(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun enpresa baino gehiagok Estatu Batuetako merkatua gehiago ezagutu dute Nafarroa- Estatu Batuak Enpresa-Foroan asteartea, 2018.eko azaroak 13


Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Ganberak, Uxue Barkos Lehendakariak inauguratu duen jardunaldia antolatu dute, enpresa nafarrak Nafarroako Nazioarteko Planeko merkatu estrategikoenetariko batean izateko.


Presidenta Barkos Foro

Barkos Lehendakaria hitzaldia ematen Nafarroa-Estatu Batuak Foroan. ( irudia handitu )

Nafarroako ehun enpresa eta profesional baino gehiago bildu dira gaur Nafarroa -Estatu Batuak Enpresa Foroan. Jardunaldia Uxue Barkosek, Nafarroako Lehendakariak inauguratu du, eta bertan izan dira, besteak beste, Javier Taberna, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialeko lehendakaria; José Luis Arasti, Espainiako Gobernuko ordezkaria Nafarroan, eta Alan D. Solomont, Spain-US Chamber of Commerce-ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria eta Estatu Batuetako enbaxadore ohia Espainian.

Jardunaldia EGEFek, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatu du, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Ganberak antolatua, Estatu Batuetako merkatuari buruzko ezagutza sakontzeko, Nafarroako Nazioarteko 2017-2020 Planean lehentasunezko herrialdeetariko bat izateagatik.

Uxue Barkosek bere hitzaldian Nafarroako Gobernuak nazioartekotzearen alde egindako apustua nabarmendu nahi izan du, eta, era horretan, ondorengoa berretsi du: "foru-ekonomiako produkzio-ehunaren garapena bultzatzeko konpromisoa, kanpora irekitzeko bidea sendotuaz, eta nazioarteko ekonomiaren bilakaerak eskatzen dituen etengabeko aldaketetara egokitzeko konpromisoa". Barkosek, halaber, nazioartekotzea sustatzeko, erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du, foroaren kasua bezala.

Bestalde, Tabernak adierazi du Estatu Batuak Nafarroako enpresentzako merkatu estrategiko nagusienetarikoa direla. “Kopuruei begiratu besterik ez dago: Estatu Batuak, 2018. urte honetan, gure Foru Komunitatearen esportazioen laugarren helmuga nagusi izatera iritsi dira eta EBetik kanpoko lehen herrialdea. Nafarroako enpresak beren produktuak Estatu Batuetako merkatuan sartzen ari dira, nahiz eta oraindik ibilbidea luzea izan, baina potentziala handia da, eta aprobetxa dezakegu", adierazi du.

.


Asistentes Foro

Forora bertaratu direnak. ( irudia handitu )

Estatu Batuetako merkatuko aditu gailenek hartu dute parte foroan. Esate baterako, hasteko, Miguel Oterok parte hartu du, Elcano Institutuko Nazioarteko Ekonomiaren eta Politikaren ikertzaileak, eta herrialdeak dituen aukera ekonomikoak aztertu ditu. Ondoren, Nafarroako hainbat enpresak Estatu Batuetan duten esperientziaren berri eman dute: Armando Ares, Inbertsiogileekiko Harremanen eta Komunikazioaren korporazio-zuzendaria Viscofan enpresan; Desiré Gahigiro, Uscal-eko kudeatzailea; Javier Tellón, Replasako Sales Managerra; eta Carlos Llonis, CEO NAR/Automotive Truck & Wheel Dibisioko zuzendari nagusia.

KPMGko Pilar Baronek eta Alex Linacisorok Estatu Batuetako zerga-erreforma berria eta Ipar Amerikako herrialdean saldu nahi duten enpresentzako dituen onurak azaldu dituzte. Jarraian, merkatu horretan kontuan izan beharreko alderdi praktikoak jorratu dituzte. Gemma Cortijok, Spain US Chamber of Commerce-ko zuzendari exekutiboak (Estatu Batuetako enbaxada) eta Cameron Werkerrek, Estatu Batuetako Enbaxadako kontseilari komertziala denak Espainian, Nafarroako enpresek herrialdean zer-nolako baliabideak dituzten azaldu dute.

Azkenik, goizeko saioei amaiera emateko, lege, logistika eta finantza arloko gaien inguruko mahai-ingurua egin dute. Parte-hartzaileak honako hauek izan dira: Dèlcia Capocasale, Cuatrecasas-eko Finantza eta Zerga Zuzenbideko bazkidea; Mariano Robayo, Arola Americako zuzendari nagusia; Xavier Ruiz, RC Ras-eko bazkidea; eta Ricardo Zión, Export Finance-ko arduraduna CaixaBanken.

Gogoratu behar da Nafarroako Nazioarteko 2017-2020 Planean Estatu Batuak merkatu estrategiko bezala definitzen direla Nafarroako nekazaritzako elikagaien eta automozioko sektoreetako enpresentzat. Hain zuzen ere, jardunaldian bi alor horietan oinarritutako bi mahai sektorial egin dira, eta bietan Nafarroako klusterrek, bakoitzari dagokienak, eta sektoreak Estatu Batuetan dituen ordezkariek parte hartu dute; hala nola, Jeffrey Shaw-k, Foods from Spain-eko Elikagaien Departamentuko buruak, Espainiak New Yorken duen Bulego Ekonomiko eta Komertzialekoak, eta David Schwietert-ek, Alliance of Automobile Manufacturers-eko Gobernu Federaleko eta Politika Publikoetako harremanen lehendakariorde exekutiboak.

Eginkizun komertzialak AEBetan

Bestalde, nabarmendu behar da Nafarroako Gobernuak bi misio komertzial bultzatzen dituela Nafarroako Ganberarekin batera, eta datozen egunetan Foru Komunitateko enpresak eta ordezkari instituzionalak Estatu Batuetara joango direla.

Alde batetik, Manu Ayerdik, Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak, zuzenduko duen misio instituzionalaren helburua izango da Michiganen eta Alabaman automozioaren sektorerako harremanak egitea. Eginkizuna Nafarroako Nazioarteko Planean kokatzen da, eta horren helburua da Foru Gobernuak berak, inplikatutako gainerako agenteekin lankidetzan, "Nafarroaren nazioartekotze-prozesua zuzentzea, enpresei laguntza irmoa ematearekin batera kanpora irteteko prozesuan zehar”. Bestetik, Michigan eta Alabamarako bidaia instituzionalarekin batera, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa talde bat Estatu Batuetara joango da baita ere merkatua aztertze aldera.

Gogoratu behar da 2017. urtean 566 enpresak esportatu zutela 334,94 milioi euroren truke; bost urte aurretik 470 enpresak esportatu zuten 185,46 milioi euroren truke. Bestalde, inportazioak 51 milioi eurora iritsi ziren iaz, eta, beraz, balantza komertziala positiboa izan zen, 283,93 milioi eurokoa.

Kopuru horiek kontuan hartuta, Estatu Batuak bosgarren merkatu nagusia izan zen Nafarroarentzat 2017. urtean, Frantziaren, Alemaniaren, Italiaren eta Erresuma Batuaren atzetik; alegia, batasunetik kanpoko lehen merkatua. 2018ari dagokionean, oraingoz Estatu Batuak laugarren merkatu garrantzitsua da Nafarroako enpresentzat, Erresuma Batua gainditu du-eta.

Denboraldi horretan Estatu Batuetara esportatu zuten enpresetatik 211 esportatzaile arruntak ziren; hau da, gutxienez 4 urte segidan esportatzen ari direnak. Nabarmendu behar da Estatu Batuetara esportatzen duten Nafarroako hamar enpresa nagusik merkatuaren %66,4a hartzen dutela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa