkeztutako etxebizitzaren eskubide subjetiboaren gaineko Foru Lege proposamenaren gaineko adostasuna erakutsi duen.

Eskubide hori kenkari fiskalen sistema bat ezartzean zehazten da, non ematea eta ordainketa dagokion Departamentuan eskatu ahal izango den aldez aurretik. Helburua gazteei etxebizitza lortzeko aukerak erraztea da, emantzipazioa bultzatuz, baita diru-sarrera baxuak dituzten pertsonei ere.

Proposamenean ere etxebizitzaren gizarte funtzioa zehaztuz bestelako berrikuntzak ere jaso dira, hala nola protekziozko etxebizitzak alokairu turistikora bideratzearen gaineko debekua, etxebizitzen zaintza sustatzeko eraikinen balorazio txostenak egitea, edota zonalde erasanerrazen mapa sortzea etorkizunean politika publikoen gida moduan erabilgarria izan dadin.

Kontuen Ganberak IDECAL plataformara sarbidea izan dezan hitzarmen baten sinadura onartuta

Gobernuak gaurko bilkuran Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Departamentuak eta Nafarroako Kontuen Ganberaren arteko lankidetzarako hitzarmena sinatzea onartu du, Ganberak zuzenean IDECAL plataformara sarbidea izan dezan.

IDECAL Nafarroako tokiko entitateek kontabilitateko espedienteak (aurrekontuak, luzatutako aurrekontuak, likidazioa eta kontuak) Toki Administrazioko zuzendaritza orokorrean aurkezteko erabiltzen duten tresna da.

NUPeko Gizarte Kontseiluko bokala izendatzea

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bat onartu du zeinaren bitartez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko bokal izendatu duen Miguel José Arrarás, Hezkuntza Departamentuko ordezkari moduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa