(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Frantziako ikasle eta ikuskaritzako langileak Nafarroako ikastetxeetara bisitak egiten ari dira Bordeleko Errektoretzarekin sinatutako hitzarmenari esker asteazkena, 2018.eko azaroak 7


Tuterako Benjamin BHIko ikasleak Frantzian izan dira DBH 3. mailako ikasleen arteko truke programanari esker, eta orain bost astez egonaldia egingo duten Frantziako ikasleen bisita jaso dute


Visita franceses

Ikuskatzaileak Tuterako Benjamin BHIn bisitan. ( irudia handitu )

Tuterako Benjamin BHIko ikasleek Frantziako DBH 3. mailako ikasleak dituzte bisitan egunotan. Ikasleok bost asteko egonaldia egingo dute Nafarroan Hezkuntza Departamentuak eta Bordeleko Errektoretzaren arteko hitzarmenari esker. Bisita honen baitan gainera, Frantziako ikuskaritza saileko adituak ere Nafarroara gerturatu dira BACHIBAC egitasmoa ezagutu eta erkidegoko hainbat ikastetxeetara bistiak egitera.

Frantziako ikasleen bisita Tuterako Benjamin BHIko ikasleek Frantziara egindako egonaldiaren ostean ari da gauzatzen. Truke hauek 2018-2019 ikasturteko lehen hiruhilekoan egiten dira eta bost asteko egonaldietan egoera ezberdinetan murgiltzeko aukera dute ikasleek: familia, eskola zein gizartean, hizkuntza eta kulturaren ezagutzan sakonduz, garapen pertsonalerako beharrezko gaitasunak eskuratuz, beste familia batekin biziz eta beste herrialde bateko ikastetxe bateko egunerokotasuna ezagutuz. Gainera, egitasmo honekin, bi herrialdeetako ikastetxeek, beraien irakasleen bitartez, etorkizunean egin ditzaketen elkarlanetarako harremanak sortzen dira, bai eTwinning programaren baitan truketarako proiektuak garatzeko edota Erasmus+ egitasmoaren barruan elkarteak sortzeko.

Hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko truke hauek Bordeleko Akademiako Errektoretzaren kudeaketa eremuko antzeko ezaugarriak dituzten ikastetxeekin egiten dira.

BACHIBAC

Bikoen elkarlaneren baitan, eta Bordeleko Akademiako Errektoretzak eskatuta, Tuterako BHIn Frantziako ikasleak egiten ari diren egonaldia, Aurélie Dongeux eta Nicolas Godbert ikuskariak Nafarroara azaroaren 5etik 9ra bitartean egiten ari diren behaketa mintegiarekin batera egin da, zeinak beraien bisita Tuteran dauden ikasle frantsesak bisitatzeko probestu duten.


Visita franceses

Trukean parte hartzen ari diren ikasleen argazkia. ( irudia handitu )

Frantziako ikuskarien interes nagusia Nafarroako hezkuntza sistema behatzea da. Gainera, Nafarroako Foru Erkidegoan aurrera eramaten ari diren BACHIBAC naziobiko diplomaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzea da eta hori bera aztertuko dute Frantzian ezarri ahal izateko. Hala, ikuskariek Bachibac zentroak bisitatuko dituzte (Iruñeko San Cernin eta Tuterako Benjamin BHI).

Gainera, beraien egonaldian zehar Eunate BHIko frantseseko elebidun atala bisitatuko dute. Iruñeko Vázquez Mella HLHIP ere bisitatuko dute, frantsesaren irakaspenerako hizkuntza aniztasun programa duen ikastetxea. Gainera, bilerak hitzartu dituzte Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritza sailarekin irakasleen hasierako eta formazio jarraia aztertzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa