(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilaria Agoitzen bildu da Pirinioaurreko toki-ordezkariekin asteartea, 2018.eko azaroak 13


Departamentuaren politikak aurkeztu eta eskualderako estrategia nagusiak partekatu ditu


Elizalde kontseilaria bileran parte hartu dutenekin. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizalde gaur goizean bildu da Pirinioaurreko etorkizuneko eskualdeko toki-erakundeetako ordezkariekin, Agoitzeko Udaletxean, Departamentuak legegintzaldian zehar garatutako politikak eta Nasuvinsak eskualde-mailan eskainitako zerbitzuak aztertzeko, bereziki Lursareak, lurraldearen eta iraunkortasunaren agentziak, garatutako ekintzak.

Topaketan hogei bat lagun elkartu dira, eta baita ere parte hartu dute Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari orokorrak, Ignacio Gilek, eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, Xabi Lasak; Lursarea, lurraldearen eta iraunkortasunaren Agentziako ordezkariek nahiz Cederna-Garalurrekoek. Besteak beste, bertara hurbildu dira Iratiko Mankomunitateko lehendakariordea eta honako Udaletxe hauetako ordezkariak: Agoitz, Artzi, Ibargoiti, Itzagaondoa, Lizoainibar / Arriasgoiti, Longida, Orotz-Betelu, Urraulgoiti eta Urrotz.


Elizalde kontseilaria zuzendari nagusiekin. ( irudia handitu )

Elizaldek landa-garapeneko, ingurumeneko eta toki-administrazioko printzipioak eta jarduera-ildoak aurkeztu ditu. “Iraunkortasuna eta lurralde-oreka dira aurrean ditugun gakoak eta erronka nagusiak. Ahalegin handia egin dugu landa-garapeneko, ingurumeneko eta toki-administrazioko aurrekontu-zuzkidura gehitzeko. Ekonomia zirkularrerako trantsizioak aukera gehiago eskainiko dizkie zuek ordezkatzen dituzuen bezalako herriei”.

Ildo horretan, eta bileran aurkeztutako gaiei erantzutearren, "zeharkako politikek duten garrantzia azpimarratu du, herri txikienei biztanle gehiagoko zonetakoen antzeko zerbitzu-maila eskaini ahal izateko”.

Toki-erreformari dagokionean, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, Xabi Lasak, adierazi du Foru Gobernua Nafarroako Kontseiluaren irizpenaren zain dagoela. Beranduago, udazken honetan zehar, legea eztabaidatzen eta izapidetzen hasiko dira Nafarroako Parlamentuan.

Behin bilera amaituta, Agoitzeko alkateak, Unai Lakok, Udaletxeko zerbitzuak berrantolatzeko proiektuaren eta horren birmoldaketaren xehetasunak azaldu ditu; Tokiko Azpiegituren Programaren kargura egingo dira. Gainera, Udaletxean bertan, erakusketa-espazio bat prestatuko da Irati SA enpresaren berri emateko; hau da, XX. mendearen lehen erdialdeko enpresa garrantzitsuenetarikoa, 1907an sortua Aezkoako Domingo Elizondok.

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformak Nafarroan hamabi eskualde sortzea planteatzen du, tartean Pirinioaurrea eskualdea, 5.539 biztanlerekin eta 12 herrirekin: Agoitz, Altzibar, Elo, Ibargoiti, Izagaondoa, Lizoain, Longida, Orotz-Betelu, Untzitibar, Urraulgoiti, Urraulbeiti eta Urrotz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa